You are on page 1of 9

Euskal Herriko industrializazioa eta haren gizarte-ondorioak (1875-1923).

1 Sarrera
2 Ezaugarri nagusiak
3 Ereduak:
3.1 BIZKAIKO INDUSTRIALIZAZIOAREN EREDUA
3.1.1 Ezaugarri orokorrak:
3.1.2 Industrializazioaren oinarriak
3.1.3 Industrializazio prozesuaren bilakaera:
3.1.3.1 Industrializazioaren hastapenak 1841-1876
3.1.3.2 Industrializazio prozesua indartzea 1876-1898
3.1.3.3 Mende amaierako garapena eta XX. mendeko lehen urteak
3.2 GIPUZKOAKO INDUSTRIALIZAZIOAREN EREDUA:
3.2.1 Ezaugarriak:
3.2.2 Industrializazio prozesuaren bilakaera:
3.3 INDUSTRIALIZAZIOAREN ONDORIOAK.
1 Sarrera
XVIII. mendearen amaiera arte Euskal Herriko ekonomiak landan zuen bere oinarria, hala ere, nahikoa
produzitzen ez zuelako, kanpoko elikagaiak inportatu behar zituen. Inportazio hauek orekatzeko ondasunak
eta zerbitzuak esportatu ziren: burdinoletan egindako burdina eta Gaztela et Ipar Europaren artean marinel
zerbitzuak. Merkataritza askatasuna (barne aduanak) erabat funtsezkoa zen oreka ekonomiko hau
mantentzeko. Baina, Europan gertatutako industria iraultzak, Euskal lurraldeko ohiko siderurgia hondoratu eta
merkataritza bideetatik kanpo utzi zuen. Hau honela, baldintza ekonomiko berrietara egokitzeko prozesua
bideratuko zen.
Euskal Herrian, XIX. mendearen azken laurdenean burutu zen industrializazioa, Gerra Karlistak amaitu eta
liberalismoaren garaipena eman zenean. Orduan sortutako industria eta finantza egituretan oinarritzen dira
egungo ekonomia eta gizarte garapena, eta orduan azaldu ziren politika eta ideologia egitura berriak
(sozialismoa, nazionalismoa …), gizarte klase berriak, eta aisia eta kultura forma berriak. Beste fenomeno
batzuk ere garai haietan hasi ziren: demografia hazkunde handia, immigrazioa eta espazioaren urbanizazio
prozesua.
Bi dira bereiz ditzakegun industrializazio ereduak; Bizkaiko industrializazioa eta Gipuzkoakoa. Araba eta
Nafarroak nekazal lurraldeak izaten jarraitu zuten XX.mendearen bigarren erdialdea arte.

2 Ezaugarri nagusiak
Ondorengo hauek dira Bizkaia eta Gipuzkoak komunean dituzten ezaugarriak:
- Bizkaiko nagusitasun ekonomikoak beste probintzietako garapena markatzen du.
- Siderurgia sektorearen nagusitasuna (gehien bat Bizkaian). Beste industria motak sektore hau osatzeko
bakarrik agertzen dira. Honek ahultasun ekonomikoa ekartzen du, burdinaren eskariaren gainean eratzen
baita industria egitura guztia.
- Berantiarra. 1880 inguruan hasi zen Euskal Herriko egitura ekonomikoa sakonki eraldatzen. Eta ordurako,
Ingalaterrako industria iraultzak jadanik mende bat baino gehiago zuen, kontinenteko herrialde
garrantzitsuenekiko laurogei urte inguru galdu ziren.
Hain berandu garaitzearen arrazoiak:
- Politikoak: Ezegonkortasun politikoa (liberal aurrerakoien eta moderatuen arteko lehia
etengabeko gobernu aldaketak eta pronuntziamendu militarrak), Gerra Karlistak… Inbertsoreen
ustetan, negozioak egiteko edota inbertitzeko segurtasunik gabeko lurraldea zen.
- Ekonomikoak: adibidez, XIX. mendea ondo sartu arte euskal kapitalak zuen ahulezia, edo merkatu
espainiarraren kontsumo-ahalmen urria, komunikabide sare desegokiak. 1841era arteko barne
aduanen iraupena, Fernando VII.aren eta Isabel Il.aren erreinaldietako benetako politika
ekonomiko eza, ogasunaren krisi amaigabea, ...
- Sozialak: gizarte tradizionala, arrisku ekintzetan oso gutxi interesatuta zegoen merkatal
burgesiaren ahulezia, lurrik gabeko nekazari pobreen egoera aldaezina, …
- Espainiako merkatuaren menpeko egitura ekonomikoa izatea: Espainiaren merkatuaren beharra zuen
euskal industriak. Desfase teknikoagatik eta prezioak ez zirelako konpetitiboak, ezin zuen Europan saldu.
Aduanak kostaldera eraman zirenean (1841) sartu zen guztiz Euskal Herria unitate ekonomiko horretan.
- Kanpoko eskulanaren erabilpena. Euskal Herrian sortutako ekonomiaren produkzio ahalmenak gainditu
egiten zuen Euskal Herriko esparru urria. Era berean, honek ezin zuen hornitu industria egitura hori
mantentzeko behar zen lan esku guztia. Honela, Bizkaia eta, beranduago Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa,
gune erakargarriak bilakatu ziren Espainiako beste probintzietatik zetozen langileentzat.
Euskal industrietako langile guztiak ez zetozen kanpotik, euskal nekazari askok ere lurra utzi zuten,
hirietara joan eta industrian lan egiteko. Baina, egia esan, batez ere garapenaren une gorenetan
industriako langile gehienak emigranteak izan ziren.

