You are on page 1of 3

“LA LUCHA DE CLASES” ASTEKARIKO ARTIKULOA ( 1896-O5-23 )

1.- KOKAPENA

“Klase borroka”izeneko astekaritik hartutako dokumentua. Bizkaiko sozialisten astekaria zen,


bertan langileen bizi baldintzak salatzeaz gain, beraien eskaerak ere agertzen dira.

Jatorriaren arabera historikoa da, beraz lehen mailako iturria, formaren aldetik periodistikoa
(artikulu bat delako ) eta gaiari dagokionez, gizarteari buruzko testu bat da, langileen
jarreraren berri ematen baitu. Kolektibitateari zuzenduta dagoenez, testu publikoa da.

Ez da egilerik agertzen; astekariaren izena ageri da sinaduran, eta horrek iradokitzen du


editorial bat dela. Dokumentua, Bilbon 1896ko maiatzaren 23an sinatuta dago.

2.- ANALISIA

Testuaren gaia edo ideia nagusia, Bizkaiko meatzetako langileen bizi baldintzen salaketa eta
bizi duten egoera latz hura aldatzeko berehalako konponbidearen eskaera.

Testua sei paragrafotan banatu dezakegu, lehenengoan ,Gallartan, urte bereko maiatzaren
1an egindako asanblada aipatzen da. Bertan Bizkaiko meatzetako langileen egoeraren aurka
manifestatu eta botere publikoei berehalako irtenbidea eskatzeko batzorde bat sortu zutela
azaltzen da.

Bigarren paragrafoan ( ondorengo bi lerroak ), 1890ko greban langileek egin zituzten


eskaerak ( lanaldia murriztea, derrigorrezko barrakoiak eta dendak kentzea.. ) agertzen dira.

Hirugarren paragrafoan 1890 ko greban lortutako lan orduen murrizketa mantentzen dela
baina barrakoiei eta dendei dagokionez ez dela ezer aldatu eta greba egin baino lehenagoko
egoera berdina mantentzen dela dio.

Laugarren paragrafoan , garaiko espíritu liberalaren aurka, lana izateko jasan behar duten
egoera ( barrakoietan bizi beharra, ugazaben dendetan erosi beharra ) salatzen du.

Bosgarren paragrafoan, beraien iritziz egoera honen iraupena liberalismoak adierazten duen
askatasunari uko egiten diola eta inolako gobernuak onartu dezakeela horrelako
zapalkuntzarik argi usten dute.

Azkenengo paragrafoan, Bizkaiko meatzetako langileek esklabotasun berria deitzen diote


egoera honi eta agintariek ez badute sistema horren gehiegikeriak mugatzen prest daudela
grebarekin jarraitzeko azaltzen da.

3.-INGURU HISTORIKOA

Industrializazio prozesua Ingalaterran hasi zen XVIII. mendearen amaieran eta gerora Europan
zehar zabaldu zen ( Alemania, Frantzia, Belgika..). Espainian prozesu hau beranduago hasiko da
konkretuki, XIX. mendearen erdialdean; prozesua geldoa eta zaila izango da, beste gauza
batzuen artean Europako lurraldeen ( mende hasieran industrializatuak ) konpetentziagatik.

Industria iraultza Katalunian ( ehungintza ) eta Bizkaian ( siderurgia) hasi zen. Bizkaian
prozesua hasi zen faktore batzuei esker: Aintzinatik zuen tradizioa ( burdinolak ), kokapen
geografikoa (itsasotik hurbil ), burgesia indartsua egotea eta burdin mineralaren ugaritasuna
eta kalitatea, azken hau oinarrizkoa izanez. Burdinaren erauzketa eta esportazioak etekin
handiak eman zituen eta lortutako kapitala industrian inbertitzeko erabili zen.

Burdina erauzteko esku lan asko behar zen eta inmigrazio masiboa bultzatu zuen, ingurukoa
zein Espainako edozein lekutik zetozen langileak miseriatik ihes egiten. Langile hauek nekazal
ingurua utzi, ( nekazal exodoa ) bizitza kalitatea hobetzeko ideiarekin etorri eta egoera ezin
okerragoarekin aurkitu ziren ( lan baldintza txarrak, lanaldi luzeak, 12-14 ordu, segurtasunik
gabe, barrakoietan pilatuta bizi beharra, ugazaben dendetan erosi beharra oinarrizko
produktuak , oso garestiak eta eskasak…). Arrazoi guzti hauengatik langile mugimenduak hasi
ziren, haien helburua egoera hobetzea eta langileen eskubideak babestea zen.

