You are on page 1of 4

6.

LANGILEEN MUGIMENDUA ETA NAZIONALISMOA EUSKAL HERRIAN

1. LANGILEEN MUGIMENDUA

1.1. LANGILEEN BIZITZAREN EGOERA

A. 1890tik aurrera garrantzia hartzen hasten da.


B. Industrializazioaren ondorioz, langileria asko eta berria, etorkinak bereziki (gizonak
gehienbat)
C. Emakumeen lana etxe zerbitzura zuzendurik eta ondorioz meatoki zonaldetan sexu
desoreka
D. Bi langilego mota: Meatokiko langileak eta industrietakoak. Orokorrean lan baldintza
txarrak, etxebizitza, higiene eta elikaduran. Heriotza tasa %40.
A. Meatokiko langileak: Lan baldintza kaskarragoak:
A. 7 egun 14 ordu bakoitzeko lan egin
B. Langabezi handia
C. Ugazabek ezarritako kantinetan jan eta erosi behar (prezio oso garestiak
eta azkeneak langileak zorretan geratzen ziren kantinarekin. Zorra ez
bazuten ordaintzen ezin handik joan)
D. Barrakoietan bizi ziren: higiene baldintzak eskasak, gaixotasunak
E. Meatokietan lan egiteko ez zen kualifikaziorik behar, langileak erraz
ordezkatzen ziren.
F. Peoiek burdina garraiatzen zuten. Lanesku gogorra zen eta familiari
dirua bidali nahi bazen, oso gogor lan egin behar. Ondorioz,
Elkartegintza oso geldoa zen.

B. Industria langileak: egonkorragoak ziren.


A. Kualifikazio handiagoa zuten, beraz ez ziren hain erraz ordezkatzen.
B. Elkartzegintza lehenago gertatu.
C. Emakumeak apopiloak hartzen zituzten dirua lortzeko
D. Euskal Herrian siderometalurgia: enpresa handiak eta langile asko

1.2. LANGILE ELKARTEGINTZA

A. Lehenengo langile elkartea: Federacin de los trabajadores de la regin espaola.


Anarkistak. Bartzelonan sortu eta 1860 Bilbon adar bat eratu. 1889an anarkista
batek Canovas hil zuen eta 1910 arte anarkismoa desagertu zen eta CNT sortu.
B. 1890ko greba: Meatzaldean sortuta eta industrialdera hedatu. Grebalarien
eskakizunak:
A. 10 orduko laneguna
B. Barrakoi desagerpena
C. Kantinetan derrigorrezko erosketen ezabapena
Agintariek ejerzitoa dietu zuten greba amaitzeko baina hauek meatzarien bizi
baldintzak harriturik, laangileen eta agintarien arteko akordio bat lortu zuen :
A. Neguan 9 lanordu eta udan 11 lanordu
B. Kantinetan erosteko derrigortasuna kendu
C. Meatzariek nahi duten bizilekua
Greba gehiago egon ziren, ugazabek ez zutelako akordioa errespetatu. Greba
honek eredu bat izan zen hurrengoetarako.

1.3. LANGILEEN SOLDATAK

A. 1887tik 1913ra soldata oso txikia, ez zen nahiko langileen mantenurako, gastu
minimoentzako (elikagaiak, alokairua eta barne jantzia).

1
B. Honek gizonen eta emakumeen arteko elkarte ekonomikoa ekarri zuen (ezkontza).
Gizonek ez zuten etxerik ordaindu behar eta emakumeek etxean apopiloak hartzen
zituzten. (Apopiloak: gela, jana eta arropa ordaintzen zuten etorkinak).
C. Lan honen ondorioz emakumeen heriotza tasa gizonena baino altuagoa.
D. Emakumeen soldata gizonena baino askoz txikiagoa, hauek familiaren diru sarrerak
osatzeko baitziren