1
2021-2022 ikasturtea
Bizkaian immigrazioa XIX. mendean hasi, eta handik aurrera, garapen ekonomikoaren erritmoaren arabera,
etengabea izan zen; eta Gipuzkoan, berriz, 1910 eta 1929 artean hasi zen portzentaje txikitan eta, geroago,
handituz joan zen. Frankismoaren garaian fenomeno bera gertatuko zen Nafarroan eta, batez ere, Araban.
- Politika fiskal onuragarria.
1878ko otsailaren 28ko Dekretuaren bidez jarri zen indarrean Kontzertu Ekonomikoa hiru probintzietan
aplikatzeko. Lehen Kontzertua zortzi urterako negoziatu zen eta noizbehinka berrikusi egiten zen. Kasu
gehienetan euskal diputazioak elkartuta joaten ziren Madrilera kontzertu bakoitza negoziatzera. Kupoan
pagatzen zena probintziaren aberastasunaren arabera kalkulatzen zuten. Probintzia bakoitzak zerga-
sistema berezia jarri zuen indarrean
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban Kontzertu Ekonomikoek diputazioei zergak erabakitzeko eta autonomiaz
kudeatzeko aukera eman zien. Diputazioek foruen garaiko zerga sistemarekin jarraitu zuten,
kontsumoaren gaineko zergetan -zeharkako zergetan- oinarritutakoa alegia, industria jarduera gero eta
garrantzitsuagoa izan arren. Industriaren etekinak gutxi kargatzen ziren, baina oinarrizko produktuetan,
bidesarietan eta merkantzien garraioan zergak nahiko altuak ziren.
Politika fiskal hori onuragarria izan zen burgesiarentzat, ez baitzuen industrian lortutako etekinen
gaineko zergarik ordaindu behar. Horrek kapitalak pilatzeari eta industriako inbertsioak bultzatzeari
lagundu zion.

3 Ereduak:

3.1 BIZKAIKO INDUSTRIALIZAZIOAREN EREDUA


3.1.1 Ezaugarri orokorrak:
- Kontzentrazio geografikoa: Bilbo eta itsasadarraren ezkerraldean.
- Aurretiko kapital pilaketa, burgesia handiaren eskutik.
- Siderometalurgiaren nagusitasuna eta industria dibertsifikazio eskasa.
- Enpresa handien nagusitasuna.
- Sorrera: burdinaren esportazio eta ustiaketa prozesuarekin hasten da.
3.1.2 Industrializazioaren oinarriak
- Industria tradizionalaren presentzia (burdinolak eta ontziolak)
- Kokapen geografiko estrategikoa (kostaldean eta kontinentea eta penintsula artean)
- lehengai garrantzitsua izatea (burdin mea) eta, 1841etik aurrera, aduanak kostaldera eramatean,
Euskal Herria espainiar merkatuan integratuta geratzea.

3.1.3 Industrializazio prozesuaren bilakaera:

3.1.3.1 Industrializazioaren hastapenak 1841-1876

Aduanak kostaldera aldatu izana eta kanpo merkataritzaren zailtasunak zirela eta, 1841ean, Bilboko
merkataritza-burgesiako talde bat burdina produzitzen eta eraldatzen hasi zen eta estatuko lehen Elkarte
Anonimoa sortu zuen: “Santa Ana de Bolueta”, egur-ikatzez funtzionatzen zuen lehen labe garaia eraiki
zuten. Hala ere, lehen lantegi honek ezin izan zuen Europako herrialdetako industriarekin lehiatu.
Urte batzuk geroago, Bilboko burgesiako merkatariko beste talde batek, Ibarratarrak, siderurgia produkzioan
inbertitu zuen. Ibarra taldeak, 1843an “Fabrica de Nuestra Señora de la Merced” izeneko sozietatea osatu
zuen Guriezon (Kantabrian). Lantegi honen teknika zaharkituak eta garestiak zirenez, beste enpresa bat
sortzea erabaki zuten, oraingo honetan Barakaldon, 1855ean, “Fábrica de Nuestra Señora del Carmen”
kokatu zuten, eta hau izan zen “Bizkaiko Labe Garaiak” izango zena.
“Fabrika del Carmen” delakoa egitura moderno batekin jaio zen: bertan, horretarako eraikitako untzietan
Asturiasetik ekartzen zen harrikatza erabiltzen zuten.

