You are on page 1of 5

DESAMORTIZAZIOAK

ZER DA

- Liberalismo ekonomikoaren ezarpenean hiru politika nagusituko ziren: desamortizazioak,


jaun eskubideen abolizioak eta desbinkulazioak, horrela lortuko zelarik, liberalismoaren
helburu nagusi bat ekonomia mailan: jabetzaren askatasuna, gero bidea emango ziona
kapitalismoaren garapenari nekazal munduan

- Desamortizazioa: prozesu politiko-ekonomikoa non nekazaritza lurren jabegoen aldatze


prozesua emango da, hain zuzen ere, elizaren ondasunak (lurrak, eraikinak, ondare artistikoa)
eta herri lurrak, “esku hilen” eran ( ezin dira ez saldu ez erosi), estatuak erabakita, ondasun
nazional bilakatzea.

- Prozesu hau XVIII.mendearen bukaeran hasi zen, hain zuzen 1798an, Carlos IV. garaian
Godoyk bultzatuta eta 1924an bukatuko da. Non ideia fisiokrata eta liberalen eraginez, hainbat
neurri hartu zen jabetza sistema eta lurrak ustiatzeko teknikak aldatzeko asmoz (Jovellanos
ilustratuen garaitik)

HELBURUAK

- Helburu hirukoitza izan daiteke:


- Alde batetik, erdi mailako lurdunen klase bat sortu, teorian liberalismoarekin
identifikatuagoa egongo dena eta estatu modernoaren euskarritzat hartua
izango dena.
- - Nekazaritza sektorea modernizatu , produkzioa handitu...
- Estatuaren diru-sarrerak handitu xede bikoitzarekin:
 Herri-zorrari aurre egiteko finantza baliabideak lortu.
 Gerra karlistak irabazteko errekurtsoak sortu.

NOLA JARRIKO ZEN ABIAN

- Estatuak hainbat lege indarrean jarri zuen prozesua aurrera eramateko:


- Legeak nobleen lurrak desbinkulatzeko (bereizteko): nobleziaren lur ugari “binkulatuta
zeuden, hau da, ezin ziren ez saldu ezta zatitu ere, bakarrik transmititzen ziren oinordetan
(herentzia) eta “maiorazko “ sistemaren bidez, alegia, seme nagusiak herentzian hartzen zuen.
Lege hauekin, beraz, lurrak “desbinkulatuko dira” nahi izanez gero saltzeko aukera emanaz.
Lege hauekin batera beste batzuk egin ziren jaurerriak (señorios) abolitzeko, honen
ondorioz jaunek lurren gainean zituzten jabetza-pribilegioak galdu ziren nekazari txikien
mesederako.
- Legeak elizaren ondasunak desamortizatzeko, hau da “esku hilen” jabetzak izatetik
ondasun nazional izatera pasatzea (hau da berez desamortizazioa). Horrela jokatu zuten
klero erregularraren ondasunekin (erregela bat jarraitzen dutenak:orden eta
monasterioetako erlijiosoak) eta klero sekularraren (apaizgoa) ondasunak ( siglo edo
gizartean bizi dena eta sakramentuak ematen dituena) , hemen sartuko lirateke parrokia eta
katedraleen ondasunak.

1
- Udalerrien jabetzak konfiskatzeko legeak; hauen bidez, udalerrien berezko ondasunak
(partikularrei alokatuak) eta auzo-lurrak (auzokoek ustiatzen zituztenak) salmentan jarriko
dira. Diruaren %10 estatuarentzat zen, gainerakoa udalerriarentzat, baina Zor Publikoko
tituluak erosteko erabili behar zuen.

SALMENTA NOLA EGIN ZEN?

- Hasteko nekazaritza lurrak tasatu behar ziren, hau da, prezio zehatza jarri behar
zitzaien. Salneurri honetatik abiatuta enkante publikoan saltzen ziren.
- Jabe berriak ordainketa egiteko bi era zituzten:
- Dirutan ordaintzea, hasteko lurraren 1/5 ordaintzen zuten eta gero
gainontzekoa epeka hamabost urtetan.
- Bestela , Estatu Bonoekin (herri-zorra) ordain zezakeen.

