You are on page 1of 2

DBH4 - BIOLOGIA eta GEOLOGIA - ZITOLOGIA

KROMOSOMAK ETA KARIOTIPOA

KROMOSOMAK zelula zatiketan sortzen diren harizpi-itxurako egiturak dira. DNAn dagoen informazio
genetikoa zelula amatik zelula alabetara transmititzeaz arduratzen dira.
DNAzko kateak dira. Kate horiek oso biribilkatuta daude eta proteina batzuez elkartuta daude. Nukleoko
KROMATINA kondentsazten denean sortzen diren egiturak dira.
Kromosoma bakoitza bi KROMATIDAZ osatuta dago eta kromatida horiek zentromero izeneko puntu batean
elkartzen dira. Kromosoma bakoitzak kromatida bikiak ditu eat kromatida bakoitzak bi beso ditu.

KROMOSOMA KOPURUA
Izaki bizidun bakoitzak kromosoma kopuru jakin bat dauka, hau da, zelula guztietan kromosoma kopuru
berdina dauka, beti berdina. Gizakion kasuan 46 kromosoma ditugu, 23 pare desberdin banatuta.
23 pare horiek 2 kromosomaz osatuta daude. 22 pare autosomak dira, hau da gorputzeko ezaugarriekin
lotuta daude. Beste bikotea, kromosoma sexualak dira, X eta Y. X kromosoman emakumezkoen ezaugarri
sexualak daude adierazita eta Y kromosoman gizonezkoen ezaugarriak.
Kromosoma sexualen konbinazioak (egoera normalean) XX (emakumezkoa) eta XY (gizonezkoa) izan
daitezke.
• • Zelulen kromosoma-pareak bi kromosomaz osatuta badaude zelula hori DIPLOIDEA (2n) da.
• • Zelulen kromosomak-pareak kromosoma batez osatuta badaude zelula hori HAPLOIDEA (n) da.

Gizakion zeluletan bi kasu hauek daude: zelula somatikoak diploideak dira eta zelula sexualak haploideak
dira.
KROMOSOMA MOTAK
Kromosomak sailkatu ahal ditugu zentromeroaren posizioa kontuan izanda.

KARIOTIPOA
Kariotipoa espezie baten kromosoma multzoa da.
Kariotipo batean kromosomak antolatu egiten dira bikoteka eta tamaina kontuan izanda. Hasieran
handienak jartzen dira eta amaieran txikienak. Azken bikotea kromosoma sexualak edo heterokromosomak
dira.
Kariotipoak balio du gaixotasunak topatzeko,
kromosomen kopuruarekin edo kromosomen
luzerarekin lotutako gaixotasunak identifikatzeko.
Begirada azkar batean jakin ahal duzu kromosaren
bat falta ote den (monosomia) edo bikote batean bat
gehiago badagoen (trisomia).

You might also like