You are on page 1of 4

MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02-21)

TESTUAREN KOKAPENA:
Testu hau Mendizabalen desamortizazio dektretuaren azaplpena de, eta Maria Kristina
erregeordetzari zuzenduta dago, Isabel II.a adinez txikia zelako erregina izateko.
Egilea Mendizabal izan zen (Alvarez de Mendizabal), Ogasun eta Administrazionan
erreformak egiteari ekin ziona.
Testuaren helburua desamortizazioa justifikatzea da, eta I.Karlistaldian kokatzen da.

TESTUAREN ANALISISA:
2 paragrafos osatuta dago testua. Lehenengoan, Maria Kristina erreginordeari idazten
dio, eta Mendizabal esaten dio desamortizatutuako lurrak saldu beharrean daudela, ez
dela espekulazioa, Isablel tronuan finkatzeko neurria baizik.
Bigarrenean berriz, I.Karlistaldiak eragindako gastu handiak aipatzzen ditu; oraindik ez
dakite nor izango den irabazle.
Hainbat kontzeptu argi detzakegu:

 Jabegoa: Liberalen printzipio nagusietako bat.


 Amortizazioa: Lurrak ezin ziren saldu. Lotuta zeuden eta jabegoa gutxi batzuen
esku zegoen
 Zorion publikoa: Liberalismoaren beste printzipio bat. Edonork zeukan zoriontsu
izateko eskubidea.
 Isabel II.a tronu gorenarekin identifikatzea. Ez zuten karlismoa onartzen.
 Zor publikoa: Estatua zorpetuta zegoen. Karlistaldiak 3 urte zeramaten eta
oraindik ez zegoen argi nork irabaziko zuen. Maria Kristinak dirua behar zuen
alabaren tronua ziurtatzeko.

TESTUINGURU HISTORIKOA:
Lurraren lotura (amortizazioa) zen nekazaritza zuen arazo Nagusia, eta, elizaren,
aristokraziaren eta udalerrien esku zeuden lurrak 60% baziren. Lehen mailako
botererako bide zen lurren jabetza. Horietakoak ziren maiorazkoak, elizaren jabetzak
(Esku hilak) eta udalerrien lurrak.
Esan bezala, nekazaritza-jabetza handiak amortizatuta zeuden, erakundeen esku
( Noblezia, Eliza, Udala…), merkatu libretik kanpo, gaizki esplotatuak eta ezin ziren
saldu.
Liberalismoaren printzipio nagusietako bat zen Jabego pribatua. Desamortizazioak
bilatzen zuena: lur-eremuak jabego pribatu eta individual bilakatu eta bere erabilpena
liberatu, hau da, merkantzia giza merkatuaren barnera eraman. Horrela, burgesia
liberalak nekazaritza-jabetzaren egitura aldatzeko hainbat neurri hartu zuen, adibidez
maiorazkoe eta jaurerrien abolizioa. Era berean, Elizaren eta udalerrien menpeko
jabetza kolektiboaren desamortizazioa burutzen saiatu zen, eta, amortizazioa
deusestatzen joan ziren.
Desamortizazioaren helburuak hurrengoak izan ziren:

 Ogasuaren arazoa konpontzea: Desamortizazioaren bitartez lorturiko dirua


erabiliz, Espainiako Ogasuna saneatu nahi zuten, zorra murriztu/ordaindu ahal
izateko. Mendizabalen desamortizazioan lorturiko dirua erebakigarria izan zen
ere Gerra Karlista irabazteko.
 Ekonomikoak: Lurrak merkatu librean utzi eta nezkazaritza merkataritza
berpiztu.
 Politiko-sozialak: iraultza liberalaren alde zegoen jabe kopuru handiagoa izatea.
Aldi ezberdinak izan ziren Espainian, eta gehienetan progresistek bultzatu zituzten
neurri desamortizatzaileak, hainbat desamortizazio gertatu ziren lehen baina
garrantzitsuenak Isable II.aren erreginaldian gertatu ziren: Mendizabalen
Desamortizazioa eta Madozen Desamortizazioa. Lehenengoaz ari zaigu testua eta
Vatikanoarekin harremanak moztea eragin zuen, erlijo-ordenak deuseztatu zituelako
eta bere ondasunak konfiskatu egin zirelako, gero enkante publikoan saltzeko.
Lortutako diruarekin Ogasunarentzako joan zen eta ere karlistei gerra irabazteko erabili
zen dirua.
Moderatuak agintera iritsi zirenean, bertan behera utzi zituzten neurri horiek eta
Biurteko Progresista arte ez ditugu mota horretako arauak. Madozek eramango
zituenak Aurrera. Desamortizazio horren helburu bat, trenbidegintza izango zen.
Desamortizazioa ondorio bezala, landutako lurren azalera handitu zen, baina ez ziren
esplotazio-sistemak aldatu. Gehiago ekoiztu zen, baina lur gehiago zegoelako. Jabetza-
egitura, berriz, ez zen aldatu, lurrak saltzeko askatasuna bazegoen ere, aberatzek
bakarrik zuten erosteko behar den dirua. Horregatik nobleziak ez zituen ondasunak
galdu, baina Elizak bai eta berea eta nekazari txikienak izan ziren kaltetuta.
TESTUAREN GARRANTZIA
Desamortizazio bat baino gehiago izan bazen ere, Mednizabalena nabarmengoa izan
zen eta txinparta bat baino gehiago piztu zuen. Vatikanoarekin harremanak moztea
eragin zuen ere, bera izan zen neurri haiekin gehien nozitu zuena.
I.Karlistaldiaren emaitza aldekoa izatea ere lortu zuten Isabel eta Maria Kristinak,
irabazi ahal izateko behar zituzten dirua eskuratzen lagundu baitzuen.
Lurjabe kklase liberal bat ere sortu zen eta hori sistemaren alde egongo zen taldea zen.
Bestealde, betiko aristokrazia lurjabea ez zitzaion kontra jarri, diruduna zenez, lurrak
eskuratzeko gaitasuna ez zutelako galdu.
Orokorrean, ekonomia hobetzeko bidean zegoen eta aurrerapausoa Mendizabal
aurrerakoiari esker izan zen

You might also like