You are on page 1of 3

EUSKALDUNEN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894)

1. Sarrera

Testu hau Euskeldun Batzokijaren estatutuaren zati bat da. Lehen mailako testu historikoa da
garaian eginda eta gertaerekin zuzen erlazionatuta dagoelako. Nahiz eta artikuluz osatua egon,
testua hau ez da juridikoa, ez delako lege bat, politikoa baizik. Estatutuak elkarte baten
funtzionamendurako araudiak dira. Egilea Sabino Arana da, EAJ-PNV alderdiaren sortzailea.
Dokumentu publikoa da, EAJ alderdiaren partehartzaileak jasotzaileak direlako. Euskeldun
Batzokija lehen elkarte nazionalista izan zen, 1894an sortua, Larrazabalgo hitzaldiaren hurrengo
urtean. Testua berrezarkuntza garaian, Euskal industrializazioarekin lotutako Euskal
nazionalismoaren hastapenetan eta lehenengo batzokia sortu zen urtean kokatzen da. Elkarte
horretako egoitzan erabili izan zen lehenengo aldiz ikurriña.

2. Ideia nagusiak

Testua zortzi artikulutan dago banatuta eta bere gai nagusia EAJ-PNV alderdiaren
partehartzaileak duten ideologia eta jarrera bultzatzea da.

1.artikuluan, Euskaldun Batzokia sortzearen helburuak eta zer den azaltzen da. Hau da, batasuna
eta adiskidetasun loturak sortzeko aisiarako zentroa dela, eta Jaun Goikoa eta Lagi-Zarra
doktrina jarraitzen duela. 2.artikuluan, batzokia noren mende egongo den esaten da alderdiaren
barne egitura erakutsiz. Batzokia Bizkai-Batzarraren eskuetan egongo da.

3. artikuluan, haien ustez Bizkaia (sortu ziren lurraldean eta indar gehiago zeukaten lurraldea)
erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra jarraituko zuen bizitzako arlo guztietan. Kontuan
eduki behar da momentu honetan Euskal nazionalistek tradizionalistak zirela eta horregatik
garrantzia handia ematen diote erlijioari.

4. artikuluan, Foruen garrantziaz hitz egiten dute. Lehen aipatu dudan moduan nahiko
tradizionalak ziren eta haien beste nahi bat Foruak berreskuratzea zen. Alderdi hau sortu baino
lehen, Euskal Foruak abolitu ziren. Euskal gizartea bitan banatu zen, alde batetik etekinak
ateratzen saiatu zirenak eta Madrilekin Kontzertu ekonomikoa sinatu zutenak eta, bestetik,
Euskal Foruak berreskuratzea nahi zutenak eta saldukeria baten modura hartu zutenak besteek
etekinak ateratzea. Azken hauek Karlistekin borrokatu zutenak ziren gehien bat, eta Karlistek,
erlijioa, Foruak eta tradizioa defendatzeagatik ziren ezagunak. Bestetik ere Euskal Herriko
hizkuntzari garrantzia ematen dio: Euskara.

5. artikuluan, Bizkaian politika eta erlijioa harmonia batean bizi behar direla azaltzen da. 6.
artikuluan, Bizkaia erlijioaren eta politikaren gainetik dagoela adierazten da. 7.artikuluan
Jaungoikoa lege zaharren eta Bizkaiaren gainetik jartzen da. Azkenik, 8.arkiluan, azaltzen da
Bizkaitarren arraza, hizkuntza, fedea, izaera eta ohiturak kontutan hartuz, elkarte bat sortuko
dela (Araba, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoarekin) bere autonomia
murriztu gabe.
3. Testu ingurua

“Euskadi” kontzeptua 1882. urtean sortu zen Luis eta Sabino Arana anaien eskutik. Aranatarrak
karlistak ziren. Euskal karlistak Foruen alde borrokatu ziren, Bizkaikoak beren lege propioen alde,
baina beren burua espainiartzat zeukaten. Karlisten iritziz, sistema forala zen Espainian egoteko
modu erosoena. Sabino Aranaren ustez, euskaldunek ez zuten estatu espainiarraren legeak
onartu beharrik ez zirelako espainiarrak. Euskaldunak eta espainiarrak herri diferenteak ziren
hizkuntzaz, arrazaz, ohituraz eta antolaketa politikoz.

Ondorengo urteetan Euskal Herriaren aldeko giro sutsua ikusi zuen Aranak: Nafarroan sekulako
protestak izan ziren Gamazo ministroak konbenio ekonomikoa kendu nahi izan zuelako
(Gamazada); Donostian ere hildako batzuk gertatu ziren musika-bandak Gernikako Arbola jo
nahi izan ez zuelako; Gasteizen Sagastaren trena harrikatu zuten; Gernikan San Rokeko jaietan
Espainiaren kontrako oihuak bota ziren; karlistak ere oso haserre zeuden...

