You are on page 1of 6

5.

GAIA: MINTZ ZELULARRA

1. Mintz zelularraren antolakuntza

- Mintz zelular ororen oinarrizko egitura lipido-geruza bikoitza da, bertan zopaturiko proteina
asko dituena.
- Mintza zelula osoa inguratzen duen barrera bat da iragazkortasun selektibokoa.

Mintz zelularraren egitura:

- FOSFATIDILKOLINA: animalia-zeluletako mintzen fosfolipidorik arruntena


- KOLESTEROLA: animalia-zeluletako mintzen esteroiderik arruntena.
- FOSFOLIPIDOEN ANTOLAKETA ESPONTANEOA GERUZA BITAN: urarekin
nahastean fosfolipidoak taldekatu egiten dira geruza bikoitza bat eratuz, isats
hidrofobikoak(urarekin erlaziorik ez) buru hidrofilikoen(ura hartu) artean paketatuta.

Mosaiko fluitua

- 1972an, Singer eta Nicolson: mintz plasmatikoa geruza bikotzaren barruan proteina
sakabanatuta daude MOSAIKO bat sortuz, alde hidrofilikoekin urari begira.
- Kriofaktura metodoa erabili : mintza izoztu eta lipido-geruza bikotza bi kapatan banandu.
Metal atomoekin estali eta mikroskopio elektronikoan behatu topografia ikusteko.
Lipidozko geruzetan proteina asko agertu mosaiko bat sortuz.

-MOSAIKO FLUITUAREN/JARIAKORRAREN MODELOA

Mintz zelularra mosaiko baten moduan antolatuta dago, fosfolipidoz sortuta batez ere baina
esteroideak, proteinak eta beste zenbait molekula ere daude.
Fosfolipidoen mugimendua
* Fosfolipidoek jokabide dinamikoa dute, mintza jariakorra da, zeren, bigeruza modura
antolatuta egon arren, fosfolipidoak ez daude kimikoki lotuta bata besteari.
* Proteina batzuk ere mugitu daitezke alboetara.

Mintzak fluidoak izan behar dira ondo funtzionatzeko.

- Tenperatura jaitzi, jariakortasuna jaitsi, egoero solido batera igaro. Lipidoen


konposizioaren arabera, tenperatura desberdina.
- Asegabetasun okerduren ondorioz, molekulak ez dira hain estu antolatzen, beraz
jariakortasuna handitu, tenperatura baxuetan.
- Arkeoek ez dituzte beren fosfolipidoak gantz-azidoekin sintetizatzen. Albo-kate
erreaktiboak dituzten molekulaz baliatzen dira, non arkeoen fosfolipidoen isatsek lotura
kobalenteak eratzen dituzte elkarren artean, eta ondorioz fosfolipidoek ez dute
higikortasunik geruza bikotzean.
Arkeoen mintzak bakterioen eta eukariotoen mintzak baino askoz zurrunagoak dira,
horregaitik bizi daitezke muturreko habitatetan.

- Kolesterolak mintzaren fluidotasunean efektu desberdinak eragin tenperaturaren arabera.


● Tenperatura beroetan (37o), jariakortasuna txikitu.
● Tenperatura freskoagoetan, jariakortasuna mantentzen du, fosfolipidoen
paketamendu hermetikoa eragozten duelako.

Mintzen proteinen mugimendua aztertzeko, bi espezien zelulak hibridatu, bakoitzaren


proteinak markatu zituzten. Denbora gutxitan proteina gehienak lekuz aldatuta zeuden eta
lipido geruza bikoitzean nahastuta zeuden. Beraz, zenbait proteina mugitu daitezke
bigeruza lipidikoaren barruan. Lipidoak baino motelago.

2. Mintz-proteinak

→ Mintz zelularraren funtzioak lipido-geruza bikoitzeko proteinen araberakoak dira.

Mintz-proteinak talde bitan (elkartzeko moduaren arabera)

- INTEGRALAK era iraunkorrean daude lotuta lipido-geruza bikoitzarekin.


