You are on page 1of 41

GA 4

TESTA
1. Zein teoriak esaten du bizidun guztiak zelulaz osaturik
daudela?

A. Teoria zelularrak

B. Mendelen legeak

C. Eboluzioaren teoriak

D. Hooken legeak
2. Zein talde dago zelula prokariotoez osatuta?

A. Animalia

B. Protista

C. Fungi

D. Bacteria

E. Plantae
3. Zein da zelula prokarioto eta eukarioten arteko
desberdintasunik garrantzitsuena?

A. Zelula prokariotoak handiagoak dira

B. Zelula eukariotoek organuluak dituzte eta prokariotoek ez

C. Ebolutiboki zelula eukariotoak zaharragoak dira

D. Zelula eukariotoek ez dute nukleorik eta prokariotoek bai

E. Zelula prokariotoek organuluak dituzte eta eukariotoek ez


4. Nola deitzen da zelula eukariotoen partea non
organuluak fluido batean murgildurik dauden?

A. Mintz nuklearra

B. Zitoplasma

C. Lipido geruza bikoitza

D. Matrize extrazelularra

E. Endomintzen sistema
5. Ondorengoetatik zeinek bereizten du landare-zelula bat
animalia-zelula batetik?

A. Nukleoaren presentziak

B. Mintz plasmatikoaren presentziak

C. Ugaltzeko gaitasunak

D. Pareta zelularraren presentziak

E. Nukleoaren faltak
6. Nukleoan DNA molekulek eta asoziaturiko proteinek
osatzen duten multzoari _____________ deitzen zaio

A. Fosfolipido

B. Erribosoma

C. Lotura zelular

D. Kromatina

E. Kromosoma
7. Zein da zelula eukariotoetan proteinen sintesiaren
gunerik garrantzitsuena?

A. Golgi aparatua

B. Bakuoloa

C. Lisosoma

D. Mitokondrioa

E. Erribosoma
8. Nukleotik zitoplasmara informazio genetikoa
garraiatzen da _____________ molekula moduan

A. Entzima

B. Kromatina

C. Kromosoma

D. RNA mezularia

E. Erribosoma
9. Erretikulu bikortsua zimurtsu ageri da, izan ere

A. erribosomak atxikiturik ditu kanpoaldeko mintzean

B. lisosomak atxikiturik ditu kanpoaldeko mintzean

C. Golgi aparatuak berarekin batera proteinak sintetizatzen ditu

D. besikulak askatzen ditu

E. mintzaren azalera handitzen da


10. Golgi aparatuak __________ eraldatzen ditu

A. Bitaminak

B. Proteinak

C. Nukleoloa

D. Mineralak

E. Azido nukleikoak
11. Ondokoetatik zein gordetzen da lisosometan?

A. Entzima liseritzaileak

B. Jariatuko diren proteinak

C. RNA

D. Bakterioak

E. Erribosoma azpiunitateak
12. Zein da organulu-funtzio binomiorik egokiena?

A. Erribosoma - lipidoak sintetizatu

B. Bakuoloa - pilatu

C. Mitokondrioa - fotosintesia

D. Nukleoa - arnasketa zelularra

E. Lisosoma - mugimendua
13. Zein da kloroplastoen funtzioa?

A. Azukrea erabiliz ATP energia sintetizatzea

B. Energia kimiko bat beste energia kimiko batean bihurtzea

C. Argi energia energia kimiko bihurtzea

D. Argi energia bero bihurtzea

E. Zelula mugitzea
14. Mitokondrioak, arnas zelularraren gunea,
____________ aurkitzen dira

A. Animalia eta bakterio-zeluletan, baina ez landareetan

B. Bakterioetan

C. Bakarrik landare-zeluletan

D. Landare eta animalia-zeluletan

E. Bakarrik animalia-zeluletan
15. Nukleotik aparte, zein beste organulutan aurkitu
dezakegu DNA?

A. Mitokondrio eta erribosometan

B. Kloroplasto eta erretikulu bikortsuan

C. Erretikulu endoplasmatikoan eta Golgi aparatuan

D. Mitokondrio eta kloroplastoetan

E. Lisosoma eta erribosometan


16. Zenbait zelula eukariotoetan flageloak eta zilioak
agertzen dira. Zertarako dira lagungarriak?

A. Fotosintesirako

B. Arnasketarako

C. Mugimendurako

D. Zelularen bikoizketarako

E. Proteinen sintesirako
17. Bakterio honetan DNA daukan gunea _____ letrarekin
adierazten da

A.

B.

C.

D.

