You are on page 1of 4

12 . TESTUA .

LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23)


Bizkaiko Langileei
(...) Bizkaiko meatzeetako langileek maiatzaren 1ean Gallartako frontoian bildurik,
manifestazio zaratatsuak egin zituzten meatze eskualde hartako erregetxoek
derrigorrezkotzat jotzen zituzten kuartel eta dendak mantentzearen aurka, eta batzorde bat
eratu zuten botere publikoei edo haien ordezkariei haiek berehala eta erabat
desagerrarazteko (...)
Meatzeetako langileak bat eginik altxatu ziren greban 1890ean, lanaldia murriztea eta
derrigorrezko barrakoi eta dendak kentzea aldarrikatuz. (…)
Gaur egun, nola edo hala, 1890ean ezarritako lanaldiari eusten zaio, baina derrigorrezko
barrakoi eta dendei dagokienez, lehenengo grebaren aurrean bezala dago egoera, oso- oso
alde txikiarekin, meatze zona guztian.
Bizkaian, legeak gutxietsiz eta mendearen izaera liberala murriztuz, nahitaezko baldintza da
lanean onartua izateko, etxe ez higienikoetan bizitzea eta janariak, onak edo txarrak (ia beti
txarrak eta eskandaluzko prezioetan), denda jakin batzuetan erostea.
Hori, gure iritziz, hainbestetan ahoan hartutako lan askatasunari egiten zaion eraso larri bat
da, osasun eta higiene legeei egiten zaien iraina eta, batez ere, inongo gobernu kultuk
onartu behar ez lukeen zapalkuntza antihumanitario bat da.
Baina Bizkaiko meatzeetako langileek, esklabotasun berri eta higuingarriaren ikur diren
derrigorrezko kuartel eta dendak desagerrarazteko, grebarako legezko eskubidea
aldarrikatuko dute, baldin eta gobernuak eta agintariek uste ez badute benetako krimenak
egiten dituzten kontzientziarik gabeko zapaltzaileen aseezintasunari muga jarri behar zaionik
.
La Lucha de Clases (Bilbo), 1896-05-23.

1. TESTUA IDENTIFIKATZEA Testuaren kokapena (testu mota,egile,jasotzaileak


garaia
Aztertu beharreko testua 1896ko Maiatzaren 1 dela eta zabaldutako panfletoa da eta
“ La lucha de clases” astekarian jasota. Bertan Bizkaiko meatzarien langileen bizi
baldintza kaskarrak jasotzen dira,bereziki barrakoi eta dendei dagokienez .

TESTU MOTA :

- Narratiboa (Zirkunstantziala edo informatzailea), iritzi artikulua.

- Soziala, politikoa

-Lehen mailako iturria

EGILEA Ezin da jakin nor izan zen idazle zehatza, baina mende amaieran ideia
sozialistak zabaltzeko argitalpen batzuk zeuden, garrantzitsuena “La Lucha de
Clases”, Bilbon argitaratzen zen astekaria 1894tik, Unamunok artikulu ugari idatzi
zuela eta Tomas Meabe zuzendaria zela.

NORI ZUZENDUA Testu publikoa da, zehaztu

GARAIA 1896ko Maiatzaren 1 eta gero, industrializazio gertatzen ari denean eta
Berrezarkuntza garaian. 1890eko Greba Handia eta gero.
HELBURUA: Langileen bizi-baldintza kaskarrak eta bete gabeko konpromisoak
salatzea.

2. BARNE- AZTERKETA Testuaren analisia:testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea

TESTUAK DIOENA XIX . mendearen amaieran Bizkaiko meatzariek pairatzen


zituzten bizi baldintzak salatzen ditu eta langileen borrokaren bidez soilik hobetuko
dela egoera.

-1890ko greban lortutakoa eta oraindik lortu beharrekoa (barrakoiak eta


dendak)

-Garaiko lege eta mendeko izaera liberala ez dela errespetatzen ere aipatzen
du

-Greba eskubidea aldarrikatzen du.