Mintza zeharkatzen duteeni MINTZEAN ZEHARREKO PROTEINA deritze.
Mintz batzuek mintzean zeharreko domeinuak dauzkate: lipido-geruza bikoitzean
murgiltzen dute proteina edo alderik aldeko kanalak eratzen dituzte mintza
zeharkatuz
- PERIFERIKOAK iragankorki lotzen dira mintzeko kanpoko edo barneko gainazalaren
lipido buruekin edo beste proteina integralekin elkar eraginez.

Proteina bakoitzak funtzio bat. Beraz, zelularen mintz desberdinek funtzio desberdinak izan
ditzakete.
Proteina garraiatzaileak mintz zelular guztietan agertzen dira.
Mintz proteinek 5 funtzio:

1. Garraioa (pasiboa edo aktiboa): mintz guztietan agertzen dira proteina garraiatzaileak,
substantzia espezifikoak mugitzen dituzte mintzetan zehar.
2. Aktibitate entzimatikoa: mintz guztiek dauzkate entzimak, hauek seriean lan egin ohi
dute, adibidez elektroi transferentzia kateetan.
3. Seinaleen transdukzioa (errezeptore proteinak): mintz plasmatikoan eta zelularen
barruko mintz batzuetan agertzen dira. Zelularen aktibitatean aldaketa bat sortzen dute
estimulu bati erantzutean. Errezeptore bakoitzak estimulu desberdin bati erantzuten dio eta
erantzun espezifiko bat eragiten du.
4. Zelula ezagutza: proteina hauek zelulak identifikatzen dituzte eta gorputzarenak bezala
markatzen dituzte.
5. Lotura proteinak (zelulen arteko lotura, edo matrize extrazelularrera): proteina hauek
mintz plasmatikoan bakarrik agertzen dira, zelulak lotzen dituzte, batzuk seinale zelularrean
funtzionatzen dute ere.

→Zelulak haien artean ezagutzen dira gainazaleko molekulei (askotan mintz plasmatikoko
karbohidratoei) lotzean.
→Mintzeko karbohidratoak kobalenteki lotu lipidoei (glukolipidoak), edo proteinei
(glukoproteinak).
→Mintz plasmatikoaren alde extrazelularrean dauden karbohidratoak espezieen artean,
indibiduoen artean eta indibiduo beraren zelula moten artean aldatu.

● Mintzek bi alde: barnekoa eta kanpokoa.


Bi alde hauetan gertatzen den proteina, lipido eta karbohidratoen distribuzio asimetrikoa
mintza erretikulu endoplasmatikoan eta Golgi aparatuan eratzen denean determinatzen da.

3. Difusioa, mintzak eta metabolismoa

- Ioiak eta molekulak gune batetik bestera mugitu ohi dira kontzentrazio-gradientearen
arabera.
- Substantzia desberdin asko daude disolbatuta zitoplasman eta likido extrazelularrean,
baina konposizio desberdina dute (biota desberdina)
- Diferentzia hau mantentzeko, IRAGAZKORTASUN SELEKTIBO izeneko propietatea
dauka mintza: zelulak utzi egiten du substantzia batzuek mintza zeharka dezaten, baina ez
du uzten beste batzuek igarotzea (substantzien sarrera-irteerak kontrolatzea).
- Garraio hau garrantzia handia, metabolismoa, erreakziotarako beharrezkoak diren
substantzien kontzentrazioa kontrolatzeko, lehengaiak lortzeko, hondakinak kanporatzeko,
bolumena eta pHa mantendu...
- Organuluen mintzek ere ahalmen hau daukate.

KONTZENTRAZIO: likidoaren bolumeneko dagoen molekula-kopuruari (edo ioi-kopuruari).

