You are on page 1of 4

Historiako testu-iruzkinak. 10.

TESTUA. VICENTE BLASCO


IBÁÑEZEN EL INTRUSO
ELEBERRIAREN PASARTEA (1904)
Historia de España
3 pag.

Document shared on https://www.docsity.com/es/historiako-testu-iruzkinak-10-testua-vicente-blasco-ibanezen-el-intruso-eleberriaren-pasartea-1904/7445408/


Downloaded by: aratz-cabezas-paneda (cabezasaratz@arratiabhi.net)
10. TESTUA: VICENTE BLASCO IBAÑEZEN “EL INTRUSO” ELABARRIAREN PASARTEA
(1904)

Aztergai dugun testua historiko-narratiboa edo literarioa dela esan genezake. 1904an Balentzian
idatzia izan zen eta Vicente Blasco Ibañezen El intruso liburutik jasotako pasartea da. Bilboko
kaleetan gertatutako enfrentamendu historiko bat kontatzen du. Izan ere, Blasco Ibañez
Valentziakoa zen, baina Bilbon bizi izan zen hilabete pare batez. 2. Mailako iturri historikoa da
(fikziozko nobela) eta testu honen asmoa meatokietan lan egiten zuten pertsonen bizi baldintzak,
lan baldintzak eta harremanak deskribatzea da, testu publikoa izanik.

Testuaren analisiari dagokionez, 2 atal desberdin bereiz ditzakegu, lehenengo parrafoa eta
bigarrena.

Lehenengo atalean, enkarterrietako, hau da, Bizkaiako meategien kokapen garrantzitsueneko


langileen bizi baldintzak azaltzen dira. Meategien ondoko barrakoietan bizi ziren langileen bizi
baldintzak hain zuzen ere. Bertan bizi ziren lanetik oso gertu egoteko eta lanetik etxera denbora
ez galtzeko. Horrela, burgesen interesak betetzen ziren. Hasiera batean, langileak pozik zeuden
kontu honekin, batik bat kanpotarrak, etxebizitza zeukatelako modu honetara. Zehazki, langile
guztiak elkarrekin bizi ziren barrakoietan euren familiarekin beharrean. Gainera, bizi baldintzak
oso gogorrak ziren: higiene baldintzarik ez zegoen, ez dutxarik ez, ez arropa garbirik, beti janari
berdina jaten zuten, lan egindako arropa berdinarekin egiten zuten lo… Baldintza kaxkar hauen
ondorioz, bizi itxaropena 40 urte ingurukoa zen asko jota, hainbat gaixotasun harrapatzen ziren
eta.

Bigarren atalari dagokionez, meategien eta harrobien desberdintasunak azaltzen ditu Ibañezek.
Meategietan mineralak ateratzen ziren lurrazpitik, azpiegitura gehiago zeuden, tunelak
eskabatzen ziren… Espezializazioa beharrezkoa zen, langileek ikasi egin behar zutelako lan hori
egiten. Aldiz, harrobiak burdina ateratzeko erabiltzen ziren eta mendi gorrixkak osatzen zituzten.
Lan oso sinplea zen, “pico y pala”: harriak hautsi, atera, jaso, biltegira… Edozeinek egin
zezakeen, ez zuenez espezializaziorik behar nekazariek ere egin zezaketen. Izan ere,
industrietan nekazaritzan baino 3 aldiz gehiago irabazten zen, nahiz eta hala ere oso gutxi izan.

Ondorioz, pixkanaka Espainiara ailegatzen ari zen langileen mugimendua zailtzen hasi zen. Izan
ere, nahiz eta harrobiko langileek baldintza hobeak aldarrikatu, euren protestek ez zuten
oihartzun handirik izan, protestatzen zuena ordezkatzea erraza zen eta. Gainera, ehundaka
kanpotar ari zirenez iristen Bizkaiara momentu horretan, kexatzen zirenak ordezkatzea oraindik
ere errazagoa zen.

Testuinguru historikoari dagokionez, nahiz eta kontatutako gauzak 1904. Urtean kokaturik
egon, pairatzen den guztia XIX. Mendearen amaierako eta hurrengo mendearen hasierako
sozietate berriaren berreraikuntzaren gaiari dagokio.

Espainia XIX.mendera arte erregimen zaharrean murgilduta egon zen; ez zegoen askatasunik
klaseetan banatutako gizarte horretan. Europatik askatasuna aldarrikatzen zuten ideia liberalak
iristen hasi ziren. Ekonomikoki, kapitalismoa edo liberalismo ekonomikoa hasi zen sortzen Adam
Smith-en eskutik, jabetza pribatuan eta merkatu askean oinarrituta.

