You are on page 1of 2

ESTATU LIBERALA ERATZEA ETA FINKATZEA (1833-1874)

Estatu liberalaren eraikuntza eta finkatzea Fernandoren heriotzarekin hasi zen 1833an, urte horretan, Isabel erregina
izendatua izan zen eta bere ama Maria Cristina erregeordea izan zen. Isabel II.aren erregealdian moderatuak eta
progresistak egon ziren 1868ra arte. Urte horretan Seiurteko Demokratikoa hasi zen, baina 1874an, Alfontso XII.a
Espainiako errege izendatu ondoren, Lehen Errepublika amaitu ondoren, periodo hori amaitu zen.

Isabel II.aren estatu liberala subiranotasun nazionalean oinarritzen da, eta botere moderatu eta progresista txandaketan.
Dena dela, ezegonkortasun politikoaren garaia zen, pronuntziamendu militarretan oinarrituta. Gainera, estatu liberala
Espainia azpigaratuan ematen zen, batez ere analfabetoa eta modernizatu gabeko nekazaritzarekin.

1833an Fernando VII.a hil ostean, tronurako oinordekoa bere alaba Isabel II.a zen, eta horrek bi bando sortzea eragin
zuen. Alde batetik, liberalak (moderatu eta progresistetan banatuta zeuden) zeuden, Isabel II.a defendatzen zutenek,
eta beste alde batetik absolutistak, Fernando VII.aren anaiarenCarlos Maria Isidoren alde zeudenak. Honek,
lehenengo gerra Karlista ekarri zuen. Isabel II.a hartxoa zenez, bere ama Maria Cristina erregina, erregeorde bihurtu
zen, eta erregeordetzan egon zen 1833tik 1840ra arte. Hasieran, Maria Cristinak liberalekin aliatu zen, eta Martinez de
la Rosari Errege Estatutua egiteko agindu zion 1834an; erregimen zaharraren eta berriaren arteko trantsizioa finkatzen
zuen gutun bat. Era berean, legebiltzarreko 2 ganbera ezarri ziren: goi-ganbera eta behe-ganbera.

Hala ere, hori ez zen progresisten gustukoa izan, aldaketa bat eskatu baitzuten mugimendu iraultzaile baten bidez.
Mugimendu horren ondorioz, Maria Cristinak Mendizabali eman zion boterea, eta haren erreformek kleroaren
ondasunen desamortizazioa ekarri zuten, besteak beste. Guardia Nazionalak 1812ko Konstituzioaren alde deklaratu
zuten heuren burua, eta koroaren ezezkoaren aurrean, Granjako sarjentuen matxinada gertatu zen. Ondorioz, 1837ko
Konstituzioa sinatu zen, moderatua zein progresista, eta haren ezaugarri nagusiak subiranotasun nazionala, zentsura-
sufragioa edo adierazpen-askatasuna izan ziren. 1837ko hauteskundeetan moderatuak irabazi ondoren, Udal Lege
argitaratu zuten eta ondorioz Maria Cristinak gobernatzeari utzi behar izan zuen, baita erbesteratu ere; herrialde osoan
eman ziren altxamendu aurrerakoien ondorioz.

1840an, Espartero lehendakari eta erregeorde izendatu zuten, Isabel II.a 10 urte baitzituen. Bere politika klero
sekularraren ondasun salmentan oinarritu zen. Esparteroren legeak librekanbismoaren eta muga zergak murriztearen
alde zeuden. Dena dela, politika horrek ez zitzaion funtzionatu, kaltetuta izan ziren Bartzelonako lantegien eta
Kataluniako ehungintzako saltokien jabeak Esparteroren aurka altxatu zirelako, eta Esparterok erantzun gisa,
Bartzelona bonbardatu zuen. Horrela, matxinada Espainia osora zabaldu zen, eta Narvaez, O ‘Donnell, Olozaga eta
Serranoren adierazpen moderatuaren ondoren, Esparterok erbesteratu behar izan zuen, orduan Isabel II.aren
erregealdia hasi zen; 1843an.

Ondoren, 10 urteko moderantismoa etorri zen. Narvaez jeneralak burutzen zuen, eta zentratu zen Estatu zentralizatu
eta uniformea bat eratzen. Urte horietan, Guardia Zibila sortu zen eta ekonomian, Ogasunaren Legeak zerga-sistema
sinplifikatu zuen, eta Ogasuna(hacienda) egonkortu zen. 1845ean erreforma fiskal bat egin zen, Mon-Santillan
erreforma. 1845eko Konstituzioa sortu zen, moderatua zen, eta Koroak eta Gorteek partekatutako subiranotasun
nazionalean oinarrituta. Ekonomiaren hobekuntza, industria pribatuan, metalurgian eta ontzigintzan nabaritu zen.

