You are on page 1of 5

5.

GAIA: EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA


HAREN GIZARTE ONDORIOAK

1. KONZERTU EKONOMIKOAK (3.gaiaren bukaerakoa)


Zer nolako garrantzia izan zuten industrializazioan?
Espainian industrializazioa eman zen bi foko ezberdinetan: Katalunian eta Euskadin. Industria
periferian kokatuta baitzegoen. Lehenengoz Kataluniakoa izan zen eta ostean Euskadikoa.
Euskadiko industrializazioa gertatzeko oso garrantzitsuak izan ziren kontzertu ekonomikoak eta
lehenagoko foruen abolizioak (1876). Kontzertu ekonomikoak eman arte ez zen gertatu
benetako industrializazioa. Euskadin, industrializazioa 1875tik 1923ra izan ziren; beraz, ez da
kasualitatea.
Zergaitik sartzen dira kontzertu ekonomikoak momentu honetan?
Canovasek 1876an, Espainiako konstituzioa agindu zuen, kode bakarra izan behar zen eta
horregatik uztailean, foruetako abolizioa sinatu zen. Baina, berak esan zuen Euskal lurralde
historikoetako diputazioak (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa) bilduko ziren gobernuko ordezkariekin,
foruak egokitzeko. Honen ostean, 1878an, Euskal probintzietako kontzertu ekonomikoak sinatu
ziren.
Bestalde, Canovasek ikusten zuen probintzia horietan bazegoela antolamendu bat eginda.
Hortaz, berak pentsatu zuen haien antolamendu bat sartu, denbora galera zen.
Garai horretan, Alemanian sistema federala zegoen (parte bakoitzean euren lege eta
erakundeak izatea). Frantzian aldiz, dena zentralizatuta zegoen. Europan bien artean zein zen
hobea eztabaidatzen zen. Canovasek hori ikusita sistema desberdin bat izango zuela esan zuen.
Akordio bat egin zuen burgesekin. Baina ekonomikoki, Euskal lurraldeetan izango zuten akordio
berezi bat, guztiak ordaindu beharko genituzke zergak lurralde historiko bakoitzean.
Diputazioek jasoko zituzten zergak, eta horietatik, kantitate finko bat emango zioten Madrileri,
kupoa deritzona. Horrelako sistema nahi zuten, euren zergetatik jasotako dirua
berreinbertituko zituzten gure azpiegituretan. Gaur egun, ordaintzen dugun dirua
berreinbertitu eta institutuak, ospitaleak... egiten ditugu. Madrilek, inbertituko du diru hori
beste lurraldeetan, esaten zutelako gehiago behar zutela han hementxe baino. Hori saihesteko,
kontzertu ekonomikoak genituen, ordaintzen genuen guztia berriro inbertitzen zelako hemen.
Hori nahi zuten hemengo industrialek momentu horretan.
Azkenik, Francok bertan bera utzi egin zituen Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak
1937an. Baina ez Araba eta Nafarroakoak, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzia traidoreak zirelako.
2. BIZKAIKO INDUSTRIA IRAULTZA ETA GIPUZKOAKO INDUSTRIALIZAZIO PROZESUA
Bakarrik interesatzen zaigu Bizkaia eta Gipuzkoakoak, Araba eta Nafarroako industrializazio
prozesuak hurrengo mendean (XX. mendean) gertatu zirela soilik esan. Eta lotuta egon zirela
jakien nekazaritza horretatik ateratako industriarekin; Francoren garaian gertatu zen.

Protekzionismoa: inportatzen zituzten produktuen gainetiko zergak ezartzea.


Librekanbismoa: ezartzea ekonomiaren askatasuna.
BIZKAIA
Euskadin arrazoi ezberdinak egon ziren industria garatzeko. Alde batetik, kontzertu
ekonomikoek izan zuten garrantzia. Bestaldetik, foruek ere, aduanak lurraldearen barrualdean
kokatuta baitzegoen.
Euskadin burdinolak eta ontziolak zeuden lehendik. Burdina lantzen genuen burdinoletan eta
itsasontziak egiteko. Burdinolak burdinaren ondoan kokatuta zegoen, basoetatik hurbil, energia
iturria aprobetxatzeko (landa ikatza). Egurretik ikatza ateratzen zuten. Guk geneuzkan basoak
agortu egin ditugu. Burdina esportatzen hasi zen Ingalaterrara. Bertakoek gure burdina nahi
zuten merkea zelako, oso erreza baitzen eraztea. Hori dela eta, hemengo familia batzuk lortu
zuten dirutza. Arazoa zen, Ingalaterrak fletea ordaindu behar zuela erosten zuen bakoitzean,
erosleek ordaintzen zuten garraioak. Hortaz, konponbide bat aurkitu zuten ingelesek; guk
burdina bidaliko genien eta haiek harrikatza bidaliko ziguten. Modu horretan itsasontziak
erdizka ordainduko zituzten. Horrekin batera, Euskadin teknologia erostea proposatu zen eta
lehenengo labe garaiak ezartzea. Eurek teknologia bidaltzerakoan, horren laguntzaz lanaren
erdia egin beharko zen Euskadin.
Labe garaiak 1841ean sortu ziren lehenengo labe garaiak hemen. Itsasadarraren ezkerraldean
kokatzen ditugu.
...
GIPUZKOA

3. INDUSTRIALIZAZIOAREN ONDORIO DEMOGRAFIKOAK ETA SOZIALAK


9. IRUZKINA

Sarrera:

Testu mota: narratiboa

Edukina: testu ekonomikoa

Garaia: 1893.urtean Espainiako monarkia borboitarraren berrezarkuntza

Idazlea: Federico Etxebarria, bizikaiko goi mailako Bizkaiko burgesiaren kidea. Berak jabetzak zituen,
akzioak...

