You are on page 1of 3

10.

TESTUA: VICENTE BLASCO IBAÑEZen “EL INTRUSO” ELEBERRIAREN


PASARTEA (1904).

1.- KOKAPENA

Aztergai dugun dokumentua historiko-literarioa da (eleberri baten pasartea). Testuak


errealitate sozialaren berri ematen digu, errealitatea deskribatzen du. “El Intruso” eleberritik
islatutako pasarte honetan, Bizkaiko meatzariek pairatzen zuten lan egoera kaskarra
azaltzen da modu oso errealistan. Horretarako Aresti izeneko lekuko batez baliatzen da,
(errealitatean garaiko Areiltza medikua, meatzarien alde lan bikaina egin zuena). Langileen
etxebizitzen egoera, janaria eta lan baldintzak aipatzen direlarik. Testuak gai sozialak
jorratzen ditu.

Egilea (indibiduala) Vicente Blasco Ibañez da (1867-1928), Berrezarkuntza garaiko


nobelagile eta kazetari ospetsua izan zen. Erregionalismotik bideratu zuen hasieran bere lan
literarioa, baina berehala arazo sozialak planteatu zituen, ideologia antiklerikala eta
errepublikarra adieraziz. Berezarkuntza sistemaren aurkako kanpainak ere burutu zituen eta
Parisera erbesteratu behar izan zen.

Hartzailea kolektiboa, helburu publikoa duen testua da.

Lana, Valentzian publikatu zen 1904. urtean.

2.- ANALISIA

Gaia: Bizkaiko meategietako langileen bizi baldintzak deskribatzen ditu (peoien etxebizitzak,
janari mota, lan egoera).Baita lan tokiak ere.

Testua bi paragrafotan banatuta dago baina hasteko (lehenengo lerroan), deskribatuko duen
esparruan kokatzen gaitu.

Lehenengo paragrafoan Aresti lekukoa aipatzen da; Areiltza doktorearen ordezkoa


eleberrian. Berak, langileek ( lan gogorra egin eta gero) janari eskas-eskasa eta txarra
hartzen zutela esaten digu. Beraien etxe bizitzak edo barrakoiak ere aipatzen dira: txikiak,
zikinkeriz beterik, aireztatu gabekoak, hotzak; modu oso errealistan islatzen da hango giroa
(meatzari guztiak zikin zikin eginda denak bata bestearen gainean lo egiten, jasan ezineko
kiratsa…).

Hurrengo paragrafoan meatokietako lan motak deskribatzen dira: Lurrazalekoa, bertara


kanpotarrak etengabe heltzen ziren lan bila, prestakuntza gabeko pertsonak (ez zen
pretakuntzarik behar harrobietan lan egiteko, ez horrela lurpeko meazuloetan) beraien
jatorri lekuetatik, gosea zela eta ihes eginik. Harrobia zen, beraz, langile asaldatzaileen
etsairik gogorrena.
Amaierako pesismismoa nabaria da, argi dago, langileen etorrera masiboa ez bazen eteten
ez zirela inoiz eskubideak eskuratuko.

3.- GARAI HISTORIKOA

Euskal Herriko (batik bat Bizkaian) industrializazioa XIX. mendearen bigarren erdialdean
hasi zen. Lehen urratsak 1839-72 bitartean eman ziren.
Aduanak kostaldera aldatu zirenean (1841an), kanpoko merkataritza zaildu egin zen eta
Bilboko burgesia industrian inbertitzen hasi zen. Garai honetan sortuko ziren lehen industria
siderurgikoak. Hala ere burgesiak ez zuen kapital nahikorik. Kanpoko faktore bati esker
lortu zen horretarako behar zena: Bessemer bihurgailuaren asmakizuna (1855). Altzairua
lortzeko prozesua azkartu eta hobetu egin zuen labe honek, baina burdin mineral mota jakin
bat erabili behar zen, burdin ez fosforikoa. Honelakoa Somorrostroko meatzetan ateratzen
zen.

1863an minerala esportatzeko debekua indargabetu zen. 1865tik aurrera, atzerriko kapitalez
eratutako zenbait konpainia sortu ziren burdina eruazi eta esportatzeko. 1868ko legeak
erauzteko askatasuna (edozeinek erauzteko) dekretatu zuen.

