You are on page 1of 6

6.Gaia.

Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923)

6.gaia LANGILE MUGIMENDUAK eta EUSKAL NAZIONALISMOA

1. SARRERA
- Industrializazioak eragin zituen aldaketen artean bi mugimenduen sorrera aipa ditzakegu:
 Langileen mugimendua.
 Nazionalismoak.
- Langileen mugimendua industri garapenarekin batera hazi zen. Errestaurazioaren garaian langileen
aldarrikapenak bi korronte nagusik bideratu zituzten: anarkismoak eta sozialismoak; Euskal Herrian
sozialismoak indar handiagoa izan zuen. Bi ideologia nagusi horiekin batera sindikatu kristaua deitu izan
dena garatu zen.
- XIX. mendean, politiko liberalek herritarrentzat askatasun eskubidea eskatzen zuten bezalaxe, beste
estatuen menpe edo zatituta zeuden herriak nazio-subiranotasuna eskatzen hasi ziren. Herri bakoitzeko
historialariek, poetek, idazleek, kazetariek eta garai hartako pentsalariek nazionalismoa bultzatu zuten.
Herriak nazio bihurtzera eramen zituzten prozesuak oso desberdinak izan ziren lekutik lekura. Leku
batzuetan fenomeno bateratzailea izan zen; beste batzuetan, berriz, banatzaile edo sakabanatzailea.

2. LANGILEEN MUGIMENDUA EUSKAL HERRIAN

- Langileen mugimendua –hau da, jabetzak araututako gizartean egoera hobetzeko eta eskubideak
babesteko langileen eta nekazarien jardun politiko eta soziala- Errestaurazioaren garaian indartu zen.
1887.urtean eman zen Elkarteen legearen babesean, hainbat langile elkarteak (sindikatuak) sortu ziren:
1888.an UGT (Unión General de Trabajadores), 1911.an SOV-ELA (Solidaridad de Obreros Vascoa-Eusko
Langileen Alkartasuna) izaera katolikoa zuen sindikatu nazionalista eta euskalduna, 1910.an CNT (Lanaren
Konfederakuntza Nazionala).
- Hasiera batean sindikatuek eskatzen zituzten eskaerak honako hauek izan ziren:
 Nagusiek sindikatuak onartzea.
 Negoziazioa kolektiboa izatea.
 Lan baldintzak hobetzea (lanordua, higienea, segurtasuna, barrakoiak eta kantinak kentzea...).
 Soldaten igoerak Lehen Mundu Gerraren ostean hasi ziren eskatzen.
- Lehen garai honetan sindikatuek euren erreibindikazioak lortzeko erabili zuten tresna greba izan zen.
Bizkaian greba ugari eman ziren 1890etik-1911ra bitartean. Gipuzkoan, ordea, 1916. eta 1920.urteen
artean eman ziren; Araban beste horrenbeste gertatu zen.
- Lehen Mundu Gerraren ondoren elkarrizketaren bitartez saiatuko ziren arazoak konpontzen, hainbat
erakunde sortu baitziren halako negoziazioetarako. Sozialista joera zuen langile mugimendua moderatu
egin zen eta negoziazio bidea jorratu zuen; bide iraultzailea komunistak eta anarkistak jarraitu zuten.
- Langileen mugimenduaren barnean hainbat joera bereiz ditzakegu: joera sozialista, anarkista,
sindikalismo kristaua.
a) JOERA SOZIALISTA: Marx eta Engels alemaniarrek definitu zituzten batez ere. Langileak agintera
heltzeko beharrezkoa da ondo eratzea partidu edo erakunde sendoetan. Horrela Lehenengo
Internazionala (1864) eta partidu sozialistak sortu ziren (PSOE, Alderdi Demokratiko Sozialista Langile
Espainiarra 1879an Pablo Iglesiasek fundatua). Partidu hauek agintera heltzean produkzio ondasunak
jabe pribatuei kendu eta kolektibizatu egin beharko zituzten. Horrela, klaseen oinarriak desagertuko
ziren.
-Sozialismoak, beraz, agintea lortu nahi zuen eta iraultza egiteko pausu zehatzak markatzen zituen.
Parlamentuetan sartzen saiatzen zen, hauteskundeen bidez (1910arte PSOEk ez zuen lortu Pablo Iglesias
diputatu izendatzea).
Sozialismoak Euskal Herrian garrantzia izan zuen (Madril eta Asturias eskualdeekin batera) . Langileak
enpresa handietan egoteak lagundu zuen partidu eta sindikatu sendoak sortzen.
1
6.Gaia. Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923)