Garai horretan, Espainian gailentzen zen sektore ekonomikoa 1. sektorea zen, nekazaritza eta
abeltzaintza adibidez. Bizi ziren 15 milioietatik, 13 milioi nekazariak ziren. Bestalde, Espainian
desamortizazioa 2 aldiz gauzatu zen, bat Mendizabalen eskutik elizari lurrak kenduz eta bestea
Madozen eskutik jauntxoei lurrak kenduz. Horrela, lurrak pribatizatzea lortu zen Espainian,

Document shared on https://www.docsity.com/es/historiako-testu-iruzkinak-10-testua-vicente-blasco-ibanezen-el-intruso-eleberriaren-pasartea-1904/7445408/


Downloaded by: aratz-cabezas-paneda (cabezasaratz@arratiabhi.net)
estatuak bere galera ekonomikoei aurre egiteko irabazitako diruaz gain.

Bitartean, politikoki XIX. Mendean izugarrizko aldaketak egon ziren. Hauek, maiztasunez
gertatzen joan ziren Berrezarkuntza ezarri zen arte (1875). Berrezarkuntzako lasaitasun
politikoak egonkortasuna ekarri zuen eta industrializazioa garatzen hasi zen horri esker.

Europan industria iraultza XVIII. Mendearen bukaeran eta XIX. Aren hasieran gertatu zen Britania
Handian. Hemen, industrian eta makinerian oinarritutako ekonomiak eskulan tradizionalaren
lekua hartu zuen. Hasiera batean, ikatzez hornitutako lurrun makinek zein oihal industriako
mekanizazioak ekoizpen ahalmena handitu zuten. Horrela, metal hutsezko makineriak eta
lanabesek beste industriak mekanizatzeko prozesua erraztu zuten XIX. mendeko lehen bi
hamarkadetan.

Espainian, zehazki Bizkaian, beranduago garatu zen industrializazioa. Nahiz eta hasiera batean
esklusiboki Bilboren inguruan gertatu, pixkanaka hedatzen joan zen. Siderurgia, metala eta
burdinaren industria, garrantzia hartzen hasi zen horren tradizioa zegoelako Euskal Herrian.
Euskal Herrian ekoizten zen gehiena Espainian saltzen zen, horregatik, Espainiar merkatuarekiko
menpekotasuna zegoenez, Bizkaiako burgesek aduana zabaldu nahi zuten beraien produkzioa
Espainian saltzeko.

Honez gain, kanpotik etorritako eskulanak garrantzi handia eduki zuen, enpresetan bertakoek eta
milaka kanpotarrek egin baitzuten lan. Burgesiari dagokionez, protagonismoa bereganatzen joan
ziren: oso garrantzitsuak ziren meatzeen jabe ziren atzerriko konpainiekin batera.

Bizkaiako industrializazioaren lehen pausoak 1840 eta 1870 bitartean gertatu ziren. Bergarako
besarkadaren ondoren aduanak kostara pasa ziren, Euskal industriari Espainiako merkatura
ateak zabalduz. Sortutako lehen industriak siderurgia arlokoak izan ziren eta Espainiako
konpetentziak modernizazioa bultzatu zuen. Ybarra familia, Nuestra Señora del Carmen eta
Bilboko bankuak garrantzi handia hartu zuten.

1870etik aurrera industria garatzen eta meategien ustiaketa egiten hasi ziren. 1869ko Meatzeko
Legeak ahalbideratu zuen Espainiako meategiak modu modernoan ustiatzea eta kanpo
inbertsioak egitea. Goi mailako burgesia indartu egin zen eta 1887tik aurrera ekonomiaren
ikuskera nazionalista garatu zen.

1891 eta 1901 bitartean “boom” ekonomikoa gertatu zen. Izan ere, Kuba galdu ondoren (1898)
hango espainolak itzuli ziren eta han irabazitako dirua ekarri zuten. Gainera, ondorengoak
sortzen joan ziren: Bizkaiako bankua, Bizkaiako labe garaiak, komertzioaren bankua, Bilboko
burtsa, Deustoko unibertsitatea, trenbideak… Ontzigintza-sektorea finkatu egin zen euskalduna
izeneko enpresa sortuz eta bitartean inguruan aseguru-konpainiak eratu ziren. Hala ere, esan
beharra dago Euskal Herriko beste probintziatan ez zela ia industriarik garatu.

