You are on page 1of 3

HISTORIA 11.

GAIA Diktadura frankista Euskal Herrian (1939-1975)

0. SARRERA Frankismo garaiko Euskal Herriaren egoera Espainiarena bezalakoa izan zen:
estatua totalitarismoan oinarritu zen (Espainiak bakarra izan behar zuen). Ondorioz,
diktadurak euskal kulturaren aurka jo eta euskaldunek zapalkuntza eta errepresio handia
jasan zuten.

1. GERRAOSTEA ETA ERREGIMENAREN HASIERAKO URTEAK Gerra Zibilaren ostean


Euskal Herria bi zatitan gelditu zen banatuta: batetik, erregimen berriaren aldekoak; bestetik,
aurkakoak. Francoren diktadurak eragindako errepresioa guztiz bortiza izan zen:
erbesteratze masiboak, epaiketak, fusilamenduak, etb. gertatu ziren. Horrez gain, garbiketa
politiko eta sozial sakona izan zen irakaskuntza eta administrazioan (“Comisión Depuradora
del Magisterio Español”) eta euskal kulturaren adierazpen oro debekatu zuten. Ekonomiari
dagokionez, Bizkaia eta Gipuzkoa probintzia traidoretzat hartu zituzten eta, hauei, Kontzertu
Ekonomikoak kendu zizkieten errepublikari leial irauteagatik. Ekonomikoki urte gogorrak izan
ziren eta euskal ekonomia autarkiara egokitu behar izan zen. Horrez gain, isolamenduaren
ondorioz, lehengai eta erregaiak murriztu ziren eta, gainera, INIK inbertsio txikia egin zuen
Euskal Herrian. Azkenik, errazionamendua, merkatu beltza, herriaren miseria, etb. ere
zabaldu ziren lurraldean. Jarduera politikoari dagokionez, Eusko Jaurlaritza erbestean
zegoen (Agirre burua). Hala ere, Eusko Jaurlaritza eta barnean geratu zen oposizio
ahulduak, aliatuek Bigarren Mundu Gerra irabaziz gero, diktadura frankista kendu eta
errepublika berrezarriko zela uste zuten. Horregatik, Agirre AEBrekin harremanak sendotzen
saiatu zen. 1945ean indar antifrankistek Baionako Hitzarmena sinatu zuten
Errepublikarekiko leialtasuna berretsiz, Eusko Jaurlaritzari sostengua emanez, diktaduraren
aurka eginez eta monarkiaren berrezarkuntza galaraziz.

2. ERREGIMENAREN EGONKORTZEA ETA ONDORIOAK 1947an Gerra Hotza pizteak,


1953an Vatikanorekin Konkordatua sinatzeak eta 1953-55ean AEBrekin hitzarmen
militar-ekonomikoa egiteak Franco aliatuen adiskide bilakatzea eragin zuen. Hala,
oposizioaren itxaropen guztiak zapuztuta gelditu ziren. 1947ko erreferendumean
“Ondorengotza Legea” ez bozkatzeko ekimena koordinatu zuen Euskal Oposizioak eta
1947an eta 1951an grebetarako deia egin zuen honek. Greba hauen aurrean erregimenak
bortizki erantzun zuen: zapalkuntza eta errepresio handiarekin.

3. GARAPEN EKONOMIKOA 60-70. hamarkadan aldaketan jasan zituen Euskal Herriko


gizarteak: industrializazioa, ekonomia hazkundea, barnealdeko landa-eremuetan biztanle
hustutzea, immigranteen etorrera masiboa eta urbanizazio-prozesu sakon eta kaotikoa. Izan
ere, Egonkortze-Planaren (1959) bidez erregimenak autarkiari amaiera ematea erabaki eta
Euskal Herriak hazkunde ekonomiko garai bat ezagutu zuen. Hazkundea nabarmenagoa
izan zen ordurako industrializatuta zeuden eremuetan (Gipuzkoa eta Bizkaia). Amaitzeko,
industria hazkunde hau gertatzearen arrazoiak hauek izan ziren: eskulan ugari eta merkea,
finantzazio egokia, teknologiari esker garapen teknikoa eta euskal esportazioen hazkundea.
Garaiko finantza arazoek kooperatibismoaren sorrera bultzatu zuten. Arizmendiarrieta aita
izan zen ideiaren sortzailea eta 1956an sortu zen lehenengo enpresa kooperatiba (Ulgor).
Kooperatibismoaren filosofiak honako ezaugarriak zituen: langile bazkidearen
protagonismoa, kargu hautaketa eta kapitalismoaren onarpena. Bestalde, Araba eta
Nafarroako industrializazio prozesua inbertsio publikoen bidez (“Industriaren Sustapenerako
Plana”) eta erakunde publikoek bultzatuta sustatu zen. Honen arazo nagusia lurralde
desoreka izan zen: enpresa guztiak hiriburuen inguruan kokatu ziren (makrozefalia). 1973tik
aurrera, krisia zela eta, arazo batzuk azaldu ziren: energiaren kontsumo handia, kutsadura,
atzerriko merkatuarekiko gehiegizko menpekotasuna…