- II.Internazionalean (1889) bi tendentzia nabarmendu ziren:


1.- Sozialismo iraultzailea: Facundo Perezagua izan zen joera honen buruzagia Euskal Herrian. 1886
eta 1915 urteen bitartean nagusitu zen. Bere gidaritzapean sortu ziren Bizkaian lehen elkarte sozialistak .
Lehena Bilbon eratu zen 1886an, eta hemendik meategien eremuetara zabalduz joan ziren (Galdames,
Somorrostro, Ortuella eta La Arboleda, 1887-1888). 1890ean lehen greba modernoa eman zen Bizkaian.
1890 eta 1910 urteen bitartean probintziak bost greba orokor ezagutu zituen.
Greben ondoren hainbat fenomeno berri agertu ziren:
 Gizartean zegoen arazoa kanporatzea.
 Langile mugimendu egonkor bat sortzea.
 Sozialismo antolatu baten nagusitasuna mugimendu honetan.
 Presio gisa grebaren erabilpena.
Hala ere, alderdi sozialista barruan beste joera bat nagusitzen hasi zen: Indalecio Prietoren joera
moderatua. 1915ean Perezagua bota zuten PSOEtik.
Euskal sozialismoaren oinarria batez ere kanpotik etorritako biztanleek eratzen bazuten ere, euskaldunak
ere izan ziren tartean, esaterako Tomas Meabe: Espainiako Gazteria Sozialistak eta La Lucha de clases
mintegia eratu zituen.
2.- Sozialdemokrazia: langileen bizi-baldintzak hobeagotu nahi zuten gizarte eta lan legediaren
bitartez; langileen askatasuna eta boterea lortzeko sufragioa eta bide demokratikoak erabili ziren. Joera
honen buruzagia: Indalecio Prieto izan zen.

- 1914 eta 1923-30 urteen bitartean, Euskal Herrian sozialismoaren garai berria hasi zen. Lehen Mundu
Gerraren ondorio ekonomikoak Bizkaiko bi sektore nagusietan izan zuen eragina:
 Meatzaritzan (burdin mearen esportazioaren jaitsieragatik meategi batzuk itxi behar izan zituzten).
 Industria metalurgikoan (egoera hobetu zuten produktu siderometalurgikoen esportazioa igo).
- Gerra ostean eman ziren mobilizazioen ondoren (produktuen garestitzea dela eta) 1918.urtean Bilboko
eta itsasadarreko langileak PSOEn eta UGT sindikatuan sartu ziren. Indalecio Prioteren joera moderatuak
Perezaguaren joera erradikala baztertu zuen alderdian. Ondorioz, sozialisten eta errepublikanoen arteko
hitzarmena gauzatu ahal izan zen eta Prieto Gorteetako diputatu hautatu zuten. Horrela bada, grebak alde
batera utzi eta hauteskunde-borroka nagusitzen joan zen.

GIPUZKOAN sozialismo 1914-1923 urteen bitartean finkatu zen. Sozialismoaren hazkundean zerikusia izan
zuen Eibarko langile gehienak (lehen gremioko sindikatuetan bilduta) UGT sindikatuan sartu zirela
1920.urtean.

