You are on page 1of 7

-XIX.

MENDEKO INDUSTRALIZAZIOA ETA


GIZARTE ALDAKETAK-

Mikel Blanco, Ander Piñero, Alain Echaniz, Alba Leguina eta Mikel
Bilbao.
Espainia trantsizio garai batean zegoen, antzinako erregimena atzean utzi zen eta Absolutistek
eta Liberalek bere sistema ezartzeko borrokatzen zuten. Karlisten eta Liberalen arteko gatazkak
ondorio garrantzitsuak utzi zituen euskal lurraldeetan, horregatik, bertan liberalismoa ezartzeko,
Cánovas del Castillok lege bat proposatu zuen konponbide gisa. 1876ko uztailaren 21ean
onartutako legeak derrigorrezko soldadutza ezarri zuen Euskadin; zergak ordaintzera behar
zituen euskal lurraldeko biztanleak, eta Espainiako kode zibila eta penala aplikatzea lurralde
horietan.

Horrez gain, gobernuak eta diputazioek kontzertu ekonomikoaren sistema asmatu zuten.
Sistema horrek “kupo” zertizona ezarri zuen, hau da; euskal probintziek urtero Estatuari
ordaindu beharko zioten diru-kopurua. Hau, zerga bidez bilduko zuten diputazioek. Arrakasta
handia izatearen ondorioz, sistema behin eta berriz berritu zen, gaur egunera iritsi arte.

INDUSTRALIZAZIOAREN HASTAPENAK:

Euskadiren modernizazio ekonomikoa XIX.mendearen hasieran abiatu zen. Eskulangintza


tradizionaletik industria modernora igarotzen lagundu zuten faktoreak Aduanen lekualdatzea
(Kostaldera eta Frantziarekiko mugara eraman zituzten, horrek Euskadi Espainiako merkatuan
integratu zuen, eta barne- eta kanpo-merkataritza bultzatu) eta Kapitala eskura izatea
(Kapitala merkataritzatik eta lurretik zetorren eta inbertsioak egiteko aukera ematen zuen; horri
jarrera enpresarial berria gehitu behar zaio) izan ziren.

XIX. mendeko berrogeiko eta hirugeiko hamarkaden artean ezarri ziren Euskadiko industrien
oinarriak.

Gipuzkoan, lehen ekimen modernizatzailea tamaina txikiko eta ertaineko esnpresak sortzea
izan zen: paper-fabrikak, ehun-fabrikak (Elosegi txapel-fabrika), burdin isuriaren fabrikak eta
arma fabrikak (Eibarren eta Soraluzen).

Bizkaian, burdinola tradizionalen krisien ondorioz, metalurgia modernoak ezarri ziren. Udalerri
honen industrializazioaren hasierako beste aldaketa erabakigarri bat meatzaritzan gertatu zen.
Burdina ez-fosforikoaren ugaritasuna, kalitatea eta hura ateratzeko erraztasuna eta meategiak
itsasotik hurbil egotea burdinaren esakria bultzatu zuten. Ingelesek erosi zuten gehienbat.

Meategien Legeak eta minerala esportatzeko foru-debekuaren abolizioak (1863) mineralaren


ustiapena liberalizatu zuten.

Euskal merkataritza-burgesiak Euskadi Espainiako barnealdearekin eta Frantziarekin lotuko


zuen trenbide-sare bat nahi zuen. Bilbo trenbide sarearen kanpo geratu zen, horregatik, Bilboko
zenbait merkatarik Bilboko Bankua sortu zuen. Bilbotik Portugaleterako trenbidea eraiki
zutenean finkatu zen bide zabaleko trenbide-sarea.
INDUSTRIA IRAULTZA:

Euskadiko insutralizazioaren erritmoak eta moduak desberdinak izan ziren hiru probintzietan,
baina Bizkaikoa soilik har daiteke benetako industria iraultzat.