2
2021-2022 ikasturtea
Merkataritza jarduera oso garrantzitsua izango da kapitala metatzeko. Aldi honetan, Bilboko burgesiak,
trenbidearen eta finantza sistemaren ezarpena bultzatzeko, 1857an bi elkarte berri sortu zituen: Banco de
Bilbao eta “Cía FF.CC. Tudela-Bilbao”.
1855eko Trenbide legea eta 1856ko Bankuen legeak sortutako aukeraz baliatuz, Tutera-Bilbo linea eraiki
zuten penintsulako Iparraldeko portuen artean zuen nagusitasunari eusteko. Tutera-Bilbo Trenbidearen
bidez Miranda de Ebron Madril-Irun trenbidearekin lotzea lortzen zuten eta, horrela, Bilbok tradizionalki izan
zuen Gaztelako produkzioen esportazio-portu gisa jokatutako papera berreskuratu zuen.
Bankuen Legea (1856) aldarrikatu ondoren, “Banco de Bilbao” (1857) sortu zuten, merkataritza jarduerara
lotuta eta negozio berrietan dirua inbertitzeko prest zegoena. ( XIX. mende osoan zehar herrialdeko banku
nagusia izango zen).
Hala ere, Bilboko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eroateko. Kanpoko faktore bati
esker lortu ziren horretarako behar ziren kapitalak: altzairua egiteko Bessemer bihurgailuaren aurkikuntza
(1855). Aurrerakuntza teknologiko hori Britainia Handiko siderurgian ezarri zen eta burdin mea ez fosforikoa
(hematitea) erabiltzea eskatzen zuen. Mineral hori Suedian eta Bizkaiko meatze arroan baino ez zegoen.
Bizkaiko meatze arroak zenbait abantaila zituen britainiarrentzat: aire zabaleko meategiak, kostaldetik hurbil,
kalitate handiko minerala... Hori dela eta, kapital britainiarra heltzen hasi zen Bizkaira bertako burdina
erauzteko. 5 Beranduago, Frantzia, Belgika eta Alemaniatik ere etorriko ziren

Horrela, 1865etik aurrera, kapitalizazioa, burgesia meatzaritza jardueran parte hartzetik eta zuzenean
ustiatzetik lortuko da.
Espainiako iraultzako lege ekonomiko liberalei esker (Meatzen legea 1868ko abendukoa; Muga-zergen
legea 1869; Elkarteen legea, 1869koa) ateak zabaldu zitzaizkien kanpoko inbertsioei eta kapitalen eta
salgaien zirkulazioari, eta elkarteak sortu ahal izan ziren. (The Bilbao River and Cantabrian Railway C.L.,
Orconera Iron Ore C. L., Societé Franco-Belge des Mines de Somorrostro..)
Kapitalismoaren garapenaren aldeko legediak meatzeen ustiatze intentsiboa eta burdin mearen esportazio
masiboa ekarri zuen. Kasu batzuetan, burgesiak kapital atzerritarrarekin sortutako enpresetan parte
hartzen du, esaterako, Ibarra anaiek, “Orconera Iron Ore C. L”n edo “Triano”n %25ko partaidetza zuten edo
Echevarrieta eta Larrinagaren kasua, “Parcocha”n gutxi gora behera %50en.
Beste hainbatetan, burgesia bera izango da meatzeak ustiatzen dituena. Sota eta Aznarren kasua, euren
meatzeak ustiatu eta esportatzen baitzuten; edo Espainiako burdin mineralaren produktore-esportatzaile
nagusia zen Martinez de la Rivasen kasua.
Bizkaiko burgesiak garrantzi handiko papera jokatu zuen prozesu horretan: Ibarra, Chávarri, Gandarias,
Sota y Aznar, Martinez de las Rivas... Kapitala pilatu eta hurrengo urteetako elite ekonomikoa izango ziren,
bai Euskal Herrian eta baita Espainian ere.

Aldi berean, 1865etik aurrera, burdin minerala garraiatzeko trenbide-azpiegitura eraikitzen hasten da
(meategitik kostaldean zituzten kargatzeko tokietara garraiatzeko) eta horrek industriari izugarrizko bultzada
emango dio. Triano eta itsasadarraren artean (Sestao) arteko burdinbidea Bizkaiko Foru Aldundiak, egin
bazuen ere, enpresak izango ziren ardura hori hartuko zutenak (Orconerarena, FrancoBelgarena...)

3.1.3.2 Industrializazio prozesua indartzea 1876-1898

1876tik aurrera, Gerra Karlista amaitu ondoren, Bizkaiko industria hazkundea gauzatu zen. Batetik, burdin
erauzketak eta Ingalaterrara zuzendutako esportazioak gora egin zuten. Ustiapen erritmoa handituz joan
zen 1900. urtera arte, meatzeak agortzean eta neurri protekzionistak ezartzean behera egin zuen arte.
Bestetik, burdin mearen esportazioari esker lortutako kapitalak Bizkaiko industria iraultza ahalbidetu zuen.
Bizkaiko burgesia prest zegoen industrializazioa ekiteko. Burges talde txikiaren inbertsioak siderurgiara, eta
geroago, ontzigintzara ere bideratu ziren.
Garai honetan, Bizkaiko industriaren oinarriak izango diren enpresak sortuko dira:

