You are on page 1of 1

3.

UNITATEA : KOPLA ZAHARRAK EUSKARA DBH 2


Tradiziozko ahozko literaturaren lirika generoko testuak dira. Hitz neurtuz ematen dira,
kantatzeko direlako. Batez ere, eskean ibiltzeko zerikusia duten zenbait ospakizunekin loturik
daude : Gabonak, Santa Ageda, … Eskeko kantetan ez ezik, erronda-, dantza-, ospakizun- eta
maitasun-kantetan ere erabiltzen dira.
Eduakiari dagokionez, ahapaldi bakoitza bi zatitan banatzen da. Lehenengo bi bertso-lerroetan
naturaren elementuren bat ahipatu ohi da eta azken bi bertso-lerroetan ondorio tematikoa
adierazten da. Bi zati horien artean ez da egoten begi-bistako lotura logikorik.
Ezaugarriak :
• Lau bertso-lerroz osatutako ahapaldiak izaten dira.
• Zortzi silabako bertso-lerroak izan ohi dira, hirugarren bertso-lerroa izan ezik.
Hirugarrenak hamar silaba izaten ditu eta ez du errimarik.
• Errimatuak dira.

You might also like