You are on page 1of 2

IDENTIFIKAZIOA

Aztertzen ari dugun testua La lucha de Clases astekariko artikuluaren zati bat da. Testua
lekukotasunezkoa da bere izaeraren arabera manifestu baten hitzuera duelako, eta bere gaia aztertzen
badugu politikoa dela esan baehar dugu lan baldintzak kritikatzen dituelako. Artikulua anonimoa eta
kolektiboa da, ideologia sozialistakoa, ideologia sozialistako aldizkari batean publikatuta dagoelako.
Hartzailea publikoa dauka baina bereziki Bizkaiko langileentzako dago zuzenduta. Lehen mailako
iturriko testua da gertaera eta idazkera bat datozelako. Testu hau 1896ko maiatzan publikatu zen,
momentu honetan Maria Kristinaren erreginaordetzan kokatzen gara, gune honetan nazionalismoak
eta langileen-mugimenduak piztu ziren.

ANALISIA
Testuaren ideia nagusia Bizkaiko Meatzegietan lan egiten zuen langileen bizi-baldintzak salatzea eta
Bilboko greba handiaren ondorioz lortutako hobekuntzak bete ez direla aipatzea da. Testua 6
paragrafoetan banatu dezakegu.

Lehenengo eta bigarren paragrafoetan, Bilboko greba aipatzen da. 1890ko maiatzaren 1ean langileak
manifestazioan altxatu ziren Gallartako frontoian eta batzorde bat egin zuten greba orokorra
antolatzeko. Greba horretan eskatzen zutena azaltzen da baita zati hontan: lan orduak murriztea,
barrakoiak kentzea, eta dendak kentzea aldarrikatzen zuten besteak beste.

Bigarren eta hirugarren paragrafoetan, meategietako lan-baldintzak berdin jarraitzen direla greba eta
gero aipatzen da. Zati honetan lehenengo grebaren aurreko egoeratik oso hurbil daudela meatze zona
guztiak azaltzen da. Eskatzen ziren baldintzak ez dira bete; bakarrik lanorduak murriztea lortu dute,
baina kantinak eta barrakoiak derrigorrezkoak izaten jarraitzen dira.

Bi azkenengo parragrafoetan gobernuari buruz hitz egiten du, esanez gobernua onartu behar ez lukeen
gizakiaren aurkako zapalkuntza hori, eta azkenengo zatian aurreko greban adostutakoa betetzen ez
bada greba berri batekin mehatzetzen dute egoera hori muga jartzeko.
TESTU INGURUA
Testu hau publikatu zen momentuan berrezarkuntzaren garaian kokatzen gara, Maria Kristinaren
erreginaordetzan zehazki. Gune honetan Espaina Kubako gerran murgilduta zegoen eta
langileen-mugimendua eta nazionalismoak garatzen hasi ziren. Testu hau ulertzeko industralizazio
prozesua Eukal Herrian eta haren ondoriok, bereziki langileen-mugimenduak, aztertu behar ditugu.

Industralizazio modernoa Euskal Herrian garatu zen 1841an. Bizkaian metalurgia eta siderurgia
garrantzi handikoa izan zen, Gipuzkoan eta Alaban geroago gertatu zen, bereziki Bilbo inguruan
garatu zen industralizazioa onak ziren baldintza batzuk eman zirelako: burdinaren kalitate ona zela eta
kokapen estrategiko bikaina zuela besteak beste. Meategietan ustakuntza masiboak egin ziren,
geroago burdina Inglaterrara exportatzen zen eta irabazitako etekina siderurgian, bankuetan eta
azpiegituran inbertitu zen.

Industralizazioa giza-ondorioak ekarri zituen baita. Langileak bizimodu oso gogorrak zuten: soldata
kaskarrak zituzten, barrakoietan bizi ziren eta askotan kantinetan erostera derrigortutak zeuden.
Gainera alkolismoa eta prostituzioa zabaldu ziren. Betsalde, langile gehienak kanpotarrak ziren eta
horrek talka egin zuen Euskal kultura eta ohiturekin.

Egoera horrela zela ideia sozilistak zabaldu ziren langileen artean eta lehenengo langile-elkarteak
sortu ziren PSOE eta UGT nagusituz. Beste aldetik euskal abertsaletasuna garatu zen eta EAJ sortu
zen 1911an. Langileen-mugimenduak bultzatuta 1890ko greba konbokatu zuten hauek langileen
eskubideak aldarrikatzeko, Gallarta izan zen grebaren gunea eta gobernua Loma jenerala bidali zuen
altxamenduarekin amaitzeko. Azkenean langileak orduak murriztea lortu zuten.

Greba ondoren langileak derrigortutak zeuden oraindik barrakoietan bizitzera eta kantinetan erostera
nahiz eta hori ez akordatu. Langileak beste greba bat egitearekin mehatzatzen dute gobernua akordioa
betetzen ez badu testu honetan.

GARRANTZIA
Testuan, agerian jartzen dira euskal langile mugimenduan pisu handia zuela matzarien eskaerak.
1896an antolatu zuen grebari esker, blokeatuta zeuden langileentzako erreformak martxan jarri ziren.

Hortik aurrera afiliazio sondikala izugarri handituko da alderdi sozialistan. Sozialistek beste hainbat
greba antolatu zituzten. 1903ko greba ondoren, mehatzariek ez zuten kantinetan erosi behar eta “etxe
merkeak” hasi ziren eraikitzen beraientzako.

You might also like