You are on page 1of 5

4.

GAIA: ERRESTAURAZIOKO SISTEMA POLITIKOA (1875-1923)

1.ERRESTAURAZIO GARAIKO ERREGIMEN POLITIKOA


Seiurteko iraultzaileak hondora jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean gelditu zirela,
1874aren amaieran, Borboitarren monarkia ezarri zen berriro Espainian, Alfontso XII.a buru.
Horrela hasi zen Errestaurazioa; erregimen hori 1923ra arte egon, eta alderdi liberalen artean
oreka eta batasuna lortzea izan zuen xede. Tarte horretan, hainbat errege izan ziren agintean:
Alfontso XII.a (1875-1885), MªKristina erreginaordea (1885-1902) eta Alfontso XIII.a (1902-1923).
Cánovas del Castillok gizarteko ordena eta aurrerapen ekonomikoa bermatuko zituen sistema
politiko berri baten oinarriak ezarri zituen, herriaren eskaera demokratikoak baztertuz.
Hauek ziren printzipio nagusiak:
- Borboitarren monarkia ezarri eta finkatu
- Subiranotasun historikoa, errege eta gorteen artean partekatua.
- Ordena publikoaren mantentzearen garrantzia.

2.CÁNOVASEN SISTEMAREN OINARRIAK


2.1. 1876ko Konstituzioa
Errestaurazioko konstituzioa egiteko Gorteak deitu ziren sufragio unibertsalaren bidez. Alderdi
kontserbadoreak botaketan ustelkeria erabiliz aldeko emaitza ziurtatu zuen, garapen ikusgarria
lortuz.
1876an konstituzio berria ezarri zen. Konstituzioaren printzipio nagusiak:
- Subiranotasuna (gorteak eta erregeak) biek botere legegilea.
- Borboitarren monarkia zen.
- Bi ganberakoa:
- Kongresua, diputatuak sufragio zentsitarioz hasieran eta sufragio unibertsalez
1890etik aurrera aukeratzen zituzten.
- Senatua, nobleak, militarrak eta apaizak biltzen zituen, haietako batzuk erregeak
izendatu, aberatsen artean sufragio murriztuz hautatuak besteak.
- Erlijio katolikoa

2.2. Txandakatzea eta bi alderdiko sistema


Egonkortasuna mantentzeko, bi alderdi (minoritarioak) ofizial modu baketsuan txandakatu ziren
boterean.
- Alderdi kontserbadorea, 1875an sortua, Canovas zuen buruzagi eta garaiko liberal
moderatuak biltzen zituen.
- Alderdi liberak,1880an sortua, Sagasta zuen buru eta liberal progresistez osatuta zegoen.
Sistema horretatik kanpo zeuden bai ezkertiarrak (errepublikazaleak, sozialistak eta anarkistak),
bai eskuindarrak (karlistak, katolikoak, tradizionalistak eta nazionalista)

2.3. Jauntxokeria
Burgesiaren alderdien arteko txandakatzea bermatzeko, hauteskundeak manipulatu egiten
zituzten, iruzurraren eta jauntxokerien bidez. Gobernuan zegoen alderdiak, gehiengoa zuen
parlamentuan.
Tuñon de Lara historialariaren ustez talde hauek osatuko dute Errestaurazioko botere taldea.
- Familia noble nagusiak
- Lur jabe handien gutxiengo bat
- Negozioetako goi burgesia
- Gehi politiko profesionalak, armada eta eliza
3. OPOSIZIOKO INDARREN HAZKUNDEA
● Errepublikanismoa, kataluniako eta euskal herriko abertzaletasuna.
Berrezarkuntza sistemari esker, Alderdi kontserbadorea zein Liberala boterean txandakatzen aritu
ziren. Errepublikanoak, mende bukaeran sortutako nazionalismo periferikoak eta langileen
mugimenduaren bi joerajm sozialistak eta anarkistak, oposizioa aritu ziren.

Errepublikanismoa
“Seiurteko Iraultzailearen” ondoren errepublikanoak oso banaturik gelditu ziren. Ala ere, zenbait
hauteskundetan elkarrekin aurkeztea erabaki zuten, Batasun Errepublikanoa koalizioan eta hiri
handietako klase ertainaren artean babes handia lortu zuten.
XX.mende hasieran errepublikanismoak gora egin zuen eta bi mugimendu berri sortu ziren:
Lerrouxen aldekoak eta Blasco Ibañezen aldekoak.

