You are on page 1of 37

GA 6

1. Zertaz dago osatua mintz zelularraren


egitura batez ere?

A. Karbohidratoen geruza bikoitza eta proteinak

B. Proteinen geruza bikoitza eta fosfolipidoak

C. Lipidoen geruza bikoitza eta proteinak


2. Lipidoen geruza bikoitzean, lipidoen
molekula guztien _______ geruzaren
erdialderantz kokatuta daude, ________ artean
paketatuta agertzen baitira

A. buztan hidrofilikoak, buru hidrofobikoen

B. buru hidrofilikoak, buztan hidrofobikoen

C. buztan hidrofobikoak, buru hidrofilikoen

D. buru hidrofobikoak, buztan hidrofilikoen


3. ___________ ereduaren arabera, mintz
zelularrak egitura flexibleak dira,
molekula desberdin ugariz osatuta
daudenak
4. Mintz gehienen funtzioak __________
egiten dituzte

A. proteinek

B. fosfolipidoek

C. azido nukleikoek

D. hormonek
5. Zelula hauek soluzio ________ batean
daude, izan ere, _____

A. hipotoniko…….turgenteak dira

B. hipotoniko…….lisatu dira

C. hipertoniko……lisatu dira

D. hipertoniko……ura galdu dute

E. hipertoniko……ura sartu zaie


6. Zein proteina mota aurkezten dute
organuluen mintzek?

A. Proteina garraiatzaileak

B. Lotura proteinak

C. Ezagutza proteinak

D. Guztiak
7. Garraio proteinak nola elkartzen dira
mintzarekin?
8. Zein izen du prozesu honek?
9. Difusioa ioi edo molekulen mugimendua da
kontzentrazio
_____________(handiagoa/txikiagoa) duen gune
batetik, kontzentrazio
__________(handiagoa/txikiagoa) duen gunera
10. Izenda ezazu molekula bat lipidoen geruza
bikoitzean zehar difusioz mugitu daitekeena
11. Zenbait sodio ioik mintz zelularra
zeharkatzen dute proteina garraiatzaileen
bidez, zeintzuk lehenago ATP molekula batekin
aktibatu behar diren. Zein garraio da hau?
A. Garraio pasiboa

B. Garraio aktiboa

C. Osmosia

D. Endozitosia
12. Sartu ezazu zelula bizi bat soluzio
hipotoniko batean. Zer egingo du urak?

A. Zelulan sartu

B. Zelulatik atera

C. Ez da mugituko

D. Zelulan sartuko da endozitosiaren bidez


13. Fluido baten presioa pareta edo mintz
zelular baten kontra, nola deitzen da?
14. Zein izen du prozesu honek?
15. Besikulak _________ sortzen dira

A. Endozitosiz

B. Exozitosiz

C. Fagozitosiz

D. Halitosiz

E. A eta C
16. Elkartu gauza bakoitza bere
deskribapenarekin

A. Fagozitosia 1. Identitate proteina

B. Garraio pasiboa 2. Difusioaren eragilea

C. Ezagutza-proteina 3. Garrantzitsua mintzetan

D. Garraio aktiboa 4. Zelula batek beste bat jaten du

E. Fosfolipidoa 5. Energia behar du

F. Gradientea 6. Ez du energiarik behar


17. Zer izen du prozesu honek?
18. Endozitosiak materialak mugitzen ditu
zelula ________, _________ bidez

A. barrura, difusio erraztuaren

B. barrura, besikulen

C. barrura, garraio-proteinen

D. kanpora, difusio erraztuaren

E. kanpora, besikulen
19. Zer prozesu egiten ari da zelula hau?
20. Zein da egia garraio pasiboari buruz?

A. Garraio pasiboa ez da gizakien gorputzean gertatzen

B. Garraio pasiboa ez da kontzentrazioaren menpekoa

C. Garraio pasiboak ezin du inoiz oreka bat lortu

D. Garraio pasiboa difusioarekiko independentea da

E. Garraio pasiboak ez du energiarik behar


21. Zelula hauek soluzio ________ batean
daude, izan ere _____

A. hipotoniko…….turgenteak dira

B. hipotoniko…….lisatu dira

C. hipertoniko……lisatu dira

D. hipertoniko……ura galdu dute

E. hipertoniko……ura sartu zaie


22. Identifikatu D

A. Erribosoma

B. Kolesterola

C. Proteina

D. Matrize extrazelularra

E. Mintzaren lipido geruza bikoitza


23. Tamaina eta itxura bera duten bi zelula
ditugu, A eta B. A metabolikoki geldi dago eta
B O2 kontsumitzen ari da aktiboki. O2
azkarrago sartuko da _____ zelularen barnera,
___________.
A. A…bere mintzeko proteina garraiatzaileak ez daudelako saturaturik

