You are on page 1of 28

Egilea:

GORKA AULESTIA
Habia abertzalean
hazia

Bizitzako zertzelada
batzuk
Gotzon Aulestia Txakartegi (1940-2003)
otzon Aulestia Txakartegi Ondarroan

G jaio zen 1940ko maiatzaren 27an eta


sei anai-arrebetan gazteena izan zen.
Beraz, frankismoaren egunsentian sor-
tu eta haren diktadurapean hazia eta
hezia izan zen. Ez zuen ezagutu bere
aita Anjel arraunlari (1926an txapel-
rik. Bere barrenean beti gorde izan zituen
indar eta trinkotasun sendoak baina, baita,
onberatasuna eta haurren nolanahiko xalo-
tasuna ere. 1951n Martuteneko Aita Agustin-
dun Donostiako badian), arrantzale darren ikastetxean sartu zen (1951-1953);
eta lemazainaren espetxeko (1937) geroago Donostiako Santa Rita Ikastetxera
egun latzik, baina bai geroago tortura- igaro zen Humanitate eta Filosofia ikasketak
pean basaki jasandako haren zaurien bukatzera (1953-1958). Urte luzez Gipuz-
ondorioak. Hala ere, inoiz ez genuen koako hiriburuari loturik bizi izan zen. Nobi-
sumatu G. Aulestiaren bihotzean are- ziatua eta Teologia ikasketak (1959-1963)
rioenganako gorrotorik edo ezinikusi- Monachil-en (Granada) burutu zituen.

1
Nasa kalea. Gotzon jaio zen karrika eta etxea (gorriz)

2
bere lehendabiziko meza Ondarroan eman
zuen. Donostian Aita Agustindarren ikaste-
txean latina, grekoa eta filosofia irakatsi zi-
tuen. Horrez gain, komentuko abesbatzaren
zuzendaria eta organojolea ere izan zen. Aldi
berean, Donostiako Goi Mailako Kontserba-
torioan F. Eskuderorekin Harmonia, Kontra-
puntu, Fuga eta Konposizio ikasketak, eta
A. Cabanasekin piano ikasketak egin zituen,
karrera bukaerako bi lehen sari lortuz: Har-
monia (1964) eta Fuga (1966) sariak. Donos-
tian Konposizio karrera bukatu ondoren eta
ikasketak hobetzeko asmoz, 1967an Parisera
joan zen, hango kontserbatorioko irakasle
ospetsuaren (Olivier Messiaen) gidaritza-
pean lan egitera. Orduko obrarik nabarme-
nena Evénement à Gernika (Gernikan gertatu
zen) (1967) dugu.
Gotzon, sei hilabeteko haurra
Bere bizitzako une zoriontsu batean, G. Au-
lestiak musika arazoak bertan behera utzi
eta erlijio bokazioari lehentasuna eman zion.
Horren ondorioz, Amazonas ibaiaren Purus
ibaiadarraren ondoko Canutamara, misiolari
Musika arloan, neurri handi batean, autodi-
joan zen. Amazoniako gaixotasun larri baten
dakta izan zen eta hamaika urte zituela
ondorioz Manaos hirira eraman behar izan
ezohiko zaletasuna erakutsi zuen. Hamabost
zuten. 1975ean bost urteko kontratua buka-
urte baino ez zituela, bere lehengo bi gabon
tu eta gero, Euskal Herrira itzuli zen.
abesti konposatu zituen, eta hemezortzire-
kin zenbait motete eta gabon kanta. Grana- Hemen, agustindar fraide izatea utzi ondoren,
dako «Victoria Eugenia» Kontserbatorioan parrokiako apaiz izatera igaro zen. Orduko
solfeo ikasketak, hiru piano ikasturte eta bi Donostiako apezpikuak, J.M. Setien jaunak,
harmonia ikasturte amaitu ondoren Euskal apaiz lagunkide bezala bidali zuen, lehenengo
Herrira itzuli zen. 1963ko abenduaren 21ean Urnietako parrokiara (1978-1980) eta gero
Donostiako Seminarioan apaiztu eta 29an Aieteko «Gurutziaga» elizara (1980-1982).

