Professional Documents
Culture Documents
1) TASA ORDAINDU:
Jatorrizko agiria:
21,64 euroko tasa ordaindu behar da aurrezki kutxan. Familia ugariko kideen
kasuan: kategoria berezikoak guztiz salbuetsita daude eta kategoria orokorrekoek
%50eko hobaria izango dute (10,82). Horretarako familia ugariko jatorrizko liburua
aurkeztu behar da konpultsarako.
Bikoiztua:
6,49 euroko tasa ordaindu behar da aurrezki kutxan. Familia ugariko kideen kasuan:
kategoria berezikoak guztiz salbuetsita daude eta kategoria orokorrekoek %50eko
hobaria izango dute (3,25). Horretarako familia ugariko jatorrizko liburua aurkeztu
behar da konpultsarako.
Nork? EGA gainditu duenak berak jaso behar du agiria, jatorrizko NANa edo agiri
baliokidea aurkeztuz, azterketa egin duen lurraldeko Zuzenean zerbitzuan, aldez aurretik
tasa ordainduta. Interesatuak berak ezin badu, beste bati eman diezaioke bere ordez
jasotzeko baimena, horretarako idazki-eredua erabiliz.
Noiz? Azken emaitza argitaratu eta handik pare bat hilabetera eskuragarri egongo
da.
Non?
Nik, _____________________________________________________________________
Sinadura
Idazki hau EGAdun berriaren NANaren fotokopiarekin batera aurkeztu behar da.
Baimendutako hartzaileak ere bere NANa eraman eta erakutsi behar du.