You are on page 1of 3

5.

EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE ONDORIOAK


1. INDUSTRIALIZAZIORAKO OINARRIAK

Euskal Herria ere garapen ekonomikoaren aitzindari bihurtu zen, bere kokaleku, kapital,
merkataritza-sare eta zoruan ugari zuen burdinari esker, eta garapen-prozesu azkar bati ekin zion:
A. Itsas tradizioak oinarria eman zion ontzigintzaren garapenari eta burdin meatzeak ugari
izateak oinarria eman zion geroko garapenak behar izango zuen kapital-metaketari.
B. Errestaurazioaren garaian Euskal Herrian jarduera ekonomiko ezberdinetan garapen
handia gertatu zen.
C. Espainian merkataritzan protekzionismoa 1891ean ezarri zen.
D. Gerra karlista amaitu ondoren industri hazkundea indartu zen, 1840an hasitako
hazkundean oinarrituz.
E. Bizkaiko lehen industria siderurgikoak sortu ziren (Santa Ana-Boluetan 1841ean, eta
Karmengo Ama-Barakaldon hirurogeita urteetan)

2. EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOAREN EREDUA

A. Bizkaiaren nagusitasun ekonomikoak beste probintzien garapena markatzen du, hau da


Bizkaian hasten da eta ondorioz industrializazioa beste probintzietan hasten da.
B. Europarekin konparatuta, industrializazio berantiarra, 80 urte beranduago hasten da
garatzen industria.
C. Euskal herriko egitura ekonomikoa Espainiar merkatuaren menpe dago eta horregatik
burgesiak aduanak kostaldera eramatea nahi du.

2.1. Industrializazioa Bizkaian

A. Bizkaiko industrializazioa burdinaren gainean eraiki zen, hau da, hasieran


siderurgiaren sektorean baino ez zen eman, burdinaren ustiakuntzarekin.
B. 1879 eta 1882 urteen artean hiru siderurgia garrantzitsuak eraiki ziren: San
Francisco, Vizcaya (Chavarri) eta Altos Hornos (Ibarra). Lantegiak orokorrean
oso handiak ziren eta langile asko zituzten.
C. Ibaizabal Itsasadarrean, Barakaldo eta Sestaon industria kontzentrazio handia
eman zen.
D. Bizkaiko meategiak: Bizkaietako burdin-meategitik burdina ateratzea oso erraza
zen ez baitzen trabakuntza handirik behar, beraz meategien ustiakuntza
masiboa egiten zuten. Bizkaiko burdina eta altzairua Europa osora esportatu
zen. Burdin gehiena Britania Handira esportatzen zen eta horren ondorioz
kapital handia lortu zen. Irabazi horiek beste sektoreetan inbertitzen hasi ziren:
A. Bilboko portua hobetzeko
B. Meategietan burdina errazako garraiatzeko sistemak hobetzeko
C. Bankuak sortzeko
D. Enpresa handiak sorteko: Sociedad Altos Hornos, Bizkaiko Labe
Garaiak,
E. Ontzi modernoak sortzeko
E. Ontzigintza: burdin mea esportatzeak (Ingalaterrara burdina esportazioa)
merkataritza-untzien hazkundea ekarri zuen. 1898an koloniak galtzean, kapitala
herrialdera itzuli zen eta ontzigintza bultzatu zuen. 1900. urtean Espainia osoko
itsas merkataritzaren erdia Euskalduna zen.
A. Bilbotik abiatzen ziren ontziak meaz zamaturik eta Ingalaterrako ikatzez
beterik itzultzen ziren, Bizkaiko siderurgia-enpresak hornitzeko.
F. Emakumeen lana meatzetan (Alargunak edo ezkongabeak, besteak ezin zuten):
mea garraiatzen eta minerala garbitzen garbitokietan. (Alargunak edo
ezkongabeak, besteak ezin zuten)
A. Emakume batzuk lan hori nahiago zuten neskamearena baino,
askatasun handiagoa zutelako.
B. Emakumeak gizonak kobratzen zuten erdia kobratzen zuten
1
2.1. Industrializazioa Gipuzkoan