3
Donostiako gotzainak, G. Aulestiaren presta- hil arte, iraun zuen.Azkenik, komentu horretan
kuntza musikalaz jabeturik, hiriburuko Goi bere obra handiak konposatzeko toki, beta eta
Mailako Kontserbatorioko oposizioetan par- isiltasun ezin hobeak aurkitu zituen: Hitzmitz
te hartzera bultzatu zuen, eta 1983an har- (1984), Urgazak (1985), Haundiesten du (1986),
moniako laguntzaile plaza lortu zuen. Urte NHI (1989-1990), Antzaldatze (1990), Harizko
horretan «Artzain Ona» Katedraleko orga- Laukotea (1992), Bidez-Bide (1996), Racconto
nojole, Ategorrietako Ama Salestarren kape- (1997), Orkestrarako Kontzertua (1999), Paso-
rau eta Euskal Herriko Musika Sakroaren doble «Luis Oloriz» (2000), Orkestrarako Fanta-
Elizbarrutiarteko Batzordeko kide izendatu sia (2001), Arantzazu: harkaitz, elorri, lore
zuten. Lanpostuotan hogei urtez (1983-2003), (2003) eta nola ez, Concierto para piano y Or-
questa (amaitu barik baina oso aurreratuta
aurkitzen dena).

Meza Berria, Ondarroan (1963) Gotzon Purus ibaian (Amazonas, Brasil 1970-75)

4
Técnicas compositivas del siglo XX (1998) Donostiako Kontserbatorioko irakasle (1983-2003)

Esparru ezberdinean baina zerrenda berean erreferentziatzat hartzen dute gaur egun mu-
koka dezakegu 687 orrialdeko liburua: Téc- sika garaikidearen alorrean. Lau urte behar
nicas compositivas del siglo XX (I. Tomoa) izan zituen lehen alean XX. mendeko konpo-
(1998) eta 371 orrialde dituen liburu ho- sizio teknikak aztertzeko.
nen bigarren alea aldi berean, euskal musi-
kagile batzuen (C. Bernaola, L. de Pablo, G. Aulestia 2003ko martxoaren 14an Atego-
F. Ibarrondo, J. Torre, R. Lazkano, G. Erko- rrietako (Donostia) Ama Salestarren komen-
reka etab.) lanak ere bigarren alean azter- tuko mintzategian bihotzekoak jota zendu
tzeko asmoa behin eta berriro azaltzen zen, eta biharamunean bere jaioterriko hile-
zuen. Bi liburu horien bitartez, G. Aulestiak rrian ehortzia, Antiguako Andra Mari baseli-
erakutsi zigun sortzailez gain musika garaiki- zaren ondoan. Bere bizitzako udazkenean,
dearen teoriko bikaina ere izan zela, haustu- euskal opera bat idazteko asmoa sarritan
ra tonaletik hasita gaurko estetiketaraino: agertzen zuen, baina amets hori bete gabe
atonalitatea, politonalitatea, serialismoa, po- oraindik gazte joan zitzaigun. Hala ere,
lirritmia, estrukturalismoa, dodekafonia, eta bere ekoizpen musikalak argi adierazten du
musika espaziala elektronikoa eta informati- XX. mendeko bigarren zatiko euskal musika-

koa gaindituz. Liburu hau kontserbatorio gilerik nabarmenetako bat izan zela, organo-
askotako ikasle eta irakasleek ezinbesteko jole, abesbatza zuzendari, musika irakasle

5
eta, batez ere, konpositore gisa lan eskerga Lehendabiziko euskal
eta bikaina egin zuelako. Berarengandik orain- lanak
dik onena espero genuenean, heriotzak era-
Bateletan (1962). Sei ahots mistorentzat eta
man zuen. Galera mingarria, benetan, etxeko,
soprano eta tenorearentzako soloak ditu.
lagun, euskal kultura eta musika garaikidea-
Ardu, ardu (1965). Bi ahotsetarako abesbatza-
rentzat, sekulako harrikada jaso baitzuten,
rentzat egindako kalejira da, piano eta haize
G.Aulestiaren bat-bateko heriotzarekin.
instrumentuz hornitua. «Artzai Ona» Meza
Bere joeraz sentibera, kementsua, baikorra, (1965). Bere adiskide Andrés Herrerarekin
euskaldun peto-petoa, langile sutsu eta neka- batera 1965ean konposatutako eta Donos-
ezina izan zen; utopia egia bihurtzen ahale- tiako elizbarrutiko lehiaketan onartutako
gintzen zen ameslaria eta, bere alorrean, meza da. Herri eta koruarentzat eginiko
perfekziozalea. obra da, organoaren akonpainamendua due-
la. Eskari samurra (1967), «Saustan» izenaz
ezagunagoa den abesbatzentzako idatzitako
kantu honek lau ahots misto eta bakarlaria
(sopranoa) daramatza, pianoak eta ganbara

Ategorrietako Komentuko kaperau (1983-2003) Meza «Artzai Ona» (1965)

6
orkestrak lagunduta. Mundu baltzean (1966),
Arre orru (1966), Bost kanpai (1966) eta Nik
ez dakit (1966); solistentzat eta ganbara or-
kestrarentzat eginiko lanak.

