You are on page 1of 11

3 GAIA

II ERREPUBLIKA ETA
GERRA ZIBILA
1 1898 HONDAMENDIA
Maria Kristina erregeorde

Alfontso XII.a 1885ean hil zen. Hainbat hilabetetara, haren seme Alfontso (Alfontso XlIIa izango
zena) jaio zen, eta beraz, haurraren ama, Maria Kristina erregina, izan zen erregeordea Alfontso
adinez nagusi izan arte. Alderdi Kontserbadoreak eta Alderdi Liberalak alderdien txandakatze-
sistemari eusteko konpromisoa hartu zuten, Espainiaren egonkortasuna bermatzeko. Hori dela eta,
XJX mendearen amaierara arte, Cánovas eta Sagasta txandakatu ziren gobernu kontserbadore eta
liberaletan. Cánovas hil zenean, Francisco Silvelak ordezkatu zuen Alderdi Kontserbadorean.

98ko Krisia

Kubako mugimendu independentista berriz piztu zen 1879an, 1883an, 1885ean eta 1895ean.
1895ean, José Martík matxinada bat hasi zuen uhartean. Espainiatik hainbat tropa bidali baziren
ere, espainiar armadak soldadu asko galdu zituen, matxinatuen erasoengatik eta epidemiengatik.
1896an, mugimendu independentista bat hasi zen Filipinetan ere.

1898an Maine estatubatuar korazatuak Habanan eztanda egin zuenean, Estatu Batuek gerra
deklaratu zioten Espainiari. Maiatzaren 1ean, estatubatuarren flotak espainiarren ontzidia suntsitu
zuen Caviten (Filipinak), eta uztailaren Ban armadaren gainerako sailak suntsitu zituen Santiago de
Cubako Guduan.

Gerraren ondoren, Parisko Ituna sinatu zen; han, Espainiak uko egin zion Kubari. Kuba
independente deklaratu zen, baina Estatu Batuen administrazioaren mende geratu zen. Filipinak eta
Puerto Rico, berriz, Estatu Batuen kolonia bihurtu ziren. Espainiak Amerikan eta Asian sortutako
inperioaren amaiera izan zen.

Gertaera horrek, 98ko Hondamendia deituak, krisi larri bat eragin zuen jendearen iritzian.
Ondorioetako bat erregenerazionismoa izan zen, Joaquin Costa buru izan zuen mugimendu
intelektual bat, Espainiaren atzerapena gainditzeko erreformak proposatzen zituena.
2 BERREZARKUNTZAREN KRISIA (1902-1931)
Alfontso XIII. aren erreinaldi konstituzionala (1902-1923)

1902an, Alfontso XllIa adinez nagusi bihurtu zen. l876ko Konstituzioak eta txandakatu-sistemak
indarrean jarraitu zuten. Alderdi Kontserbadoreen Antonio Maura nabarmendu zen, eta Alderdi
Liberalean, José Canalejas. Maurak kazikismoa desagerrarazi nahi izan zuen, hauteskunde «legea
eta tokiko administrazioa aldatuz, baina ez zuen lortu. Canalejasek gizartea erreformak aplikatu
zituen, baina haren neurririk polemikoena Giltzarrapoaren Legea izan zen, Espainian erlijio -ordena
berriak eratzea mugatzen zuen legea.

Alderdi Liberalak eta Alderdi Kontserbadoreak gero eta gutxiago ordezkatzen zuten herria.
Kataluniako eta Euskadiko burgesak alderdi nazionalistei babesa ematen hasi ziren (Katalunian Liga
Erregionalista eta Euskadin Euzko Alderdi Jeltzalea], erdi-mailako klasearen eta langileen zati batek
errepublikanoei eta PSOEri bozkatzen zien, eta sindikatuek (UGT eta CNT) indar handia hartu zuten.
1909tik aurrera, zenbait krisi egon ziren:

• Aste Tragikoa. 1909an, herri-matxinada bat egon zen Bartzelonan, klase herritarraz
osatutako tropak bidali zituztelako. Marokora gerrara. masa aberatsek, berriz, ordaindu
egiten zuten soldadutza ez egiteko.

