You are on page 1of 3

º.10.TESTUA.

VICENTE BLASCO IBAÑEZ/EN EL INTRUSO ELEBARRIAREN


PASARTEA (1904)
Testu hau, jatorriaren arabera oinarrizko iturri historikoa da.

Formaren aldetik literarioa, narratiboa, nobela baten zati bat delako. Edukiaren aldetik soziala
da.

Egilea Vicente Blasco Ibañez. Valencia-ko idazle famatua da, errealismo eta naturalismoaren
arteko estiloa jarraitzen zuen. Areilza doktorearen laguna izan zen. Areilza, mediku bizkaitarra,
Bizkaiko meategietan lan egin zuen, eta honek deitu egin zion eleberri hori egiteko .Testuan
agertzen diren pertsonaiak, benetakoak dira, baina izenak aldaturik dituzte, adibidez Aresti
protagonista, Areilza doktorea da .

Testu publikoa da, liburu baten pasartea delako. Espainiako gizarte osoari zuzenduta.
Nazionala.

Testuaren helburua meategietan lan egiten zuten langileen bizi- baldintza gogorrak salatzea
da

Argitaratuta Valencia 1904an. Idazleak eleberria idazteko denboraldi bat egin zuen
Bilbon.Enkarterrietako meategietan kokatuta. Langileen mugimenduaren hasiera.

ANALISIA

Hiztegia

-Peoien-etxea: meategietan lan egiten zuten langileak bizi ziren barrakoiak,guztiz ziztrinak eta
beti zikinak. Lo egiteko.

-Harrobiak. Lur gainean ustiatzen ziren meak.Han lan egiten zuten meatzariak ez ziren
espezializatuak izan behar, beraz, langileak ordezkatzea askoz erresagoa zen.

- Aresti: Doktor Areilza irudikapena. Burges familiakoa; XIX_XX. mendean Bizkaiko medikua.
Trianoko ospitalean lan egiten zuen (meategietan).

- Enkarterriak: Bizkaiko eskualdea non meategi ugariak daude.

- Eskubideak: Lan –baldintzak eta bizi-modua hobetzeko, langileek eskatu zutena.

Ideiak

Ideia nagusia, Enkarterrietako meatzaritzan lan-eta bizi baldintzak deskribatzea.

Lehenengoan eta bigarren paragrafoan datu asko ematen dira, meategietan lan egiten zuten
peoien etxea definitzeko eta zituzten baldintza txarrak deskribatzeko . “ Aresti “ hartzen ditu
lekuko bezala. Barrakoiak, meatzariek bizi ziren alokairuzko bizilekuak ziren ugazabarenak ziren
Meatzarien eguneroko egoera azaltzen dute: lan gogorrak ( 2. paragr, 2 lerroan adibidea),
jornala, bizilekua (barrakoiak), bizi baldintzak ,elikagaia eskasa, antihigienikoa…(adibideak
testutik hartu)

Azken paragrafoan, beste ideia oso garrantzitsua ematen da,langileek bere egoera aldatzeko
haiek egin behar dutela adierazten du. Bere lana gogorra da baina aldi berean errazak eta
kanpotik eskulan ugaria dator eta hori oztopo zela lan-baldintzak hobetzeko. Dena den, hori ez
zen laneko esplotazioaren kausa nagusia.

TESTUINGURUA

1876.tik aurrera, burdinaren ustiapen masiboari esker, Bizkaiko Industria Iraultza hasi zen ,
burdina ustiapena masiboa hau esportatzeko eta Bizkaiko industriarako izan zen. Burdinaren
balioaren zatirik handiena Bizkaian geratu zen, eta hark emandako etekinak siderurgian eta
ontzigintzan inbertitu ziren. 1879-1882ra, hiru siderurgia eraiki ziren eta 1902an, hauen
kapitala batzen, Bizkaiko Labe Garaia sortu zituzten.

Industrializazioa eragindako aldaketa ekonomikoen ondorioz, gizarte-talde berriak sortzen


hasi ziren , negozio burgesia, lanbide liberaletatik zetozen klase ertaina eta langile-klasea ,
emigrantez osatuta. Gizarte-aldaketa horiek bizimoduak eta ohiturak aldatu zituzten, eta
pentsamolde berria eratu zuten.

Bizkaian XIX mendean ematen den hazkunde demografikoa industrializazioa ereduarekin eta
garapenarekin lotuta dago. Bizkaian, industrializazioak eskulan ugari inportazioa eta eskulan
hori gune geografiko txiki batean biltzea ekarri zuen, Bizkaiko meategietan eta Itsas adarraren
aldeko udalerrietan. Immigrazioa faktore nagusia izaten.

Langileen bizi eta lan- baldintzak larri eta penagarriak. Oso lanaldi luzeak izateaz gain, nagusiek
eraikitako barrakoietan pilatzen ziren langileak, edota oso higiene baldintza txarreko langile-
auzoetako etxebizitzetan; gainera, horri guztiari elikadura eskasa gehitu behar zitzaion.

Meategietako langileen gorakadak bizilekuen arazoa ekarri zuen: barrakoietan, peoi-etxeetan


edo alokatuko etxeetan bizi ziren; familia batzuek, beren etxebizitza alokatu egiten zioten
beste familia bati, elkar bizitzen. Langile ezkongabeek, berriz, familia baten gela alokatzen
zuten edo Konpainiek haien lurretan eraikitako barrakoietan bizi ziren.

Hasieran, meategietan, janaria( ogia, urdaia, patatak, indabak, ardoa .. .) jabeen kantinetan
baino az zitekeen eros. Langileek ez zituzten berehala ordaintzen; ordainketa – egunean
jornalaren eta egindako erosketaren arteko kendura kobratzen zuen langileak. Nahitaez
kantinetan erosi beharrak gehiegikeriak eragin zituen eta lan gatazkak ekarri zituen.

Bizitzeko baldintza eskasak, higiene faltak, soldata baxuak eta lan saio gogorrek sortutako
egoerak hilkortasunaren gorakada ere ekarri zuen. Bizkaiko langile klasean heriotzaren arrazoi
nagusiak birietako gaixotasuna eta infekziosoak ziren. Horretaz gain, Istripuak oso ugariak
zirenez, Gallartako meategien aldean ospitalea handi bat eraiki zuten -Trianoko ospitalea - Dr
Areilza zuzendaria zen. Medikuntzaren aurrerakada handia izen zen urte horietan.
Langileen arteko klase kontzientzia gero eta handiagoa zen. Industrializazioa aurrera joan ahala
elkarte politikoak eta sindikalak sortu ziren. Egoera oso aproposa, ideiak sozialistak eta
iraultzaileak langileen artean hedatzeko.

1890ko maiatzean, meatzariek greba orokorra hasi zuten, greba horri fabriketako langileak
gehitu zitzaizkion eta gatazka orokortu zen. Bortitza izan zen greba. Azkenean, langileen
aldarrikapenei arrazoia ematen zien akordio bat behartu zuen, baina patroiek ez zuten guztiz
errespetatu. Greba hori erabakigarria izan zen Bizkaiko langile- mugimendua eratzeko eta
garaipen bat sozialismorako

1890 urtetik eta 1910 urte bitartean, bost greba orokor eta bortitza izan ziren.

TESTUAREN GARRANTZIA

“ Euskadiko Historia Garaikidea” Santillana-Zubia liburuaren 63 orr.

You might also like