Amets egin dot (1966). Lehen denboraldiko


ekoizpen musikalean ahots bakarreko abesti
eder hau nabarmentzen da, euskal kutsuko
melodia eta orkestraren erabilbideagatik. Bil-
boko Coliseo Albia antzokian III. Euskal Abes-
tien Jaialdian lehenengo saria lortu zuen
1967-III-12an. Une hartan Bilboko musika
kritikalari eta geroago musikagile ospetsua
izan zen Anton Larrauri jaunak idatzi zuena-
ren arabera: «onena ezpairik gabe» El Correo
Amets egin dot (1966) Español (1967-III-13).

Evénement à Gernika (Gernikan gertatu zen,


1967). Hogeita zazpi urteko ondarrutar mu-
sikagile gazteak Parisen pianorako egindako
obra da eta egilearen arabera, «Gernikako
bonbardaketaren gertaera historikoari bu-
ruzko zertzelada adierazten du».

Egia bat esateagatik (1968). 1968ko udan Ma-


drileko Santa Mónica Parrokian organojole
jarri zuten eta bere frantziar maisu handia-
ren oroimenez, «Olivier Messiaen» abesba-
tza sortu eta zuzendu zuen. Horrez gain,
Clemente Terni irakasleak Santiago de Com-
postelan zuzendutako konposizio garaikide
ikastaroetan parte hartu zuen. Ordukoa
dugu Egia bat esateagatik, G. Arestiren Harri
eta Herri (1964) liburuan jasotako letrarekin
Bilboko Koliseo Albia (1967)
(B.Lertxundi, G.Aulestia, L.Iriondo etab.) osatua (Obra Guztiak, Poemak I : 492).

7
G.Aulestiari musikagile apurtzaile, zail eta be- Pedrosa…), harpa, biolontxelo eta perkusio
rritzaile izatea sarri egotzi izan zaio eta obra taldearentzat eginda dago, eta 1984ko maia-
honetan ere berrikuntzak nabariak dira: pia- tzaren 18an Errenteriako Musikasteko es-
noaren doinuaren eta sopranoaren erosta treinaldian txalo beroak jaso zituen.
tragikoaren arteko kontrakotasunak (tonoak
Egi Bidean (1970). Madrilen egin zuen egotal-
eta semitonoak); biolontxelo eta sopranoa-
dian (1968-1970), G. Aulestiak Cantar es
ren arteko elkarrizketa hunkigarria; gizakien
amar (1970), hamalau abestik osatutako dis-
oinazeari emandako trataera satirikoa, sami-
koa, lau ahots mistoetarako grabatu zuen.
nez eta irriz betetako pasarte elegiakoa; az-
Hauetako lau abestirekin Egi Bidean diskoa
ken hitzetan («inoiz, inola, inun ez naiz isildu-
egin zuen Ondarroako Kresala abesbatzak la-
ko») darabilen erritmo bizi eta tragikoa, etab.
gunduta: «Kristau urak», «Mundu garratza»,
Sopranoa (María Falcó), errezitatzailea (Jose «Gezurra» eta «Goratzea». Euskal letra
M.ª Arbelaitz), lau eskutarako pianoa (Juan hauen egilea A. Zubikarai da.