PEREZAGUA PRIETO DOLORES IBARRURI:PASIONARIA


b) JOERA ANARKISTA.
- Anarkismoak, aldiz, sozialismoaren helburu berdinak lortu nahi ditu (hots, komunismoa, klaserik
gabeko gizarte) baina bere bideak guztiz ezberdinak dira. Edozein agintearen kontra dago eta
proletalgoaren diktadurarik ere ez du nahi. Bide politikoak ukatzen ditu. Ez da hauteskundeetara
aurkezten. Langileak, nekazariak, partidurik gabe antolatu behar dira eta, edozein zapalkuntzaren kontra
joanez, iraultza egin behar dute zuzenean. 1910ean “Confederación Nacional del Trabajo, C.N.T.)

2
6.Gaia. Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923)

sindikatua sortu zuten, iraultzarako bidetzat sindikatua onartuz (politikan parte hartu gabe). Euskal Herrian
anarkismoak ez zuen apenas indarrik izan.
c) SINDIKALISMO KRISTAUA.
- Elizaren ingurukoek langileen aldarrikapenak baino langileen arteko lankidetza bilatzen zuten langileen
elkarteak sustatu zituzten. Euskal Herrian 1911n izaera katolikoa zuen sindikatu nazionalista euskalduna
eratu zen: Solidaridad de Obreros Vascos (SOV-ELA). Helburua euskal langileen batasuna eta anaitasuna
lortzea zen eta oinarriak abertzaletasunean eta Elizaren gizarte-hezkuntzan ezartzen zituen.
d) KOMUNISMOA
- 1919an III Internazionala eratu zen, joera marxista-leninista izango zuena. PSOE alderdiak ez zuen bat
egin Hirugarren Internazionalarekin eta, horregatik, hogeiko hamarkadaren hasieran burukide eta
militante sozialista garrantzitsu batzuek alderdia utzi zuten; horiek Espainiako Alderdi Komunista sortu
zuten, Peres Solís eta Dolores Ibarruri adibidez.

3. EUSKAL NAZIONALISMOA

3.1. Definizioa eta inguru historikoa.


- Nazionalismoa, hizkuntza, kultura eta zuzenbide bereziak dituzten biztanleak elkartzen dituen
sentimenduan oinarritzen da. Nazionalismoaren mugimendu politikoak sortu ziren eta hauek, nazioaren
autodeterminazio eskubidearen defentsa egin zuten eta estatua osatzea nahi zuten.
Nazionalismoaren bi kontzeptu daude:
a) Kontzeptu liberala: Frantziako eskola. Nazio bateko pertsonek komunitate berezia osatzeko
nahia (hau hauteskunde edo galdera zehatz baten bidez gauzatu daiteke).Iraganarekin hautsi
dezake nahi izanez gero: herritarren esku dago.
b) Kontzeptu kontserbadorea: Alemaniako eskola (Herder eta Fitche). Nazio bat komunitateko
partaideen gainetik dagoen zerbait da, izpiritu nazional bat dago betitik dagoena eta
hautsiezina da. Izpiritu nazional hori dutenek bakarrik osatu dezakete nazioa. Nazioa ez da
borondatezko zerbait, gizabanakoengandik independentea eta autonomoa da.

1876an bigarren karlistada bukatu eta gero, Euskal Foruak ia guztiz desagertu ziren. Cánovasek
zergak ordaindu eta soldadutzara joateko legeak eman zituen. Hala ere zergak ordaintzea “Kontzertu
ekonomikoen” bidez egingo zen. Diputazioek zergak bilduko zituzten eta ateratzen zutenetik parte bat
gobernu zentralari eman zioten. Beste guztia herrialdeko zerbitzuak ordaintzeko bertan gelditzen zen.
Ekonomian aldaketa handiak hasi ziren (industrializazioa). Euskal Herriko industria sortu berrietara
hainbat langile kanpotar etorri ziren.
Giro honetan Foruak berreskuratzeko nahia zabaldu zen. Batzuk 1876ko legea kentzearen aldekoak ziren
(“transigenteak” deituak) eta beste batzuk 1839ko legea (Foruak berretsi konstituzioari egokituta)
kentzearen aldekoak (“intransigenteak”, Sagarminaga adibidez). Goi burgesia foruzale “transigente”
bezala agertu zen, hots, foruzale moderatua. Ez zuen nahi Foruak oso osorik berpiztea, egoera berriari
esker diputazioak kontrolatzen baitzituen, kontzertu ekonomikoak bere moduan erabiliz. Madrilgo
partiduekin elkartuta jokatzen zuen.