Bizkaiko Industria iraultza bultzatu zuten faktoreetako batzuk:

- Burdin mineralaren ugaritasunak, haren ustiapen errazak, eskulan merkeak eta


meategiak itsasotik gertu kokatuta egoteak lagundu egin zuten esportaziorako erauzte-
eta garraio-prezio baxuak lortzen.

- 1868ko Meategien Legea, haien ustiapena liberalizatu zuena.

- Altzairua produzitzeko Bessmer bihurgailua.

- Atzerriko eta bertako kapitalak burdinaren ustiapenean zuen interesa, 1876tik aurrera
izandako burdinaren ustiapen masiboarekin abiatu zen Bizkaiko Industria Iraultza.

- Burdinaren balioaren zatirik hanidena %75 eta %80 bitartean, Bizkaian geratu zen, eta
hark emandako etekinak siderurgian eta ontzigintzan inbertitu ziren.

1879tik1882ra hiru siderurgia eraiki ziren Nerbioiren itsasadarraren inguruan:San


Frantzisko, Bilboko Labe Garaiak eta La Vizcaya. Azken biek, La Iberia batera, Bizkaiko
Labe Garaiak sortu zituen.

- Bizkaia “altzairuaren aroan sartu zen, enpresa metalurgiko txiki eta ertainak ere eratu
ziren.

- 1910eko hamarakdan sendotu zen euskal banka handia. 1891n Bilboko burtsa sortu
zen, eta 1901ean, banku garrantzitsuenen kontzentrazio.prozesua gauzatu zen eta
banka berriak industria hidroelektriko hasi berrira bideratu zuen bere inbertsioa.

Bizkaiko industralizazioan, kontzentrazio geografikoa eta sektoriala nabarmendu zen.

Siderometalurgiako enpresak jabetu ziren kanpoko merkatuekin lehiatzea oso zaila zela eta
Espainiako merkatua kontrolatzeko mobilizatu ziren. Librekanbismoaren aurkako borrokak eta
protekzionismora itzultzeko gogoak burgesia bizkaitarra irismen nazionaleko mugimendu
batean integratzera eraman zuen. Hurrengo urtetan Ekoizleen Bizkaiko liga antolatu zen.

Gipuzkoan, XX.mendeko lehen hamarkadetan gertatu zen gorakada industrualizatzailea.


Probintzia horren eskulangintzako tradizio luzeari esker, eskulan espezializatua izan zuen.

XIX mendearen erdialdetik enpresariek papr-fabriken eta ehungintzakoen aldeko apustua egin
zuten eta hauek izan ziren prozesu industralizatzailearen buru eta Gipuzkoa bihurtu zen
Espainiako paper-ekoizle nagusia. Mendearen amaiera berriz, ehungintza eta metalurgia
industriak bultzada handia jaso zuten; enpresen goraldiaren ondorioz Banco Gipuzkoanoa sortu
zen.
Euskal trenbide-sarea osatutakoan, eta insutralizazioa sendotzen ari zen neurrian, 1879tik
1890era bide estuko trenbide-sare erradiala eraiki zen. Bilbo izan zuen erdigune sare horrek,
eta itsasadarraren bi aldeetako herriak lotu zituen. 1890 aldera, trenbideak Bizkaitik kanpora
hedatzen hasi ziren eta XX.mendeko lehen hamarkadetan, Europako bide estuko trenbide-sare
osoenetako bat eratu zen.

1840ko eta 1850eko hamarkadetan, euskal biztanleriak mende horretako hazkunde handieneko
aldia izan zuen, baina 1857tik aurrera, krisian murgildu zenean, hazkunde hori moteldu egin
zen.

Karlistaldiaren bukarearen ondoren, 1877tik 1900era, biztanleriaren hazkundea azkarra izan


zen. Garapen demografiko hori industriaren eta meatzaritzaren hazkundearen ondorio izan zen
eta inmigrazioa handitu zen.

Penintsulako industrializazioa ehungintzan eta siderurgian garatu izan zen batez ere.

