You are on page 1of 12

1.

ZELULA: BIZI-UNITATEA
Zelula izaki bizidunen egitura-, funtzio- eta ugaltze-unitatea da; hiru bizi-funtzioak egiteko gai
den bizi-unitatea.
1.1 ZELULEN EGITURA
- ZITOSOLA edo ZITOPLASMA: organuluak dauden ur-ingurunea. Erreakzio kimiko
eta prozesu zelular ugari gertatzen dira.
- MINTZ PLASMATIKOA: lipidoz eta proteinaz osatutako geruza bikoitza.
- MATERIAL GENETIKOA: DNAz osatuta, kromosomak eratzen dituen zelularen
informazioa da.
- ERRIBOSOMAK: proteinak sintetitzatzeko organuluak

1.2 ZELULA MOTAK


Egitura-konplexutasunaren eta material genetikoaren kokapenaren arabera, bi mota:
- PROKARIOTOAK: ez daukate organulu espezializaturik (bakarrik erribosomak) eta
material genetikoa (DNA) zitoplasman sakabanatuta dago.
- EUKARIOTOAK: organulu espezializatuak dituzte eta material genetikoa nukleo
barruan dago.

1.3 ZELULA BEHATZEA


Mikroskopioak objektu baten irudi handiagotuak lortzeko tresnak dira; irudiaren bereizmena
handitu. Motak:
● Mikroskopio optikoak argi sorta bat:
Argiak lagina zeharkatu, normalean koloratzaileez tindatu. Bereizmena 1500 aldiz
handitu. (mota bat fluoreszentziazkoa da)
● Mikroskopio elektronikoak elektroi sorta bat: bereizmena 1000 000 alidz handitu
- Transmisiozkoak (TEM)
- Ekorketazkoak (SEM)

2. ZELULA-ANTOLAKETAREN EREDUAK
2.1 ZELULA PROKARIOTOA
● Kanpoaldean luzakinak:
- FLAGELOAK, mugitzeko erabili.
- FINBRIAK, motzagoak eta ugariagoak, zelularen finkapenarekin lotuak.
- PILI, finbriak baino luzeagoak eta urriagoak, zelula batzuetatik beste
batzuetara material genetikoa trukatzeko parte hartu.
● ZELULA-PARETA: babes-estalki zurrun eta porotsu inguratu.
● ERRIBOSOMAK: proteinen sintesia gauzatu
● KROMOSOMAK: material genetiko guztia gordetzen duten molekula zirkularrak dira.
● MINTZ PLASMATIKOA: hesi-funtzioa du zitosolaren eta zelulaz kanpoko
ingurunearen artean, eta substantzien iragatea erregulatzen du.
● KAPSULA: zenbait zelula prokariotoren hirugarren estalkia da.

- Zelularen metabolismo-jardueraren zati handi bat mintz plasmatikoarekin lotuta, ondorioz,


batzutan, mintzaren hainbat eremutan barrurako tolesturak agertu (ohikoenak mesosomak),
azalera handitzeko, jarduera errazteko.
- DNAko molekula zirkular bakar bat da (ez dituzte hainbat kromosoma), zitoplasmaren
barruan (ez dago mintz batez inguratua); material genetikoa duen eremua nukleoide da.

2.2 ZELULA EUKARIOTOA

ANIMALIA ZELULA LANDARE ZELULA

BAKUOLOAK Txikiak eta ugariak (xixkuak) Oso handiak eta gutxi

KLOROPLASTOAK Ez Bai

ZELULA PARETA Ez Bai

ADIBIDEAK Protozooak, onddoak eta animaliak Algak eta landareak

- MINTZ BIKOITZEO ORGANULUAK:


- Nukleoa.
- Mitokondriak.
- Kloroplastoak.

- MINTZ BAKAR BATEKO ORGANULUAK:


- Lisosomak eta peroxisomak.
- Bakuoloak.
- Erretikulu endoplasmatikoa.
- Golgi aparatua.