Errestuarazio garaian langileen aldarrikapenak bi korrente nagusi bideratu zituzten:


anarkismoa eta sozialismoa; Euskal Herrian sozialismoak indar handiagoa izan zuen. Langileak
enpresa handietan egoteak lagundu zuen partidu eta sindikatu sendoak sortzen.

1879.an PSOE ( Alderdi Sozialista Langile Espainiarra ) sortu zuen Pablo Iglesiasek . Euskal
Herrian joera sozialistaren buruzagia Facundo Perezagua izango dugu. Bere gidaritzapean sortu
ziren Bizkaian lehen elkarte sozialistak . Lehena Bilbon eratu zen 1886an eta hemendik
meategien eremuetara zabaltzen joan ziren ( Galdames, Somorrostro, Ortuella eta La
Arboleda).

1887.urtean eman zen Elkarteen legearen babesean, hainbat langile elkarteak ( sindikatuak )
sortu ziren: Lehenengoa 1888.an UGT ( Union General de Trabajadores ) , eta urte batzuetara
beste batzuk: 1910.an CNT ( Lanaren Konfederakuntza Nazionala ), 1911.an SOV-ELA
(Solidaridad de Obreros Vascos- Eusko Langileen Alkartasuna) izera katolikoa zuen sindikatu
nazionalista eta euskalduna.

Lehen garai honetan sindikatuek haien erreibindikazioak lortzeko erabili zuten tresna greba
izan zen. Bizkaian greba ugari eman ziren 1890 tik -1911ra bitartean. 1890ko grebak( testuan
aipatzen dena ) emaitza positiboak izan bazuen ere ( lanaldiaren murrizketa, igandeetako jaia )
ez zituen beste gauza asko lortu ( barrakoietan bizi beharra eta kantinetan erosi beharra…).

XX. mende hasieran industrializatutako eremuetan konfliktibitatea goraka egin zuen, batez ere
Perezaguaren erradikalismoak bultzatuta. 1910.urtean beste greba arrakastatsua lortu zen,
batez ere Canalejasen gobernuak ezker indarren laguntza behar zuelako bere Elizaren aurkako
politika aurrera eramateko. Oraingo honetan lorpenak oso garrantzitsuak izan ziren: 9:30ko
lanaldia, emakumeen gaueko lana debekatzea, laneko istripuen legea, greba egiteko eskubidea
aruatzea, kontratu kolektiboa.

Meatzarien lanuztearen ondoren, tentsioak sortu ziren Alderdi Sozialistaren barruan, alde
batetik sozialismo iraultzailea, Facundo Perezaguarena eta Indalecio Prietoren jarrera
moderatua (Sozialdemokrazia). Azken hau nagusitu zen eta1915an Perezagua PSOEtik
kanporatu zuten.

Euskal sozialismoaren oinarria batez ere kanpotik etorritako biztanleek eratzen bazuten ere,
euskaldunak ere izan ziren tartean, esaterako Tomas Meabe ( Espainako Gazteria Sozialistaren
sortzailea ).

Lehen Mundu Gerraren osteko atzeraldi ekonomikoak, (langileen kaleraketak, soldaten


jaitsierak..) krisi soziala areagotu zuen; sindikatuen hazkundea eta langileen jarrerak
erradikalizatzen joan ziren. 1918.urtean Bilboko eta itsasadarreko langileak PSOEen eta UGT
sindikatuan sartu ziren.

1919an III Internazionala eratu zen, joera marxista-leninista izango zuena eta lehenengo
momentutik PCEk federazio bat izango zuen Bizkaian. Komunistak meatz sindikatua gidatzen
zuten. Buruzagi komunisten artean Perez Solis, Dolores Ibarruri ( La Pasionaria ) eta PSOEtik
banatutako Facundo Perezagua , PCE ko buruzagi garrantzitsuenetako bat izango zena Primo
de Riveraren diktaduran.

Langile mugimenduen eragina ( sozialistak eta komunistak ) haien egoera hobetzea ekarri zuen
naiz eta prozesu geldoa izan.

4.- GARRANTZIA.

Testuan, agerian jartzen dira euskal langile-mugimenduan pisu handia zuen langile-sektore
baten eskaerak; hots, meatzarien eskaerak.

Oso ondo ikusten da ere Bizkaiko langileen egoera eta haien borroka lan baldintzak hobetzeko.
Lehendabizi negoziazioaren bidea aukeratzen badute ere argi usten dute agintari politikoek ez
badute konponbide bat ematen grebekin jarraituko dutela.

Meatzetako langileen manifestazioak , industrializazioak sortutako klase borrokaren adibide


bat dira.

You might also like