3
2021-2022 ikasturtea
1878an Francisco de la Rivasek “San Francisco”ko fabrika sortu zuen Sestaon; 1882an, hau ere Sestaon,
Victor Chávarrik “Sociedad Vizcaya” eta, urte berean, Ibarratarrak “Sociedad de Altos Hornos de Bilbao”
Barakaldon. Etxebarria familiakoek “La Iberia” S.A. sortu zuten.
Siderurgia enpresak itsasadarrean kokatuko ziren, meategietatik eta Ingalaterratik harrikatza garraitzen
zuten itsasontzietatik helmugatik hurbil.
Enpresa handi hauen ekoizpenaren hazkundeak arazo larria eragin zuen. Produkzio-ahalmena,
merkatuaren benetako kontsumo-ahalmena baino askoz ere handiagoa zen. Egoerari aurre egiteko,
Bizkaiko burgesiak neurri babesleak eskatzen zituen espainiar merkatua ziurtatzeko. Azkenean, 1891an,
politika protekzionista ezartzea lortu zen (1891ko legea). Honen arabera, trenbide-konpainiek betiko galdu
zituzten euren aduana-salbuespenak eta Bizkaiko siderurgiak Espainiako merkatua eskuratuko zuen.
Industria garapenarekin batera, beste zerbitzu osagarri batzuk sortu ziren: 1891n Merkataritza Bankua eta
Bilboko burtsa, mozkinak inbertsioetara bideratzeko; Deustuko Unibertsitatea (1883) eta Ingeniaritza
Eskola (1897) eta trenbide linea berriak.
Mendearen azken 20 urteetan trenbide sare trinkoa eraiki zen [1882an Bilbo-Durango, Bilbo-Areeta (1887),
Zornotza-Gernika (1888), Durango-Zumarraga eta Elgoibarrera (1889), Bilbao-Balmaseda (1890), La Robla-
Balmaseda (1894). Bilbao-Lezama (30 de Mayo de 1895) Zalla- Santander (1896)]. 1901.urtean Bilbo eta
Donostia lotuta geldituko ziren eta 1894 urtetik , La Roblako trenbideari esker, ikatz minerala Leonetik
Bizkaira garraiatzea posible zen. Ondorengo urteetan inbertsioa burdinbide adar sekundarioetara bideratuko
da (Durango-Elorrio…)

3.1.3.3 Mende amaierako garapena eta XX. mendeko lehen urteak

1898 tik aurrera, nazioarte-mailako koiuntura egokia aprobetxatuz, Bizkaiko giro ekonomikoak aldaketa bat
izan zuen, 1898-1901 urteen artean garapen nabarmena gertatu zen .
Batetik, Ingalaterra Transvaal-eko gerran murgilduta zegoen eta horrek, burdina mineralaren prezioaren
igoera eta itsasontzi garraioa garestitzea eragin zuen. Bestetik, Kubako kapitalak herriratu ziren eta
inbertsioak gehitu. Azkenik, Espainian (nahiz eta prezioaren gorakada) burdinaren kontsumoak handitu zen
XIX. mendearen bukaera honetan, Bilboko meatzaritzako eta siderurgiako burges familia asko
ontzigintzaren hazi ziren eta hori, aldi berean, bertako industria siderurgikoarentzat onuragarria izan zen.
(Bilboko burgesia familia asko, Sota y Aznar, Ibarra..., ontzigintzan hasi ziren. Sotaren Euskalduna (1900),
Martinez Rivasen Astilleros del Nervión eta Sestaoko Sociedad Española de Construcción Naval enpresek
Bilboko merkataritza ontziteria eta Espainiako gerra ontziak berritu zituzten.
Bizkaiak momentua aprobetxatu eta egitura modernoko ontzi-enpresak, aseguru-konpainiak, 7 banku berri
eta meatze-enpresa ugari sortu ziren.
Euforia ekonomikoa giroa nagusitu zen eta oinarri sendorik gabeko enpresa ugari sortu ziren Bilbon.
Prozesua ondorio larriak izango zituen burtsaren ”crack” handi batekin amaituko zen, eta horrek
espekulaziopean sortutako enpresa asko suntsituko zituen. (Adibidez, ontziolak hondoratuko dira, hauen
hazkundea Ingalaterrako ekonomiaren egoera konkretu batekin lotuta zegoelako).
Hazkunde ekonomikoak eta ondorengo krisia dira Bizkaiko ekonomiaren erakunde-konfigurazio berri
baten jatorria, baina aurrekoaren jarraipena izango dena: siderurgiak bere nagusitasuna mantentzen
jarraituko du, finantza egitura sendoa eratuko da (“Banco de Bilbao”, “Banco de Vizcaya” eta “Crédito de la
Unión Minera) eta Bizkaiko ekonomia kanpo zein barneko menpekotasuna izango du.
Lehen Mundu gerrak ekonomia dinamizatuko du, ontzi-enpresak berriz garatu ziren eta siderurgia enpresen
mozkinak gehitu egin ziren. Espainiak gerran ez esku hartzeak euskal burgesiako zenbait sektoreren benetako
kapitalizazioa ahalbidetu zuen, eta hauek nolabaiteko berregituratze ekonomikoa hasi zuten: “Babcock
Wilcox”en edo “Siderúrgica del Mediterráneo”ren sorrera izan ziren horren ondorio nabarmenenak.