• 1917ko Krisia. Urte horretan, zenbait gauza gertatu ziren: militarrak ez zeuden gustura,
maila-igoerak ez zirelako inpartzialki egiten; protesta politiko bat egon zen, Bartzelonan
parlamentarien batzar bat egin baitzen Kataluniaren autonomia eskatzeko ; eta mugimendu
sindikalak greba orokor batera deitu zituen herritarrak.

• Langile-mugimenduaren erradikalizazioa. 1919tik 1923ra bitartean, Errusiako iraultzaren


eraginagatik, langileen protestak areagotu egin ziren. Enpresariek enpresak itxiz eta
pistoleroak kontratatuz erantzun zuten, eta gobernuak, poliziaren errepresio handiarekin.

Krisi horretan, alderdi politiko burgesak, Liga Erregionalistak barne, kontzentrazio-gobernuetan


parte hartu zuten. Baina egoera ez zen egonkortu.

Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

Krisiaren erdian, Annualgo porrota (1921) gertatu zen Marokoko Gerran, eta 10.000 espainiar baino
gehiago hil ziren. Ikerketa baten ondoren, zabarkeriaz akusatu zituzten zenbait agintari militar.
Akusazio horiek egiaztatu baino lehen, Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpe bat eman
zuen, erregearen onespenaz. Primo de Riverak diktadura militar bat hasi zuen; konstituzioa bertan
behera utzi zuen, gorteak desegin zituen eta alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu zituen.
Bestalde, Marokoko Gerra amaitu zuen 1927an.

Diktadurak 1930era arte iraun zuen, 20ko hamarkadako oparotasun ekonomikoari esker. Hainbat
obra publiko egin ziren (errepideak, urtegiak…), eta industria indartu zen. Estatuko monopolioak
sortu ziren telekomunikazioetan (Espainiako Telefono Konpainia Nazionala) eta petrolio
hornikuntzan (CAMPSA).

1927tik aurrera, intelektualak, ikasleak, langileak eta talde nazionalistak erregimena kritikatzen hasi
ziren. 1929an, jendea aurka zegoela ikusita, erregeak Primo de Riverari babesa emateari utzi zion,
eta diktadoreak 1930eko urtarrilean dimititu zuen.

Alfontso Xlllak gobernu berri bat osatzeko agindua eman zuen. Gobernu horrek 1876ko Konstituzioa
berrezarri zuen, eta hauteskundeak antolatu zituen 1931ko apirilean. Baina jende asko erregearen
aurka zegoen ordurako, diktaduraren konplizetzat hartzen baitzuten. Politikari errepublikano,
sozialista eta katalanistek Donostiako Ituna sinatu zuten (1930), monarkia erorr arazteko.
3 ERREPUBLIKAREN GARAIPENA ETA BIURTEKO ERREFORMISTA
(1931-1933)
Behin-behineko gobernua eta 1931ko Konstituzioa

1931ko apirilaren 12an, udal-hauteskundeak egin ziren, eta hautagai errepublikanoak irabazi zuten
ia probintziako hiriburu guztietan. Nahiz eta monarkikoek lortu zuten garaipen orokorra, emaitzak
errepublikanoen garaipentzat hartuak izan ziren. Emaitza jakitean, Alfontso XIII.a erbesteratu egin
zen, eta behin-behineko gobernu bat eratu zen. Gobernu horrek Espainiako Bigarren Errepublika
aldarrikatu zuen 1931ko apirilaren 14an.

Donostiako ituna sinatu zuten alderdiek osatu zuten gobernu berria, eta Niceto Alcalá Zamora
izendatu zuten presidente. Berehala, erreformak hasi zituzten, eta gorte konstituziogileetarako
hauteskundeak antolatu zituzten. Alderdi errepublikanoak irabazi zituzten hauteskunde horiek.