KONTZENTRAZIO- GRADIENTEA: aldameneko gune biren kontzentrazio-diferentzia


Kontzentrazio-gradiente batean molekulak eta ioiak mugitu egiten dira kontzentrazio handiko
gunetik txikikorantz.
- Zer dela-eta? Atomo solteak bezala, molekulak ere beti daude higitzen. Talka egiten
dute elkarrengan eta errebotatu egiten dute gune batetik bestera. Alabaina, ugariago
diren molekulek maizago jotzen dute elkarrekin. Beraz, molekula gehiago
kanporatzen dira kontzentrazio handiko gunetik, bertara sartzen direnak baino.
DIFUSIO: substantzia bat bigeruza lipidikoan zehar mugitzen da, kontzentrazio altuenetik
txikienera.
- Difusioa substantziak zeluletan sar daitezen, bertan higitu eta bai irteteko ere modu bat da.
- Espezie multizelularretan, zelulen arteko substantzia-mugimenduak difusioz gerta daitezke,
eta bai gorputz barruko zelulen eta kanpo-alde artekoak.
- Edozein substantziak bere kontzentrazio- gradienteak finkaturiko zentzuan barreiatzera
jotzen du.

DIFUSIO-ABIADURA bost faktoreren menpekoa ohi da:

1. Tamaina: energia gutxiago behar da molekula txikiago bat mugitzeko.


2. Tenperatura: molekulak bizkorrago mugitzen dira tenperatura altuetan, eta maizago
egiten dute talka.
3. Kontzentrazio-gradientearen magnitudea: abiadura handiagoa da gradientea
handiagoa denean, zeren kontzentrazioa handia denean molekulek maiztasun handiagoz
egiten baitute talka elkarrenkin.
4. Karga: likido batean disolbaturiko ioi bakoitzak hartze dute parte likidoaren karga elektriko
totalean. Gune biren arteko karga-diferentziak eragin dezake bai difusioaren abiadura eta
bai norabidea ere, zeren karga oposatuek elkar erakartzen baitute, eta karga berdinek
aldaratzen.
5. Presioa: presioak molekulak konprimatzen baititu elkarrekin; zenbat eta pilatuago egon,
molekulek maiztasun handiagoz egingo dute talka eta errebote eta beraz difusio abiadura
igoko da.

GARRAIOA MINTZ PLASMATIKOAN ZEHAR:

1.Mintza deformatu gabe

a) GARRAIO PASIBOAN, kontzentrazio-gradiente batek bultzatzen du solutuaren difusioa


zelula-mintz batean zehar eta ez du energiarik behar. (Garraio pasiboa edo difusio erraztua
izan daiteke)

Garraiatzaileak: kanal irekiak edo proteina garraiolariak

- Proteina garraiolariak. Formaz aldatzen dira molekula bat lotzen zaienean, edo karga
elektrikoaren aldaketa bati erantzutean. Forma-aldaketak solutua mintzaren beste
aldera bultzatzen du, non askatu egiten da. Orduan proteina garraiatzaileak jatorrizko
forma lortuko du berriro.

- Garraio pasiboak irauten du mintzaren alde bietako kontzentrazioak berdintzen diren arte.
Alabaina, era horretako orekak ez dira ia inoiz lortzen sistema bizidun batetan.

b) GARRAIO AKTIBOA

- Solutuen kontzentrazioak etengabe aldatzen dira zitoplasman eta likido extrazelularrean.


- Maila jakin batean mantentzeko, solutuak kontzentrazio- gradientearen kontra garraiatu
behar dira, alegia, kontzentratuago dagoen mintzaren aldera⇒Garraio pasiboa
- Horretarako, proteina batek energia erabiltzen du solutu bat ponpatzeko zelula-mintzean
zehar.
- Energiak, ATParen fosfato taldea, eraldatu egiten du garraiolariaren forma proteina
garraiatzaileak solutua aska dezan mintzeko beste aldean.

Sodio-potasio ponpa, KOGARRAIATZAILE bat da: substantzia bi mugiarazten ditu batera.


Gorputzeko zelula gehienek dituzte mota honetako ponpak sodio eta potasio ioiak kontrako
norabidetan garraiatzen dituztenak mintzean zehar.
- Zitoplasmako sodio ioiak (Na+) likido extrazelularrerantz barreiatu, eta likido
extrazelularreko potasio ioiak (K+) zitoplasmara eraman.