4
2021-2022 ikasturtea
3.2 GIPUZKOAKO INDUSTRIALIZAZIOAREN EREDUA:

3.2.1 Ezaugarriak:

- Banaketa geografikoa (Deba bailaran burdinaren sektorea izan zen nagusi, Oria bailaran papergintza,
Urolan oihalgintza, Goierrin metalurgian, ….)
- Burgesia txikiaren eta ertainaren protagonismoa. Gipuzkoako merkatariak, lur jabeak eta indianoak izan
ziren kapitalak ipini zituztenak. 1898tik aurrera, azken kolonietatik itzulitako kapitalei esker, Gipuzkoako
industrializazioa bizkortu eta finkatu egin zen.
- Enpresa txiki eta erdi-mailakoen nagusitasuna. Askotan eskulangintzako jardueretatik abiatuta.
- Industria dibertsifikatua. (Hala ere, sektore metalurgikoa izan zen Gipuzkoan gehien garatu zena,
zenbaitetan Bilboko burgesiaren inbertsioei esker)
- Sorrera ezberdinak eta garapen autonomoa eta haien arteko erlazio gabe. (Adibidez, metalurgia, papelerak,
arrantza-industria, altzari-industria, elikagai-industria..).

3.2.2 Industrializazio prozesuaren bilakaera:

Gipuzkoako industrializazio-ereduaren oinarriak XIX. mendean jarri ziren. Industria modernoaren lehenengo
aurrerapenak papergintzan izan ziren (Gipuzkoan ez zegoen ez burdinarik ez eta ikatzik ere). Donostiako
burges-talde batek 1841ean, Tolosan, “La Esperanza”, papera lantzen zuen Espainiako lehenengo fabrika
sortu zuen. Merkataritzaren bitartez bildutako kapitalak bideratu ziren industriara.

1841etik aurrera, eta Oria inguruan, paper-enpresa ugari sortu ziren. Irura fabrika, 1843koa; Txarama
fabrika, 1856koa; Amaroz fabrika, 1858an, etab. 1880 arte etengabe sortu ziren paper-fundazioak,
zenbaitetan atzerriko kapitalarekin; “Papelera Vasco-Belga” da kasurik aipagarriena.
Mende-amaieran sektorea krisian sartu zen. 1880 eta 1890 artean ez zuen ia hazkunderik izan: merkatuak
zuen kontsumo-ahalmena baino handiagoa zen, neurrigabeko garapena gelditu egin zen.
Historikoki Gipuzkoako ekonomiaren barruan nagusiena ez da izan paperaren sektorea, tradizioz, burdinaren
produkzioa izan zen. Burdinolak - produkzio-unitate tradizionalak - Euskal Herri osoan zehar zabalduta
zeuden arren, batez ere Gipuzkoako mendebaldean agertzen ziren, nagusiki Deba bailaran. XVIII. mendearen
amaieran sektorea krisian sartu zen. Konbentzioko gerra, Independentzia gerra eta Karlistadak, baina batez
ere bere egiturak ez duela modernizatzeko gaitasunik, (atzerapen teknologikoa Europarekin konparatuz)
izango dira krisiaren, hau da produkzioaren beherapena eta burdinolen kopuruaren jaitsieraren arrazoiak.
Ekimen pribatuari esker, zenbaitetan Bilboko burgesiaren inbertsioei esker, industria metalurgiko
garaikidea garatzen joan zen, bereziki lanabes eta erreminta sorta zabalak egitera zuzenduta.
- Deba bailaran, burdinaren eraldaketan aritu ziren. Gainera, zenbait kasutan iraganari Iotuta, Urkitza
zeharrola (ferrería) tradizionala Orbea lantegi (Eibar) bihurtu zen.
Arrasaten "La Unión Cerrajera” sortu zen. 1860an bere instalazioak handitu zituen eta herritik kanpora
ere atera zen. Zigarrolan, Aretxabaletan eta Bergaran zituen lantegiak. Bergaran, labe garaiak eraiki ziren
Arrasateko lantegietarako lehenengo gaia lortzeko.
Elgoibarren "Fundiciones San Pedro" lantegia ireki zuen, bere labe garaietan egur-ikatza erabiliz. Bere
ekoizpena nahikoa zen inguruko metalaren eraldaketari zuzendutako lantegi txikiak hornitzeko.
Goierri eskualdean ere, Beasainen, burdinaren industria berriak sortu ziren, "Fábrica de Hierro San
Martín" eta "La Maquinista Guipuzcoana", 1901ean "Sociedad Española de Construcciones
Metálicas" izena hartuko zuena.
Siderurgiaren sektoreak, nahiz eta teknologikoko eraberritu egin zen, ez zuen Bizkaiko produktuen
lehiakortasun maila. Hala ere, Gipuzkoan kokatutako lantegiek, batez ere, lurraldeko industria
metalurgikoak hornitzeko balio zuten.
- Ehungintza 40ko hamarkadan hasi zen eraldatzen Kataluniako ehungintzari Iotuta.
Bergaran kotoian oinarritutako lantegiak sortu ziren: tindaketa eta estanpazio motakoak ("Pedro
5
2021-2022 ikasturtea
Lasagabaster"), ardazketa (hilado) arlokoak ("Fernández y Sobrino").
Andoainen "La Algodonera Guipuzcoana", "Fábrica de algodón de Oria" (Kataluniako Brunet
familiarena); beste lantegi batzuk Lasarten, Billabonan, Tolosan ("Boinas Elósegui"), Errenterian
("Fabril Lanera"), Azkoitian espartzu arlokoak, Zarautzen, eta abarretan, eraiki ziren.
Enpresa hauetako batzuk manufaktura modernoaren hastapenetan bazeuden ere, gehienetan
lehenengo industria saio hauek ohiko negozioetara edota merkataritzan oinarria zuten familiei lotuta
egon ziren.
- Elikagaien industrian ere galleta-fabrikak eta Oñatiko txokolate-fabrikak aipatu behar dira.
Bankaren garapena ere faktore erabakigarria izan zen hazkunde industriala bultzatzeko eta horrela
Gipuzkoan ere banku berriak sortu ziren: Caja de Ahorros Municipal" (1878), "Caja de Ahorros Provincial"
(1896) edo "Banco Guipuzcoano" (1899an, kapital bizkaitarrarekin).