Nazionalismo periferikoak
1875tik aurrera, agintean zeuden bi alderdien joera zentralista eta bateratuak mugimendu
nazionalisten eta erregionalisten sorrera eragin zuen. Mende bukaeran geratutako
industrializazioak aldaketa ekonomikoak zein sozialak eragin zituen.
- Kataluniako nazionalismoa (katalanismoa)
Faktoreak:
Katalunia aitzindaria izan zen mugimendu nazionalistaren edo katalanistaren sorreran.
- Espainako lehenbiziko GUNE INDUSTRIALA izanda, bertako burgesiak
Kataluniarako neurri protekzionistak eta ordena eskatzen zituen, nazionalismora
joz. Katalunian industrializazioak ETORKINEN KONTRAKO SENTIMENDUA ekarri
zuen, nazionalismoaren bidez kanalizatu zena.
- RENAIXENCA izeneko mugimendu kulturala piztu zen, katalan kultura aldarrikatzen
zuena.
- KARLISMOAREN eta FEDERALISMOAREN INDARRAK zer ikusi handia ere izan
zuten nazionalismoaren sorreran.
Sorrera eta bilakaera:
XIX.mendeko 80.eko hamarkadan katalanismo kulturalak mugimendu politko
bihurtu zen: Kataluniaren nazio izaera aldarrikatzen hasi zen, autogobernu gehiago
eskatuz.
Valentin Almiral izan zen katalanismo politikoaren lehenbiziko bultzatzailea,
errepublikanismo federaletik abiaturik katalanismoa defendatu zuelakoz. 90.eko
hamarkadan, nazionalismo kontserbadorea nagusitzen joan zen: 1892an, intelektualak
Manresako Oinarriak sinatu zuten, autonomia eta katalana hizkuntza ofiziala izatea
eskatuz. Ondorioz, 1901ean, Katalunian, LLIGA REGIONALISTA, oso alderdi eskuindarra
eta monarkikoa sortu zen. Anarkismoaren kontra gogor jo zuen eta Espainako gobernu
zentralarekin kolaboratu zuen. 1914an, Madrilgo gobernuak Kataluniako MANKOMUNITAT
izeneko sasi autogobernua baimendu zuen, zenbait aferetan Kataluniari autonomia
emanez: lan publikoetan, garraioetan, kulturan,..
XX.mendeko 30.eko hamarkada arte, nagusitasuna izan zuten, ERC, alderdi
ezkertiar eta errepublikanoa, nabarmendu zitzaion arte.
Kataluniako aldarrikapen nazionalista arazo bihurte zen XX.mende hasierako
Espainako politikan.
- Euskal nazionalismoa
Faktoreak:
XIX.mende bukaeran jaio zen.
- Alde batetik, 1876an FORUEN GALERA zigor modura ikusten zen, eta horren
aldeko aldarrikapena egiten hasi zen.
- Bestealdetik, 1876tik aurrera INDUSTRIALIZAZIO prozesua hasi zen Bizkaian eta
gizartean ere aldaketa handiak ematen hasi ziren. Gizarte tradizionalaren
suntsipena ikusi eta horren defentsa egingo zuen, kapitalismoa kritikatuz.
- XIX.mendean, literatura foruzale eta euskaltzalea egiten hasi zen eta euskararen
aldkeo elkarteak sortu ziren. (Asociacion Euskara de Navarra, Arazadi eta Arturo
Campion tartean)
Sorrera eta bilakaera:
Sabino Arana dugu euskal nazionalismoaren lehenbiziko etaparen figura
nabarmena. 1895an EAJ-PNV alderdia sortu zuen, honako ideiak defendatuz: erlijioa,
euskal arraza, euskara, foruak eta euskaldunen historiaren goraipamena eta misifikazioa.
Hasieran, independentziaren alde egin bazuen ere, 1898tik aurrera autonomiaren aldeko
bira eman zuen. Ikurriña asmatu zuen eta zenbait euskal hitz ere.
Eredu konfederala planteatu zuen: lurralde bakoitzak bere foruak eta autonomia
mantenduko zituen, baino konfederazio bat osatuz (Euskadi).
Arana hil ondoren, zatiketak gertatu ziren PNV barne, bi joera sortuz:
independentista eta autonomista.

● Anarkismoa eta sozialismoa.