1.4. MUGIMENDU SOZIALISTEN BILAKAERA

A. Ugazaba eta langileen arteko harremanak erradikaldu ziren


B. Perezaguaren: 1890-1911. Garai honetan sindikalismo gunea meatzaldea zen,
baina industrialdera hedatu zen. Sindikalista gutxi baina propaganda asko
C. Indalecio Prieto sindikalismo moderatuagoa ekarri zuen, 1915tik aurrera.
D. Prieto joera moderatuaren burua eta Perezagua proletari-joerakoa. Joera biak
kontra jarri ziren 15ean, baina alderdiak Prietori eman zion arrazoia eta Perezagua
alderditik bota zuten.
E. 1921ean alderdi sozialista banatzen da, ezkerreko joeratik Alderdi Komunista sortuz
(Perezaguak parte hartu).
A. Indar gehiena Bizkaian.
B. Gipuzkoan mugimendu ahula eta 1. mundu gerra ostean
C. Araban eta Nafarroan, industrializazioaren atzerapena dela eta, langile
elkarteak ez dira sortuko mende amaierararte.
F. Primo de Riveraren diktaduran PCE eta CNTren kontra errepresioa eta PSOE eta
UGT sistemarekin lan

1.5. SINDIKALISMO NAZIONALA*

A. 1911an Solidaridad de Obreros Vascos hasi zen Bilbon gero Solidaridad de


Trabajadores Vascos bezala ezaguna, langile nazionalak hartzeko
B. Oinarriak: euskaltasuna eta katolikotasuna
C. Sindikatuan: artisau, enplegatu, nekazari eta behe-mailako funtzionariak.
D. Hasieran langileak eta ugazabak elkarrekin parte hartzen zuten
E. Sindikatu honek langile arazoa sartu zuen nazionalismoan izaera moderno eta
progresista bultzatuz.

*Sindikatua: langileek osatutako erakunde bat da, beraien interes sozial, ekonomiko eta
profesionalak defenditu eta sustatzeko helburuarekin.

2. NAZIONALISMOA

Nazionalismoak sortzen direnean ezaugarri historikoak, hizkuntza eta komunitate sentimendua


hartuko dira kontuan nazio baten existentzia aldarrikatzeko.
Berpizte kulturarekin hasiko dira mugimendu hauek eta gero politikara pasatuko dira.
Alderdi nazionalista periferikoek Errestauraziotik Gerra Zibilera arte, gobernu zentralaren kontra
borrokatu zuten autonomia estatutuak lortzeko.

2.1. NAZIONALISMOAREN AURREKARIAK ETA KAUSAK

Foruen desagerpenarekin Euskal Herriko ezaugarri batzuk galtzen hasi ziren: hizkuntza, ohiturak,
abizenak, erlijiotasuna Zerbitzu militanteekin mutilak erdalduta bueltatzen ziren, Euskara
debekatuta zegoen, erdara nagusitzen zen, industrializazioaren ondorioz etorkin asko zeuden,
erdaldunak.

2
2.1.1. EZAUGARRIAK

A. Nazionalismo gehienak intelektualen artean sortu ziren XIX. mendean.


B. Heziketa maila eta baliabide ekonomikoak zutenen artean hedatu zen.
C. Lehenengoz, etapa kulturala izan zuten eta gero kontzientzia nazionalaren
berrespena gertatu zen.
D. Bigarren etapan eduki politikoa izan zuen eta autogobernua lortzeko borroka bihurtu
zen, antolamendu zentralistari aurre eginez.
E. Proiektu nazionalista behe- eta erdi-mailako burgesia eta nekazariak erakarri zituen
F. Hasieran Bizkaian eta 1920tik aurrera, hedatu.