XX. mende-hasieratik Gipuzkoako industrializazioa bizkortu egin zen.


- Papergintzak berregituratze zabal bat jasan zuen, mende-hasieran “La Papelera española” sortu zenean
(Gipuzkoan Errenteriko “Vasco-Belga” lantegiak, Illarramendiko “la Guipuzcoana” eta Tolosako “Olarrain”
biltzen zituen “trust”-a zen. Enpresa honetan sartu ziren Bizkaiko eta Espainiako beste zenbait
probintziatako paper lantegiak eta sektoreko enpresa aitzindaria bihurtu zen). Enpresa honek
monopolioan kontrolatu zuen sektorea.
- Metalurgia izan zen mende-hasieratik funtsezko sektore gisa finkatu zena; enpresa txiki asko sortu
ziren, batez ere 1910etik aurrera.
1914tik 1918ra hazkunde handiko aldia izan zen, Lehen Mundu Gerraren ondorioz nazioarteko
eskariak izugarri igo baitzuen. Honela, Eibar eta Soraluzeko arma industriak artisau tradizioari utzi
zion eta modernizazioaren bidez izugarrizko etekinak lortu zituen esportazio lanetan.
Era berean, 1917an "Compañía Auxiliar de Ferrocarriles" edo “CAF” sortu zen ("Sociedad Española de
Construcciones Metálicas" enpresaren eraldaketaren ondorioz), trenbide bagoiak eta materiala
egiten zituen eta esportatzeko bokazioa ere neurri handi batean izan zuen.
Azkenik, bizkaitar sormena zuten nabigazio elkarteak ere agertu ziren.
1919tik 1925era, Gerra Handiaren osteko krisialdiak jota berregituratze ordua heldu zen eta armen
sektoreko fabrika batzuk bizikleta eta josteko makinen arloetara pasa ziren; beste batzuk era
berezi batean aritu ziren, lehen kooperatiba eratuz "S.A. Cooperativa de producción de armas de fuego
ALFA" (sozialistek sortua). 1925ean josteko makinen fabrika bihurtuko zen.

Denborarekin, banakako ekimena ez zen nahikoa izan finantza-beharren aurrean. Kasu honetan egindako
aukera, ez zen zuzenean eta sistematikoki bankuetara jotzea, batzuetan baliabide hori erabiltzen bazen ere.
Produktore txikien elkarteak osatu ziren, kooperatiba gisa. Prozesu hau garrantzitsua izan zen 50eko
hamarkadan.