- MINTZ GABEKO ORGANULUAK:


- Erribosomak.
- Zentrioloak.
- Mikrotubulak eta filamentuak (zitoeskeletoa).
ORGANULUAK EZAUGARRIAK FUNTZIOA

Mitokondrioak Obalatuak, mintz bikoitza tolesturekin Arnazketa zelularra energia


(gandorrak), matrozea (barrukoa) lortzeko

Erretikulu Zakuen eta kanalen multzoa da. Bi mota: Proteinak eta lipidoak gorde eta
endoplasmatikoa pikorduna (erribosomak) eta leuna garraiatu
(erribosomak ez)

Erribosomak ARNz eta proteinaz osatuta. Bakarka edo EE Proteinak sintetizatu


pikordunari lotuta

Golgiren aparatua Zaku apalak (zisternak) eta xixkuak Substantziak metatu eta kanporatu

Bakuoloak Mintzez osatutako xixku txikiak Erreserba- edo hondakin


substantziak gorde

Lisosomak Bakuoloen antzeko xixkuak Substantziak digeritu

Zentrosomak Mikrotubuloz eta zuntzak (proteinak) Zelulen zatiketan parte hartu


osatutakoak nukleotik gertu

Koloplastoak Bi mintzez eratuta daude, eta barnean tilakoide Fotosintezia


deritzen egitura batzuk dituzte

3. ZELULEN METABOLISMOA
3.1 BIDE METABOLIKOAK:
Metabolismo: zelularen barruan gertatzen diren eta helburu hau duten erreakzio kimikoen
multzoa (bide metabolikoen multzoa):
- zelulak hazteko
- egiturak berritzeko
- bizi-prozesuak betetzeko beharrezko energia lortzeko behar dituen substantziak
sintetizatzea (materia)
Bide metabolikak → erreakzio kimiko kateatuaren sekuentziak dira, erreakzio baten produktua
hurrengo erreakzioaren substratua.

3.2 METABOLISMO MOTAK:


● Katabolismoa: fase suntsikorra, erreakzio kimikoen bitartez molekula konplexuak
beste molekula bakunago eta oxidatuetara degradatu.
- Energia, elektroiak eta protoiak (H+) askatu
- Exotermikoak dira.
- Arnasketa zelularra eta hartzidura.
● Anabolismoa: fase eraikitzailea, erreakzio kimikoen
bitartez molekula organiko konplexuak eta erreduzituak
eraiki molekula bakunagoak eta oxidatuak erabiliz.
- Energia, elektroiak eta protoiak (H+) behar dira.
- Endotermikoak dira.
- Fotosintesia.

3.3 ENERGIA GORDETZEKO ETA ELEKTROIAK GARRAIATZEKO MOLEKULAK


● Energia kimikoa metatzea:
Erreakzio anabolikoak eta katabolikoak akoplatuta daude, baina ez gertatu aldi berean,
bitartekari metabolikoak behar dituzte energia, protoiak eta elektroiak sortzen diren lekutik
behar diren lekura eramateko.
Ohikoena ATP (adenosin trifosfato) da: nukleotidoa
- Base nitrogenatua (adenina)
- Azukrea (erribosa)
- 3 fosfato talde: loturak oso energetikoak, eratzeko energia-kantitate handiak behar, eta,
haustean, energia asko askatu.
ATP → ADP + Pi + Energia

● Elektroiak garraiatzea:
Erredox oxidazio-eredukzio prozesuak dira: elektroiak galtzea (oxidazioa, e- eta H+ galera)
edo irabaztea (erredukzioa, e- eta H+ irabaztea) dakarte.

● Metabolismo motak:
○ Energia-iturria kontuan hartuz.
- Fototrofoak; energia-iturria: eguzki-argia
- Kimiotrotofoak; energia lortzeko, erreakzio kimikoak
○ Karbono-iturria kontuan hartuz:
- Autotrofoak; karbono-iturria: konposatu ez-organikoak
- Heterotrofoak; konposatu organikoen karbonoa hartu

3.4 BIDE KATABOLIKOAK. ARNASKETA:


Zelula arnasketa: glukosa-molekula baten (materia organikoa) guztizko oxidazioa.
Prozesuan molekula hori eraldatu eta, O2 molekulen
presentzian, CO2 eta H2O motako hainbat molekula (ez-
organikoak) sortu.
Prozesuan, 38 ATP molekula sintetizatzeko energia askatu.
● Arnasketa aerobioa (etapa nagusiak)
- Zelularen zitoplasman glukolisia: glukosaren 6C atomo aldatu eta 3C-z azido pirubikoko bi
molekula sortu →2 ATP molekula eratu
- Zelula eurkariotoetan, azido pirubikoko bi molekula mitokondrioan sartu eta azido azetiko
(2C) bihurtzen dira. Gero Krebs-en zikloren bidez azido hori oxidatu eta CO 2 eman.
Prozesuan elektroiak, H+ eta energia askatu (ATP sintetizatzeko)
- Barruko mintz mitokondrialean, elektroiak eta H + oxigenora iritsi, eta oxigenoa erreduzitu
eta H2O molekulak osatu. Oxidazioan askatutako energia ATP sintetizatzeko erabili
(fosforilazio oxidatiboa).