4. OPOSIZIOA BERRANTOLATZEA Ekonomia garatuz zihoan heinean, geroz eta


nabariagoak ziren erregimenaren kontraesankortasunak. Hala, 60-70. hamarkadetako
garapen ekonomikoaren ondorioz, oposizio berria azaldu zen hiru talderen eskutik.
Lehenengo taldea indarberritutako langileena izan zen. Hauek estrategia politiko berria
burutu zuten: sindikatu ofizial frankistan kideak infiltratu zituzten. 1962-67 urteetan
lan-gatazka ugari egon ziren (“Bandas-etako greba” garrantzitsuena). 1967tik aurrera,
ondorengo ezaugarriak zituen fase berri batean murgildu zen langile mugimendua: langile
borrokaren politizazioa, nazio eta klase arazoa elkartzea eta sindikatu historikoak finkatu eta
berriak agertzea (LAB, 1974). Erregimenaren erantzuna, beti bezala, salbuespen-egoera eta
errepresioa izan ziren. Bigarrenik, Euskal Eliza hainbat urtetan isilean eta erakunde
frankisten menpe egon eta gero, 1960an jarrera militante eta abertzalea hartu zuen.
Vatikanoren II. Kontziliazioaren agindupean, Elizan haize berritzaileak sartu ziren:
nazional-katolizismoaren eta kontserbadurismoaren kontrako mugimenduak. Erregimenak
gogor erantzun zuen: euskal apaiza asko Zamorako espetxera bidali zituzten
(“konkordatoriora”). 1974ean erregimenaren eta Elizaren arteko krisi larriena sortu zen:
Añoveros apezpikuaren idazkia irakurri zuten Bizkaiko eliza guztietan (gutxiengo etnikoaren
eskubideen alde egiten zuen). Azkenik, 50eko hamarkadaren amaieran, unibertsitateko
gazteek EKIN izeneko talde bat sortu zuten. Hauen helburua, euskara defendatu eta Euskal
Herriaren independentzia aldarrikatzea zen. Geroago, ETA sortu zuten, erregimenaren
aurka egiteko modu berri bat (indarrezkoa). V. Asanbladan (1967) honen ideologian
marxismoa bildu eta ekintzetan indarkeria erabiltzea erabaki zuten (lehenengo atentatu
hilgarria 1968an).
Frankismoak bere kultura eta sinbolo propioak sortu nahi zituen, ordea, berezko ideologiarik
ez zuenez faxismoaren parafernalian inspiratu zen. Honek, ez zuen ez gizarte
espainiarraren ez euskaldunarekin bat egiten, beraz, euskal kulturaren suspertzea gauzatu
zen.

6. DIKTADURA KRISIA EUSKAL HERRIAN Aipatu bezala, 60. hamarkadako garapen


ekonomikoak agerian utzi zituen erregimenaren kontraesanak. Hala, oposizioa indarra
hartzen joan zen eliza, langile-mugimendua eta PSOE, PCE eta EAJ batuz. Horrez gain,
aldarrikapen politikoei loturik gizarte- mugimendu berriak azaldu ziren: amnistia, euskera eta
askatasun orokorrak. 70. hamarkadatik aurrera, berriz, erregimenaren krisia agerian utzi
zuten hainbat gertaera sortu ziren. Batetik, Burgoseko Epaiketak (1970) diktaduraren
historian mobilizazio handiena sortu zuen. Bestetik, 1973ko abenduaren 20an, erakunde
armatuaren ekintzarik ikaragarriena gertatu zen: Luis Carrero Blanco gobernuburua hil
zuten. Erregimenaren bortizkeria gero eta handiagoa zenez, 1974ko otsailean, Añoveros
Bilboko apezpikuak sermoia bat irakurri zuen sistema politikoa eta honen ekintzak kritikatuz.
Testuinguru honetan, abuztuan, Terrorismoaren aurkako Lege-Dekretu bat sinatu zen.
Gertakaririk garrantzitsuena, ordea, 1975eko irailean izan zen ETA eta FRAPeko kide
batzuk fusilatu zituztenean. Honen ondorioz, barne zein nazioarteko protesta-mugimenduak
nagusitu ziren eta hamairu herrik Madrilen kokatuta zituzten enbaxadoreak kendu zituzten
denbora batez. Azken urteetan diktadura gero eta ahulagoa zegoen eta oposizio
desberdinen erasoen aurrean desegiten joan zen. Francoren heriotzarekin, erregimenaren
iraupena kolokan jarri zen Trantsizio garaiari bidea emanez.

You might also like