DESAMORTIZAZIO GARRANTZITSUENAK

- Salmenta-prozesu luzea ez zen jarraia izan, zenbait desamortizazio ondorio baino:


- Karlos IV.aren Godoy ministroak egindakoa (1798an): Herri-lurrak eta Ongintzako
elizaren erakundeen ondasunak eta kanporatutako Jesuitenak.
- Cadizko Gorteek egindakoa (1811-13): Udaleetako auzo-lurrak.
- Hirurteko liberalekoa (1820-23): Monasterioen lurren desamortizazioa.

- Baina desamortizazio garrantzitsuenak bi izan ziren:

1.- MENDIZABALen DESAMORTIZAZIOA (1835-37)

- Desamortizazio garrantzitsuena izango da, ondorioz, apurtu egin ziren Erromarekiko harreman
diplomatikoak eta iritzi publikoa nahasi eta banatu egin zen.
- 1835an , erlijio ordenak deuseztatu zituen.
- 1836 salgai jarri zituen haien ondasunak.
- 1837an, apaiztegi sekularraren ondasunak desamortizatzen hasi zen.

MENDIZABAL

2
2.- MADOZen DESAMORTIZAZIOA (1855)

- 1855eko maiatzaren 1ean, Pascual Madoz Ogasun ministroak, aurrerakoia eta Mendizabalen
laguna, Desamortizazio Orokorrari buruzko legea argitaratu zuen. “Orokor” izena jarri zion,
jabetza kolektiboko ondasun guztiak salgai jarri zituelako:
- Batetik , aurreko etapan saldu ez ziren elizaren ondasunak.
- Bestetik, udaletxeenak: alde batetik berezkoak , alokatuta egonez gero, udalari errenta
ematen ziotenak, bestetik auzo-ondasunak , hauek herritar guztiak erabil zitzaketen
errentarik ordaindu gabe. Herri-lurren desamortizazio hau 1924rarte iraun zuen.

MADOZ

3
DESAMORTIZAIOEN ONDORIOAK

Sozialak

- Kleroaren ondasuna asko murriztu zen. Hori konpensatzeko 1851 Konkordatoa


sinatu zen Vatikanorekin: Hitzarmen horren arabera , Vatikanok desamortizatu ziren
ondasunak jabe berrien esku geratzea onartu zuen, baina estatuak bere gain hartu zuen
gurtza eta apaizteria mantentzeko ardura.,gainera Elizak garai batean irakaskuntzan.
izan zituen eskumenak berreskuratu zituen

- Noblezia handiak ez zuen bere oinarri ekonomikoa galdu, lurdun handia izaten
jarraitu zuen eta gainera ez zuen aldankuntzarik sartu lurra irizpide kapitalistarekin
ustiatzeko.

- Hirietako lurdun handien klasea edo burgesia lurjabea (klase burges dirudunak ) sortu
zen: dirua inbertitu zuten baina gehienetan hauek ere ez zuten enpresa kapitalistak sortu
nekazaritzan.

4
- Desamortizazioak ez zuen nekazari txikien klase bat sortzeko balio izan, hauek lurrak
erosteko aukera gutxi izan zutelako aitzitik, sarritan “proletarizatu” egin ziren, alegia,
soldatapeko langileak bilakatu ziren. Kalkulatzen da bi miloi pertsona inguru osatzen
zutela talde hau. Orokorrean behe nekazarien bizi-baldintzak okerragotu egin ziren.

Ekonomikoak

- Ogasunaren egoera hobetu zen.

- Nahiz eta kapitalizazio oso handia ez izan, lagundu zuen produkzioaren bolumena
handitzen, jabe berriek ordura arte landu gabeko lurrak landu zituztelako. Saldutakoa
laborantza lur guztien %50 eta horren balioa Espainiako ondasun higiezin guztien
%25-33 bitartekoa izan zela kalkulatzen da.

- Bestetik inbertsio berriei esker lantzeen hobekuntza eta espezializazioa emango zen.
Andaluzian asko zabalduko zen olibondo eta mahatsen produkzioa.

- Jabetzaren egoerari dagokionez ez zen asko aldatu: Hegoaldeko latifundioa eta


iparraldeko minifundioak finkatu egin ziren

Politikoak

- Goi noblezia posizio liberaletara hurbilduko zen interes ekonomikoak zirela medio.

Kulturalak

- Ondasun kultural asko galdu ziren. Monasterioetako arte-lan, liburu…prezio bajuetan


saldu ziren eta sarritan atzerrian bukatu zuten. Bestetik balore artistiko handiko
eraikuntzak abandonatu egin ziren eta honek hauen hondaketa ekarriko zuen.

You might also like