You are on page 1of 4

5.

GAIA
KONTZERTU EKONOMIKOAK
III. Gerra Karlista bukatzean, eta Berrezarkuntza Borbonikoa gertatzean, euskal
probintzietako foruak abolitu ziren, 1876ko Konstituzioaren eta uztailaren 21eko legearen
indarrez. Horrela Espainia foru bakarra izango zuen, batasun konstituzionala lortzeko
ahaleginarekin. Cánovas del Castillo 1878ko otsailaren 28ko Errege Dekretua idatzi zuen.
Honetan kontzertu ekonomikoak sortu ziren, eta honekin batera, autonomia fiskala eman
zizkioten probintziei. Honetan kupoak sartutak zeuden, zeintzuk aldaketa ugari izan zituzten.
Erregimenari esker, aldundiek autonomia handia izan zuten, eta honek jarduera ugari garatu
zituen (hezkuntzan, ongintzan, errepideetan, trenbideetan eta ordena publikoan), aldundiek
administrazioa herritarrengana hurbildu zuten, probintziek kalitate handiagoko zerbitzuak
lortu zezaten (sortzen ziren soberakinak→Zerbitzuetan erabili zituzten). Industriako
handikiek (EH) aldundiak kontrolatzea lortu zuten, interesen araberako politika fiskala
bultzatu zuten. Kontsumoaren zerga igo zen, eta horrela industriako produktuak desgrabatu
egin ziren.

BIZKAIKO INDUSTRIA IRAULTZA ETA


GIPUZKOAKO INDUSTRIALIZAZIO
PROZESUA
Industria-iraultza Bizkaian garatu zen, zeukaten burdinarengatik, eta geroago
sustatuko zuten siderurgiarengatik. Europako beste leku batzuetan, prozesu hau XIX.
mendearen hasieran sortuko zen, baina Bizkaian, Gerra Zibila eta Forua zirela eta, prozesu
hau mantxoagotu zen. Horregatik XIX. mendearen amaiera arte ez zen finkatuko, baina hala
ere prozesua aurreratzeko Boluetako Santa Ana eta beste enpresa batzuk 1840an hasi izan
zuten.

Bizkaiaren hegemonia (burdin-mineraleko) meatoki asko egotearen ondorio zen, horiek


esportaziora bideratzen ziren, eta horrek, kapitalizazio handia sortu zuen. 60ko hamarkadan,
beste etapa bat izan zen Bizkaian, non esportaziorako hedapen azkar bat izan zuen. Horrela
1876an Bizkaia eskualde esportatzaile nagusi bat bihurtu zen.
Burgesia sortu berria zen, eta haren boterea, meatzeen jabetzan euskarritzen zen. Honetan,
atzerriko kapitalak ere parte hartzen zuten. Orconera konpainiak eta Minas de Sorrostro
konpainiak burdina produkzioaren %70-80 lortu zuten.

Bizkaiko mineralaren eskaria izugarri igo zen. 1880tik 1900arte, produkzioaren %90a ustiatu
zen. EBn, 1883tik aurrera, mineral horren erauzketa murrizten hasi egin ziren, baina hala ere,
lingoteen produkzioak gorantz jarraitu zuen, eta hori, Bizkaiko burdina mineralez hornitzen
zen. Esportatzetik lorturiko irabaziei esker, Bizkaiko industria siderurgikoak garapen handia
izan zuen, eta horrek hazkunde kapitalistaren hasiera suposatu zuen.

80ko hamarkadan, eskariak behera egin zutenean, kapital autoktonoak ustiatzera bideratu
ziren, Bizkaian, adibidez, siderurgia-sektoreak behin betiko hazkundea hasi zuen. 1900an,
irabazi guztien %45 atzerriko konpanietarako zen, eta berriz, gelditzen zena, %55, Bizkaiko
industria finantzatzeko. Kapital asko erabili zituzten inbertitzeko, labe garaiak eraikitzeko,
honek garrantzi asko izan zuen siderurgiarako. 1882an bi sozietate izan ziren hazkundearen
protagonista: alde batetik Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Acero de Bilbao (Bilboko Labe
Garaiak) eta, bestetik, Metalurgia y Construcciones de Vizcaya (La Vizcaya). Bilboko Labe
Garaiak (1886an, Bessemer prozeduraren bidez) eta La Vizcaya (1888an Siemens-Martin
prozeduraren bidez), altzairua lortuta Bizkaia altzairuaren aroan sartu zela esan daiteke.

EAEko siderurgia Espainiako merkatuaren arabera berregituratu egin ziren. Horretarako,


ezinbestekoa izan zen atzerriko lehiakideak baztertzea. Victor Chavarri, industria-burgesiaren
buru zena, legedi protekzionista lortzeko ahaleginetan hasi zen, merkatu nazionala
babesteko. Barne-eskariari eta protekzionismoaren hazkundeari esker industria metalurgiko
ertaina sortu zen; hori osatzen zuten sozietateak produktuak lantzen zituzten eta aukera
ematen zuten, produktu hoiek merkatuan hedatzeko.