Egia bat esateagatik (1968) Egi Bidean (1970)

8
Musikagile euskaltzale
eta abertzalea

Artista herrikoia
otzon Aulestiaren bizitzako jomugak

G hauek izan ziren: Jainkoa, familia, adis-


kidetasuna, lan profesionala, apaiz zer-
bitzua, Euskal Herria eta euskara. Ho-
rrez gain euskal kulturgintza lanean ari
ziren elkarteekin, batez ere musika es-
Kapera Maisu postua eskaini zioten, baina
Atako Bandan (1976)

parruan, harreman sendoak izan zi-


dei horri uko egin ondoren, Euskal Herrian
tuen. J.M. Iparragirreren esaldiari ja-
gelditzea erabaki zuen. G. Aulestiak zinez
rraituz («Eman ta zabal zazu munduan
uste zuen euskal musika konposatzeko ingu-
frutua»), bere bizitza arriskuan jarri
rurik egokiena, eta sustraiak errotzeko lu-
zuen Brasilen. Baina unibertsaltasun
rrik hoberena euskal lurra zela. Arazo sozial,
horrek ez zion galarazi bere aberriare-
politiko eta, batez ere, kulturalei inoiz ez
kiko eta honen euskal kulturarekiko
zien muzin egin.
agertzen zuen maitasuna. Urnietako pa-
rrokian zegoen bitartean (1978-1980), Atako Bandan (1975). Ondarroan 1973ko ne-
Sevillako Katedral Metropolitarreko guan gertatu ziren bi heriotza latzen berri

9
Ondarroa (1962)

10
ematen zaigu. Hots, aita batek bere hamasei ren aurka. Euskal egunkariek lan honen zail-
urteko semea itsasoaren olatu artean urpe- tasuna eta handitasuna azpimarratu zuten,
ratzen ikusi zuen. Hilabete geroago, seme adibidez, Gara (2004-V-30): «Sorprendente
batek bere aita itsasoak nola irensten duen estreno de Itxaso Lapurra»… Estrenaldia
ikusiko du. Bi gertakizun negargarri hauetaz Errenteriako Musikasten (2004-V-28) izan
baliatuz, X. Letek poema bat idatzi zuen, «Bi- zen.
zitza arriskatzen dugu biziagatik», pertsonaia
Herri zahar hau (1977). Hamar kantak osa-
batzuen samina eta kexak azalduz (semea,
tzen dute disko (LP) hau eta kamera orkes-
aita, alarguna, herri arrantzalea, itsasoa, jabea
trarentzat eta solistentzat eginda dago. Au-
eta lemazaina). Poema zirraragarri honek
torearen helburu nagusia euskal kantutegi
ondarrutar konposatzaileari poema sinfoni-
herrikoia gaurkotzea zen, doinu eta, batez
ko eder hau sorrarazi zion. Poema sinfoniko
ere, erritmo berri eta biziak erabiliz. Horie-
hau lau ahots mistoko korurako eta kamera
tako abesti batez, Itsas kateak, Ondarroan
orkestrarako eginda dago. Izen berea dara-
«Arrantzale Abestien I. Lehiaketa»n bigarren
man diskoak (LP) beste lau abesti ere bada-
saria lortu zuen. Abesti hauen izenburuek,
ramatza: Bertsolaria (1976), Zuzentza (1976,
Franco hil ondoren, Euskal Herrian sortu
Juan Arantzamendiren hitzak), Euskal Herri
zen giroa gogorarazten digute: «Aleluia Eus-
Berria (1977, X. Amuriza) eta Amaren Kezka kal Herria.» (heldu da gure eguna… denok
(1976, A. Zubikarai). Baita 1976an Nor da pe- elkartuta egingo dugu gure aberria). «Eta
katari, 4 a.m. eta solistentzat idatzi zuen eta makina egin zen haragi.» (aurrera langile eus-
«Masas Corales de Tolosa»-k argitaratua kalduna lanaren jabea… apur dezagun denok
izan zen. makina hori). «Euskaldun bizi nahi dut.» (eus-
kaldun sentitu naiz nire baitan). «Euskal Uni-
Itxaso Lapurra (1976). Berrogeita zazpi orrial-
bertsitatea.» (ikasi gura dugu… herria jaso
deko obra luze eta zail hau sei ahots misto
eta hezi). «Herri zahar hau.» (preso dugun
eta bakarlarientzako abestia da, euskal tres-
herri zahar hau libre ikustearren…). «Be-
na autoktonoen akonpainamendua duela
rrehun mila ez.»
(txistu lehena eta bigarrena, silbotea, danbo-
lina, atabala eta txalaparta) 1976an «Abesba- Euskal Kondaira (1980). Euskal Herriko histo-
tzentzako Bizkaia Lehiaketa»n, Bilbon, biga- riako pasarterik garrantzitsuenak jasotzen
rren saria irabazi zuen. Agustin Zubikarai dituen obra luze hau konposatu zuen; letra
idazlearen letra honek bi zati ditu: herri fes- hauen autoreak X. Lete eta X. Amuriza dira:
ta, erromeria estropadak irabazi ondoren, 1) Aintzina, (kobak, cromlech); 2) Erromatarrak;
eta bost emakume alargunen erosta itsasoa- 3) Visigodoak, Francoak, Arabeak; 4) Orreaga,