2.Mintza deformatuta (makromolekulak garraiatzeko)

- ENDOZITOSIA: substantziak zelulan sartzen dira besikulen bidez

1. Partikulak mintzaran finkatu


2. Mintza deformatu egiten da inbaginazio bat sortuz partikula inguratuz
3. Partikula erabat bereizita dagoenean besikula edo xixku bat sortu egiten da. Besikula
lisosomekn batu egiten da materiala degradatzeko.
4. Substantziak irentsi eta besikulako mintza gainazalera itzultzen da

Hiru eratara:

1. BESIKULA ENDOZITIKOA edo PINOZITOSIA, Partikula likidoak edo txikiak


barneratu
2. ENDOZITOSI BITARTEKARIDUNEAN edo ERREZEPTOREEN BIDEZKO
ENDOZITOSIAN, soilik barneratzen dira zelularen errezeptoreak onartzen dituzten
macromolekulak.
3. FAGOZITOSIA: oso handiak diren molekulak, izaki bizudunak edo besikulak zelula
hondakinez sortuta, barneratzen dituzte.

EXOZITOSIAN,

1. Materialak kanporatzekoak, besikula baten barruan sartu


2. Zitoplasmatik garraiatu mintz plasmatikorantz
3. Bertan besikularen lipido-geruza bikoitza fusionatu egiten da mintz plasmatikoarekin.
4. Orduan, besikula exozitikoaren edukia kanporatu egiten da.
Exozitosi eta endozitosi prozesuek mintza etengabeki ordezkatzen dute, endozitosiaren
ondorioz galtzen den mintza exozitosiaren bidez ordezkatzen da, horregatik hazten ez
dagoen zelula baten mintza gutxi gora-behera area konstantea mantentze du.

Zelan mugitzen da ura?

Beste edozein substantzia bezala, ur-molekulak barreiatu egiten dira bere kontzentrazio-
gradientearen alde ⇒ OSMOSIA
- Tonizitateak osmosia faboratzen du eta turgentziak oztopatzen.
- Solutuen kontzentrazioak desberdinak direnean, solutu-kontzentrazio txikiagoa duen
likidoari HIPOTONIKO esaten zaio, eta solutu-kontzentrazio handiagoa duenari
HIPERTONIKO. Likido ISOTONIKOEK solutu-kontzentrazio bera dute.

- Tonizitateak deliberatzen du ur-mugimenduaren norabidea mintzetan zehar: ura likido


hipotonikotik likido hipertonikorantz barreiatzen da, uraren mugimenduak jarraituko du bi
likidoak isotonikoak diren arte edo presioak baimentzen duen arte

- Horma zurrunik ez duten zelulek ezin dute ur gehiegi galdu edo barneratu. Hau ez da
arazo bat izango zelula ingurune isotoniko batean bizi baldin bada, ingurune hipertoniko edo
hipotonikoetan bizi diren animali eta zelulek OSMOERREGULAZIO mekanismoak eduki
behar dituzte.

⇒ HORMA ZELULARREK oreka hidrikoa mantentzen laguntzen dute.


Landare zelula bat soluzio hipotoniko batean puzten da paretak ahalmentzen dion arte, urak
horma zelularraren kontra egiten duen presioari TURGOR deritzo, zelula orain TURGENTE
dago eta honi esker landare gazte bat tente mantendu daiteke, grabitatearen kontra.

* Egoera isotoniko batean ez dago ur mugimendurik, beraz zelula bigun bihurtzen da eta
landarea ihartu daiteke.
* Egoera hipertoniko batean, landare zelulek ura galtzen dute, eta azkenenean mintz
plasmatikoa pareta zelularretik askatzen da, hau gehienetan zelularen heriotza suposatzen
du, efektu honi PLASMOLISIZ deritzo.

⇒PRESIO HIDROSTATIKOAK, TURGENTZIAK, osmosia indargabetzen du.


Likido-bolumen batek horma zelularraren, mintz baten, tubulu baten edo likidoa biltzen duen
edozein egituraren kontra egiten duen presioa.
Landareen, protisto askoren, onddo eta bakterioen zelula-paretek ez dute baimentzen
zitoplasmaren bolumena handitzea.
Ura likido zitoplasmikorantz edo beste soluzio hipertoniko baterantz barreia dadin ekiditen
duen presio hidrostatikoari PRESIO OSMOTIKO esaten zaio.

You might also like