3.2. Sabino Aranaren nazionalismoa (1895-1903).


- Eskola alemaniarraren nazio kontzeptua bereganatu zuen, eta bere nazionalismoak zerikusia zuen
karlismoarekin eta intransigenteekin (bere familia karlista zen). Ezaugarriak:
- Iragana idealizatzen zuen. Bere leloa “Jaungoikoa eta Lege Zarra ” : karlismotik desmarkatu zen hauek
foruak dinastia batekin lotu zutelako. Foruak esan beharrean “Lagizarra” esaten du: lege tradizionalak eta
ohiturak eta erabilera onak adierazteko.
- Goi burgesiak ezarri zuen sistema kapitalistaren kontra agertu zen. Klase horrek foru garaiko gizarte-
talde ohikoak (baserritar burgesia txikia, hots, jauntxoak, nekazariak, arrantzaleak) baztertzen zituelako,
3
6.Gaia. Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923)

foruak deseginez. Industriaren kontra zegoen, berarekin batera lehenengo ohitura eta egitura
desagerpena etorriko zelako.
- Industriarekin batera burgesia txikia sortu zen, lantegi txikien jabea eta merkatu bezala Espainia ez
zuena, probintzia eta Euskal Herria baizik. Erdi mailako edo behe burgesia honek ez zuen nahi ez iraultza
sozialistarik, ez eta goi burgesiak arau guztiak markatzea. Klase honek nazionalismoa har dezake bere
interesen adierazpide bezala. Hirietako erdiko klaseak, nekazariak eta arrantzaleak ere nazionalismoan
sartu ziren.
- Etorkinak errefusatzen zituen, hauen etorrerak industria posible egiten zuen eta. Gainera kanpotarrek
sozialismoa zekarten “"Si algún español se ahoga y pide socorro, contéstale: ''Niz eztakit erderaz'' (Sabino Arana).
- Iragana goraipatzean ohizko erlijiotasuna ere azpimarratzen zuen. Nazionalismoa Euskal Herria katolikoa
mantentzeko bide bat zen.
- Aranak nazioa ezaugarri batzuen bidez adierazten zituen: arraza, hizkuntza, gobernua eta legeak, izaera,
ohiturak eta nortasun historikoa. Hauetatik arrazari garrantzia berezia ematen zion, nazioa eta arraza
identifikatuz.
- Sabino Aranaren nazionalismoaren garaian historialariek hiru fase bereizten dute:
a) Erradikalismo politikoaren garaia: 1893-1898.
Espainia gaitz guztien erruduna zen, estatu liberalak Foruak ezabatu baitzituen. Independentziaren
eta euskal estatu konfederala osatzearen aldekoa zen. Garai honetako nazionalismoak izaera
tradizionalista eta integrista zuen: erlijio katolikoa eta arraza ziren euskal nazioaren oinarrizko
zutabeak. EAJ alderdia sortu zuen 1895ean.
b) Jarrera moderatua: Bizkaiko diputazioan egon zen garaia: 1898-1902 .
1898.urtean bi gertakizunek izan zuten garrantzia: Ramón de la Sota buru zen Bilboko Euskalerria
elkarteko foruen aldeko taldea sartu zen EAJ-PNV alderdian, eta Sabino Arana Bizkaiko
Diputazioan sartu zen. Sabinok jarrera pragmatikoa izan zuen, bai ekonomian (industriaren alde)
eta baita politikan ere. Jarrera moderatu hau ez zen ideologia mailara eraman, eta 1898 urte
geroztik alderdian bikoiztasuna agertu zen: independentziaren aldeko ideologia alde batetik
(sabindar erradikalak) eta autonomiaren aldeko praktika bestetik (euskalerriakoak: moderatuak,
foruzaletasun liberalarekin lotuak).
c) Autonomiaren aldeko jarrera: 1902-1903. Teoriaren eta praktikaren arteko kontraesana gainditu
nahian, Euskadiko independentziari uko egin zion eta horren ordez autonomia erradikal baten
defentsa egin zuen, beti ere Espainiako estatu barruan. EAJ alderdiaren desagertzea ere proposatu
zuen eta alderdi berri baten sorrera: “Liga de Vascos Españolistas” izenekoa (erregionalista).
Honek ez zuen arrakastarik izan, Sabino Arana hil egin zelako eta sabindarrak proiektu horren
kontra azaldu zirelako (Zabala).