EHUNGINTZA:

. Katalunia ehungintzaren industria-jarduera gune nagusia izan zen, eskulanaren


ugaritasunagatik eta politika protekzionistagatik. Politika horri esker, kataluniar ehunek ez
zeukaten lehiatu beharrik. Neurri protekzionistak 1849 arte iraun zuen, eta 1891ean berriro
ezarri zen. Horren ondorioz, merkataritza gelditu egin zen eta ez ziren inolako
hobekuntzarik egin ekoizpen-jardueretan. Kataluniako garapen industriala XIX. mendearen
hasieran hasi zen, fabriketan lurrun makinak erabiltzen hasi zirenean. Independentzia
Gerragatik eta kolonien galeragatik ekoizpena gelditu egin zen, kapitala beste inbertsio
batzuetara bideratu zelako. 1869an merkataritza-askatasuna aitortu zenean erreanimazioa
hasi zen. Hala ere, 1898an Kubak eta Puerto Ricok independentzia lortzean,
ehungintza-industriari izugarrizko kaltea egin zion.

MEATZARITZA ETA SIDERURGIA:

. Meatzaritza mende osoan zehar geldirik egon zen, eskaera urriagatik, atzerapen
ekonomikoagatik, kapitalen eta teknologiaren faltagatik eta estatuaren esku-hartzeagatik,
atzerriko inbertsioa oztopatzen baitzuen. 1868ko Meategien Oinarrizko Legeak eta lege
librekanbista batzuek meatzaritzari mesede egin zioten, mineralen eskaera handitu zen
zenbait eraikuntzari esker eta mekanizazioagatik. Hedapen hori atzerriko inbertsioan eta
lurpearen desamortizazioan oinarritu zen. Espaina zen Europako burdina-esportatzailerik
handiena, hala ere, ekoizpen siderurgikoa Europako txikienetakoen artean zegoen,
ekonomia atzeratuagatik eta kanpo merkatuen menpekotasunagatik.

Halere, meatzaritzak euskal siderurgia bultzatu zuen, eta Bilbon kontzentratu zen gehien
industria hori. Siderurgiak hedapen handia izan zuen 1871tik aurrera, enpresa asko sortu
baitziren, Altos Hornos eta Fábricas de Hierro y Acero, geroago Bizkaiko Labe Garaiak izango
zena. Euskal siderurgia atzeratua zegoen Europako beste herrialdeekin alderatuta, labe
garaien erdiak egur-ikatzekoak baitziren. Hala eta guztiz ere, estatu mailan egoera ezin
hobean zegoen.
BESTE INDUSTRIA-JARDUERA BATZUK:

Bazeuden ere beste industria-jarduera batzuk, hala nola nekazaritzatik eratorritakoak


(oliba-olioarena,ardoarena…). Modernizatuz joan ziren mendean zehar. Industria mekanikoak
pisu gutxi zuen. Lehen enpresa Bartzelonako Bonaplata izan zen. Euskal probintzietan
baziren batzuk. Ehungintzarako eta trenbideetarako makinak egiten zituzten, edo
ontzioletarako materialak ere.

XX. mendeko lehen herenean petroleoa eta energai iturri berriak agertu ziren eta industria
sendotze eta dibertzifikasio prosesu bat hasi zen.

INDUSTRIA HAZKUNDEA:

Industria gorabehera handiekin garatzen ari zen, iraultza honetako aldaketak garatu zituen
elektrifikazioa, siderurgia eta industria kimikoa. Beste aldetik, Oinarrizko industriak hasi
ziren eta industria tradizionalak ez ziren garatu. Industriak dibertsifikasio bat hasi zuen,
industria berriak zortu eta sendotu ziren, adibidez industria kimikoa, elektrikoa eta mekanikoa.
Dibertsifikazio honekin, industria beste lekuetara zabaldu zen Espainia osotik, hala nola,
Madrilera, Gipuzkoara, Valentziara.... Gune nagusietan dibertsifikatu zen industria.

INDUSTRIA TRADIZIONALA:
Espainiako industria indartzuena kotoiaren ehungitza zen, baina geldiali bat izan zuen Kuba
galtzean, eta lehen hiru hamarkadetan horrela mantenduko zen.

