You are on page 1of 3

15.

EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)

SAILKAPENA:
Aztertzen ari garen testua oinarri iturri historikoa da aztertzen ari garen garaian jatorria duen
idatzia delako.

Edukiei begira, testu politikoa da eta formaren aldetik juridikoa da, estatutu bat delako.

Egilea taldekakoa da, euskal nazionalistak, euskal sozialistak eta euskal ezkerreko
errepublikazaleak egin zutelako eta kongresuko diputatuek berretsi zutelako.

Testu publikoa eta nazionala da, Espainiako biztanle guztiei zuzenduta dagoelako, bereziki
Euskal Herriko gizarteari. Bere helburua Euskal Herriko autonomia Estatutua ezartzea da
eta Euskal gobernua osatzea.

Gorte konstituziogileek 1936ko urriaren  4an onartuta dago. Madrilen Gaceta de Madrid
aldizkarian argitaratu zen 7an eta 9an Euskal Herrian, Euskal Herriko agintaritzaren
aldizkarian. Espainiako gerra zibilaren hasieran eta Gipuzkoa erori ondoren. Gobernu
errepublikanoen agintean.

ANALISIA:

● Gerra Zibila: Espainian 1936tik 1939ra arte iraun zuen gerra. Marokon hasi zen eta
egun bat geroago Iberiar penintsulan. Gerra hasita, euskal estatutua onartu zen.

● Euskal Herria: Estatutu honen bidez Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia osatutako
eskualde autonomoa.

● Estatutua: Lurralde bateko lege gorena. Estatutu hau, gerra zibila hasi zenean
onartu zen 1936an.

Testuaren ideia nagusia Euskal autonomia finkatzea zen. Testua hiru zatitan banatuta dago:
Lehenengo zatian, diputatuen kongresuan legea onartu eta berretsi duela adiertasten da;
bigarren zatian zenbait artikulu agertzen dira:

1.art- Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba, “Euskal Herria” izeneko eskualde autonomoa osatuko
dute Espainiako estatutuaren barruan eta bere hizkuntza ofizialak Euskara eta Gaztelania
izango dira.

5.art- Babes juridikoa eta ordena publikoa ziurtatzeko polizia propioa eratuko da, Ertzaintza
deituta.

10.art- Herriak du subiranotasuna eta sufragio unibertsala dago, herriak aukeratuko ditu
organo publikoak sufragio unibertsalaren bidez. Botereen banaketa ere aipatzen da: botere
legegilea parlamentuak zuen, eta botere betearazlea, aldiz, gobernuak.

Hirugarren zatian, momentu honen berezitasunak aipatzen ditu (Boterea eta Organoak).
Gerra zibila irauten duen bitartean, Parlamentuak hautatu beharrean, zinegotziek
lehendakaria aukeratuko dute, eta lehendakaria gobernu kideak. Lehenengo lehendakaria,
Jose Antonio Agirre da.

TESTUINGURUA
1931ko apirilaren 14an Espainiako lehena Errepublika aldarrikatu zen. Euskadin aliantza
errepublikano-sozialista izan zen garaile. Behin behineko gobernua zegoen agintean eta Alcalá
zamora izan zen presidente,

Errepublika ezartzearekin batera, autonomien auzia mahaigaineratu zen. Aldarrikapen hori


Donostiako Itunean (1930) jasotzen zen. Euskadiko Estatutuaren proiektua zaila izan zen, eskuineko
alderdien eta ezkerrekoen arteko desadostasunagatik. Horregatik, Jose Antonio Aguirrek eta EAJk
alkate-mugimendu bat bultzatu zuen autonomia-proiektu bat prestatzeko, eta Eusko Ikaskuntzari
agindu zion eginkizun hori. Ezker laikoak eta eskuin katolikoak zuzendu zuten. Horren ondorioz, bi
proiektu sortu ziren: Ezkertiarren Estatutua eta Lizarrako Estatutua (katolikoa eta nazionalista).

1931ko 14an, Euskadiko eta Nafarroako udalerri gehienek onartu zuten Lizarrako Estatutua.
Vatikanoarekin konkordatua sinatu eta gero.

Gorte konstituziogileek Lizarrako Estatutua atzera bota zuten klerikala izateagatik. Konstituzioa
onartu zenean, Azañaren gobernu erreformistak autonomia-estatutuak onartu zituen. Horretarako,
Batzorde Kudeatzaile batzuek antolatu ziren. Batzorde Kudeatzaileen estatutu-proiektu berria,
1932an, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako ordezkari gehienek onartu zuten baina
Nafarroako karlistek ez. Ondorioz, bertan behera utzi zen. Biurteko erreformistaren bukaeran,
Batzorde Kudeatzaileen Estatutua euskal udalerrien biltzarrak berretsi zuen (Nafarroa gabe), eta
gehiengo handi batek onartu zuen.

1933ko azaroan hauteskunde legegileak egin ziren. Euskadin eta Nafarroan, EAJren eta karlismoaren
arteko hausturak gertatu zen. EAJK bere hauteskunde-arrakastarik handiena lortu zuen eta
Nafarroan eskuinekoek irabazi zuten. Horrek, eta 1934ko gertaeren ondorioz, euskal estatutua
bertan behera gelditu zen.

Biurteko kontserbadorearen krisiaren ondoren, Gorteetarako hauteskundeak egin ziren 1936ko


otsailean. Fronte Popularraren garaitu zuen. Aldaketa politiko horri esker, Prieto sozialistak eta
Agirre nazionalistak akordio bat lortu zuten, autonomia-proiektu bat adosteko.
1936ko uztailaren 18an Estatu-kolpea izan zen. Euskadin zatiketa sozial eta politikoa zegoen: Arabak
eta Nafarroak errepublikaren aurka eta Bizkaia eta Gipuzkoak Errepublikaren alde.

Kolpistek Gizpuzkoa zutela, Irailean negoziazioak egin ziren eta ondorioz, urriaren 1ean, Gorteek
Euskal Autonomia Estatutua onartu zuten. Urriaren 7an, Jose Antonio Agirre lehendakari hautatu
zuten Bizkaiko udalek eta Gipuzkoako zenbait udalerrik. Berehala eratu zen EAJren eta Fronte
Popularraren arteko koalizio-gobernua.

Dena den, lehen euskal gobernuaren eragina eskasa izan zen, 1937an Bilbo hartu zutelako.
Santoñako hitzarmena eta gero Eusko jaurlaritza Frantziara erbesteratuta joan behar izan zen.

ONDORIOAK:
Euskadiko Estatutua izan zen, Kataluniakoarekin batera, Gorte errepublikanoetan onartutako bakarra.
Haren eginkizun politikoa eta legala foruek zutenaren oso antzekoa zen; Euskadiko autonomia aitortu
nahi zuten. Estatutuak gobernu autonomo bat antolatzen zuen hainbat botererekin, botere legegilea
barne, eta lehendakaria Euskadiren ordezkaria zen Errepublikarekiko harremanetan. Estatutuak
lurralde-antolamenduaren eredu berri bat taxutzen zuen, 1931ko Konstituzioaren ondorio zena.

You might also like