SABINO ARANA

4
6.Gaia. Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923)

3.3. Post-aranismoa (1903-1931).


- Alderdiaren bi sektoreen arteko tentsioak baretu ziren, biek bat egin zutenean 1906an EAJren
adierazpen tradizionalarekin, Bilboko Batzarrean onartua. Ondorengo programa onartu zuten:
 Aranaren Jaungoikoa eta Lege Zarrak eta Foruen berrezarpena (1839ko legea kendu) onartu zuten.
Formula honen bitartez alderdiko bi joerek (autonomistak eta independentistak) elkarrekin
bizitzea lortu zuten.
 Bide posibilista hartu zuen eta lege barruan jarraitu zuen .
 Alderdi katolikoa eta kontserbadorea izaten jarraitu zuen.

- 1908-1915: Luis Aranaren eta aberritarren (atzerakoiak eta etnizistak) nagusitasuna: EAJ Bizkaian eta
Gipuzkoan finkatu zen eta barne egituraketa gauzatu zen:
 Probintzietako kontseiluak.
 Kontseilu Nazionala (Euskadi Buru Batzarra).
 Biltzeko tokiak sortu ziren (batzokiak)
 Sindikatu bat fundatu zuten (ELA STV 1911an).
 Egunkari bat argitaratu zen (Euzkadi).
 Sinbologia nazionalista sortu zen: ikurrina, ereserkia, lauburua, etab

- 1916an Luis Arana zuzendaritzatik aldentzea lortu zuten eta Euskalerriakoak nagusitu ziren. Alderdiaren
izena aldatu zioten (Euskal Komunio Nazionalista, CNV). Autonomismora jo zuen eta arrakasta handiak
izan zituen hauteskundeetan (1917-1919).
- 1921ean barne zatiketa eman zen: EAJ eta Eusko Komunio Nazionalista.
- Primo de Riveraren diktadura garaian (1923): Nazionalistak jazarpen gogorra jasan zuten eta muturreko
nazionalismoak errejimenaren kontrako ekintzak erbestetik egin behar izan zituzten. Sektore moderatuak, aldiz,
eten egin zituen jarduerak.
- 1930ean nazionalismoaren alderdi biak elkartu eta Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) berritua sortu zen.
-1930ean baita Euzko Abertzale Ekintza (ANV) ezkerreko alderdi nazionalista sortu zen.
 Errepublikaren aldekoa zen.
 Abertzalea eta ezkerrekoa.
 Akonfesionala (EAJrekiko erabateko haustura).
 Euskadiren batasunaren alde eta irekia etorkinekin.
 1931n errepublikanoekin eta sozialistekin bat egin zuen monarkiaren aurkako blokean.Industria
eta hiri guneetan izan zuen garrantzi handiena.
 1936an Fronte Popularrean hartu zuen parte
- 1930an Donostian errepublikaren aldeko indarrak sinatu zuten itunean, EAJak ez zuen parte hartu.
- 1936ko hauteskundetan ez zen Fronte Popularrean joan, aparte aurkeztu zen.

5
6.Gaia. Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923)

You might also like