● Hartzidurak
Prozesu anaerobioak (oxigenorik gabe egin), horien bitartez, zelulek glukosa partzialki oxidatu
energia lortzeko → glukosa hori molekula organiko oxidatuagoa bihurtu (azido laktikoa, etanola
etab.).
Glukosaren degradazioa ez da guztizkoa, ondorioz, amaierako produktuak energia asko
dauka oraindik. Energia-errendimendua glukolisian lortutako ATP molekuletara mugatu.

HARTZIDURA ALKOHOLIKOA
Organismo jakin batzuetan gertatu, oxigenorik ez dutenean (Saccharomyces generoko
legamietan). Azido pirubikoa alkohol etiliko eta CO2 bihurtu.
- garagardoa, ardoa eta beste edari alkoholdunak

HARTZIDURA LAKTIKOA
Glukolisian lortutako azido pirubikoa erreduzitu eta azido laktiko bihurtzen duten bakterio
anaerobio (Lactobacillus) batzuen berezko prozesua da.
- esnekiak (jogurta, gazta, etab.)

3.5 BIDE ANABOLIKOAK. FOTOSINTESIA:


Prozesu anabolikoa → zelula autotrofoek materia organikoa sintetizatu materia ez-organikoa (CO 2
eta H2O) eta argi-energia baliatuz.
Zelula autotrofoen klorofilari esker bete. Pigmentu hau argi-energia energia kimiko bihurtu
(algeta, zianobakterioetan eta landareetan).

ARGITAKO FASEA:
Kloroplastoetako tilakoideen mintzean gertatu, argia dagoenean:
- Klorofilak argiaren energia hartu eta ur molekula bat hautsi → protoiak, elektroiak eta
oxigenoa lortzeko; oxigenoa, atmosferara.
- Argiaren zati bat ATP sintetizatzeko erabili, eta hori hurrengo fasean erabili (argi-
energia energia kimiko bihurtu)

ILUNPEKO FASEA:
Kloroplastoen estroman gertatu.
Clavinen ziklo:
- Fase argitsuan sortutako ATP molekula, protoiak eta elektroiak, CO2 molekula
glukosara erreduzitzeko erabili.
- Eratutako glukosa zelula-arnasketaren bidez energia ekoizteko erabili.

4. ZELULEN UGALKETA: ZIKLO ZELULARRA


Zelula bat zatitzearen bidez beste zelula bat sortzen denetik zelula hori bera ugaldu arte
gertatzen diren prozesuen multzoak. Bi fase:
-INTERFASEA
+Zelula-egiturak hazteko fasea.
+Material genetiko erreplikatzeko fasea.
-ZELULA-ZATIKETA

PROKARIOTOETAN
INTERFASEA
Zelula-egiturak hazteko fasea: Zelula jaio eta gero gertatu
Material genetiko erreplikatzeko fasea:
- Bakterioaren kromosoma bikoiztu eta bi kopiak zelularen mintz plasmatikoan ainguratu.
- Bi kromosomak elkarrengandik bereiztu, bien arteko zelula pareta eta mintza hazi ahala.
- Bakterioen plamidoak ere erreplikatu, eta horien kopia ugari sortu.