11
Carlomagno; 5) Sancho III Nagusia, Nafa-
rroako Errege; 6) Nafarroaren eboluzioa (Na-
vas de Tolosa, Arrano Beltza); 7) Beotibarko
gatazka; 8) Ahaide Nagusiak (Banderizuen
borrokak, Oñaztarrak eta Ganboatarrak);
9) Nafarroaren suntsitzea, 1512, Gaztela ga-
raile; 10) 1521, Amaiurko Gaztelua; 11) Do-
napaleuko azken kortea, 1564, Joana Albret,
J. Leizarraga; 12) Matalas, 1661; 13) Austriak eta
Borboiak, 1705; 14) Euskal Foruak; 15) Fran-
tziako Iraultzaren ondorioak; 16) Lehen Kar-
listada (1833-1839), (Muñagorri, Bergarako
besarkada); 17) Gernika; 18) Burgosko epai-
keta; 19) Amaiera.

Itxaso Lapurra (1976)

Herri zahar hau (1977) Autodeterminatzen (1990)

12
Laburbilduz, obra luze honek ahots eta ka- bere bizitza osoan, kristau eta euskaldun
mera orkestrarako musika-guneak darama- bezala, aukera bat egin zuen eta bere ga-
tza. Bere jatorrizko bertsioan lan hau oso raiko Euskal Herriaren premiei erantzuten
aurreratuta dago, baina zoritxarrez amaiera saiatu zen, nahiz eta azken urteetan obra
eman gabe gelditu zen. sinfonikoetan murgildurik lanean jarraitu.

Autodeterminatzen (1990). Gaur egun ere Euskal Herriak autodeterminatzeko


eskubidea.
Euskal Herrian pil-pilean darabilgun gai po-
Herri txikia izan arren,
litiko bati oratu zion: autodeterminazioari.
haundiei gaizki iruditu arren,
Sei orrialdeko obra labur honek X. Amuri- kostako zaiguna kosta arren,
zaren hitzak ditu eta piano, orkestra, koru arren, arren, arren,
eta herriarentzat eginda dago. G. Aulestiak gurea da eskubidea erabiltzeko egina.

Sei anai-arrebak: Amaia, Gorka, Lorea, Kepa, Itziar, Gotzon

13
Musika erlijiosoa Hona hemen atal honetako lanik aipagarrie-
Oso ugaria da G. Aulestiak burutu zuen lana. nak: Aietetik kantari (1982); Haundiesten du
Jabetza erregistroan (SGAE: Sociedad Gene- (1986), NHI (1990), Bidez-bide (1997) eta
ral de Autores y Editores; Autore eta Argita- Arantzazu: harkaitz, elorri, lore (2003). Horrez
ratzaileen Elkarte Nagusia) ofizialki 86 parti- gainera, beste zerrenda luze bat ere egin de-
tura agertzen dira baina beste obra asko zakegu: Eliz Abestiak (I) (Urnieta, 1979); Eliz
zerrenda horretatik kanpo geratu ziren. Egi- Abestiak (II) (Aiete, 1982); Aspaldian (1987),
learen iritziz, arlo erlijiosoan soilik, laurehun Gabon abesti luze hau 4 ahots berdin eta
bat lan konposatu zituen. Euskal Herriko elize- bakarlarientzat eginda dago. Ondarroa 1988
tan, gaur egun abesten diren kantu asko bereak aldizkarian argitaratua izan zen. Nire poztasu-
dira (ikus adibidez Gora Jainkoa aldizkaria). na eta Nire gaurko kanta (1996), (Lisieuxko
G. Aulestiaren musikaren barnean Jainkoaren Teresaren gorazarrez, bere mendeurrenera-
eta kristau sinesmenaren aztarnak aurki di- ko egina (1897-1997); hitzak: Lisieuxko Tere-
tzakegu zeren egilearen arabera: «Musika eta sarenak eta itzultzailea: Luis Baraiazarra; lau
sinesmena bizitzako oinarriak ditut. Erabat ahots mistoko koru eta herriarentzat, orga-
betetzen naute». (Deia 1990-VIII-12). noak lagunduta); Merezi duzun aitorra (1997),

