You are on page 1of 7

M E I O S I A

Meiosia, zelula diploide bakar batetik, lau gameto sortzen dituen zelularen zatiketa mekanismoa da. Gametoek parte hartzen duten ugalketa motari deritzo ere, bertako zelula sexualak meiosi bidez lortzen direlarik, ausaz kromosoma homologoek crossing over eginez, eta kromosoma ezberdinak lortuz. Meiosiaren helburua kromosomen erdiak dituzten zelulak sortaraztea da, eta bi zatitan bana daiteke prozesua: lehenengo zatiketa meiotikoa (I. Meiosia) eta bigarren zatiketa meiotikoa (II. Meiosia). Prozesu meiotikoan, zelula diploide batetik (2n), bi zatiketen bidez, lau zelula haploide (n) sortzen dira. Lehen zatiketan, bi zelula diploide lortzen dira (2n), eta, bigarrenean, bi zelula diploidetik (2n), lau gameto haploideak (n) agertzen dira. Meiosirik egongo ez balitz, gametoak zelula diploideak izango lirateke, eta bat egiterakoan informazio bikoitza luketen zelulak (4n) sortuko lirateke. Era honetan, kromosoma kopuru handitzen joango litzateke belaunaldiz belaunaldi, zelula ez egonkor eginez. Meiosian, beraz, bi zatiketa zelular gertatzen dira jarraian, baina, kromosomak behin besterik ez dira bikoizten (lehenengo zatiketaren aurretik, mitosian gertatzen den bezala). Horrek azaltzen du kromosomen kopurua, guztira, erdira jaistea. Gizakiarengan, eta animalia gehienengan, meiosia sexu organoetan besterik ez da gertatzen (obarioetan eta testikuluetan), hots, gametoak sortzen dituzten organoetan. Gorputzeko gainontzeko zeluletan ez dago meiosirik.

I. MEIOSIA
PROFASE I
Alde handiak ditu mitosiaren profasearekin. Faserik luzeena da, eta meiosiaren gertakizunik bereizgarrienak gertatzen dira. Fase honetan, kromosomak eratzen dira, ADN molekulak kiribiltzen eta trinkotzen hasten direnean. Profasearen aurretik, kromosomak bikoiztu egiten dira, eta, beraz, bi kromatida dituzte. Mintz nuklearra fasearen bukaerara arte mantentzen da, deuseztatzen denean. Aldi berean, nukleoloa desagertu eta ardatza eratu egiten da. Beste desberdintasun nagusi bat profasearen iraupena da, honek hilabete edo urteak iraun ditzakeelarik. Bere iraupena eta konplexutasuna direla eta, 5 azpietapa ezberdintzen dira:

1. LEPTOTENOA
Kromosomak harizpi luze batzuk dira, tarteka pikor batzuk (kromomeroak) agertzen direlarik. Kromosoma bakoitzak baditu bi kromatidak, baina mikroskopio optikotik ikusita ez dira bereizten, eta zenbait puntutan estalki nuklearrari atxikita daude.

2. ZIGOTENOA
Aldi honetan, kromosoma homologoak parekatu egiten dira euren luzera osoan zehar. Parekatze honi sinapsia deritzo, eta, erdigunetik zein muturretatik, has daiteke. Homologoak parekatzean gene bakoitza bere homologoaren ondoan ezarrita dago. Sinapsia konplexu sinaptonemikoa izenekoaren bitartez gertatzen da, hau da, bi kromosomen artean eratzen diren zuntz proteiko batzuen bitartez.

-1-

3. PAKITENOA
Iraupen handieneko azpietapa da. Sinapsia amaitzerakoan hasten da, eta banaketa edo desinapsiarekin amaitzen da. Kromosoma homologo pareak estuki lotuta agertzen dira: tetradak edo bibalenteak. Dagoeneko, kromosomen bi kromatidak ikus daitezke. Garrantzi handiko fenomenoa gertatzen da pakitenoan: hertsiki lotuta dauden bitartean, kromosoma homologoen kromatidek material genetikoa trukatzen dute. Truke horri elkargurutzamendua edo crossing over deritzo, eta material genetikoaren birbanaketa kromosomikoa suposatzen du. Prozesu honek, beraz, berebiziko garrantzia du, aldakortasun genetikoa handitu egiten baitu. Elkargurutzamenduak aldi honetan burutzen badira ere, oraindik ezin dira ikusi, eta, hurrengo aldira arte, ez dira kromatida homologoen arteko lotuneak (kiasmak) agertuko.