ZELULA ZATIKETAREN FASEA


- Zelula prokariota erdibiketa bidez zatitu
- Zelularen erdian mintz eta zelula pareta berria sortu
- Bi zelula umeen kromosomak eta zitoplasmak bereizi

EUKARIOTOETAN
INTERFASEA
G1 FASEA:
- Hasteko fasea: zelula organuluak bikoiztu eta hazi
- Zelulak bere futzioa bete
- Ugaltzeari uzti dioten zelulek G1 fasean etenda geratu
- Zikloa egiten jarraitzea erabaki duten zelulek hasierako abiapuntutik egiten dute (ez
dago atzera eginik)
S FASEA:
- DNA erreplikatzen da
- Zentrioloak bikoiztu (beharrezkoak dira gero zelula zatiketa gertatzen den bitarten
kromosomak bereizteko)
G2 FASEA
- Hazteko fasea. Zelula zatitzeko prestatu
- Kromosomak bikoiztuta daude

ZELULA ZATIKETAREN FASEA:


- Nukleoaren zatiketa edo MITOSIA
- Zitoplamaren zatiketa edo ZITOZINESIA

4.1 NOLA ZATITZEN DIREN ZELULAK


- Erdibitzea: zelula ama tamaina bereko bi zelula alabetan banandu
- Gemazioa: zelula ama bi zelula alabetan banandu, zelula alaba gema txiki eran geratu
bestearen gainean.
- Esporulazioa: zelula amaren barruan zelula alaba asko eratu, nukleoa hainbat alditan
banatzearen ondorioz. Zelula horiei espora esaten zaie, eta zelula amaren barruan geratzen
dira mintza hausten den arte

4.2 ZIKLO ZELULARREN KONTROLA


- Aldi baterako erregulazioko mekanismoa. Zikloko gertaeren sekuentzia erregulatu.
Gertaera bat ez da jazoko, haren aurrekoa jazo ez bada.
- Kontrol-puntuak. Etapa bakoitzean zelularen egoera ebaluatu. Okerren bat badago,
askotan arazoa zuzentzen eta konpontzen da.

5. ZELULEN UGALKETA: MITOSIA


Mitosia zelula eukariotoen nukleoa zatitzeko modu bat da, zelula umeek zelula amaren
kromosoma-dotazio bera dute (informazio genetiko bera)
- M fasea: zelula amaren nukleotik kromosoma kopuru bera duten bi nukleo sortzeko
prozesua. Nukleoaren zatiketa.
PROFASEA
- Kromatina trinkotu edo kondentsatu. Tolestu eta kiribiltzearen ondorioz lodiago egin,
(kromosomak ikus daitezke mikroskopioan)
- Kromosomak bikoiztuta daude, bi erdi berdin dituzte (kromatida ahizpak). Kromatidak
informazio berbera dute eta elkarri lotuta daude, zentromeroaren bidez.
- Nukleo mintza desegin eta kromosomak zitoplasman aske geratu.
⇒ Animali zeluletan, zentrioloak zelularen polo banatara joan eta ardatz akromatikoaren
mikrotubuluak eratzen hasi.
⇒ Landera zeluletan (zentriolorik ez), ardatzaren harizpiak mikrotubuluen antolaketa zentroetatik
eratzen dira.

METAFASEA
- Nukleo mintza erabat desagertu
- Kromosoma bikoiztuak (jada trinkotze maila handienera iritsita) zelularen ekuatorean
kokatu, ekuatore plaka eratuz.

ANAFASEA
- Ardatzaren harizpiak laburtu eta kromosomak zentromerotik zatitu beren bi kromatidetan.
- Kromatidak elkarrengandik banatzen hasi eta zelularen polo banatara joan.
- Kromatida horiek (indibidualak), kromosoma anafasiko (kromosoma bakunak) bihurtu.

TELOFASEA
- Kromosoma multzo bakoitza zelularen polo batera iritsi eta bakoitzari inguruan nukleomintz
berria eratu.
- Ardatzaren zuntzak desagertu eta kromosomak askatzen hasi, kromatina sortuz.

ZITOZINEZIA
- Zitoplama zatitzeko prozesua, bi zelula alaba sortuz.

● Mitosiaren esanahi biologikoa:


Zelula bakarreko organismoetan:
- ugalketa asexuala populazioaren banakoaren kopurua hazteko
- Ondorengoak gurasoaren berdin- berdinak
- Ingurune egokietan ondorengo asko izan daitezke epe laburrean, ez-egokietan
desager daitezke.
Zelula anitzeko organismoetan:
- hazteko
- suntsitutako zelulak ordezkatzeko
- kalteak jasan dituzten zelulak berritzeko
6. ZELULEN UGALKETA: MEIOSIA
Zelula germinalak zatitzeko prozesua, zelula umeek zelula amaren kromosoma-dotazioaren
erdia, eta material genetikoa desberdin konbinatua.