3.3 INDUSTRIALIZAZIOAREN ONDORIOAK.

Gizarte egitura berria


Industrializazioak ondorio nabarmenak izan zituen Euskal Herriko gizarte egituran. Nekazaritan errotuta eta
foru sistema euskarria zuen gizarte tradizional batetik gizarte industrial eta moderno batera pasatu zen, klase
banaketan oinarritzen zena. Gizarte berri honetan bi klase bereizten dira, burgesak, negozio berrien jabe, eta
proletarioak, fabriketako langileak.
Migrazioak
Migrazio olde handiak etorri ziren euskal lurraldeetako landa guneetatik eta Espainiatik (Gaztelako
Iparraldetik) batez ere Bizkaira. Eskulan eskariak eragin zuen hainbeste jenderen etorrera.
Oso lan eta bizi baldintza kaskarrak zituzten. Masa pobretu eta analfabeto hauek herrialdeko ildo
tradizionaleko bizi jarduerekin ez zetozen bat (euskara, tradizioa, katolikotasuna) eta sortzen ari ziren
6
2021-2022 ikasturtea
langileen erakundeen oinarria izango ziren. Baita langile klasearen lehen gatazken protagonistak (1890eko
Bizkaiko Greba)
Populazioaren hazkundea eta hiri espazioa
Araba eta Nafarroako biztanleria oso motel hazten ari zen bitartean, Gipuzkoako eta Bizkaiko biztanleriak
bereziki hazkunde izugarria izan zuen.
Bizkaian aldaketa demografiko handiak gertatu ziren: eskulan ugari iritsi zen Gaztelako probintzietatik.
Bereizketa sozialak oso nabarmenak ziren hiri espazioan. Industrializazioarekin hiriak hazi eta langileen
auzoak eta burgesen auzoak eraiki ziren. Burgesak hiritako zabalguneak hartu zituzten eta langileak hiri
zaharreko etxe eskasetan edo periferian eraikitako etxe eta txabola guneetan kokatu ziren.
Bilboko itsasadarraren ezkerraldean, lan-baldintza txarrak, elikadura txarra, higiene falta, pilatuta bizitzea,
izurriteak…. heriotza tasa asko handitu zen. Jaiotza tasak, ordea, gora egin zuen.
XIX.mendearen bukaeran estolderia eta edateko uraren zerbitzuak hobetu ziren eta horrek zenbait
gaixotasun, kolera, sukar tifoideak, disenteria... garatzea saihestu zuen, uraren eta janarien bidez kutsatzen
baitziren. Heriotza tasak behera egin zuen XX.mendeko lehenengo hamarkadan; jaiotza tasak, aldiz, 1925etik
aurrera egingo zuen behera.
Gipuzkoan ondorio hauek ez ziren hain gogorrak izan, industriak eta herriak espazio sakabanatuagoan
zeudelako. Baserri mundua bizirik zegoen eta kasu askotan, langile industrialak baserriko seme-alabak ziren
Horrez gain, urbanizazioa azkartu zen. Bilbo (Bartzelona eta Valentziarekin batera) izugarri hasi zen. Hiriaren
egitura txiki geratzen zen eta zabalguneak behar ziren biztanle heldu berriak sartzeko.
Langileen bizi baldintzak
Langileen bizitza eta lan-baldintzak oso txarrak ziren. Espezializaziorik gabeko langileak ziren, erraz ordezkatu
zitezkeenak eta, beraz, alokairu baxuak jasotzen zituzten. Hasiera batean aldizkako langile gisa iristen ziren
Bizkaira, nekazaritzako etenaldi garaian edo, diru apur bat bildu ondoren, euren herrietara itzultzeko asmoz.
Pilatzea, langile auzoetan ohikoa zena, batez ere meatze zonetan zen nagusi. Meatzeak hiriguneetatik urrun
zeudenez, nagusiek barrakoiak eraiki zituzten langileentzat. Instalazio ahulak ziren, meatze barrutia agortuz
gero, tokiz erraz aldatzeko modukoak, eta hasiera batean meatzariek derrigorrez bizi behar zuten bertan.
Gela bakar bat izaten zen, sarritan komunik gabea, eta bertan ehun ohe baino gehiago pilatzen ziren; ohe
bakoitza bi edo hiru langileentzat zen.
Barrakoiak derrigorrezkoak izateaz gain, langileek nahi eta nahi ez enpresaren kantinetan erosi behar zuten.
Prezioak oso altuak ziren, laurogeita hamarreko hamarkadan Bilbokoak baino %40 garestiago zirela salatzen
zen, eta elikagaiak, berriz, oso kalitate txarrekoak.
Dirudienez, elikadura urria, kalitatez txarra eta kantitatez nahikoa ez zena, ohikoa izan zen mende amaierako
langileen artean. Nutrizio hutsuneek azaltzen dute aldi hartako kazetaritzan eta literaturan ohikoak ziren
gaixotasunen eta errakitismoaren aurrean zegoen babes falta.
Meatzarien lan jardun luzeek ere eragina zuten. Hasiera batean, eguraldiak uzten bazuen, eguzkiak sortzen
zenetik sartzen zenera arte lan egiten zuten, hamaika ordu edo gehiagoko lan jardunean. Sarritan
honenbestean (destajuan) lan egiten zuten; koadrilek mea-kantitatea zehatz baten produkziora egokitzen
zuten soldata. Lan nekagarria zen.
XX.mendeko lehen hamarkadetan langileen bizi eta lan baldintza hobetu ziren: lanorduak 9ra jaitsi ziren eta
