You are on page 1of 4

7.

GAIA-BIGARREN ERREPUBLIKA 1931KO KONSTITUZIOA ETA


ERREFORMAK
1-SARRERA 
● 1930ean,  Errepublikaren  aldekoek  Donostiako  Ituna  sinatu  zuten, 
Batzorde Iraultzailea eratzeko. 
● 1931ko  udal-hauteskundeetan  monarkikoek  gehiengoa  lortu  arren, 
errepublikazaleek hiriburuetan irabazi zuten. 
● Batzorde  Iraultzaileak  erregearen  irteera  eta  Errepublikaren 
aldarrikapena exijitu zuen. 
● Erregeak  gerra  zibila  ekiditeko,  agintea  utzi  eta  erbesteratu  zuen,  bere 
eskubideei uko egin gabe. 
2-ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA  
● 1931n Errepublika aldarrikatu zen. 
● B.I.  behin  behineko  gobernua  osatu  zuen  eta  hori,  Errepublikaren 
aldeko kidez osatuta zegoen. 
● Lehen aldiz ezkerra boterean zegoen. 
● Estatu  demokratikoa,  laikoa,  progresista,  autonomista  eta  modernoa 
zegoen. 
3- 1931KO KONSTITUZIOA 
3.1 Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak 
● Behin behineko gobernuak hauteskundeetara deitu zuen.  
● Helburua → Errepublikak konstituzio bat izatea da. 
○ Espainian  egindako  lehen  hauteskunde  aske  eta  garbiak  izan 
ziren. 
● Emakumeek  ezin  zuten  parte  hartu  gizonen  sufragio  unibertsala 
zegoelako. 
● Errepublikanoek eta sozialistek gehiengoa lortu zuten. 
3.2 1931ko Konstituzioa 
● 1-  Errepublika  demokratikoa,  progresista,  klase  guztietako  langileen 
elkartea eta deszentralizatua da. 
○ Ez dauka erlijio ofizialik. 
● 2-  Udalen  autonomia  aldarrikatu  zuen,  Estatutuak  egiteko  aukera 
eskaintzen zuelako. 
● 3-  Espainiarren  eskubideak  →  berdintasuna  legearen  aurrean,  gurtza 
askatasuna… 
○ Eskubide sozialak → lan eskubidea, etxebizitza duin bat… 
● 4-  Gizonezkoen  eta  emakumezkoen  sufragio  unibertsala  zegoen,  23 
urtetik gorakoentzat. 
● 5- Helburua → Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa lortzea zen. 
○ Horretarako,  gurtza  askatasuna  ezarri  zen  (askatasun  osoa 
erlijioan). 
● 6-  Konstituzioak  jabego  pribatua  nahi  zuen  baina  Estatuak 
desjabetzeko eta zerbitzuak publiko bihurtzeko ahalmena zuen. 
● 7- Gorteek ganbara bakarra zuen. 