4. DIPLOTENOA
Tetradak banatzen hasten dira (desinapsia), eta kiasmak agerian gelditzen dira, hau da, kromosomen arteko loturak. Puntu horietan, berkonbinazioa jasan duten kromatidak elkarren artean gurutzatuta daude. Kromatida bakoitza kromosoma homologoaren kromatida bien edozeinen gainetik gurutzatu eta kiasmak sortu ahal ditu berarekin. Horrela, bibalenteko lau kromatidak egon daitezke nahasita. Hala ere, kiasma bakoitzean, bi kromatidak bakarrik hartzen dute parte. Kiasmak egotea berkonbinazioa egon denaren froga zitologikoa da. Bibalente bakoitzean, bi edo hiru kiasma egoten dira normalean. Kiasmek kromatiden apurtze puntuak adierazten dituzte, kromatiden atalen berkonbinaziorako edo trukerako puntuetan oinarrituz.

5. DIAZINESIA

Profasearen amaiera-amaieran, kromosomak oso trinkotuta daudenez, kromatidak eta kiasmak ikustea errazagoa izango da. I. profasean gertatzen den gainerako guztia profase mitotiko arruntean gertatzen denaren antzekoa da: zentrioloak poloetara mugitzen dira, mintz nuklearra desagertu egiten da, baita nukleoloa ere, eta ardatz akromatikoa agertzen hasten da.

-2-

-3-

-4-

METAFASE I
Meiosiaren metafaseak antza handia du mitosiaren metafasearekin: kromosomak mugitu egiten dira, eta ardatz akromatikoaren erdialdean kokatzen dira. Baina, mitosiaren metafasearen aldean, meiosiaren metafasean ardatz akromatikoan jartzen direnak ez dira kromosoma banakoak, tetradak baizik (bi kromosoma homologoak).

ANAFASE I
Anafasean ez dira kromatidak banatzen (mitosian bezala), kromosoma homologoak baizik: homologoen bikote bat zelularen polo baterantz abiatzen da, eta bestea zelularen beste polorantz. Beraz, kromosoma-bikoteak banatzen dira, ez kromatidak.

-5-

TELOFASE I
Telofasea mitosiaren telofasearen antzekoa da: nukleoa eta nukleoloa denbora labur batentzat berragertzen dira, eta zitoplasmaren banaketa ere gertatzen da. Meiosiaren lehenengo zatiketaren ondorioz, bi zelula agertzen dira, bakoitzak bere nukleoan ama zelularen kromosomen erdiak dituena, baina kromosoma horiek bina kromatida dituzte.

II. MEIOSIA
Meiosiaren bigarren zatiketak antza handia du mitosi arrunt batekin. Baina, kontuan hartu behar da kasu honetan ADN ez dela aurretik bikoiztu.

PROFASE II
Nukleoloa eta mintz nuklearra desagertzen dira. Kromatina (kromosomen osagai nagusia) kondentsatzen hasten da, eta trinkotze horren ondorioz, kromosomak ikusgai bihurtzen dira. Zentrioloak zelularen polo banatara joaten dira, eta ardatz akromatikoa agertzen da.

METAFASE II
Kromosomak ardatz akromatikoaren erdialdean kokatzen dira, mitosian gertatzen denaren antzera.

-6-

ANAFASE II
Kromosoma bakoitzaren bi kromatidak banatzen dira eta kromatida bakoitza zelularen polo batera abiatzen da.

TELOFASE II
Kromosomaren kromatidak zelularen kontrako poloetara iristen direnean hasten da. Zelularen polo bakoitzean mintz nuklearra eta nukleoloa agertu, eta kromosomak deskondensatzen dira. Telofasea zitozinesi edo zitoplasmaren banaketarekin bukatzen da, bi zelula agertuz.

Laburbilduz, dituen bitartean.

esan

liteke

lehenengo

zatiketa

meiotikoak

kromosoma

homologoak banatzen dituela, bigarren zatiketa meiotikoak kromatidak banatzen

MEIOSIAREN GARRANTZI GENETIKOA


Ugalketa sexuala egoteko, kromosomen kopuruak erdira jaitsi behar du, honetan baitatza gametoen ugalketa. Zelula somatikoen kromosoma kopuru bera balute, kromosoma kopura bikoiztuz joango litzateke belaunaldiz belaunaldi, bestela. Aipatu beharra dago, meiosiak ere banakoen eta espezieen aldakortasun genetikoa handitzen duela, elkargurutzamenduaren ondorioz sor daitezkeen aldaketa kopurua oso zabala baita; bereziki kromosoma kopurua handia bada. Era honetan, eboluzioari bultzada handi bat ematen zaio.

-7-

You might also like