You are on page 1of 2

4.

TESTUA: BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA (1855-06-06)

1. Testuaren kokapena eta sailkapena


- Testu honetan Burdinbideen Legearen atal batzuk azaltzen dira.
- Francisco de Luxan sustapen ministroak proposatu zuen eta Isabel II.a erreginak
berretsi zuen
- . Testu motari dagokionez, jatorriaren aldetik lehen mailako informazio iturria
da, garai jakin bateko dokumentua delako. Formari begira, lege bat da eta gaia
berriz juridikoa.
- Egilea kolektiboa da, Gorteak dira, nahiz eta ministroak eta erreginak sinatua
egon.
- Hartzailea kolektiboa da eta helburua publikoa, irakur dezakeen edonor, baina
bereziki burdinbideen eraikuntzan parte hartuko dutenak
- Madrilen, 1855eko ekainaren 6an, argitaratu zen, hau da, Biurteko
Progresistaren garaian. Madrilgo Gazetan argitaratu zen egun berean. Legearen
asmoa trenbide sarearen eraikuntza erraztuko zuten emakiden (kontzesioak)
baldintzak azaltzea da.
2. Testuaren analisia eta ideia nagusiak
Testuaren gai nagusia Espainiako trenbidearen eraikuntza da. Bigarren mailako ideak
Gobernuaren lidergoaz, eskatzen diren baldintzetaz eta inbertsoreek lor ditzaketen
etekinetaz dihardute. Legearen hainbat artikulu agertzen dira.
4. eta 6. artikuluek diote trenbideak eraikitzeko baimena gobernuak eman ahalko duela
soilik eta partikularrek trenbideak eraiki nahiko balituzkete gobernuaren baimenarekin
egin beharko luketela. Beraz, ekintza pribatuari ere ahalmena ematen zaio; liberalismo
librekanbistaren adibidea da neurri hau.
8. artikuluak dio trenbideak ekimen pribatuak sortuak izanda ere, funts publikoetatik
laguntza desberdinak jaso ahalko dituztela; hala nola, enpresa publikoekin batera obrak
burutuz, kapitalaren zati bat emanaz edo kapital horien truke interes bat ordainduz.
Beraz, gobernuak proiektua aurrera ateratzeko borondate argia erakusten du.
19. artikuluak inbertsoreei lasaitasuna ematea bilatzen du, trenbidearen obrarako
beraiek jarriko dituzten kapitalek estatuaren babesa izango dutela adierazten baita.
20. artikuluan trenbideak egiten dituzten enpresei gobernuak eskaintzen dizkien
bestelako laguntzak zehazten dira. Trenbidea eraikiko den inguruak ustiatu ahal izango
dituzte enpresa pribatuek, bertatik obra burutzeko beharrezkoak izango dituzten
materialak (basoetatik egurra eta harrobietatik harria) eta langile nahiz animalien
mantenurako gaiak eskuratu ahal izango dituzte.
Horrezaz gain, bidesari eta garraio eskubideak eskuratzeko ahalmena izango dute eta
esportatu eta inportatzen dituzten materialek muga zergak izango dituzte.
Azkenik, 30.artikuluak trenbideak eraikitzeko bete behar dituzten baldintza teknikoak
azaltzen ditu, nabarmentzekoa da trenbidearen neurria. Europan ohikoa zena baino
zabalagoa zehaztu zen bi arrazoiengatik: alde batetik, inbasioak saihestu nahi zirelako
eta bestetik zabalera handiagoak estabilitade handiagoa bermatzen zuelako, horrela
hobeto egokitzen zen Espainiaren orografiara.
3. Testuinguruan kokatzea
1833an Maria Kristina jarri zen erreginorde, bere alaba Isabelek oraindik hiru urte
besterik ez zituelako. Fernando VII.a, bere senarrak bere bizitzaren bukaeran izan zuen
joera berbera izango zuten lehenengo Maria Kristinak eta geroago bere alaba Isabel
II.ak, biak ala biak liberal moderatuak babestu zituzten. Isabel II.aren agintaldian ordena
liberala finkatu zen Espainian.
1844. urtean, Isabel II.ak hamahiru urte zituela erregina izendatu zuten eta hamarkada
moderatuari hasiera eman zitzaion, hauek 1854.urtera arte egon ziren agintean.
Hamarkadaren bukaeran O’Donellek altxamendua burutu zuen (Vicalvarada),
altxamendu honen eta herritarren altxamenduen ondoren Isabel II.ak Espartero
gobernuburu izendatu zuen, horrela bi urteko progresistari hasiera emanaz (1854tik
1856ra). Burdinbideen Lege hau 1855. urtean argitaratu zen, Isabel II.a erregina zela eta
Espartero gobernuburu.
Bi urte hauetan liberal progresistek hainbat erreforma bultzatu zituzten, aipatzekoak
dira Madozen desamortizazioa, Konstituzio progresista berriaren erredakzioa (nahiz eta
inoiz ez zen aplikatu, non nata) eta lurraldearen modernizazio ekonomikoa sustatzeko
legeak. Horien artean testuan agertzen dena, Espainian trenbide sarea eraikitzera
bideratuta egongo litzateken legea.
Orduko garraiorik ohikoena diligentzia zen, zaldiz tiratutako gurdi haiek oso abiadura
txikia hartzen zuten, Irundik Madrilera joateko hiru egun behar izaten ziren, beraz,
behar-beharrezkoa zen garraioaren modernizazioa, besteak beste, merkantzien eta
pertsonen mugikortasuna hobetzeko.
Garai honetan, Espainiako industrializazio prozesua oso ahula zen oraindik, Espainia
nekazal herrialdea zen; hau da, nekazaritza zen gizartearen oinarria eta herriaren %
80ak egiten zuen lana sektore horretan. Desamortizazioek ez zuten jabetza egitura
aldatzeko balio izan eta erdi mailako lurjabe klase bat sortu beharrean, goi burgesiak
eta aristokratek erosi zituzten lurrak. Horrela, latifundismoa sendotu zen eta jornalarien
kopurua handitu egin zen. Industriak periferiako lurralde batzuk hartzen zituen
bakarrik, adibidez Katalunia –ehungintza- edota Bizkaia -labe garaiak-.
4. Testuaren garrantzia
1855eko Legea erabakigarria izan zen trenbide sarearen eraikuntza aurrera eramateko;
izan ere, beharrezkoak ziren atzerriko kapitalak eskuratzea ahalbidetu zuen.
Tenbide sarearen oinarrizko egitura ezarri zuen. Aipatu beharra dago sare honen
egitura erradiala dela, Espainiako hiriburua periferiako beste lurraldeekin, industria
zegoen tokiekin, lotzen zuelako.
Ondorio negatiboak ere izan zituen, kalte egin baitzien garai hartan sortzen ari ziren
sektore siderurgikoei, burdin merkea kanpotik ekartzean beraien garapena oztopatu
zelako. Atzerriko produktuak bertakoak baino merkeago eta hobeak zirenez, bertako
produktuen produkzioa ez zen sustau.
Honetaz gain, sarea kudeatzen zuten konpainiak segituan konturatu ziren trafikoa oso
murritza zela, ez zegoelako zer garraiatu, eta zailtasunak izan zituzten beraien
inbertsioak errekuperatzeko. Hortaz, onuradun nagusiak burdinbidea eraikitzen aritu
ziren enpresak izan ziren.

You might also like