You are on page 1of 3

9.-testu-iruzkina.

pdf

user_3501693

Historia de España

1º Prueba de Acceso a la Universidad

EAU País Vasco

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
5. GAIA
FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA
PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893/12/09)
TESTU IRUZKINA

TESTUAREN KOKAPENA ETA SAILKAPENA


Federico Echevarriaren hitzaldia forma aldetik, testu narratiboa da, hitzaldi
transkribitu bat baita, eta eduki ekonomikoak jorratzen ditu (protekzionismoa eta
librekanbismoa). Egilea indibiduala da (Federico Echevarria); hartzailea berriz, kolektiboa
(hitzaldiko entzuleak eta gobernua orokorrean).
Hitzaldiaren asmoa, protekzionismoaren alde egitea eta itun librekanbista ez sinatzea
da.
Garaiari dagokionez (1893), berrezarkuntza borbonikoari dagokio, Maria Kristinaren
erregeordetzari zehazki. Momentu horretan, euskal lurraldeetan industralizazioa hasten ari da.

TESTUAREN ANALISIA
Testua, 2 paragrafotan banatzen da.
Lehenengoan, Alemaniaren eta Espainiaren artean egingo den itun librekanbistaren
kontra egiten du Federico Echevarriak. Ituna sinatuz gero, industriak jasango dituen
ondorioak oso latzak izango direla azpimarratzen du.
Bigarren paragrafoan, gobernuari ituna ez sinatzea eskatzen dio, ondamena sahiesteko
eskakizuna eginez, eta muga-zergak mantentzea proposatuz.

TESTUINGURUAN KOKATZEA
Espainiako industralizazio gune esanguratsuenak Katalunia eta Euskal Herria izan
ziren. Euskal Herriko industria gune nagusia Bizkaia izan zen, batetik, burdin asko zegoelako
eta ondorioz industria siderurgikoa garatu zitekeelako; eta bestetik, hainbat faktore biltzen
zituelako: garraioa, kokapena, kapitala eta pentsamendu egokia, hau da, kapitalista.
Industrializazioak gizartea klaseetan banatzea eragin zuen: proletargoa eta burgesia.
Azken talde honek, meategien jabetza zuen, eta protekzionismoa defendatzen zuen.
Laurean Figuerolak muga-zerga ezarri zuen, babes selektiboarekin. Nekazaritzako
produktuei babes handia eman zion, eta industriako produktuena arindu zuen, horrela,
industriaren hedapena sustatuz.
Espainiako ekonomia protekzionismoaren eta librekanbioaren arteko dilema
handiaren aurrean zegoen. Protekzionismoa, estatu bateko gobernuak, atzerriko konkurrentzia
saihesteko, produktu edo sektore ekonomiko jakin batzuei ematen dien sostengua da;
librekanbismoa berriz, estatuen arteko merkataritza truke libreak eta tarifarik gabeko aduanak
dituen ekonomia sistema da, hau da, merkatu askea.
1891ean Cánovasek Figuerolak ezarritako muga-zerga kendu eta muga-zerga
protekzionista berria ezarri zuen, Bizkaiko industria babestuz. Horrela, siderurgia integrala,
ontzigintza, industria kimikoa, eta hidroelektrikak garatu ziren.
Jabe guztiak La Liga Vizcaina de Productores elkartean bildu ziren, eta Espainia eta
Alemaniaren arteko ituna librekanbista zenez, haren kontra egin zuten.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-9020613

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Azkenean, Alemania eta Espainia arteko hitzarmena ez zen sinatu, burgesiaren
presioa zela eta. Protekzionismo-legeak ezarri ziren, kanpoko produktuetatik babes
ekonomikoa bermatzeko; muga-zergak jarri zituzten, eta kanpoko produktuak garestitu
produktu nazionala kontsumitzeko.
Ondorioz, XX. mendeko hasieran, siderurgia eta ontziola espainiarrak, bereziki
bizkaitarrak, izugarri hazi zen, herriko demografiarekin batera.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
TESTUAREN GARRANTZIA
Testua garrantzitsua da, industrializazioaren arazoak adierazten dituelako, eta argi
uzten duelako zertarako erabiltzen ziren protekzionismoa eta librekanbismoa. Gainera, oso
ondo ikusten da burgesiak zeukan boterea, gobernuarengan eta haren neurriak kolokan
jartzeko zeukan eragina.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-9020613

Elimina la publicidad de este documento con 1 coin

You might also like