1
● 8-  Botere  banaketa  →  Legegilea  (Gorteek),  Exekutiboa  (Gobernuaren 
esku), Judiziala (Auzitegien esku). 
● 9-  Konstituzioaren  Berme  Auzitegia  sortu  zen,  Konstituzioa  betetzen 
zela ikusteko. 
● 10- Hezkuntza derrigorrezkoa, doakoa, mistoa ezarri zen. 
● 1931an onartutako Konstituzioa adostasunik gabekoa izan zen. 
● Konstituzioa  onartu  baino  lehenago,  Gorteek  Alfonso  XIII.  epaitu  zuten, 
Primo de Riveraren estatu kolpean zer ardura izan zuen jakiteko.  
○ Gorteetako  gehienek  traizio  bezala  leporatu  zioten  eta  tituluak, 
eskubideak, ondasunak kendu ostean erbesteratu zuen. 
4-ERREPUBLIKAREN BILAKAERA POLITIKOA (1931-1936) 
4.1 Biurteko erreformista (1931ko abendua- 1933ko iraila) 
● Konstituzioa  aldarrikatu  zenean,  errepublikazale  ezkertiarrek  eta 
sozialistek osatzen zuten gobernua. 
4.1.1 Erreforma erlijiosoa 
● H—>  Estatu  laikoa  sortzeko  Elizari  boterea  kendu  eta  Elizak  zuen 
eragina ezabatu behar zituzten. 
○ Ezkontza zibilak eta dibortzioak legeztatu ziren. 
○ Hilerriak erlijio izaera galdu zuen. 
○ Estatuak  ez  dio  Elizari  dirua  emango  kleroa  eta  gurtzaren 
gastuak ordaintzeko. 
○ Erlijiosoei irakaskuntzan jardutea debekatu zieten. 
○ Erlijioaren nahitaezko irakaskuntza kendu zen. 
○ Jesusen  Lagundia  desegin  eta  bere  hondasunak  konfiskatu 
zituzten. 
4.1.2 Hezkuntza erreforma  
● 1931ko Konstituzioaren arabera Lehen Hezkuntza doakoa eta mistoa.  
● H—>​ Ikastetxe asko eraiki ziren analfabetismoari aurre egiteko. 
● Misio  Pedagogikoak  sortu  ziren  nekazaritza  eremuetan  kultura 
hedatzeko. 
4.1.3 Lan erreforma 
● Helburua →​ sozialismoa ezartzea. 
● Lan Kontratuen Legeak hitzarmen kolektiboa arautzen du. 
○ Kontratuak  idatziz  egin  behar  ziren  eta  gutxienez 2 urtekoak izan 
behar ziren. 
● Langileen Batzordeen legeak sindikatuak arautzen zituen. 
● Epaimahi mistoen legea. 
4.1.4 Autonomia Estatutuak 
● H—>  Autonomia  erregimena  izateko  eskubidea  aitortu  zien 
Konstituzioak eskualdeei. 
● Autonomia  Estatutu  Proiektua  Katalunian  egin  zen  eta  Espainiar 
Gorteek onespena eman zioten. 
● 1923an  EH  eta  Nafarroarentzat  Estatutu  baten  aurreproiektua  egin  zen 
baina bertan bera gelditu zen.   
4.1.5 Erreforma militarra 

2
● H  ​→  ejertzitoa  modernizatzea  eta  indar  armatuen  leialtasuna 
ziurtatzea. 
● Ofizial kopurua murriztu zen 
● Itxi  egin  zen  Zaragozako  Akademia  Militarra,  ez  hazteko  ofizialen 
kopurua. 
● Militar  guztiek  errepublikarekiko  fideltasuna  zin  egin  behar  zuten  eta 
hori  betetzeko  prest  ez  zeudenei,  erretirora  pasa  eta  soldata  osoa 
kobratzeko aukera eman zitzaien. 
● Erasko Guardia sortu zuten hirietako ordena publikoaz arduratzeko. 
4.1.6 Nekazaritza erreforma  
● Helburuak: 
○ Latifundismoa ezabatu  
○ Nekazariei  lurrak  banatu  nekazaritzaren  ekoizpena  handitu 
industria eta merkataritza jarduerak estimulatzeko. 
○ Lurjabe handiei botere ekonomikoa murriztu zieten. 
● Aipatutako helburuak lortzeko, neurri hauek hartu zituzten: 
○ Desjabetzea → lurjabe handiek indemnizazioak jasoko zituzten. 
○ Lurrak  nekazari  familia  edo  taldeen  artean  banatuko  ziren baina 
lurren jabegoak Estatuarenak izaten jarraituko zuten. 
4.1.7 Biurteko erreformistaren porrota 
● Gobernuak  ez  zituen  bere  helburuak  lortu  eta  oposizioa  gero  eta 
zabalagoa zen. 
○ 1-  Sanjurgo  jeneralak  altxamendua  egin  zuen  1932an.  Militarrak 
armadaren  eta  nekazaritzaren  erreformen  eta  Estatutu 
katalanen aurka altxatu ziren. 
○ 2-  Casas  Viejas-eko  nekazari  anarkisten  matxinada.  Azaña 
gobernuburuari  kalte  egin  zioten  Erasoko  Guardiak bideratutako 
zapalkuntza gogorrek.  
■ Ondorioz, Azañak dimititu egin zuen. 
4.2 Biurteko kontserbadorea (1933ko abendua- 1935ko abendua) 
4.2.1 “Biurteko beltza” 
● Zamora  lehendakariak  hauteskunde  orokorra  konbokatu  zuen  1933an, 
eta bertan, emakumeek bozkatu zuten lehen aldiz. 
○ Eskuindarrek arrakasta izan zuten. 
● Gobernuak Azañaren erreformak ezabatu zituen: 
○ Erlijioa ​→ Irakaskuntzari ekin zion eta berriro sortu ziren ikastetxe 
erlijioso pribatuak. 
■ Estatuak  ordainduko  ditu  kleoaren  gastuak  eta  haien 
ondasunen desjabetzea gelditu zen. 
○ Nekazaritzan  ​→  Kontraerreforma abian jarri zen. 1932an lortutako 
aurrerapauso  guztiak  deusestatu  ziren:  lurrak  lehengo  jabeei 
itzuli zizkieten, gutxieneko soldata desagertu zen… 
○ Autonomian  ​→  Gobernuak  Kataluniako  autonomia oztopatu zuen 
eta Euskal Estatutua eragotzi. 
○ Amnistia ​legea aldarrikatu zen. 