Donostiako Artzai-Ona Katedraleko


organujole (1983-2003)

14
(J.M. Setien jaunaren omenez, herriarentzat Agur Maria (1998). Abesti hau sopranoaren-
eta organorako egindako lana; hitzak Juan M.ª tzat, piano eta harizko orkestrarako eginda
Lekuonarenak). dago. Gure Aita (1999). Tenorearentzat eta
pianorako egina izan zen. Arantza artean
Gotzon Aulestiaren bizitzako bidegurutze la-
(2000), (Arantzazuko ereserkiari buruzko
rri batzuetan, J.M. Setien apezpikuaren ahol-
bariazioak 500. urtea ospatzeko eratutako
kuak mesedegarri eta erabakigarriak izan zi-
Aita Frantziskotarren batzordearen eskariz);
tzaizkion. Inolako zalantzarik gabe ager
Zeruko Erregina (2000), (Lau ahotsetara eta
daiteke gaur, haren musika ez zela goi maila-
organoaren laguntzarekin); Hona hemen
ra helduko, laguntza hori lortu izan ez baldin
(2000), (Hitzak: J.Mª Zunzunegi); Maita eza-
balu. Halaber, agustindar fraideen komentue-
tan aurkitu ez zituen euskal kulturaz, askata- zue (2000), (Hitzak: X. Basurko); Hil da piztu
sunaz eta malgutasunaz gozatu zen Donos- (2001), (Hitzak: P. Huizi); Noiz etorriko zara?
tiako gotzainaren agindupean. Beraz, ez da (1979); Jaunaren Aingeruak: Angelus abestia
harritzekoa hainbeste miresten zuen elizgi- herriarentzat eta organorako egina. Guztiz
zona abesti eder honen bitartez omentzea. ederra (1979) (Tota pulchra; 4 a.m. koroa eta
organoa); Gugatik hil eta (1979; 4 a.m. eta or-
ganoa); Kristo bizi da bizi (1979; 4 a.m. eta
organoa); Santu (1981; herria, koroa eta or-
ganoa); Alleluia (4 a.m. koroa eta organoa),
etab.

Aietetik Kantari (1982). Erlijiozko kantuen


alorrean disko hau oso garrantzitsua da bere
letren eta musika koralaren kalitateagatik.
Hamalau abestiz osatutako bilduma da,
lau/bost ahots ezberdinetarako organoak la-
gunduta. Abendutik Pentekostes bitarteko jai
nagusietako gorazarreak, antifonak, eran-
tzun-salmoak eta doinu herrikoiak aurki di-
tzakegu hamalau abestietan: «Zatoz Jauna!»,
eta «Ai, zeruak urratu»; «Hitza haragi egin
zen» eta «Pozkario»; «Egile on» eta «Txasta
ezazue»; «Agindu berri bat» eta «Jaunaren
Merezi duzun aitorra. J.M.Setien (1997) espiritua»; «Nere herri» eta «Oi gurutzea»;

15
«Kanta, lurbira» eta «Hilen artetik»; «Zatoz, hiru abesbatza eta ahots-laukote bakarlarien-
bai, Gogo guren» eta «Zure arnasa». tzat eginda dago. Euskal Herriko, Espainiako
eta atzerriko musikagile eta kritikarien iri-
Euskarazko urte liturgikoaren abesti bildu- tziek obra honen garrantzia goraipatu zuten.
marako ekarpen onuragarria dakar eta eus-
kal elizbarrutietan hutsune handi bat bete- Iritziak iritzi, eskertzekoa da benetan egilea-
tzen du. ren emaitza hau. Euskal Herrian ez da baka-
rra baina bai bakarretakoa, erlijio, gaurkota-
Haundiesten du (1986). G.Aulestiaren sorkun- sun, euskara eta teknika aldetik begiratuta
tza musikalaren ibilbidea, hasiera batean esko- lortzen duen arrakastagatik. Azkenik, hor
la abertzalearen kutsu garbia duena, geroago daude baita obra luze honek koruentzat di-
aldatuz joan zen estetika aldetik. Kantata hau tuen zailtasunak ere.