Hamarkada hori 1854an amaitu egin zen, O ‘Donnellek zuzendutako Vicalvaradaren pronuntziamendu progresistaren
bidez. Garaipen(victoria) horrek aro berri bat hastea ekarri zuen, Esparterok burutzen zuen biurteko progresista (1854-
1856). Madozen desamortizazioaren legea bezalako neurri progresistak hartu zituen. Gertaera horrek, erabaki politiko
eza eta langileen mobilizazioek, O ‘Donnellek estatu-kolpea ematea eragin zuten, eta Espartero boteretik kendu egin
zuen.

Dena dela, O ‘ Donnellek eta hura babesten zuen Batasun Liberalak, ez zuten asko iraundu, Akta Gehigarri baten
bidez 1845eko Konstituzioa berrezartzeagatik eta Miliza Nazionala ezabatzeagatik, Isabel II.ak Narvaez jarri zuen
haren ordez; modernismo kontserbadoreena bueltatu zena. Baina, 1857an, biziraupen-krisi larri bat izan zuten, eta
Narvezek dimititu zuen eta O ‘Donnellek 1858an osatu zuen berriro gobernua. Orduan, O ‘ Donnellek 5 urtez
gobernatu zuen, 1863ra arte, egonkortasun politiko handiagoa suposatuz. Hazkunde ekonomikoa ere egon zen;
trenbidearen hedadura eta kanpo-politika. (Prim jenerala)

O ‘Donnellen dimisioaren ondoren, zazpi gobernu egon ziren bata bestearen atzetik, moderatuen eta unionisten artean,
Isabel II.aren erregealdiaren amaierara arte. 1866an, finantza- eta biziraupen-krisi bat egon zen. Horrek, eta San
Daniel mgaueko sarraskia 1865ean eta San Gil kuarteleko sarjentuen matxinada 1866an, Isabel II.aren ia amaiera
eragin zuten. Urte horretan bertan, 1866an, progresistek eta demokratek, Ostendo Ituna sinatu zuten, erregina boteretik
kentzeko eta ordena politiko berria eraikitzeko asmoz. Azkenik, 1868ko iraileko iraultzak (La Gloriosa), progresistek
eta demokratek antulatua, Prim eta Serrano jeneralen adierazpen militarrekin arrakasta izan zuen. Ondorioz, Isabel
II.aren erregealdia amaitu zen; Seiurteko Demokratikoko azken etapan sartuz. (1968-1874)

Azken etapa hau, Serrano buru zuen urtebeteko behin-behineko gobernu batekin hasi zen, ministro aurrekoek eta
unionistek osatzen dutena. 1869ko Konstituzioa sortu zen, subiranotasun nazionala, monarkia demokratikoa, botere-
banaketa… ezarri zuena. Nahiz eta monarkiara bueltatu, oraindik ez zegoen erregerik, eta Serranok erregeorde izaten
jarraitu zuen. Prim berriz, gobernuaren burua zen, eta errege berri baten bila zegoen, aurrerago Amadeo Savoiakoan
aurkitu zuena. Honek 1873ra arte gobernatu zuen, abdikatzera behartuta zegoen, alderdi politikoen arteko eztabaida
ugarien ondorioz. Bestealde, 1872tik 1876ra, Hirugarren Karlistaldia gertatu zen, Karlos VII.a hautagai absolutista
berria izaten. 1973an, Amadeo Savoiatik joan ondoren, Lehen Errepublika aldarrikatu zuen, urtebete baino gutxiago
iraun zuena, eta lau presidente ezberdin ere izan zituen, bere ezegonkortasun politikoaren seinale. 1874ko urtarrilaren
3an, Pavia Jeneralak kolpe militar bat prestatu zuen, errepublika presidentzialista ezarri zuena, behin-behineko
gobernu moduan, Serrano jenerala burua zela, monarkia berrezarri arte. 1874. urtean zehar, Canovasek Isabel II.ari
(erbesteratutako erregina) konbentzitu zuen bere seme Alfontsoren alde abdikatzeko, eta Martinez Campos jeneralak
abenduaren 29an, Alfontso XII.a Espainiako errege aldarrikatu zuen.

Laburbilduz, moderatuen eta progresisten arteko txandaketek gidatu egin zuten Espainiako estatu liberala. Zenbait
zatitan kaotikoa izan zen, hala nola Isabel II.aren erregealdiaren amaieran, eta Seiurteko Demokratkoan, baina
Espainiari herrialde liberalagoa eta modernizatuagoa bihurtzen ere lagundu zion, Antzinako Erregimena (+ horrekin
zer ikusirik zuen guztia) atzean utzita.

You might also like