A. Industrializazioa Gipuzkoan Bizkaian baino modu orekatuago batean garatu zen.


Eskualde guztietara iritsi.
Mota askotako industriak: ehungintza, metalurgia, papera, elikagaigintza,
armak
Tamaina ertain eta txikiko industriak/enpresak
B. Industriaren sektore desberdinak ez ziren bata bestearen osagarri izan
C. Enpresariek euskal nazionalismo ideiari lotuta zeuden, orokorrean.
D. Kontsumorako industria txikiak: oinetakoak, altxarienak
E. Nabarmentzekoak dira paperaren industriaren garapena eta metalurgiaren
garapena.

2.3. Industrializazioa Euskal Herriko beste tokietan

A. Beste tokietan industrializazioaren eragin txikia egon zen eta beranduago izan zen.
B. Araba eta Nafarroako lurraldeak industrializazio-prozesutik kanpo geratu ziren eta
gehien batean nekazaritzari lotuak iraun zuten.
C. Bizkaiko barnealdeak eta, bereziki, Gipuzkoak, bestelako industrializazio-giroa bizi
izan zuten, prozesua motelagoa izan zen.

3. INDUSTRIALIZAZIOAREN ONDORIOAK

3.1. Komunikabideak eta banku antolamendua

A. Trenbide lineak bikoiztu egin ziren, merkatu nazionala osatzen saiatzeko.


A. Euskal Herrian, industri gune ezberdinak lotzeko sarea eraiki zen
B. Bankan, kontzentrazio prosezua eman zen.

3.2. Hazkunde demografikoa

A. Arabako eta Nafarroako biztanleria motel hasi zen. Gipuzkoak eta Bizkaiak (hau
bereziki) hazkunde izugarria izan zuten.
B. Bizkaian, industrializazioaren ereduaren ondorioz, eskulan ugari ailegatu zen
Gaztelatik batik bat.
C. Euskal Herriko nezkazal eremuetatik hirietara joateko joera izan zuten Bizkaian eta
Gipuzkoan.
D. Heriotze-tasa asko handitu zen ezkerraldean. Arrazoiak:
A. Lan-baldintza txarrak
B. Elikadura eta higiene eskasa
C. Pilatuta bizitzeak
D. Gaixotasun eta infekzio ugari: kearen ondorioz birikietako gaixotasunak,
langile auzoen egoeragatik izurrite asko (viruela, sarampin)

Gipuzkoan, ordea, ondorio hauek ez ziren hain gogorrak izan, industriak espazioan
sakabanatuago zeudelako

E. Ezkontzak ugaritu eta ezkontzeko adina jaitsi


F. Burgesen artean jaiotze kontrola

3.3. Hobekuntzak

A. Osasun eta lan-baldintza gogorrek medikuntzaren garapena bultzatu zuten.


B. Ospitale handiak eraiki ziren
C. Edateko uraren zerbitzuak hobetu.
D. Zenbat gaixotasun hedatzek saieztu: kolera, sukar tifoideak, disenteria
2
3.4. Ondorio sozialak

A. 2 klase sozial sortu ziren: proletarioa eta oligarkia. Burgesek etxe oso erosoetan bizi
ziren, industriaguneetik urrun eta auzo ingeles modukoetan. Langileak, ordea,
bilboko auzo pobreetan, etxe hezeetan eta hotzetan. Horrek gaixotasun asko ekarri
zituen.
B. Bi mugimendu politiko sortu ziren: nazionalismoa eta obreroa (sozialismo,
anarkismo eta komunismo)

3.5. Ondorioak naturan

A. Bilboko ibaia zikinduta: etxeetako zaborra errekara botatzen zuten


B. Itsasontzien kopurua handitu zen eta hauek asko kutsatzen zuten.
C. Honek gaixotasunak eta usain txarra ekarri.

You might also like