Aietetik Kantari (1982)

Haundiesten du (1986)

16
NHI (1990). Hiru ahots-talderentzat eginiko mistoko koruarentzat, orkestra sinfoniko
obra zail eta ederra da; musika garaikidekoa handirako eta organorako egin zuen, Kate-
eta hogei minutuko iraupena duena. Egileak draleko Mendeurreneko Batzordearen eska-
bere 50. urtebetetzea lan hau sortzeaz ospa- riz. Ereserki hau 1997ko uztailaren 30ean
tu zuen. A capella abesteko idatzita dago eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donos-
Gasteizko «Cluster Abesbatza»k 1990eko tiako Orfeoiak interpretatu zuten. Egileak
abuztuaren 21ean Donostiako Udaletxean musika garaikidearen eta izaera herrikoiaren
lehen aldiz kantatu zuen Juan Jose Menaren arteko oreka bilatu zuen, halaber ereserkia
zuzendaritzapean. Autorearen etorri litera- otoitz eta hausnarketa gune bihurtzeko as-
rioa Juan M.ª Lekuona poetaren Muga Beroak moz; hiru gogoeta islatu nahi izan zituen aldi
(1973) liburutik jasotako «Hondarrean ida- berean: xalotasuna, samurtasuna eta konpro-
tzia» poema dugu. misoa.

Bidez Bide (1996). Donostiako «Artzain Ona» Goi-argiz beteriko hitzen egilea, Pello Esnal
elizaren mendeurreneko ereserki hau, 4 ahots idazlea dugu. Ondarrutar musikagileak sarri

NHI (1990) Bidez bide (1996)

17
aitortzen zuen, poesiaren lehen bi lerro («Bi- Arantzazu: harkaitz, elorri, lore (2003). Obra
dez bide, hona ekarri gaituzu, Jauna») irakurri hau Donostiako 64. Musika Hamabostaldia-
bezain laster, ereserkiaren nolabaiteko azpie- ren enkargua izan zen. Organorako konposi-
gitura aurreikusi zuela bere baitan. zioa da eta hiru zatitan (Amets toki, Otoitz
leku eta Pizkundea) sailkatuta dago. Estreinal-
Bidez bide, dia Donostiako Andra Mari Basilikan 2003ko
hona ekarri gaituzu, Jauna,
abuztuaren 5ean ospatu zuten eta organoa
Bidez bide,
J.M. Azkue oiartzuar musikalari ospetsuak jo
zure mintzoa dugu bizi-poz
zuen. Honen iritziz Arantzazu obra zaila, oso
bidez bide,
modernoa, indar handikoa eta zehatz egini-
zure biziak aseko gaitu,
bidez bide. koa da. G. Aulestiak, hil ondoren ere, ondo
merezitako donostiarren txalo beroak lortu
Zure mintzoa bizi-poz, zituen obra honegatik eta, baita hiri honetan
zure deia gidari, ia berrogei urtez egin zuen lan oparoagatik
zu izan zaitugu bide, ere.
zu, Jauna, aintzindari.
Hona ekarri gaituzu Azkenik esan beharreko gertakizun zirrara-
maitasun-ibiltari. garria dugu: egilea, obra hau bukatu eta egun
Zure hitza dugu indar, batzuk geroago, hil egin zela; beraz, G. Aules-
zure bakea sari. tiaren azken lana da.

Arantzazu (2003)

18
Euskal kulturaren
miresle

Txalo Pin Txalo 2 (1980)

Musika Didaktikoa
errogei urteko frankismoaren ekaitz Txalo Pin Txalo 3 (1982)

B gogorraren ostean, euskaldun askoren


ametsa euskara berreskuratzea izan
zen eta ikastetxeetako haur erdaldu-
nak euskalduntzea. Helburu hori lor-
tzeko, Erein argitaldariak Txalo pin txalo
metodoa kaleratu zuen euskara jolasez
ikasteko, ipuin, abesti eta marrazkien
Txalo pin txalo II (1980). Ama hizkuntza gaz-
telania duten 4-6 urteko euskaldun haurren-
tzat eginda dago. Umorez eta fantasiaz bete-
riko A. Lertxundiren testuak, doinu gozoz
bidez. Metodo berri honek ikaslearen- eta erritmo biziz jantzi zituen ondarrutar
tzako gidaliburua, gurasoen liburutxoa musikagileak. Animalia ugarien artean (ipur-
eta kaseteak biltzen ditu. G. Aulestiak targi, barraskilo, zizare, etab.) «agure mutu»
bigarren eta hirugarren liburuetarako baten gabon-kanta polit bat ere entzun de-
48 abesti konposatu zituen. zakegu. Kasete honen 24 abestiek kamera