Gorteek 1931ko Konstituzioa egin zuten, eta haren bidez, erregimen erabat demokratikoa ezarri
zuten. Hauek ziren berrikuntza nagusiak:

• Gizabanakoaren hainbat askatasun (adierazteko, biltzeko eta elkartzeko askatasunak,


besteak beste), dibortziatzeko askatasuna eta gizonezkoen eta emakumezkoen sufragio
unibertsala onartu ziren.

• Espainia estatu akonfesional deklaratu zen; hau da, erlijio ofizialik gabea. Kontzientzia-
askatasuna eta hezkuntza laikoa jasotzeko eskubidea aitortu ziren.

• Lurraldea deszentralizatu egin zen, eta eskualde autonomoak sortzeko aukera onartu zen.

• Gizarte-ongizateari garrantzia eman zitzaion. Onura publikoko ondasunak desjabetu


zitezkeen, eta hezkuntza publikoa sustatu zen.

Biurteko Erreformista

Herritar guztiak ez zeuden ados konstituzioarekin, eta beraz, giro politikoa nahasi egin zen: istiluak
egon ziren kaleetan, eta errepublikaren aurkako konspirazioak hasi ziren. 1931ko abenduan,
errepublikano moderatuenek gobernua utzi zuten, ez zitzaizkielako gustatzen konstituzioak erlijioari
buruz jasotzen zituen artikuluak. Niceto Alcalá. Zamora errepublikako presidente bihurtu zen eta
Manuel Azaña izendatu zuten gobernuko presidente.

1931tik 1933ra bitartean, Azañak erreformak egiten jarraitu zuen:

• Nekazaritza-erreforma hasi zen. Erreforma horren helburua zen ekoizpena handitzea eta
nekazarien bizimodua hobetzea. Horretarako, lan-du gabeko latifundioak kalte-ordain baten
truke desjabetzeko baimena ematen zuen lege bat onartu zen. Latifundio horiek lurrik gabeko
nekazarien artean banatuko ziren, alokairuan. Baina Nekazaritza Erreformarako Institutuak
(TRA) ez zuen lege hori aplikatzeko dirurik izan. Nekazari askok desengainua hartu zuten,
eta gizarte-gatazka indar handiz agertu zen berriz landa-eremuetan.

• Kataluniari autonomia eman zitzaion. 1932an Kataluniako Estatutua onartu zen, eta
Generalitatea sortu zen.

• Erreforma militar bat egin zen. Soldadutzaren iraupena laburtu zen. Armadako agintariei
errepublikari leialtasuna zin egitea eskatu zitzaien, eta hala egiten ez zutenei erreserbara
igarotzeko aukera eman zitzaien.

• Lan-erreformak egin ziren; adibidez, gutxieneko soldatak eta istripu-aseguruak ezarri ziren.
• Hezkuntza erreformatu zen; izan ere, hezkuntza gizartea hobetzeko bidea zela uste zuten.
Lehen Hezkuntzako 10.000 eskola eraiki ziren, eta hezkuntzako aurrekontua % 50 igo zen.

• Ezkontza zibila eta dibortzioa arautu ziren,

Gobernuak aurka zituen lur-jabe handiak, Elizako goi-hierarkiak eta armada, erreformak oso
erradikalak iruditzen zitzaizkielako; baina aurka zituen, hala-ber, anarkistak eta sindikatuak, aldaketa
handiagoak nahi zituztelako.