1870ko hamarkadan esportaziotik ateratako etekinak bertako industrian hasi ziren


inbertitzen. Baina 3. Gerra Karlistak eten zuen prozesua. Gerra amaitu (1876) eta foruak
ezabatuta (1878a. lagungarria izan zen Kontzretu ekonomikoa jarri zen martxan) hazkundea
azkartu egin zen.

Garai honetan industria handia sortzeko aukera izan zen Bizkaian. Somorrostroko
burdinaren erauzketak eta esportazioak (Ingalaterrara gehien bat) gora egin zuten.
1880-1890 bitartean produkzioaren %90 esportatu zen. Etekinak izugarrizkoak izan ziren.
Meatzaritzatik atera zen beraz, burdingintzaren garapenerako eta Bizkaiko garapen
industrialareko behar zen dirua.

Minerala erauzteko beharrak esku lan ugari ere eskatzen zuen eta honek inmigrazioa
bultzatu zuen. Milaka langile etorri ziren inguruko lurraldeetatik hasieran eta urrunagotik
gero, haien jaioterriko probeziatik ihes egiten. Blasco Ibañezek ondo islatzen du nolakoa zen
pertsona horien egoera: lan orduak mugagabeak, soldata eskasak, meatzen jabeen
kantinetan erosi beharra, ohe zikinetan pilatuta lo egin beharra izerdiz edo euriz bustitako
jantziak soinetan zituztela, gorputz jantzi eta kirasdunak elkarren bila beroa lortu nahian...

Inmigranteen etorrerak aldatu egin zuen egitura sozio-ekonomikoa, batez ere meatzaritza
jarduera burutzen zen tokietan (hiritartzen prozesua, heriotza tasaren gorakada, bizilekuen
arazoa, pilaketa, akulturazioa, klase-kontzientziaren sorrera, elkarte politiko eta sindikalen
sorrera…) eta amaiera eman zion langileen eta ugazaben arteko harreman paternalistari.

Gatazkak sortu ziren lan baldintzak hobetzeko, meatze gune osoan hedatu ziren eta
sozialismoa indar politiko garrantzitsua bihurtu zen. 1886an Facundo Perezaguak lehenengo
elkarte sozialista sortu zuen Bilbon.
1890an garrantzi handiko greba egin zen Bizkaian eta zerbait lortu arren (10 orduko
lanaldia, igandeetako atsedena) gauza asko geratu ziren bete gabe patronalaren aldetik.

1892ko grebak ez zuen arrakastarik izan, sozialismoak ez zuen oraindik behar zen beste
heldutasuna lortu eta naiz eta erradikalizazioaren bidea hartu, ez zen benetan sendotu
1911rarte.

XX. mende hasieran industrializatutako eremuetan konfliktibitatea gora egin zuen, batez ere
Perezaguaren erradikalismoak bultzatuta eta greba arrakastatsuak izan ziren !890-1911
bitartean. Adibide gisa 1910ko grebaren ondoren Canalejasen gobernuak onartutako
neurriak ditugu: lanaldiaren murrizketa 9:30tara, laneko istripuen legea, emakumeen gaueko
lana debekatzea, greba egiteko eskubidea onartu eta kontrato kolektiboak.

Abertzaleen artean ere Euskal Langileen Alkartasuna sortu zen ELA (1911), EAJren
inguruko sindikatu kristaua; hauentzako sozialismoa ideologia arrotza bait zen.

4.- GARRANTZIA

Dokumentuak errealismo handiz erakusten du nolakoa zen XX.mendearen hasieran


Bizkaian lan egiten zuten meatzarien bizitza. Langile horien bizitzaren argazki moduko bat
da. Gaur egun onartezintzat joko genukeen egoera bat ikusarazten digu, eta hortaz,
gizarte-salaketa egiteko balio du.

Halaber, baliagarria da ulertzeko nola sortu zen langile-mugimendu antolatua; mugimendu


hori, hasieran, sozialismoarekin lotu zen. Edonola ere, meatzaritzako sindikalismoa ez zen
1911rarte sendotu.

You might also like