HIZTEGIA AZALDU

-“La lucha de clases” astekaria, errepikakorra?

-Langile mugimendua

-Maiatzak 1

-Erregetxoak

3. TESTUAREN AZTERKETA . Testuinguruan jartzea testua bere prozesu historikoan


ezartzea. ikuspegi ideologiko, soziala, politiko eta ekonomikoa
NOIZ

INDUSTRIALIZAZIOA ALDIAN LANGILE MUGIMENDUAREN SORRERA

TESTUA AIPATU

-Industrializazioa Euskadin,

-Meatzaritzak Bilbo inguruko arroetan langile pilaketa ekarriko du

-Langileak etorri ziren, ondorioak

-Lan eta bizi baldintza oso kaskarrak: barrakoi zikina, kalitate txarreko denda
garestietan erosteko ezinbestekotasuna

-Eskulana ez zen oso espezializatua beraz lan eta bizi baldintza duinak lortzea
zailagoa izango da beti lan egoteko prest zegoena topatzen baitzuten .
-Meatzariak izan ziren Bizkaian lehenengo greba egin zutenak, sozialismoa errotu
zutenak .

-Mugimendu sozialistak Bizkaian 1890 inguru jaio zen. Industrializazioren ondorioz


langile mugimendua sortzeko baldintzak gertatu ziren .

-Perezaguak langile borroka zuzendu arte, manifestaldi batzuk baino ez ziren egin
Bizkaian. Berak markatuko du lehen sozialismo bizkaitarraren ildoa erradikalizazioren
bidetik eta greba erabiltzea tresna moduan.

1890ean , estatuak sufragio unibertsala ezartzen duenean eta munduan lehenengo


Maiatzaren 1 ospatzen denean,sortu berria den II Nazioartekoaren
eskutik,lehenengo manifestazio handia izan zen,meatzeetan lehen greba
orokorrerako deia egin baitzuten , ” Greba Handia ” ia meatze guztiak gelditu ziren .

Loma eta Zappino jeneralen manifestuak ez betetzeak suposatuko


duena.
1890-92ko grebak eta gero Bizkaiko langile mugimenduaren aldi militantea izango
da, Lehen Mundu gerra arte iraungo du eta sozialismoaren zuzendaritzapean langile-
ugazabaren arteko harreman gogorrak izango dira eta lau greba orokor egongo da
1910 arte .

Sozialismoaren bigarren aldia Prietorena

Aldizkarien garrantzia azpimarratu behar,

Sagasta boterera heltzean 1881an inprenta legerik aurreratuena aldarrikatuko du,


Gullón legea (argitalpen bat bakarrik murriztu ahal Kode Penalaren kontra bazihoan,
erabaki judiziala)
Hori dela eta kazetaritzak eta argitalpenek garrantzi handia hartuko dute eta garapen
handia egongo da prentsa politikotik edo alderdi prentsatik prentsa industrialera.

4. ONDORIOA Testuaren garrantzia Kokatzen den aldi historikoa ulertzeko,testu horrek


duen garrantzia adieraztea
Testu garrantzitsua langileriaren baldintzak salatu eta konpontzeko.
XIX .mendeko bizi baldintzak hobetzeko langileek mugimendu eta greba ugari egin
behar izan zuten,1890 grebaren ondorioz langileek haien aldarrikapen batzuk lortu
zituzten baina beste batzuk ez ziren bete; horregatik, sindikatuek politikarien jokaera
kritikatu behar dute eta gogorarazi behar diete zein den haien benetako eginkizuna.
Langileria mugimenduaren garapena, Sozialismoaren bigarren aldia Prietorena
moderatuagoa, hitzarmenaren aldekoa, PSOE (1879), UGTren sorrera (1888) PCE
sorrera(1922); baita 1911tik aurrera Euskal nazionalismoarena ELAren eskutik.

Grebak eta langileen aldarrikapena gure gizartean eta Historian izan duten garrantzia
azpimarratzen du testu honek.

You might also like