1932ko abuztuan, Sanjurjo jenerala estatu-kolpe bat egiten saiatu zen, baina porrot egin zuen.
Bestalde, anarkistek altxamenduak egin zituzten eta lursailak okupatu zituzten. Castilbanco herrian
(Badajoz), liskarrak egon ziren nekazarien eta Guardia Zibilaren artean, eta 1933an, Casas Viejas
herrian (Cádiz), ordena-indarrek gogor erreprimitu zuten nekazarien altxamendu bat.
4 BIURTEKO KONTSERBADOREA ETA FRONTE POPULARRA (1933-
1936)
Biurteko Kontserbadorea (1933-1935)

1933ko irailean, Manuel Azañak dimititu egin zuen eta hauteskunde berriak egin ziren. Hauteskunde
haietan, zentroko eta eskuineko alderdiek arrakasta handia lortu zuten. Eskuina Eskuin Autonomoen
Espainiako Konfederazioan (CEDA) elkartu zen, José María Gil Robles buru zuela. Zentro-eskuinak
hauteskundeak irabazi zituen eta, CEDAren babesarekin, Alejandro Lerrouxen Alderdi Erradikala
iritsi zen gobernura.

Biurteko Kontserbadoreko gobernuek aurreko aldiko erreformak aldatu edo indargabetu egin
zituzten: nekazaritza-erreforma gelditu zuten, eta Sanjurjo jeneralaren estatu-kolpean parte hartu
zutenei amnistia eman zitzaien eta armadan zituzten postuetara itzultzen utzi zitzaien.

Ezkerraren eta eskuinaren arteko tentsioak 1934ko Urriko Iraultza ekarri zuen, Lerrouxek CEDAko
hiru ministro izendatzean. Ezkerreko alderdiek greba iraultzaile bat antolatu zuten 1934ko urrian,
CEDAk errepublikarako adierazten zuen arriskuari aurre egiteko.

• Iraultzak arrakasta izan zuen Asturiasen. Han, langile-erakundeek meatzeguneak okupatu


zituzten, gobernu iraultzaile bat sortzeko asmoz. Baina armadak gogor erreprimitu zuen
iraultza (2.000 hildako eta 30.000 zauritu).

• Katalunian, gobernu autonomoa matxinadara gehitu zen, eta Lluís Companys-ek


Kataluniako Estatua aldarrikatu zuen Espainiako Errepublika Federalaren barruan.
Altxamenduak porrot egin zuen, armadak erreprimitu zuelako: Generalitatea desegin egin
zuten, eta gobernu autonomoko buruzagiak espetxeratuak izan ziren.

Iraultza amaitu ondoren, gobernua krisian sartu zen. Alderdi Erradikaleko ustelkeriaren eta
desadostasun ideologikoen ondorioz, gobernuan zegoen koalizioa hautsi egin zen, eta beste
hauteskunde orokor batzuk egin ziren 1936ko otsailean.

Fronte Popularra (1936)

Ezkerreko alderdi politikoak elkarturik aurkeztu ziren 1936ko hauteskundeetara, Fronte Popular
izenarekin ( Sozialistek, komunistek, errepublikano ezkertiarrek eta indar nazionalista batzuek).
Eskuinean, berriz, Jose Calvo Sotelo eta Jose Antonio Primo de Rivera buruzagi estremistek indarra
hartu zuten -Primo de Rivera Falange Espainola joera faxistako alderdiko burua zen-.

Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituen, oso alde gutxirekin, baina gobernua eratzeko
behar adina aulki lortu zituen. Gobernu berriak erreformen politikari ekin zion berriro ere, eta 1934ko
Urriko Iraultzako presoak askatu zituen. 1936ko maiatzean, Azañak Alcala Zamora ordezkatu zuen
errepublikako presidente karguan.

Gizarte-gatazkak ugaritu egin ziren. Grebak, elizen suteak eta falangisten eta langile-erakundeetako
militanteen arteko liskarrak egon ziren. Militar batzuk, Mola jenerala buru zutela, errepublikaren
aurka konspiratzen hasi ziren.