Hobekuntza tekniko berriak aplikatu, eta politika protekzionistak orokortu ziren Europan.
Bizkaian, siderurgia Espainiako merkatua hornitzera bideratu zen, 1891ko muga-zergaren
babes irmoari esker. Ondorioz, siderurgia integrala garatu zen, inportazioak hobetzeko.
Ontzi-sektorea finkatu eta horren eraginez aseguru-etxe handiak sortu ziren.

EAEko kapitalismoa hedatzen hasi zen, Penintsulako sektore ekonomiko askotan inbertsioak
egiten, eginkizun hegemonikoa Espainiako merkatuan eta enpresaburuen buruzagitzan izan
zen. Protekzionismoa etengabea izan zen Espainiako industrian. Industria-egitura hori Bizkaia
eta Gipuzkoa barrurantz hedatu zen azkar.

Ahalmen ekonomiko hoien ondorioz, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat zona guztiz aldatu
ziren. Burgesia indartsua sortzen joan zen. Espainiako banku nagusietako batzuk sortzen joan
ziren: Banco de Bilbao 1857koa, Banco Guipuzcoano 1899koa, Banco de Vizcaya eta Banco
de Comercio de Bilbao 1901ekoak zirenak. Bilboko Burtsa sortu en 1891an. Trenbideak egin
ziren, kanpoko portua eraiki zen eta Jesus Lagundiaren Deustuko Unibertsitatea ireki zuten.

Prozesuek eragin handia izan zuten gizartean, langile asko ekarri zituzten probintzia
mugakideetatik; bestela ezinezkoa izango zen horrelako industria-garapena lortzea.
Finantza-botere handiko oligarkia sorrarazi zuen, Nerbioiren eskuineko aldean finkatu
zirenak; botere ekonomikoa erakusteko ingelesen moduko bizitegi-auzoak eraiki zituzten.
Beste alde batetik, industria-langileria ezkerreko aldean bizi ziren, lantokietatik hurbileko
auzoetan.

Aldaketa handia utzi zuten Bizkaian eta Gipuzkoako eremu handi batzuetan;
nekazaritza-gizarte tradizionalekoak izatetik gizarte moderno eta industrialak izatera igaro
ziren.

Hurrengo hamarkadetan, EAEko industria gehiago hedatu zen eta ondorio sakonak ekarri
zituen gizarterako.

INDUSTRIALIZAZIOAREN ONDORIOAK
(DEMOGRAFIKOAK ETA SOZIALAK)
Industrializazioaren ondorioz, inmigrante asko iritsi ziren eta aldaketa handiak ekarri
zituen EAEko egitura sozioekonomikora. Demografikoaren eraginez, biztanle-kopurua gora
egin zuen; 1876an 450.000 izatetik 1920an ia 800.000 biztanle izatera igaro zen. Bizkaiak eta
Gipuzkoak migrazio-saldo positiboa izan zuten; Arabak negatiboak, nekazaritza-gizarte baten
egiturari eutsi zion. EAEko industriaren lan indarra, Gaztelatik, Galiziatik eta iparraldetik
iritsitakoa zen; EAEko baserri inguruko emigrazioak, Amerikarako bidea hartu zuten.

Urbanizazio-prozesu azkarra egon zen. 1880an, hiru hiriburuak ez ziren hiritzat hartzen.
1920an, hamahiru hiri ertainekoa zen, metropoli nausia Bilbo zen 110.000 biztanle baino
gehiagorekin. 1877an, Bizkaian eta Gipuzkoan biztanleria aktiboa %24koa eta 23%koa zen;
1930ean, %58koa eta %49koa. Horrek agerian jartzen du industrializazio-prozesua oso bizia
izan zela.

Industrializazioak 2 mugimenduen sorrera sortu zituen: langile mugimendua eta


nazionalismoa. Langile-mugimendua industria garapenarekin hazi zen, klaseetan
oinarritutako gizarte berria sortuz. Burgesia industriala agertu zen Bizkaian, botere
ekonomiko zein politikoa kontrolatzen zituena, proletarioen aurrean. Langileriak bizi
baldintza tamalgarrei aurre egiteko mugimendu eta antolakuntza politikoari ekin zion.
Nazionalismoa, sortu berri zen munduari aurre egiteko ideologia politikoa da.
Industrializazioak gaitzetatik, (laizismotik, etorkinengatik, industrializazioatik eta abarretatik)
babestuko zuen euskal gizartea. Bizkaiari loturiko abertzaleek euskal naziotasuna arrazan,
hizkuntzan, lege, izaera eta usadioetan oinarritzen zuten.

You might also like