6.1 MEIOSIAREN FASEAK


Nukleoaren banaketa prozesu bat da, bi zelula banaketaz osatuta.
Bi banaketen artean ez da DNA bikoizten eta II. Mesioa amaitzean zitozinesia gertatu.
I. Profasea:
- LEPTOTENOA: kromosomak (interfasean bikoiztuta) nukleo mintzera finkatuta,
elkarren artean nahastuta daude harizpi meheak.
- ZIGOTENOA: Kromosoma homologoak parekatzen hasi (sinapsi). Bi kromosomak
luzera guztian elkartuta geratu.
- PAKITENOA: Kromatida homologoen arteko elkargurutzaketa. Ondorioz, gene
konbinazio berriak (birkonbinazioa) sortu eta horri esker kromosomek aitaren eta
amaren geneak izan.
- DIPLOTENOA: Kromosoma homologoak banatzen hasi, birkonbinazioa egon den
lekuetan (kiasmetan).
- DIAZINESIA: Kromosomak trinkotzen hasi (tetradak). Kromatida ahizpak elkarri
lotuta zentromeroetan eta homologoak elkarri lotuta kiasmetan.
I. Metafasea:
- Kromosoma homologo pareak kiasmetan elkartuta eta ardatz akromatikoko harizpiek
lotuta, zelularen ekuatorean kokatu.
I. Anafasea:
- Ardatzeko zuntzak laburtu eta pare bakoitzeko kromosomak zelularen polo banatara
joan, elkarrengandik bananduz.
- Kiasmak hautsi eta gurutzatuta zeuden besoak banantzean, kromatida ez ahizpen
zatiak eramaten dituzte (birkonbinazioaren ondorioz).
I. Telofasea:
- Kromosomak poloetara iritsi eta deskondentsatzen hasi.
- Ardatz akromatikoa desagertu eta nukleo ume bakoitzaren inguruan nukleo mintza
birsortu.
- Nukleo umeak kromosoma sorta bakarra du (haploidea).

II. Profasea:
- Kromosomak berriro kondentsatzen hasi, nukleo mintzak desagertu eta bi ardatz
akromatiko berri eratu.
II. Metafasea:
- Kromosomak ausaz kokatu eta ekuatore plaka eratu.
II. Anafasea:
- Ardatz akromatikoko harizpiak larburtzen hasi.
- Zentromeroak hautsi
- Kromosoma bakoitzeko bi kromatidak banandu eta zelularen polo banatara joan.
II. Telofasea:
- Kromosoma multzo bakoitzaren inguruan nukleo mintza berregin.
- Kromosomak deskondentsatzen hasi eta kromatina bihurtu.
Zitozinesia:
- Zitoplasma eta zelula organuluak banatu.
- Lau zelula ume haploide eratu, desberdinak elkarren artean eta zelula ama ez
bezalakoak.

6.2 MEIOSIAREN ESANAHI BIOLOGIKOA


Sexu bidezko ugalketaren aurretiko prozesua da, horrela espezie baten kromosoma kopurua
mantentzeko belanauldiz belanauldi: n + n = 2n.
I Profasean kromosoma homologoen artean gertatutako informazio genetikoaren trukearen
ondorioz ondorengoen aldarkortasun genetikoa bermatu.
Horri esker, espezien eboluzioa gertatu.

MITOSIA MEIOSIA

BERDIN - Zelula zatitzeko prozesua


- Fase berdinak dituzte

DESBERD - Zelula-amaren kromosoma-dotazio bera - Zelula amaren kromosoma-dotazio erdia


- 2 zelula ume diploide lortu (klonak) - 4 zelula ume haploide lortu (desberdinak)
- Zelula somatikoetan - Gametoetan bakarrik
- Prozesu bakarra (laburra) - Bi banaketa-prozesu (luzea)
- Ez trukatu - Elkargurutzamendua gertatu
- Anafasean, kromatida ahizpak banandu - I.anafasean kromosoma homologoak
banandu, II. anafasean kromatidak
7. ZIKLO BIOLOGIKOAK
7.1 BIZI-ZIKLOA
Ziklo biologikoak edo bizi-zikloak izaki bizidun baten bizitza osoan zehar izango diren etapak
islatzen ditu.
- Fase zelulabakarra
- Hazkunde- eta garapen-fasea
- Heldutasun-fasea
- Ugalketa-fasea