1936ko uztailaren 12an, eskuineko pistolariek Castillo tenientea hil zuten, ezkerreko militantea
izateagatik ezaguna zena. Hurrengo egunean, Castillo tenientearen kideek Calvo Sotelo eskuineko
buruzagia hil zuten. Hori gertatu eta berehala, Afrikako iparraldean zeuden espainiar tropak altxatu
egin ziren, Franco jenerala buru zutela
5 GERRA ZIBILA
Estatu-kolpea eta Espainiaren zatiketa

Altxamendua penintsulara igaro zen 1936ko uztailaren 18an. Sanjurjo, Franco eta Mola egindako
estatu-kolpeak armadaren zati baten, karlisten, monarkikoen, kontserbadoreen, falangisten eta
Elizaren zati handi baten babesa jaso zuen. Horrela, Espainia bi eremutan zatituta geratu zen:

• Matxinatuak -nazionalak ere esaten zitzaien- nagusi ziren eremua. Gaztelako iparraldea,
Galizia, Extremadurako ipar-mendebaldea, Andaluziako mendebaldeko hiri batzuk,
Nafarroa, Balearrak (Menorca izan ezik) eta Kanariak hartzen zituen.

• Errepublikanoen kontrolpeko eremua. Aragoiko zati handi bat, Espainiako iparraldea


(Nafarroa izan ezik), Katalunia, Levante ingurua, Madril eta ia Andaluzia osoa hartzen zituen.

Bi eremuetako politika eta ekonomia

Gerra hasi ondoren, errepublikako gobernuaren agintea ia desagertu egin zen. Sindikatuak eta herri
erakunde batzuk aukeraz baliatu ziren gizarte-iraultza bat egiteko, eta onibarrak eta fabrikak
desjabetu zituzten. Bestalde, herri-miliziak (zibilez osatutako talde armatuak) antolatu ziren
errepublika defendatzeko, baina ez ziren ongi koordinatu, eta zenbaitetan elkarren artean ere
borrokatu ziren. Gero herri-armada sortu zen, miliziez osatua, baina talde batzuek (anarkistak,
nazionalistak…) ez ziotenez gobernuari obeditzen, bando errepublikanoa ahuldu egin zen.

Eremu errepublikanoen, eskualderik industrializatuenak eta meatzegune nagusiak zeuden, baina


nekazaritzako baliabide gutxi zituzten. Errepublikanoek estatuko finantzak kontrolatzen zituen.

Eremu matxinatuetako agintea bateratzeko, Defentsa Nazionalerako Junta sortu zen Burgosen,
1936ko urrian. Junta horrek Franco izendatu zuen armada guztietako buru, jeneralisimo tituluarekin,
eta gobernuko eta estatuko buru, botere guztiekin. Gainera, altxamendua babestu zuten indar
politiko guztiak alderdi bakar batean bildu ziren: Falange Espainol Tradizionalista eta Ofentsiba
Nazional Sindikalistako Juntena (FET y de las JONS) alderdian. Eremu matxinatuen, industria-
ekoizpenaren % 20 soilik zegoen, baina nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpenaren % 70.

Gatazkaren zabalkundea nazioartean

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, beste herrialdeetako jendeak iritzi desberdinak izan zituen:
batzuk errepublikako gobernu legitirnoaren alde jarri ziren, eta beste batzuk, kolpisten alde.
Erresuma Batuak eta Frantziak konferentzia bat egin zuten, eta esku ez hartzeko akordio bat sinatu
zuten, gatazka Europako beste herrialde batzuetara ez zabaltzeko. Horrek, gobernu errepublikanoa
kaltetu zuen. Nolanahi ere, akordioa ez zen bete, eta bi bandoek jaso zuten laguntza kanpotik:

• Matxinatuek armak eta 200.000 bat soldadu jaso zituzten Italia faxistatik eta Alemania nazitik,
meatzeetako materialekin (magnesioa, wolframa, kobrea…) lotutako kontzesioen truke.

• Errepublikak SESBen gerra-materiala eta aholkularitza militarra jaso zituen, eta horren truke,
eskura ordaindu zion Espainiako Bankuan gordetako urrearekin. Bestalde, bando
errepublikanoak hainbat intelektualen babesa jaso zuen, besteak beste Ernest Hemingway,
Albert Einstein eta George Orwell intelektualena, eta alde izan zuen mundu osoko ezkerra,
Espainiako gerra faxismoaren aurkako borrokaren fronte gisa ikusi baitzuten.

