You are on page 1of 1

BIOLOGIA-GEOLOGIA. 1. D.B.H. ANIMALIEN BIZI-FUNTZIOAK.

1. Izendatu animalien nutrizio-funtzioan parte hartzen duten lau aparatuak.


2. Zer adierazi nahi da marrazkietan, odola gorriz margotzen denean?
3. Zer arnasketa mota dagozkie lehorreko animaliei soilik? Eta uretako
animaliei?
4. Gauza bera dira iraiztea eta egestioa? Arrazoitu zure erantzuna.
5. Zer gertatzen da animalia batek harrapakina hautematen duenean? Azaldu
erlazio-funtzioa, adibide horretan oinarrituta.
6. Zer egituren bitartez hautematen dituzte animaliek estimuluak? Nola sortzen
dira erantzunak?
7. Zer desberdintasun dago nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren artean?
8. Zer desberdintasun dago exoeskeleto eta endoeskeletoaren artean? Soilik
ornodunek dute?
9. Nola haz daiteke intsektu bat kanpo-eskeleto baten barnean baldin badago?
10. Zergatik da beharrezkoa ugaltze-funtzioa izaki bizidunetan?
11. Zer alde dago zigotoaren eta enbrioaren artean?
12. Osatu:
- Animalien digestio-prozesuko faseak honako hauek dira:__________________
- Ornodunen digestio-hodiaren atalak______________________________
- Animaliek lau arnasketa mota hauek izan ditzakete___________________
- Zirkulazio-aparatua honetaz osatuta dago___________________________
- Ornodunen iraizketa aparatuaren osagaiak____________________________
- Animaliek ugaltzeko modu hauek dituzte_____________________________
13. Zer arnas aparatu eta zirkulazio-aparatu dituzte honako animalia hauek?
tximeleta arraina zaldia barraskiloa

You might also like