XIX.mendeko estatu liberalak burgesiaren boterea eman zion eta langileak, nakzariak, jornalariak
sistematir at gelditu ziren sufragio zentsitarioaren bidez. Bizimodua eta lan baldintzak
hobetzekotan antolatzen eta borrokatzen hasi ziren, langile mugimendua sortuz. Espainan ere
anarkismoa eta sozialismoa, “Seiurteko Iraultzailean” antolatzen hasi baitziren. Berrezarkuntzaren
garaian sistemaren kontra arituko ziren, ezegonkortasuna eraginez.
- Anarkismoa
XIX.mendean indar nagusia izan zen Espainan, batez ere Katalunian eta
Andaluzian. Anarkistek ez zuten ekintza politikoa onartzen. Edozein autoritateren gainean
askatasun pertsonala defendatzen zuten. Beren helburua komunismo libertarioa izanda,
ekintza zuzena zuten hori lortzeko:zergak ez ordaintzea…
XIX.mende bukaeratik anarkistek bi estrategia erabili zituzten beren helburua
lortzeko:
- “Ekintzaren bidezko propaganda” izeneko estrategiari eutsi zioten. Zergak
ordaintzeari edota soldaduskari uko egitea erabaki zuten batzuek; beste
batzuek, biolentzari eki zioten: atentatuak.
Atentatu honen ondorioz errepresio handia jasan zuten anarkistek.
1897an, Canovas hil zuten.
Andaluzian ere jornalariek protestak egin zituzten eta gobernuak
Mano Negra izeneko elkarte sekretuari egotzi zion ardura.
- Anarkismoaren beste sektoreak, sindikatuaren bidezko ekintza egitea
erabaki zuen eta anarkosindikalismoa korrontea bultzatu zuten.
Ondorioz, 1881ean, FTRE sindikatua sortu zuten. 1907an, Solidaridad
Obrera bultzatu eta 1910ean, CNT sindikatua sortu zuten.
- Sozialismoa
1879an, Pablo Iglesiasek PSOE sortu zuen Madrilen, eta, 1888an, UGT sindikatua
Bartzelonan.
Langileen lan baldintzen hobekuntza defendatu zuen(lanorduak murriztea…).
Horretarako, alderdia hauteskundeetan aurkeztea, parlamentuan parte hartu eta handik
erreformak bultzatzea defendatu zuen. Horretarako, errepublikanoekin bat egin zuten.
II. 1890ean, maiatzaren lehena ospatu zuten Espaina.
II. PSOEk suzoaldemokraziara jo zuen, eta iraultzaren alde agertu zirenek PCE
alderdi komunista sortu zuten 1921ean.

4.ERRESTAURAZIO SISTEMAREN KRISIA


XIX.mende hasieratik hainbat arazo piztu ziren BERREZARKUNTZAREN KRISIA eragin zutenak.
4.1. 1898ko krisia
1895ean hasi zen berriro gerra Filipinetan eta Kuban, Estatu Batuak zuzenean esku hartu zuen.
Kubako arazoa Estatu Batuak Kuban interes ekonomiko handiak zituen.
1897an Sagastak autonomia handia eman zion uharteari. Hala ere, Estatu Batuak eraso zieten
Filipinak eta Santiagon zituen itsas-eskuadrei.
Errendizio formala Parisko Bake Hitzarmenaren bidez itundu zuten 1898an:
- Espainak Estatu Batuen esku utzi zituen Puerto Rico, Filipinak eta Guam.
- Kubaren independentzia gauzatu.
- Espainak Alemaniari saldu Karolina, Mariana eta Palaos uharteak.
Estatu Batuak eragindako porrot militarra, pesimismo garaia ekarri zuen eta krisiak gogoeta
sakona eragin zuen.
Kritika horiek eragin handia izan zuen erregenerazionismoaren aldeko mugimenduan.
Oinarrizko arazoak konpondu ziren (Jauntxokeria, analfabetismoa,...). Joaquin Costa izan zen
joera haren aitzindaria. Alderdi buruan zeuden Silvelak eta Maurak, hauteskundeetan zegoen
iruzurrari amaiera ipini nahi izan zioten, baina ez zuten lortu. Maurak kontserbadoreak katalanisten
erreforma batzuk onartu zituen, eta udaletako ustelkeriari aurre egiten saiatu zen. Liberal
progresisten buru zen Canalejas herrialdearen bizimodua berritzen saiatu zen:
- Derrigorrezko soldaduzka jarri, kontsumo zergak indargabetzeko legea, mankomunitatea.
Programa hau ezin izan zen burutu 1912an anarkista batek hil zuelako. Gertaera honekin hasi zen
Canovasen erregimenaren gainbehera.
Eraberritze saio hauek guztiek porrot egin zuten.