Horrelako egoera ikusita, 1895ean Sabino Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea sortzea erabaki zuen.
Haien leloa: JEL= Jaun-goikoa Eta Lagi zarra (lege zaharra). Euskal abertzaleen lehenengo
erakundea Bilboko Euskeldun Batzokija izan zen, eta handik gutxira Bizkaiko erakundea sortu
zen. Agintari espainiarrei ez zien inongo graziarik egin erakunde berriaren sorrerak eta berehala
hasi ziren kideen kontrako erasoak: isunak, epaiketak, aldizkarien itxierak etab.

1898an Ramon de la Sota, enpresari aberatsa eta Euskal herria elkarteko kide ohia, EAJn sartu
zen. Urte berean Arana Bizkaiko diputaziorako hauteskundeetara aurkeztu eta diputatu
aukeratu zuten. Hurrengo urtean nazionalistek Bilboko udalean bost zinegotzi lortu zituzten. Aldi
honetan alderdiaren antolakuntza Bizkaiko herri gehienetara zabaldu zen, batzokiak irekiaz, eta
bai abertzaletasuna ideologia moduan ere.

Sabino Arana 1903an urtean hil zen. Bera hil ondoren, Anjel Zabala Ozamizek hartu zuen
alderdiaren zuzendaritza. Ondorengo urteetan, nazionalismoa Euskal Herri osora zabaltzen hasi
zen, gehienbat Gipuzkoara baina baita Araba eta Nafarroara ere. Independentzia lortzea oso
zaila zenez, nazionalismoa euskal ezaugarriak indartzen eta haiei eusten saiatu zen.
Berrezarkuntza urte hauetan, nazionalismoak lan kulturala egin zuen.

Alderdia handitzean, arazoak sortu ziren. 1905ean bi talde bereizten ziren: sabindarrak, Zabala
eta Luis Aranarekin, independentziaren aldekoak eta sotistak, Ramon de la Sotarekin,
autonomiaren aldekoak. 1915. urtean alderdia zatitu egin zen. Sotaren autonomistek
nagusitasuna lortu zuten eta Luis Arana eta haren jarraitzaileak alderditik bota zituzten.
Alderdiaren jarrera autonomistarekin ados ez zeudenak Aberri aldizkariaren inguruan bildu
ziren. PNVren kontrola lortu zutenek izena aldatu zioten alderdiari 1916an: CNV, Comunión
Nacionalista Vasca. Alderdi berriaren ezaugarriak autonomismoa eta katolizismoa ziren.1922an,
Aberri aldizkariaren inguruan biltzen zirenek berriro fundatu zuten EAJ-PNV. Eli Gallastegi zen
liderra, eta Luis Arana ere bertan sartu zen. Alderdi berria oso militantea zen eta erakunde
berriak sortu zituen.

Primo de Riveraren diktaduran PNVk jazarpen gogorra jasan zuen eta Eli Gallastegik Mexikora
joan behar izan zuen. Comunionek, ostera, arazo gutxiago izan zituen diktadorearekin. 1930ean
nazionalismoaren alderdi biak betiko siglen ikurpean (EAJ-PNV) elkartu ziren Bergarako
kongresuan. Alderdi hau oso eskuindarra eta katolikoa zelako, talde batek ezkerreko alderdi
abertzale eta laikoa sortzea erabaki zuen: EAE-ANV, Eusko Abertzale Ekintza, Acción Nacionalista
Vasca.
Komentatutako testuak euskal nazionalismoaren sorrera islatzen du. Hasiera honetan arrazan,
hizkuntzan, legean eta usadioetan oinarritzen zen nazionalismo hori. 98ko Hondamendiak
Espainian nazio nortasunaren krisia piztu zuen eta une horretan euskal nazionalismoa garatu
zen.

Mundu modernoaren aurrean defendatzeko modu bakarra Espainiarekiko edozein lotura


haustea eta independentzia aldarrikatzea zela uste zuen Sabino Aranak. Horrela, independentzia
politikoak mundu modernoaren gaitzetatik (laizismoa, etorkinak, industrializazioa) babestuko
zuen euskal gizartea. Industrializazioa izan zen immigrazioa erakartzeko arrazoi nagusia eta
hainbeste etorri zirenez, bertakoek ezin izan zuten betiko bizimodua, hezkuntza eta hizkuntza
mantendu. Horregatik Aranak egin zuen “euskal arrazaren” defentsa sutsua, hor dena ona
ikusten baitu.

4. Konklusioa

Hasieratik nazionalismoak euskal nortasun politikoaren aitortze juridiko eta konstituzionalerako


eskubidea baieztatzen lagundu zuen (II. Errepublika, 1936ko Estatutua eta Gerra Zibilak erakarri
zuen de factoko independentzia eta Gernikako Estatutua barne) gaur egun arte ailegatu den
prozesu historiko baten bitartez.

You might also like