B. A…O2 behar duelako berpizteko

C. B…B zelularen barruko O2 molekulek energia zinetiko altuagoa


dutelako

D. A…O2 kontzentrazioa bertan handiagoa delako

E. B…O2 kontzentrazioa bertan txikiagoa delako


24. Zein dago erlazionatuta garraio
pasiboarekin?

A. Kontzentrazio gradientea

B. Ponpa-proteina bat

C. Azido nukleikoa

D. Kanpoko energia-iturria (argia)

E. Osmosia
25. Odol zelula baten solutuen kontzentrazioa
%2 da. Sakarosak ezin du mintza igaro, baina
ureak eta urak bai. Osmosiak zein soluziotan
eragingo du odol zelulak gehien uzkurtzea?

A. Sakarosadun soluzio hipotoniko batean

B. Ur puruan

C. Ureadun soluzio hipotoniko batean

D. Ureadun soluzio hipertoniko batean

E. Sakarosadun soluzio hipertoniko batean


26. Zein izen du prozesu honek?
27. Itsasoko ura edatea kaltegarria da,
izan ere,

A. gure gorputzeko fluidoentzako isotonikoa da eta ur asko xurgatuko


dugu zelulen eztanda eraginez

B. gatzek hipertentsioa sortzen dute eta bihotzekoak jota hilko gara

C. gure gorputzeko ehunentzako hipertonikoa da eta orduan


osmosiaren ondorioz ura galduko dugu

D. edalontzi batean pozoitzeko sodio nahikoa dago


28. Landare-zelula bat soluzio hipotoniko
batean ez da lisatuko, izan ere:

A. Ez da uraren mugimendurik gertatuko

B. Landareen mintz plasmatikoa urarentzako iragazgaitza da

C. Uzkurtzen da

D. Pareta zelularrak landare-zelula eztanda egiteaz


babesten du
29. Zelula hauek soluzio ________ batean
daude, izan ere _____

A. hipotoniko…….turgenteak dira

B. hipotoniko…….lisatu dira

C. hipertoniko……lisatu dira

D. hipertoniko……ura galdu dute

E. hipertoniko……ura sartu zaie


30. Zein da garraio pasibo eta aktiboaren
arteko desberdintasuna?

A. Aktiboak garraio-proteinak behar ditu eta pasiboak ez

B. Pasiboak solutuak garraitu ditzake kontzentrazioaren kontra


eta aktiboak ez

C. Pasiboak garraio proteinak behar ditu eta aktiboak ez

D. Aktiboak energia behar du eta pasiboak ez

E. Pasiboak ATP energia behar du eta aktiboak ez


31. Soluzio batean molekula bat astiro mugitzen
bada mintz artifizial batean zehar eta azkar mintz
zelular batean zehar (kontzentrazioarekiko
independente). Zein garraio mota gertatzen ari da
mintz zelularrean?
A. Exozitosia

B. Garraio pasiboa

C. Difusioa

D. Fagozitosia

E. Garraio aktiboa
32. Zein prozesu gertatzen ari da?
33. Zeinek deskribatzen du endozitosi
bitartekariduna?

A. Sartu ostean endozitosi besikulak Golgi aparatuarekin batzen dira

B. Zelulek prozesu hau erabiltzen dute intsulina bezalako molekulak


esportatzeko

C. Mintz plasmatikoaren proteina hartzaile batek molekula batzen du eta


zelulak biak barneratzen ditu

D. Kanpoko fluidoak eta solutu guztiak sartzen dira prozesu honen bidez

E. Zelulak partikula bat barneratzen du pseudopodoekin inguratu ostean


34. Pertsona baten batez besteko tenperatura
36,5-37ºC tartean dago. Sukarra agertzen
denean, lehenengo fase batean metabolismoa
arintzen da. Baina tenperatura altuegia bada
heriotza ekar dezake. Azaldu nola gertatzen
diren bi egoera hauek.
35. Esperimentu batean barau egiten egon diren 3
pertsonek ondokoa jaten dute:
- Lehen pertsonak zelulosa jaten du
- Bigarrenak glukosa
- Hirugarrenak almidoia
Konparatu pertsona hauen gluzemiaren igoera
(odoleko glukosa maila) eta esan zeinetan gertatuko
den lehen, zeinetan bigarren eta hirugarren. Azaldu
zergatik.
36. Patata gordina 37ºC-tan inkubatzen dugu
listutik erauzitako entzimekin eta patatak
zapore gozoa izango du. Patataren inkubazioa
60ºC-tan egiten bada, ez da zapore gozoa
antzematen. Azaldu zergatik.

You might also like