7.2 BIZI-ZIKLO MOTAK


Organismo haplonteen bizi-zikloa
- Organismo bakunen zizkloa (protoktistena eta onddoena).
- Haien bzi-zikloaren zatirik luzeena fase haploidea (n) da.
- Gorputza hornidura genetiko erdia duten zelulez osatuta.
Organismo diplonteen bizi-zikloa
- Animalia gehienen kasuan eman.
- Bizi-ziklo zatirik luzeena fase diploidea (2n).
- Gorputza osatzen duten zelulek bi kromosoma sorta oso dituzte.
Organismo diplohaplonteen bizi-zikloa
- Oso ohikoa landareetan eta animalia batzuetan.
- Belanauldi bat haploidea (gametofito) eta bestea diploide (esporofito).

8. ZELULEN ESPEZIALIZAZIOA
8.1 IZAKI ZELULABAKARREN EZAUGARRIAK
Izaki zelulabakarren mugak:
- Ingurune urtarretan bizi daitezke bakarrik, mintzaren bitartez substantziak trukatzeko
aukera ematen duten aukera bakarrak direlako.
- Ezin dira oso handiak egin. Zelula baten tamainak muga fisikoak ditu zenbat eta
handiagoa izan, kanpoaldearekin kontaktuan dagoen mintz plasmatikoaren azalera
proportzio berean txikiagoa delako.

Organismo zelulabakar batzuk zatitu ondoren elkarrekin geratu eta taldeak osatu→lehen koloniak
eratu.
Kolonia batzuk bilakatu egin ahal izan ziren eta beren tamaina eta konplexutasuna handitu;
ondorioz, zelula batzuk espezializatu ziren.
Koloniak zelulabakarren eta zelulaniztunen arteko bidearen erdian daudela esan (Volvox
generoko algak)
8.2 IZAKI ZELULANIZTUNEN EZAUGARRIAK
Zelulen espezializazioa eta diferenziazioa:
- Organismo zelulaniztunetan, zelulak funtzio zehatz bat egiteko espezializatua (ehunetan)
daude.
- Espezializazioak zelulen diferentziazioa dakar berekin.
Funtzionamendu koordinatua:
- Koordinatzeko eta komunikatzeko mekanismoak integratuta dauzkate.
Barne ingurunea:
- Organismo zelulaniztunen zelula gehienak ez daude ingurunearekin kontaktuan.
-Barne-ingurunea osatzen duten zelulaz kanpoko likido batzuekin kontaktuan (homeostasia).

Zelula amak dira beren burua iraunarazteko gai eta, zelula-diferentziazioaren bidez, leinu
jakin bateko zelulak sortzeko gai direnak:
● Totipotenteak. Zelula mota guztiak sor ditzakete, beraz, banako bat ere bai.
● Pluripotenteak. Edozein zelula mota sor dezakete, baina ezin dute enbrioirik sortu.
● Multipotenteak. Organo bat eratzen duen zelula multzoa sor dezakete.

8.3 ANTOLAKETA FORMA ZELULANIZTUNAK


- Algen eta onddoen antolakuntza.
- Talo: benetako ehunik osatu gabe oso estu elkartutako zelula askoren egiturak
(organismoak osatu)
- Landareen antolakuntza.
- Talo briofito motako antolakuntza. Ehun diferentziatu batzuk dituzte, baina ez dute
organorik sortzen (errizoideak, kaulidioa eta filoideak)
- Kormo motako antolakuntza. Landare kormofitoen berezko antolakuntza.
Kormofitoak organoak osatzen dituzten ehunen bitartez antolatu, eta ingurune
lehortarrerako egokitzapen-maila handia ematen dieten egiturak dituzte:
● Ura galtzea saihesteko isolamendu-sistemak (ehun iragazgaitzak)
● Ura eta mantenugaiak banatzeko basoak.
● Egitura oso espezializatuak (sustraía, enborra eta hostoak)
- Animalien antolakuntza.
● Zelula-maila. Poriferok.
● Ehun- eta organo-maila. Knidarioak.
● Organo- eta sistema-maila. Artropodoak, moluskuak, kordatuak…

You might also like