Hau guztia gertatzen zen bitartean, Marxen ideologia jarraituz Langile mugimendua sortzen joan
zen “Munduko langileok, batu zaitezte” leloa jarraituz. Marxen ideologia jarraituz, sozialismoa ere
eskutik lotuta zihoan. Langileak euren baldintza txarren aurrean burgesen aurkako mugimenduak
antolatzen hasi ziren, euren batasuna baitzen bide bakarra, eta sindikatuak sortzen hasi ziren.

1886an, Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilboko tipografoen talde
batekin. Denborak aurrera egin ahala, langileen bizimodua eta lan egoera zaildu egin ziren eta
lan gatazkak areagotu. Ugarienak meatzari inguruetan izan ziren eta sozialismoa milaka langile
mugiarazteko gauza zen indar politiko bilakatu zen. Diputatu sozialista bat lortzeko benetako

Document shared on https://www.docsity.com/es/historiako-testu-iruzkinak-10-testua-vicente-blasco-ibanezen-el-intruso-eleberriaren-pasartea-1904/7445408/


Downloaded by: aratz-cabezas-paneda (cabezasaratz@arratiabhi.net)
aukera zuen hauteskunde barrutia Bizkaia zen. Manuel Orte izan zen 1891ko hauteskundeetan,
Bilboko udaleko zinegotzi aukeratu zuten PSOEko lehen hautagaia.

Meatzarien lehen greba garrantzitsua 1890ean izan zen, “La Gran Huelga” eta langileek emaitza
onak lortu zituzten. 1892koak, ostera, porrot egin zuen, baina hemendik aurrera grebak
maiztasunez gertatzen joango ziren. Gainera, esan beharra dago langile mugimenduak eta
sozialismoak arrakasta gehien Bizkaian eduki zutela.

1915ean, euskal sozialismoaren barruan politika moderatuagoa agertu zen, Perezaguaren


erradikalismoaren ondoan. Joera horren ordezkari nagusia Indalecio Prieto izan zen eta
helburutzat errepublika zeukaten. Bestalde sozialismoa 2 zatitan banatu zen: sozialismoa
(PSOE) eta komunismoa (PCE), eta anarkismoak ez zuen ia arrakastarik izan.

Sabino Aranaren ustetan sozialismoa maketo eta ateoen ideologia zenez, E.L.A. (euskal
langileen alkartasuna) sortu zuen. Sindikatu hau abertzalea eta katolikoa zen bi oinarri ideologiko
zituen. Bestalde, sindikatu katolikoak sortu ziren gehien bat Nafarroan eta sindikatu anarkistek
C.N.T. (erradikalagoa) eta U.G.T. (moderatuagoa) sortu zuten. Hala ere, ez zuten arrakasta
handirik izan sozialismoaren aldean.

Ondorioei dagokionez, testua hau idatzia izan ondoren Industrializazioaren lehenengo pausoak
eta langileen mugimenduaren giroa sortzen hasi zen Espainian. Ondorengo urteetan, langile
mugimendua geroz eta garrantzi handiagoa hartzen hasi zen Euskal Herrian, batik bat Bizkaian.
Izan ere, langileek geroz eta gehiago borrokatuko dute beraien baldintza txarrak hobetzeko.

Eleberri honen eragina ez zela erabakigarria izango langileen egoera hobetzeko uste ohi da,
baina bai kontzientziak iratzartzeko arazoa hauen aurrean. 1904 urtean, lege batek onartu zuen
igandeetako atsedena eta 1910ean beste batek meategietako lanaldia 9 ordu eta 30’ erabaki
zuen. 1919 arte itxaron beharko zen 8 orduko jardunaldia, asteko 48 ordu, adosteko meatze-
jabeekin.

Orduz geroztik, Gauzak asko hobeto dira, hau da, gaur egin dauzkagun lan baldintzak garai
horretan protestatzen eta grebak egiten egon ziren langileei esker dauzkagu. Hala ere, egoera
hau gaur egun Espainian dagoen %17ko langabeziarekin konpara genezake, hauen baldintzak
hobetzeko bide luzea geratzen da eta.

Document shared on https://www.docsity.com/es/historiako-testu-iruzkinak-10-testua-vicente-blasco-ibanezen-el-intruso-eleberriaren-pasartea-1904/7445408/


Downloaded by: aratz-cabezas-paneda (cabezasaratz@arratiabhi.net)

You might also like