2.1.2. AURREKARIAK

A. Larramendi jesuita. XVIII.mendean, aurrekarietako bat izan zen


B. Madrilgo intelektualen artean, foruak pribilegioak zirela azaltzen hasten direnean
sortu zen korronte hori.
C. Karlismoa: foruak deseustatzeko prozesua hasiko da 1. karlistaldiaren ondoren eta
hutsune bat geratuko da.
D. Foruzaletasuna: foruak plano teoriko eta intelektualean defendatzen oinarritu ziren.
Bi korronte:
A. Moderatuak: Espainiaren batasuna ezeztatu gabe erregionalismoa
defendatzen dute
B. Erradikalagoak: Espainiaren batasuna zalantzan jarri eta eta Euskal Herriko
antolamendu politikoaren izaera berezia defendatu zuten

2.1.3. SABINO ARANA

IDEOLOGIA

A. Sabino Aranak Euskal Herriko ohiturak berrindartzeko nahia sustatu nahi zuen.
B. Ikuspuntu erlijiosotik Katolizismoan eta Karlismoan oinarritu zen
C. Ikuspuntu politikotik Karlismoaren sektore foruzalean, baina ideologia
erradikalagoan:
A. Euskadi nazio bat da hizkuntza, arraza, gobernua eta lege propioak
dituelako.
B. Arraza abizenekin identifikatzen da. Alderdian sartzeko zortzi abizen
euskaldun izan behar zuten.
C. Hizkuntza bigarren mailako elementua: euskaldunek ikasi, baina kanpotarrei
ez zitzaien irakatsi behar.
D. Kapitalismoa eta sozialismoa gaitzetsi.
E. Independentzia lortu eta Foruak dira lege nazional euskaldunak
F. Erlijio katolikoa oso garrantzitsua

PROIEKTU POLITIKOA

A. Pausu ideologikoak:
A. La abejan artikulu batzuk idatzi zituen Aranak Bizkaiaren independentzia
aldarrikazteko.
B. Larrazabalen diskurtsoa eman zuen ildo beretik

B. Politikoak:
A. 1894an Euskeldun Batzokija elkarte politikoa sortu (hurrengo urtean itxi)
B. 1895ean, Arrigorriagan nazionalismoaren jarraitzaileak bildu ziren eta
bileraren ondoren EAJ sortu. Hasieran hauteskundetan parte hartu nahi ez.
Euskalerria taldea alderdian sartu zenetik, parte hartu zuten.

3
C. 1898an Aranak Kubari zoriondu zion askatasuna lortu izanagatik.
Kartzelaratu eta urte bat han pasatu zuen. Gaixotu zen kartzelan, eta
handik gutxira hil zen.

2.1.4. NAZIONALISMOAREN BILAKAERA

A. 1893-98 artean nazionalismo antiliberal eta erradikalaren garaiak dira


B. 1902an Euskalerria Elkartea disolbatu eta bere kideak alderdi nazionalistera
pasatuko dute.
A. Nazioaren oinarrian aldera uzten da arrazaren kontzeptua eta biztanleen
nahian jartzen da
B. 7 probintzien konfederazioa eratu nahi dute.
C. Estatu modernoa eratu nahi dute, burgesia industrial eta finantzarioa sartzen
da alderdian, ez ordea, oligarkia.

C. 1920an alderdia banatzen da: alde batetik Comunin Nacionalista Vasca


(moderatua) eta bestetik Aberri (Luis Arana buru).
D. 1921ean Aberri taldea Eli Gallastegiren taldearekin biltzen da eta EAJ izena
hartzen du berriro.
E. 1923-30, Primo de Rivera diktaduraren garaian, Comunion onartua den bitartean,
EAJren kontra jazarpena egongo da eta kide batzuk erbesteratuko dira.
F. 1930ean diktadura erortzean, 2 taldeak batzen dira: Handik gutxira bi taldetan
banatuko dira berriro: EAJ eta ANV. Azken hori, ANV, akonfesionala, langileen
eskubideak defendatu eta Errepublikarekin kolaboratzearen aldekoa. Talde honetan
burgesia txikia, lberala, progresista eta sozialismo eta iraultzaren aldekoak sartzen
dira.

You might also like