Bizkaian, siderurgia gorakada bat izan zuen, han kontzentratu zen, ekoizpen nazionalaren
%50 zeukan, Bizkaiko Labe Garaiak monopolioa zuen ia. 1917an, beste konpainia sortu
ziren lehia egiteko, Sagunton eta Altos Hornos del Mediterráneo izan zirenak.

Protekzionismoa eta oligopolioen sorrera industria batzuen dinamika mugatu zuen.


Erauzketa-industria beherakada bat izan zuen. Ikatza garrantzia galdu zuen argindarraren
hedapenaren ondorioz, baina mantendu zen oraindik garraiobide askoren energia iturri
zirelako. Espainiako beste mineralen industria potentzia handia izan arren, gain behera
egin zuen, meatzeak agortu ziren eta beste leiakide agertu ziren, adibidez, Estatu batuak,
Latinoamerika, Errusia edo Asia.

INDUSTRIA BERRIAK:
Sektorerik dinamikoena Argindarrena izan zen, Hazkunde handia izan zen eta mende
honetan sektore honetako enpresa inportateenak sortu ziren, adibidez “Hidroelectrica
Iberica”.

Berrezarkuntzan eta Primo de Riveraren garaian, industria babesteko eta sustatzeko


politikak egin ziren, honek, atzerriko enpresen filialak Espainian sartzea eragin zuen.

Honez gain, 1920ko hamarkadan industria metalmekanikoek gorakada izan zuten politika
berrien sustatuta. Treneko eta trenbideko materialen ekoizpena Industria indartzuenetako
bat zen lehen mundu gerra zela eta. Bestetik, diktadurarengatik, material hauetako
politikak berritu ziren.
Beste aldetik, XX-garren mendean ere, industria nabala gorakada handi bat izan zuen, honekin,
itsasontziak sortzeko zenbait legeak atera ziren, garrantzitsuenetarikoen bat Sociedad
Española de Construcciòn Naval izan zen.

Hau gertatzen zen bitartean, mende honetan ere, biztanleriak eta gizarteak aldaketa eta
modernizazio- zantzuak erakutsi zituzten. Sektore batzuen dinamismoak- burgesiak,
erdi-mailako klaseak eta langileria- XX.mendeko masa-gizartea iragartzen zuen. Euskal
lurraldea punta-puntako bihurtu zen ekonomiaren ikuspuntutik; inmigranteen etorrerari eta
egitura demografikoan aldaketei esker, gizarte berri bat sorrarazi zuen ekonomiak, lurralde
batetik besterako aldaketekin izan bazen ere.

XX.mendearen lehen herenean transizio demografikoa gertatu zen. Aldi berean hasi ziren
jaisten heriotza-tasa eta jaiotza-tasa. Herrialde industrializazioetan, aldiz, heriotza-tasa
lehenago jaitzi zen jaiotza-tasa baino. Nolanahi ere, Espainian hazkunde handia izan zen.

XIX.mendearen amaieran hasi zen heriotza-tasaren jaitsiera, eta bereiziki haurren


heriotza-tasarena eta horren ondorioz, jaiotakoen bizi-itxaropena gora egin zuen. Jaitsiera hori
bi faktorek eragin zuten: batetik, katastrofeen ondoriozko heriotza-tasa ia desagertzeko jaitsi
izana, eta bestetik, hobekuntzak gertatu izana oinarrizko premietan (elikadura, jantziak eta
etxebizitza) , higiene- eta osasun- zerbitzu publikoetan zein garbikoetan, ur edangarrietan…

Bestealde, jaiotza-tasen jaitsiera mantsoagoa izan zen, hiriko bizimodua modernizatu


izateagatik eta emakumeak etxetik kanpo lan egiten haierarengatik.

Migrazio-mugimenduak, barrukoak zein mugaz gaindikoak, asko ugaritu ziren eta eragin handia
izan zuten biztanleriaren banaketa geografikoan.