Gainera, milaka boluntario atzerritarrek (kazetariak, langileak, langabeak…) Brigada


Internazionaletan izena eman zuten. Brigada horiek Internazional Komunistak -Parisen egoitza-
antolatutako gudulari talde batzuk ziren, eta Espainian borrokatu ziren batailoitan.
6 EGUNEROKO BIZITZA GERRAN ZEHAR
Gerra Zibilak izugarri aldatu zuen espainiarren eguneroko bizitza, bai bando matxinatuan bai bando
errepublikanoen. Aldaketak ere askotakoak izan ziren.

Gosea

Gerra gose-garaia izan zen. Elikagaien hornikuntza arazo larri bat bihurtu zen, batez ere eremu
errepublikanoan, matxinatuen kontrolpean egon baitziren hasieratik zereal- eta abeltzaintza-eremu
nagusiak. Ekoizleek elikagaiak gorde zituzten berehala, garestiago saltzeko: merkatu beltza agertu
zen horrela.

Hori dela eta, elikagaien errazionamendua jarri zuten martxan. Agintariek finkatu zuten zer elikagai
kantitate emango zitzaion pertsona bakoitzari eguneko. Behartsuenei janaria banatzeko kanpainak
ere egin ziren.

Zibilak batataz eta dilistaz elikatzen ziren, nagusiki. Dilistei Negrín doktorearen pilulak esaten
zitzaien, gobernu errepublikanoko presidenteari erreferentzia eginez. Lursail hutsak eta toki publiko
batzuk, hala nola Madrilgo zezen-plaza, baratze bihurtu ziren. Elikagai batzuk, azukrea kasu,
medikuaren errezetarekin soilik eros zitezkeen. Eremu matxinatuan ez zituzten arazo horiek, baina
arropa eta oinetako falta nabaria zen han.

Bonbardaketak

Eremu errepublikanoko hirietan bizi zirenak bonbardaketetan zaurituak edo erailak izateko beldurrez
bizi ziren etengabe. Madril eta Bartzelona izan ziren hiririk kaltetuenak. Biztanleek eraikinetako
sotoetan eta metro-geltokietan bilatzen zuten babesa. Bestalde, babesleku berri batzuk eraiki ziren:
haietako batzuek zerbitzuak eta erizaindegia eta guzti zituzten.

Errepresaliak bi bandoetan

Bando bakoitzak beste bandoko jarraitzaileen aurka hartu zituen errepresaliek ere zaildu zuten
eguneroko bizitza. Errepresalia motarik ohikoenak paseoak ziren. Talde armatu batek pertsona bat
bere etxetik ateratzen zuen, eta paseo bat ematera eramateko aitzakiarekin, herritik urruntzen ziren
eta hil egiten zuten.

Eremu matxinatuko biktimen artean, sindikatuetako buruak, alderdi ezkertiarretako kideak, hainbat
intelektual eta militar errepublikanoak egon ziren, besteak beste.

Eremu errepublikanoan, berriz, kazikeak, lur-jabeak, enpresariak eta kleroko kideak izan ziren, batez
ere, jazarriak.

Bi bandoetan, pertsona asko beste bandokoen alde egoteaz salatuak eta erailak izan ziren. Kasu
askotan, gerraren aitzakia erabiliz, arazo pertsonalengatiko mendekuak egin ziren.

Fusilatuak hobi komunetan lurperatzen zituzten gauez, inolako identifikaziorik gabe. Gaur egun
oraindik ere lurperatu anonimo horietako askoren gorpuzkiak ateratzen dira hobietatik.
7 GERRA ZIBILAREN ONDORIOAK
Gerra Zibilak ondorio ekonomiko, demografiko, sozial, kultural eta politiko larriak izan zituen.