4.2. Alfonso XIII.erregealdia (1902-1923): Bartzelonako Aste Tragikoa (1903)


1902an Alfontso XIII.aren erregealdia hasi zenean Espainiaren arazo ekonomikoak, sozialak eta
politikoak eta arriskuan jarri zuten erregimen politikoaren iraunkortasuna.
Horietariko bat Bartzelonako Aste Tragikoa izan zen.
Bartzelonan eta Katalunian 1909an izandako ekintzetan arrazoi hauek zeuden:
- Marokoko kolonietako gerraren kontrako protesta. Algecirasko akordioen (1906) ondoren,
Maurak Espainiaren esku utzitako Marokoko lurrak hartu nahi izan zituen.
- Maura kontserbadorea gobernuburu zela eta Riftar erreserbistak mobilizatzera eraman
zuen. Mobilizazioaren helburu nagusia, Protektoratuaren kontrola ziurtatzea izango zen .
1909an erreakzio handia sortu zuen Bartzelonan, eta hau erregimenaren aurkako protesta
adierazpen handia izatera heldu zen. Baldintza horietan sindikatuek deituriko greba
orokorra benetako altxamendua bilakatu zen.
Bartzelonako gertaeren ondoren, beraz, Maurak kargua utzi eta berriro Alderdi Liberala jarri zen
agintean: Canalejas gobernuburu (1910-1912).
Oposizioari dagokionez, berriz, errepublikazaleek eta sozialistek hitzarmena sinatu zuten,[1909ka)
azaroan, erregimen monarkikoari elkarrekin aurre egiteko.

4.3. 1917ko krisia


1917an hiru krisi elkartu ziren, hauek konstituzioaren erreforma eta bizitza publikoa eraberritzea
eskatzen zuten: militarren protesta, politikoa eta langileena.
- Militarren protesta: Armada une delikatuan zegoen Militarren soldatak izango zuten
jaitsiera. Hori dela eta, Defentsa Juntak sortuko zituzten. Hauen hasierako Protestak Lliga
Regionalista eta Errepublikazale zati baten laguntza izan zuten.
- Politikoa: Parlamentarien Biltzarra elkartu, Konstituzioaren erreforma bultzatzeko eta
txandakatze sistema suntsitzako.
- Langileena: 1917ko Greba Orokorra, CNT, sozialistek eta UGT herrialde osora hedatu zen
greba orokorra bultzatu zuen. Grebak ez zuen arrakastarik izan. Honen ondorioz, CNT
banandu egin ziren.

5.SISTEMAREN SUNTSIPEN PROZESUA


5.1. 1917 eta 1923 artean gizartearen asaldura
Industri proletarioak gero eta gehiago ziren, biztanleria hirietan bildu zen eta prezioak gora eta
gora egin zuten; horiek guztiek egoera larriagotu egin zuten.
- 1919. urtetik aurrera Europako merkatuaren uzkurtzearen eta Europako iraultzen
ondorioz Espainiako krisi ekonomikoa areagotu egin zen.
Langile mugimendua gero eta indartsuago izango zen. 1918-20 artean ehunaka greben
protagonista izango zen.Garrantzitsuena 1919an, Bartzelonako La Canadiense enpresakoa izan
zen. Nekazal munduan Andaluzia izan zen gune gataskatsuena.
Enpresaburuen erantzuna oso gogorra izan zen talde armatuak kontratatuz lider sindikalen kontra.
- 1921ean Datoren gobernuak neurri zapaltzaileak areagotuko zituen: Ley de fugas
- Atentatu terroristak: Erregeen ezkontzako bonba (1906), Canalejas (1912) eta Dato (1921)
gobernuburen erailketak.
1921an Espainiako Alderdi Komunista sortu zen Internazional Komunistarekin bat egina.

5.2.Marokoko hondamendia: Annual.


Algecirasko Itunaren eta 1912an Frantziarekin hitzartutakoaren arabera, Marokoko iparraldearen
gaineko protektoratua hasi zen 1912an.
1921an espainiarrek zituzten posizioak bertan behera erori ziren. Abd-el-krim-ek ( lider
independentista marokiarra) zuzenduriko kabilek espainiar tropak Annualen garaitu zituzten,
Melilla inguruan.
Hondamenaren eragina oso handia izan zen eta militar afrikanistek sinesgarritasuna galdu zuten
eta oposizioko alderdiak ardurak eskatzera bultzatu zituen. Honen ondorioz, ikerketa komisio bat
osatu zen Picasso jeneralaren zuzendaritzapean Gorteei informatzeko betebeharrarekin. "Picasso
txostena" deitua. 1923an, Kataluniako kapitain jenerala zen Miguel Primo de Riverak estatu kolpe
bat burutu zuen erregearen baimenarekin. Ekintza honek Errestaurazioari amaiera eman eta
Espainian lehen diktadura militarrari hasiera eman zion.

You might also like