Lehen Mundu Gerraren ostean 8ra; igandeetan lan ez egitea zabaldu egin zen, nolabaiteko gizarte babesa
lortu zuten (1900.urtean eman ziren lan-istripuei eta emakumeen eta haurren lanari buruzko lehenengo
legeak). Hau lortu ahal izan zen, sindikatuen presioak bat egin zuelako produktibitate igoerarekin.
Langile mugimendua
Langile mugimenduak langile klaseak lan baldintza gogorrei buruz zuen kezkatik sortu ziren, hau da, bizitzeko
iristen ez ziren soldata apalengatik, gizarte desberdintasunetatik, gizarte babesen faltagatik, eta batez ere,
enpresaburuen gehiegikeriagatik defendatuko zituen lan legedia faltagatik.
Errestaurazioaren garaian indartu zen. 1887.urtean eman zen Elkarteen legearen babesean, hainbat langile
elkarteak (sindikatuak) sortu ziren: UGT (Unión General de Trabajadores- sozialista) 1888an. urtean, SOV-ELA
7
2021-2022 ikasturtea
(Solidaridad de Obreros Vascos-Eusko Langileen Alkartasuna) izaera katolikoa zuen sindikatu nazionalista eta
euskalduna eratu zen 1911n, CNT (Lanaren Konfederakuntza Nazionala- anarkista) 1910n.
Hasiera batean sindikatuek eskatzen zituzten eskaerak honako hauek izan ziren: nagusiek sindikatuak
onartzea, negoziazioa kolektiboa izatea, eta lan baldintzak hobetzea (lanorduak, higienea, segurtasuna,
barrakoiak eta kantinak kentzea...). Soldaten igoera Lehen Mundu Gerraren ostean hasi ziren eskatzen.
Garai honetan sindikatuek greba erabili zuten euren errebindikazioak lortzeko. Bizkaian greba ugari egin
ziren 1890etik-1911ra bitartean. Gipuzkoan, ordea, 1916. eta 1920.urteen artean eman ziren eta baita
Araban ere.
Lehen Mundu Gerraren ondoren elkarrizketa bidea erabili zuten arazoak konpontzeko. Sozialista joera zuen
langile mugimendua moderatu egin zen eta negoziazio bidea jorratu zuen.
Langile mugimenduan bi joera nagusi bereizten dira:
- Sozialista. Marx eta Engelsen ideologian oinarritua. Langileak agintera heltzeko beharrezkoa da ondo
eratzea partidu edo erakunde sendoetan. Horrela Lehenengo Internazionala (1864) eta partidu sozialistak
sortu ziren (Espainian, 1879an Pablo Iglesiasek PSOE fundatua zuen). Partidu hauek agintera heltzean
produkzio ondasunak jabe pribatuei kendu eta kolektibizatu egin beharko zituzten. Horrela, klaseen
oinarriak desagertuko ziren.
Sozialismoak, beraz, agintea lortu nahi zuen eta iraultza egiteko pausu zehatzak markatzen zituen.
Parlamentuetan sartzen saiatzen zen, hauteskundeen bidez (1910arte PSOEk ez zuen lortu Pablo Iglesias
diputatu izendatzea).
Sozialismoak Euskal Herrian, (meatz-aldean, ezkerraldean) garrantzia izan zuen (Madril eta Asturias
eskualdeekin batera) . Langileak enpresa handietan egoteak lagundu zuen partidu eta sindikatu sendoak
sortzen.
- Anarkista.
Anarkismoak, aldiz, sozialismoaren helburu berdinak lortu nahi ditu (hotz, komunismoa, klaserik gabeko
gizarte librea) baina bere bideak guztiz ezberdinak dira. Edozein agintearen kontra dago eta
proletalgoaren diktadurarik ere ez du nahi. Bide politikoak ukatzen ditu. Ez da hauteskundeetara
aurkezten. Langileak, nekazariak, partidurik gabe antolatu behar dira eta, edozein zapalkuntzaren kontra
joanez, iraultza egin behar dute zuzenean. 1910ean “Confederación Nacional del Trabajo, C.N.T.)
sindikatua sortu zuten, iraultzarako bidetzat sindikatua onartuz (politikan parte hartu gabe). Euskal
Herrian anarkismoak ez zuen apenas indarrik izan.
- Nazionalismoaren sorrera
Euskal Nazionalismoa erreakzio mugimendua da; 1876ko lege abolizionistak demografia, ekonomia, gizarte
eta ideologia aldaketak eragindako gizarte tradizionalaren krisiaren erantzuna.
Hiritar burgesia bertatik sortutako ideologia izan zen eta berehala landan eremuko herritarrak gehitu ziren
ideia hautara.
- Eragin ekologikoa
Bilboko ibaia zeharo kutsatu zen. Burdina betan garbitzen zuten, etxeetako eta lantegietako hondakinak
errekara botatzen baitzituzten. Meatz-aldeko paisaia guztiz eraldatu eta deforestatu zen eta lurzoruaren
higadura eta kutsadura izugarri areagotu zen.
- Masa ikuskizunak
Industrializazioak lanaldia eta aisialdearen banaketa ekarri zuen. Hirietan teatroak (Arriaga) et operak sortu
ziren. Baina benetako arrakasta lortu zuena zinema izan zen. Kirol profesionala ere une honetan sortu zen
(pilora, boxeoa…), baina futbola izan zen masa fenomeno bihurtu zena.

8
2021-2022 ikasturtea

You might also like