3
■ Ondorioz,  Sanjurgo  jenerala  eta  estatu  kolpean  parte 
hartu zutenak kartzelatik atera ziren. 
4.2.2 1934ko urriko iraultza 
● 1934an  langileak  batuta  eta  borroka  armaturako  prest  zeuden, 
Asturiasera begira. 
● UGT,CNT  eta  komunistek  Guardia  Zibilaren  kuartela  erasotu  zuten  eta 
meatze arroa hartu, arma lantegiak okupatu eta Oviedo hartu zuten. 
○ Hau lortzeko, indarkeria erabili zuten. 
● Iraultza  menderatzeko,  Gobernuak  laguntza  eskatu  zion  Marokoko 
armadari.  
○ Marokoko armadak Asturiaseko Altxamendua hartu zuten. 
● Matxinadaren aldeko lagun asko hil ziren. 
● Iraultza amaitzerakoan, errepresioak ez zuen etenik izan. 
● Espainan  pertsona  asko  atxilotu  zituzten  eta  gainera,  ezkerreko 
alderdien jarduera mugatu zen. 
● Matxinatuen  zakarkeriak  eskuindarrak  hasearrazi  zituzten  eta 
gobernuaren zapalkuntzak ere hori eragin zuen ezkerrean. 
●  
4.2.3 Fronte popularra (1936ko otsaila-uztaila) 
● 1936an II. Errepublikako azken hauteskundea izan zen. 
● Ezkertiar  alderdiak  haien  artean  elkartu  ziren  Fronte  Popularra 
eratzeko eta hauteskundeetan parte hartu zuten. 
○ PSOE, UGT, PCE… izan ziren Frontea osatu zutenak. 
● Frontearen hauteskunde programa: 
○ Amnistia  1934ko  matxinatuentzat  (Asturiaseko  iraultzan  atxilotu 
zituztenak) eta eskuin gobernuaren biktimentzat eskatu zen. 
○ Nekazaritzaren erreformarekin jarraitzea. 
○ 1931-33 gizarte legedia osoa berriz ere indarrean jartzea. 
○ Auzitegien  independentzia  bermatzea  eta  justizia  sistema 
eraberritzea. 
○ Konstituzioa errespetatzea. 
○ Zergen  erreforma  moderatua,  eta  nekazari  txikien  eta  merkatari 
ez aberatsen baldintzak hobetzea. 
● Fronte  Popularrak  irabazi  zituen  hauteskundeak  baina  eskuina  oso 
hurbil zuela. 
○ Espainia 2 alderditan zatituta zegoen: 
■ Ezkertiarrak ​→ Ez dira erreformarekin konformatzen.  
● Gobernuari  presioa  sartuko  diote  iraultza 
proletarioa gauzatzeko. 
■ Eskuindarrak  ​→  Espainia  marxismotik  salbatzeko 
kontrairaultza baten beharra aldarrikatzen zuten. 
● Militarrekin  batera  estatu  kolpe  bat  prestatzen  hasi 
ziren. 

You might also like