E.
18. _________ bakterioaren estruktura bat da zeinak barrera
selektibo moduan jokatzen duen, elikagaiak sartzen utziz eta
hondakinak kanporatzen

A. Mintz plasmatikoa

B. Nukleoidea

C. Erribosomak

D. Pilusak

E. Pareta zelularra
19. Ondokoetatik zein zelulek daukate pareta zelularra
eta organuluak?

A. Landare eta animalia-zelulek

B. Bakterio eta animalia-zelulek

C. Bakterio eta landare-zelulek

D. Landare-zelulek

E. Bakterioek
20. Ondokoetatik zeintzuk agertzen dira landare-zeluletan
baina ez animalia-zeluletan?

A. Erdiko bakuolo handi bat, kloroplastoak eta pareta zelularra

B. Erdiko bakuolo handi bat, kloroplastoak eta zentrioloak

C. Mitokondrioak, kloroplastoak eta erretikulu leuna

D. Mitokondrioak, zentrioloak eta pareta zelularra

E. Zentrioloak eta mitokondrioak


21. Zeinek ez du organulurik?

A. B. C.
22. Zein da zelula eukariotoetan proteinen sintesiaren
lehen urratsa?

A. RNA sekuentziaren itzulera aminoazido sekuentziara

B. Nukleotidoen elkarketa polipeptido bat osatzeko

C. DNA sekuentziaren itzulera aminoazido sekuentziara

D. DNAren informazioa RNA mezularira eraldatu

E. RNAren intronak kendu eta exonak elkarrekin batu


23. Zelula eukariotoen zilio eta flageloak ___________
osaturik daude

A. Mikrotubuluz

B. Mikrofilamentuz

C. Piliz

D. Tonofilamentuz

E. Zuntzexka ertainez
24. Zein da DNA gehien duen organulua?

A. 13 zenbakia duena

B. 12 zenbakia

C. 2 zenbakia

D. 6 zenbakia

E. 5 zenbakia
25. Zein da estalki nuklearra?

A.

B.

C.

D.

E.
26. Unitate erribosomikoak _________ sintetizatzen dira

A. Lisosoman

B. Nukleoloan

C. Peroxisoman

D. Erretikulu bikortsuan

E. Erretikulu leunean
27. Zein organuluk sailkatu, eraldatu eta paketatzen ditu
produktuak?

A. E
C
B. D

C.

D.
mintz
nuklearra

E. B

A A
28. Zein da fotosintesiaren arduraduna?

A.

B.

C.

D.

E.
29. Zelula batek, mintz plasmatikoa, erribosomak eta
nukleoide gune bat du. Zer izan daiteke?

A. Legami-zelula bat

B. Matxinsalto baten zelula

C. Bakterioa

D. Ameba

E. Zuhaitz baten zelula


30. Ondokoetatik zein aurkitu dezakegu animalia-zelula
batean?

A. Pareta zelularra

B. Mitokondrioa

C. Erribosoma bakterianoak

D. Kapsula

E. Nukleoidea
31. Zeintzuk dira mintz plasmatikoaren bi osagai
garrantzitsuenak?

A. Proteinak eta lipidoak

B. ATP eta RNA

C. Azido nukleikoak eta karbohidratoak

D. Proteinak eta azido nukleikoak

E. Kromosomak eta aminoazidoak


32. Bizidun zelulanitzetan, zerk laguntzen die zelulei bata
besteari loturik mantentzen?

A. Pareta zelularrak

B. Mintz plasmatikoak

C. Zelulosak

D. Lotura zelularrek

E. Matrize extrazelularrak
33. Ondokoetatik zein ez dago mintz batez inguraturik?

A. Mitokondrioa

B. Erribosoma

C. Nukleoa

D. Lisosoma

E. Kloroplastoa
34. Mintz plasmatikoa eraikitzeko erabiltzen den proteina
baten azkenengo egitura erretikulu bikortsuan zuenaren
desberdina da. Non eraldatu da?

A. Erretikulu endoplasmatiko leunean

B. Golgi aparatuan

C. Nukleoan

D. Mitokondrioan

E. Kloroplastoan
35. Endomintzen sistemak hauetatik zer ez du egiten?

A. Zelula konpartimentuetan bereizi

B. Zelularen kontrol gune bezala jokatu

C. Molekulak kanporatu

D. Molekulak gorde

E. Molekulak sintetizatu
36. Zein da arnasketa zelularretik ekoizten den
produkturik garrantzitsuena?

A. Glukosa

B. ADP

C. Oxigenoa

D. ATP

E. Karbono dioxidoa
37. Mitokondrioak zenbaki altuetan agertzen dira honako
zeluletan:

A. Metabolikoki aktiboetan

B. Bikoizten ari direnetan

C. Metabolikoki inaktiboetan

D. Hiletan

E. Ugaltzen ari direnetan


38. Zein da gizakien zelula flagelodun bat?

A. Plasma

B. Paramecium

C. Globulu gorria

D. Espermatozoidea

E. Neurona
39. Zeinek ez du nukleorik?

A. B. C.
40. Zeinek ez du pareta zelularrik?

A. B. C.

You might also like