You are on page 1of 2

12.

BIZKAIKO LANGILEEI

Testu hau testu historikoki narratiboa dugu, izenburuak deialdi itxura ematen diolako, eta
manifestu baten itxura nabarmentzen zaio. Publikoa da, meatzeetako gertakizunak salatzeko
iritzi artikulua eta aldizkarian agertu denez geroztik. Egilea anonimoa da, baina masa baten
pentsamenduaren adierazlea da (aldizkariaren pentsamendua). 1896an kaleratua izan zen,
Berrezarkuntza garaian (Bigarren industrializazioan). Klase borroka aldizkariak Bizkaiko
sozialisten aldizkaria dela antzeman dezakegu, eta artikulu honekin langileen lan-baldintzak
agerira eman eta hauek hobetzeko eskaera berriak egin nahi izan zituzten.
Testuari dagokionez, derrigorrezko barrakoiak eta denden desagerpena aldarrikatzen du testu
osoan zehar. 1. eta 2. paragrafoan meatzariek eginiko grebez eta horiek eginiko eskaerak
aipatzen ditu eta 90eko grebaren berri ematen du. 3.paragrafoan langileen egoera aipatzen du.
4. paragrafoan, berriz, 76ko konstituzioari kontra egiten zaiola antzematen da, gobernu
liberalaren faltsutasuna agerian utziz. 5. paragrafoan, eskaerak betetzen ez baziren, beste
greba bati buruzko mehatxua egiten du.
1. paragrafoa: Maiatzaren 1a langileen eguna zen 90. urteaz geroztik, eta 96an Bizkaiko
meatokietako herririk handienean batu ziren langileak, Gallartan hain zuzen ere. Manifestazioak
egin zituzten barrakoi eta denden desagerpena aldarrikatu nahian. Paragrafoaren bukaeran,
batzorde bat eratu zutela dio, politikariekin harremanetan jarriko zena, egoeraren berri emateko.
Honekin antolakuntza bat adierazi zuten langileek, langile mugimendua abian jarri zela Bizkaian
alegia.
2. paragrafoa: Langile greba bat aipatzen du. Bi errebindikazio egiten ditu: lanaldia murriztea
eta barrakoi eta denden desagertzea. 90.ean egin zuten hauek beren lehenengo greba
orokorra, eta gainera ez ziren soilik meatzariak izan bertan parte hartu zutenak, fabriketakoak
ere halaxe egin baitzuten. Greba horrekin lanaldiaren murrizketa lortu zuten, neguan 9 ordu lan
eginaz eta udan 11. Sinatutako akordio batean dendak derrigorrezkoak izango ez zirela ere
adostu zuten, baina soldatak astero eman ordez hilabetean behin emango zituzten. Honela,
dirua errazago amaitzen zen, eta dendek maileguak egiten zizkieten langileei, laguntza gisa.
3. paragrafoan liberalismoari egiten dio aipamen, hain zuzen ere langileek sufritzen duten
egoera hau batere bateraezina baita liberalismoaren printzipioekin. Berdintasunaren printzipioa
zapuztuta geratzen da, handiak txikia jaten duenean.
4. paragrafoan politikoei dei egiten die, egoera esklabista hori salatuz, ulertezina litzatekeena
liberalismoaren printzipioen barnean. Hauek ezer egin ezean, grebarako mehatxua egiten du.
96an eskakizunak Gorteetan aztertu zituzten, gaia parlamenturaino eramanaz.
Testuinguruan, Industrializazioaren lehenengo fasean, labe garaiak eraikitzen hasi ziren
(Boluetako Santa Ana adibidez). Hauetan egur-ikatza erabiltzen zen. Bizkaiko minerala lantzen
hasi ziren, baina oraindik ez zen sartu industrializazio prozesuan. Lortu zituzten ekoizpenak ez
ziren oso handiak izan, ezta produktibitatea ere, izan ere, nahiz eta fabrika berri hauek
burdinolak baino handiagoak izan, teknika zaharkituak erabiltzen jarraitu zuten. Erregai bezala
egur-ikatza erabiltzen zuten. Egur-ikatzak bero ahalmen txikia zuen harri-ikatzarekin
konparatuz, eta gainera prozesu luze eta garesti baten bidez lortzen zen. Horren ondorioz ezin
zuten lehia egin Ingalaterrarekin. Aipatzekoa da 1856tik eta 1861era produkzioak ezagutu zuen
hazkundea. Eragina izan zuen harri-ikatza erabiltzen hasteak, Leon eta Asturiasekoa, baina ez
zen kalitate oso onekoa. Geroago, Bessemer bihurgailuaren zabalkuntzak, Bizkaiko mearen
beharra igo zuen, izan ere altzairua egiteko fosforo gutxiko burdina behar zuen (Bizkaian eta
Suedian adibidez). Bizkaikoa ordea, klima eta kokapenagatik interesgarriagoa zen
atzerritarrentzat, eta horrek gora egin zuen Meatzeei buruzko Oinarri Legea kaleratu zenean
(1869an politika librekanbista bultzatzen zenean). Espainia garai hartan krisian zegoen, eta
honek meatzeetan inbertitzea zailtzen zuen, baina Bizkaiko labe garaien jabeak kapital
europarren artean sartu ziren. Bestalde, langabezia tasa altua zegoen, batez ere landa
eremuan, eta beraz jendea Bizkairantz hurbiltzen joan zen, meatzeetan langileak behar
zirelako. Izan ere, ustiatutako mea guztia salduta zegoen, lana aseguratua egonda.
Kanpotarrak ziren gehienak, eta beraz ezin ziren lanaldia bukatu ondoren etxera itzuli, gainera
meatokiak ez zeuden herrietatik hurbil. Arazoa zerbait konpontzeko, barrakoiak sortu zituzten
meatokien ondoan, lo egiteko egoitza moduko batzuk edota denda batzuk jarri zituzten. Jabeek
ordea, etekin handia ateratzen zietela ikusi zuten, eta beraz derrigorrezko bihurtu zituzten, hau
da, langile guztiak bertan bizi eta bertan erosi beharko zuten. Barrakoi horietan topa
genezakeen bizi baldintzan gainera, oso kaskarrak eta higiene gutxikoak ziren, lo egiteko
bakarrik erabiltzen zirelako. Helburua, meatokietatik hain hurbil egoteak bertan igarotzen ez
zuten denbora lanean igarotzea zen. Honela, meatzari baten lana bidegabe eta oso gogorra
bihurtzen zen. Egoera halakoa izanik, alderdi sozialista eta UGT, langileekin antolatzen hasi
ziren, beraien eskubideak babesteko, besteak beste, soldata igotzea, igandean jai eguna,
lanordu murrizketa eta segurantza soziala bezalakoak aldarrikatu nahi zituztelako. Bilkura eta
antolamendu horien emaitza greben etorrera izango zen. Honi jarraiki, 1890. urtean lehenengo
manifestazio handia egingo zen eta 1892an beste bat. Hala ere, lorturikoak ez zuen aurrerapen
handirik suposatu.

Laburbiltzeko, beharrezkoa da esatea, aldarrikapen honen ondoren, hamaika greba orokor


egon zirela, baina ez zutela benetako eraginik izan gizartean. 1903an langileak eskakizunak
sendotzen joan ziren, lan etenaldi orokorra eginaz. Azken honekin barrakoien desagerpenak
lortu zituzten. Gainera, 1919an Lan Ministerioa eratu zen gobernuan, gobernua langileetaz
arduratzen hasiko zelarik.

You might also like