XX.mendearen lehen herenean itsasoz haraindiko emigrazioak hazkunde handia izan zuen.
Latinoamerikara emigratzeko ohiko joera asko hazi zen. Barne-migrazioaren prozesuak lotura
estua izan zuen industria- sektorearen eta hirugarren sektorearen garapenarekin, bai eta
garaiko hiri-garapenarekin ere. Biztanleriaren bestelako banaketa baterako joeraren hasiera
izan zen; joera hori Espainiako Gerra Zibilak etengo zuen. Emigrante gehien bereganatu zuten
hiriak eta industria-eskualdeak Katalunia, Madril, Sevilla eta, neurri apalagoan, Bizkaia eta
Valentzia izan ziren. Hiritartze-prozesua XIX. mendearen bigarren erdian hasi zen,
industrializazioaren eta meatzaritzaren garapenak sustatuta.

XX.mendearen lehen hereneko gizartea ez zen aristokraziaren tradizonaltasunaren bezala, hau


da, batere mugikortasunik gabea izatetik, mugikortasun handia izan zuen. Adibidez nobleziak
gainbehera izan zuten eta ugariagoak ziren industriako eta zerbitzuetako eskulangileak.

Noblezia zaharrak latifundioen jabeak jarraituko dute izaten (ondare handia) baina haren
botere politikoak eta haien eragina gizartean behera egin zuten.

Bestalde, burguesia industrialeko eta negozioetako kide askok noblezia titulu bat jaso zuten.
Gainera, industria handien sorrera eta bankuen gorakadaren ondorioz, burguesia industrial
eta finantziarioa garatu zen Aberatsen artean landan ondare handiak izateak, ekonomiaz gain,
gizarte-prestigioa ematen zuen.
Talde horretan eskualde - burguesia (burguesia industriala nabarmendu zen lekuetan)
batzuk nabarmendu ziren; Kataluniako ehungintza-industriako jabeena, euskal metalurgia eta
ontzigintzako jabeena eta Asturiasko meatzaritzakoena.
Beste aldaketa modernizatzaile bat erdi mailako klaseek osatutako taldeari zegokiona izan
zen(merkatariak, lanbide liberaletakoak, funtzionarioak…).
XX.mendearen lehen herenean talde honen kideak ia bikoiztu arren, portzentaje txikia zen
Europako beste herrialde batzuekin konparatuz.

Industrializazioa gertatzen ari zen, horregatik, landaguneetako biztanle kopurua murriztu arren,
nekazarien taldeak gizarte talde handiena izaten jarraitu zuen; (jabeek,maizterrek(inquilinos),
partzuerrek (socios) eta jornalariek.

Lurren banaketaren desparekotasunak, landa gizarte motak ere desparekatu zituen


herrialdean.
Iparraldean: minifundioa nagusitu zen. Galizian eta Katalunian, jabe ez ziren nekazariak
matxinatu egin ziren.

Baina gizarte-gatazka nagusiak Penintsulako hegoaldean izan ziren; latifundioaren gune


klasikoa zen hori. Lur-jabe handi absentisten (Un absentista es el propietario rural o
terrateniente que vive lejos de sus tierras, descuidando su explotación o dejándolas
directamente ociosas) oligarkia baten eta landa-burgesia baten mendean, lurrik gabeko
jornalarien masa bat zegoen, lan-baldintza gogorretekin: soldata baxuak,lanegun luzeak…

Gizarte gatazkak ugaritu ziren, nekazariek lan baldintza hobeak eskatzen zituzten.Langileek
hirietako behe-mailako klaseetako talde gero eta handiago osatzen zuten, eta hiri
industrialetako auzoetan (Bartzelona, Bilbo, Madril…) kontzentratuta zeuden. Horien
lan-baldintzak hobetu egin ziren, jornalarienekin alderatuta, sindikatuen bitartez (UGT eta
CNT).

Baina bizi baldintzek eskasak izaten jarraitu zuten, osasunerako baldintza kaltegarriak zituzten
auzoetan pilatuta zeudelako.

You might also like