You are on page 1of 2

PERTSIARREN MANIFESTUA (1814)

Aurrean dagoan testua Pertsiarren Manifestuaren zatia da. Dokumentua lehen mailako
informazio iturria dala esan dezakegu, gertakarien garaikoa baita. Testua politikoa da,
manifestu honen bidez Espainian lehenengo aldiz talde politiko baten jarrera azaldu zalako.
Egilea kolektiboa da, Cadizeko Gorteetan egon ziran 69 diputatu absolutistak idatzi eta sinatu
baitzioten manifestu hau Fernando VII.ari. Madrilen 1814ko apirilaren 12an idatzi eutsien
Fernandori, erregea Espainiara itzuli zanean. Testu izaera pribatua dau, Fernando VII.ri
zuzendua dagoelako eta erregeak 1812ko konstituzioari zin ez egitea dau helburu, Antzinako
Erregimenarekin jarraitu nahi ebelako.

Hiru paragrafoz osatutako testua dogu. Lehenengoan aurkezpena egiten da eta testuari izena
emango deutson esaldiaz hasten da, hau da, Antzinako pertsiarren ohitura bat kontatuz.
Paragrafo berean, erregea 6 urtez Frantzian gatibu egon dala aipatzen dau eta, Valençayko
itunaren ondorioz, tronura itzuli dala errege legitimoari. Diputatu hauek argia uzten dabe
Fernando VII.aren itzulerarekin pozten dirala. Hurrengo paragrafoetan absolutismoaren
defentsa sutsua egiten dabe, herritar guztientzat dauzan abantailak azpimarratuz. Antzinako
Erregimenaren ezarpena eskatzen deutsie erregeari, Cadizen adostu ebena ez baitabe gogoko.
Ez dabe erregeak konstituzioa zin egiterik nahi eta monarkia absolutuan jarraitzea dabe
helburu. Azken paragrafoan Espainiako lege, foru, usadio eta ohiturak dirala eta eskaera bat
eginten dabe Fernandori, bil daitezala Gorteak antzinakoak egin ziran bezala (estamentuz),
dusestatuz Gorte berriak, hau da Cadizekeo Gorteak.

Independentzia gerran Espainian iraultza liberala eman zan Cadizeko gorteak eta bere
legislazio liberalarekin (1812ko Konstituzioa), Antzinako Erregimenari bukaera emanez.
Napoleonen egoera kritikoa zan 1813an, penintsulako gerra galduta eban eta ekialdean ireki
jakon fronte berria geldiarazi ezin ebanez Espainiako koroa Frenandori itzultzea erabaki eban
Espainiako frontearekin bukatzeko amoz. 1813ko abenduan Valençayko (bertan egoan
Fernando VII. baituta) itunean, Napoleonek onartu egin eban Fernando VII.ren erregetza eta
honen itzulera Espainiara, bere anaiaren (Jose I.a) erregealdia amaituz. Fernandok bueltatu
zanean errege konstituzional bezala etorri zan, baina gorteetako 69 diputatuek “Pertsiarren
Manifiestua” izeneko dokumentu hau bidaliko deutsie egoera hau aldatzeko. Dokumentu
honetan Fernando VII.ri absolutismoa berrezartzea eskatu eutsien eta modu berean Cadizeko
Gorteek egindako lan guztia bertan behera uztea. Fernandok bere ideia atzerakoiak jarraituz
eta haren indarrak neurtuta, diputatu hauen laguntzarekin, armadaren, kleroaren eta
nobleziaren sostenguarekin eta herriaren indiferentziaren aurrean absolutismoa berrezarri
eban eta Valentziako dekretuaren bidez. Dekretu honekin Cadizeko gorteak ilegalizatu ebazan
eta haren legedi osoa, 1812ko Konstituzioa barne indargabetu eban. Honekin batera, liberalen
kontrako itzelezko errepresioa zuzendu eban. Hau dala eta, liberal askok erbestera joan behar
izan eben, frantzestuekin batera. Hau guztiaren ganetik egoera politikoa eta ekonomikoa oso
ezegonkorra zen. Politika mailan, ministro aldaketa ugari suertatu zen garai honetan egoera
gero eta larriagoa zelako eta irtenbide koherenterik ez zutelako topatzen. Ekonomia arloan,
egoera oso gogorra zan. Herrialdea gerra ostean erabat suntsituta egoan, honek antzinatik
etorren atzerapena areagotu eban eta horrez gain, amerikar kolonien merkatuaren kolapsoak
(Espainiatik independentzia lortzeko borrokatzen ari ziralako) Estatuaren finantza krisi
sakonaekarri eban. Honen aurrean Estatuak zerga gehiago biltzea behar eban, baina horra hor
kontraesana, ezin ebela zergak guztiei zabaldu, pribilegiatuak absolutismoaren sostengua
ziranak, zergak ordaintzeko salbuetsia ebelako. Urteak pasa ahala, oposizioa gero eta
handiagoa bihurtu zan, batez ere, Armada barruan. Hauen artean egonezina orokortu zan;
soldata txarrak, Amerikako gerrara joan beharra, esker on gutxi aurreko gerran
egindakoagatik... Hau guztia zala eta, hainbat aldiz altxatu ziran erregearen kontra,
“pronuntziamenduak” orokortuz. Azkenik, horrelako saio batean, 1820 urtean, Riego general
liberala burua izanik, arrakasta izan eban, liberalek garaipena lortuz, “Hirurteko Liberala”-ri
hasiera emanez. Fernando VII.ak Cadizeko Konstituzioa zin egin eban (ez bateban beste
aukerarik) eta printzipio liberalak berriro indarrean ezarri ziran, nahiz eta denbora gutxirako
izan. Europako potentzia absolutistek, 1823an, Fernando laguntzera etorri ziran, Vienako
Kongresuan adoztu zan bezala 1815ean. Horrela Aliantza Santuak “San Luisen Ehunmila Seme”
armadarekin berrezarri eben, erregea “bere lekura” Antzinako Erregimenaren ordena
bueltatuz.

Dokumentua oso garrantzitzua izango da, oso garbi erakusten daualako sektore absolutisten
erreakzioa Cadizeko gorteek egindako konstituzioa eta legediaren kontra. Cadizen gehiengoak
liberalak baziran ere, ez zan Espainiaren isla, hor gehiengoa absolutismoan murgilduta
baitegoen, baina momento historiko horrentan espainiar guztiek bat egin eben frantsesei
aurre egiteko. Inguru honetan uler daiteke 1812ko Konstituzioa absolutisten eta liberalen
arteko akordio bat izatea. Hala ere, “Desiratua” itzuli bezain pronto, absolutismoaren aldekoek
muzin egin eutsen elkarrekin egin eben konstituzioari eta erregeari lehengo erregimenera
itzultzeko eskaria egin eutsien. Testu honekin Espainian liberalismoa ezartzeko lehenengo
saioaren porrota antzematen da. Modu honetan, Fernando VII.aren erregealdia seiurteko
absolutistarekin hasiko da, eta hor hasiko da absolutismo eta liberalismoaren arteko talka,
gero gerra karlistetan gauzatuko dana ia XIX. mende guztian zehar.

You might also like