Diskurtso bat da

Testua bi paragrafotan banatuta

Ez dago osorik

Zer kontatzen du?

1. paragrafoan

Zerga bat dago indarrean mugetan 1892tik, eta hori aprobetxatuz, enpresa batzuk handitu dira.

...

Burdinbideak oso garrantzitsuak ziren

2.paragrafoan:

Eskatzen dio gobernuari ez sinatzea akordioa Alemaniarekin

Ideia orokorra: protekzionismoaren aldeko defentsa sutsua egiten du Federicok, eta eskatzen dio
gobernuari ez ezartzea liberalismoa Espainian

Testuingurua:

Bizkaiko Industrializazioa kontatu behar dugu


12. IRUZKINA:
“LA LUCHA DE CLASES” ASTEKARIKO ARTIKULUA

KOKAPENA
Kazetaritzako testua da, La Lucha de Clases astekarian argitaratuta. Egile indibiduala du, baina
ezezaguna da. Ez dago sinatuta. Edukin sozioekonomikoa du. Testu publikoa da, batez ere
Bizkaiko langileei zuzenduta. Ez dago osorik. 1896an atera zen, monarkia borboitarraren
berrezarkuntzan, Maria Kristinaren erregeordetzan. Bizkaiko langileen egoerari buruzko egoera
deskribatzen du.

ANALISIA
Paragrafoka bananduta dago. Ideia orokorra zalatzea da ideia nagusia
(paragrafoka joan)

TESTUINGURUA
Sozialismoaren sorrera Euskadin.
Nola sartu egin zen hori egitea? Sozialismoa Espainian sartuta zegoen jada, 1879an Pablo
Iglesiasek sortu zuelako PSOE. Bidaldu zituen arduradunak Espainiako lekuetara non industria
zegoen, Euskadi izan zen horietako bat. Bizkaira Facundo Perezagua etorri zen, Bilbon langileen
elkarteak sortzen hasi zen. Ezkerraldera joan zen, langileen guneak zeudelako. Beraz, leku
horietan hasi zen jendea bilatzen elkarteetarako. Haren lehenengo lorpena 1890eko
manifestapena izan zen. Langileentzako momentu garrantzitsua izan zen, lehenengo aldiz
aldarrikatzen zuten langileen nazioarteko eguna (maiatzaren 1ean), igandeetan egiten zuten,
laneko egunik ez galtzeko. Gauza da, enpresa batetik langile batzuk kanporatu zutela
manifestapenean parte hartzeagatik, orduan, langileek PSOEk eta UGTk (1888an sortua)
bultzatuta, greba egin zuten. Desorden publiko handia sortu zen eta armada deitu zuten.
Egoera ikusita, jenerala eta soldaduak meategietara joan ziren eta informe bat idatzi zen,
bertan, 10 ordutako lanaldia ezarri eta barrakoiak eta kantinetako derrigortasuna kentzea
eskatuz. Gobernuak onartu egin zuen. Langileentzat eta sozialistentzat arrakasta egin zen; hori
dela eta, hurrengo urteetan (1890-92) errepikatu egin zen, manifestazio eta grebak jarraitu
ziren egiten. Beste militar batzuk sartu ziren ere, Zappino jenerala esaterako. Hainbat greba
egon ziren eta guztietan langileek eskatzen zuten euren lan eta bizi baldintzen hobekuntza.
Horregatik ez ziren politikoak izan, sozialak baizik. Honen arazoa zen, Madrilgo sozialistak ez
zeudela bere eginkizunarekin oso pozik, ikusten zutelako alde batetik langileek parte hartzen
zutela grebetan, baina beraiek afiliatuak behar zituzten eta langileak ez ziren alderdi politikoan
eta sindikatuan apuntatzen. Hori gertatzen zen, diru asko zelako eta langileek ez zuten
horrenbeste irabazten.

GARRANTZIA
Erabilgarria da garaiko arazo politiko eta sozialak ulertzeko; langileen egoera, sozialisten
arazoak langileak erakartzeko, gobernuarenak...
Honekin, sozialistek iritzi publikoaren aurrean errespetuak izatea irabazi zuten, eta ondorioz
hauteskundeetan emaitza onak lortu zituzten. Helburua azkenean gobernuaren laguntzarekin
langileak alderdira sindikatuetara eta hautestontzietara erakartzea da.

You might also like