Ondorio ekonomikoak

Gatazkan zehar, hainbat azpiegitura eta garraiobide suntsitu ziren: zubiak, trenbideak, trenak,
itsasontziak... Industria-instalazioetan, makinen zati bat hondatu bazen ere, ez zen kalte handirik
egon. Nolanahi ere, gerrak 250.000 bat etxebizitza erortzea eragin zuen. Bestalde, soro-hedadura
handiak galdu ziren, eta abelburu asko hil ziren. Nekazaritzako ekoizpenak % 25 egin zuen behera.

Giza ondorioak

Ez dakigu ziur zenbat jende hil zen gerran, baina bai giza galera handiak egon zirela. Duela gutxiko
ikerketa batzuen arabera, 145000 bat pertsona hil ziren frontean. Horri gatazkan zehar bi bandoetan
errepresioaren biktima izan ziren beste 130.000 pertsona gehitu behar zaizkio, baita gerraostearen
lehen urteetan erregimen frankistak hil zituen beste 35.000-50000 ere.

Eremu errepublikanoko pertsona askok beren etxeetatik alde egin behar izan zuten, Frankoren
tropen aurrerakadaren beldur zirelako, eta errefuxiatu bihurtu ziren erbestean.

Irteera masiboa 1939an Katalunia erori zenean gertatu zen, 450.000 errepublikano inguruk
Espainiaren eta Frantziaren arteko muga zeharkatu baitzuten. Asko Frantziako hego-ekialdeko
hondartzetako kontzentrazio-esparruetan sartu zituzten, oso baldintza gogorretan, eta han bizirik
irauten saiatu ziren. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, batzuk aliatuen bandoan borrokatu ziren
edo erresistentzian parte hartu zuten.

Beste errefuxiatu asko Latinoamerikako herrialdeetara joan ziren, batez ere Mexikora: 22.000
erbesteratu inguru joan ziren herrialde horretara.

Ondorio kulturalak

Gerra Zibilak kultura-galera handiak ere ekarri zizkion Espainiari. Intelektual batzuek bando
matxinatuari babesa eman bazioten ere (Manuel Machado, Salvador Dali, Miguel Unamuno…),
gehienek errepublikarekiko leial izaten jarraitu zuten, eta erbestera joan behar izan zuten. Haien
artean zeuden, besteak beste, Antonio Machado, Juan Ramón Jiménez eta Pau Casals.
8 1900-1939 EUSKAL LURRALDEETAN
Goraldi ekonomiko eta kulturala

XX. mendearen hasieran, Borboiko etxea berrezartzean, Bizkaian Bizkaiko Labe Garaiak (1902) -
estatuko industriarik handiena- eta Euskalduna [1900] eta La Naval (1908) ontziolak sortu ziren.
Gipuzkoan, lehen enpresak sortu ziren, hala nola Papelera Española (1902).

Lehen Mundu Gerran (1914-1918), euskal industrializazioa bizkortze-fase batean sartu zen, batez
ere Gipuzkoan eta Bizkaian, eta sektore-aniztasuna handitu zen: papergintza, metalurgia,
armagintza, ehungintza, arrantza, altzarigintza, elikagaigintza...Araban eta Nafarroan, berriz,
industrializazioaren prozesua 1950eko hamarkadan hasi zen, ordura arte ekonomia nekazaritzan
oinarrituta egon baitzen.

Gizarte industrializatu hartara emigranteak iritsi zirenean, euskara indarra galduz joan zen, eta
landa-eremuetako bereizgarri izatera iritsi zen, eremu industrializatuetan eta hiria-eremuetan
gaztelania bihurtu baitzen hizkuntza nagusia.

Bestalde, nazionalismoari eta industrializazio azkarrak ekarri zuen goraldi ekonomikoari esker,
euskal kulturaren pizkundea gertatu zen:

• Literatura. Euskal idazleen artean, Txomin Agirre, RM. Azkue eta Jean Barbier azpimarratu
daitezke. Zenbait emakume idazlek ere egin zituzten euskarazko lanak; besteak beste, Tene
Mujika, Julene Azpeitia, Katarine Eleizegi eta Sorne Unzueta idazleek.

• Euskal filologia eta euskal ikasketak. Ez zegoenez ikasgai horiek lantzen zituen
unibertsitaterik, Euskal Ikasketen Lehen Kongresua egin zen, eta han Eusko Ikaskuntza eta
Euskaltzaindia sortu ziren.

1936ko Autonomia Estatutua

1931n Bigarren Errepublika ezarri zenean, Konstituzio Errepublikanoa aldarrikatu zen. Konstituzio
horrek argi uzten zuen Espainia errepublika unitario bat eta bakarra zela, baina autonomia-
estatutuen bidez eskualde autonomoak eratzeko aukera onartzen zuen. Dena den, Euskadik
1986aren amaierara arte -Gerra Zibil betean- ez zuen bere autonomia-estatutua lortu.

• Lehen estatutua 1931n idatzi zen, eta Lizarrako Proiektua deitu zitzaion. EAJk eta karlistek
sustatu zuten. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa zituen aplikazio-eremuak. Baina
Espainiako parlamentuak ez zuen onartu eta konstituzioaren kontrako deklaratu zuen,
lurralde horiek “atzerriko potentziekin itunak” sinatzeko ahalmena izango zutela jartzeagatik.

• Bigarren estatutua 1932an idatzi zen, eta Gestorak izena hartu zuen. Arabara, Bizkaira eta
Gipuzkoara mugatu zen, karlistek ez baitzioten babesa eman. Baina ez ziren estatutu horren
izapideak egin, 1933ko hauteskunde orokorretan CEDAk (zentro-eskuineko koalizioa)
irabazi zuelako, eta autonomia estatutuekin lotutako guztia moteldu zuelako.

• 1936ko hauteskunde orokorretan Fronte Popularrak (ezkerreko alderdien koalizio zabal bat)
irabazi zuenean, 1936ko urriaren 1eko Autonomia Estatutua onartu zen azkenean.

Autonomia-estatutua onartu eta berehala, Sanjurjo, Mola eta Francoren estatu-kolpea gertatu zen.

Gerra Zibila

Gerra hasi eta handik bi hilabetera, tropa matxinatu frankistek Euskadiren eta Frantziaren arteko
muga kontrolatzen zuten jada, eta Donostia eta Gipuzkoaren zati handi bat konkistatuak zituzten.
Gasteiz eta Arabako zati handi bat matxinatuen esku zeudenez hasieratik, Eusko Jaurlaritzak
(1936ko urriaren 7an sortu zen, eta errepublikaren alde zegoen) Legutioko Guduan eraso egin zien
frankistei, baina porrot egin zuen, eta Bizkaiko fronteko tropek ezin izan zuten Gasteiz okupatu.

1937ko apirilean, egoerak okerrera egin zuen, matxinatuek Bilbo aldera bideratu baitzituzten
erasoak. Garai hartan, bonbardaketa izugarri bat gertatu zen Gernikan: Francoren zerbitzura zeuden
hegazkin alemanek herria suntsitu zuten.

Azkenik, 1937ko ekainean, Francoren tropek Bilboko Burdin Hesia hautsi zuten -tunelez, bunkerrez
eta lubakiz osatutako sistema gotortu bat-, eta hiria hartu zuten ekainaren 19an. Euzko Gudarosteko
gudariak errenditu eta Santoñara (Kantabria) joan ziren. EAJko buruzagiek eta Francoren aldeko
italiar indarretako agintariek Santoñako Ituna sinatu zuten.

Nafarroa, karlisten babesarekin, gerraren hasieratik matxinatuen esku geratu zen ia osorik.

1939. urtearen hasieran tropa frankistek euskal lurraldeak okupatu zituztenean, Eusko Jaurlaritza
erbesteratu egin zen, Jose Antonio Agirre lehendakari zela.

You might also like