19
orkestraren akonpainamendua dute eta be- Euskal literatura eta
raien interpreteak, Lurdes Iriondo, X. Lete ondarrutarraren musika
eta A.Valverde dira.
G. Aulestiaren letradun obra gehienak eus-
Txalo pin txalo III (1982). Azpiegitura, helbu- karaz idatzita agertzen dira. Hitz hauen egi-
ru, abestien kopuru eta testu-musikaren egi- leak, euskal poeta eta prosalari ospetsuen
leak berdinak dira, baina oraingo honetan artean aurki ditzakegu, hala nola, A. Zubika-
Errenteriako «Orereta» ikastolako haurrak rai, Orixe, J.M. Lekuona, X. Lete, X. Amuriza,
ditugu abeslari. Zerrenda luze honetako G. Aresti, Anjel Lertxundi, Luis M. Mujika,
abesti bat aukeratzekotan, «Gauza barrega- P. Esnal, Lurdes Iriondo, J. Martin Apalategi,
rria» hauta liteke, txistuaren erabilera eta Luis Baraiazarra, etab.
erritmoaren bizitasunagatik.
Gaztarotik agertu zuen bizkaitar musikagi-
G. Aulestiak haurrentzat egindako kantuen leak euskara eta euskal literaturarekiko atxi-
zerrenda, bai euskaraz eta bai gazteleraz, kimendua, baina zoritxarrez Urnietako pa-
oso luzea da. Aipa ditzagun, adibidez: «Txa- rrokiara heldu arte (1978-1980) gai hauetan
lo Jaunari», «Hau da Jaunak egindako egu- murgiltzeko abagunerik ez zuen izan. Garai
na», «Zaude gurekin» eta batez ere Jolastu- hartan erositakoak ditugu G. Aulestiaren
ko gara (1980) hamar abestiko bilduma, euskal liburutegian agertzen ziren obra ba-
ganbara orkestrak lagunduta eta Donostia- tzuk: R.M. Azkue, Tx. Agirre, Orixe, Lizardi,
ko EDIGSAk grabatua baina gaurdaino argi- J.M Lekuona, B. Gandiaga, G.Aresti,Txillarde-
taragabea. Hitzak Lurdes Iriondo abeslaria- gi, X. Lete, X. Amuriza, etab. Ahozko literatu-
renak dira. ra, bertsolaritza eta, batez ere, euskal pasto-
ralen esparrua, oso interesgarria iruditzen
Era berean, aipagarriak dira baita gazteentzat
zitzaion, musikagile baten ikuspegitik begira-
egindako bi obra ere: Bat Bakarra (1988) eta
tuta. Are gehiago, 1977an, «Juan March Fun-
Uhinak kulunkari (1988). Lehenengoa lau
dazio»ko beka baten bitartez, euskal pas-
ahots berdinetarako egina da eta egilearen
toralen musika sakonki aztertzeko asmoa
letra aberkoia darama: «Bat, bi hiru, lau dira
agertu zuen, baina zoritxarrez ez zuen lagun-
bat. Zazpi dira, bost, sei, zazpi gara. Bakar bat
tzarik lortu.
gara…». Bigarrena hiru ahots berdinetarako
egina da eta, L.M. Mujika dugu obra honen Bertsolaria (1976). Xalbador bertsolariaren
hitzen egilea. Bi lan hauek Gipuzkoako abes- heriotzak saminki hunkitu eta ukitu zuen
batzen federazioak Txio-Txioka sortan argita- gure musikagilearen bihotza. Abesti hau lau
ratu zituen. ahots mistoko korurako eta kamera orkes-

20
trarako eginda dago eta Atako bandan disko-
an agertzen da. Kantuak J. Martin Apalategi-
ren hitzak ditu eta Urepeleko bertsolariari
eskainita dago. G. Aulestiak berak birpasatu
zituen abesti honen hitzak eta musika 2000ko
uztailaren 28an, lerro hauek erantsiz:

Odolaren mintzoari zabalik zaitugu beti adi,


Naturaren olerkari, izarren argiari zara
kantari,
euskararen amodioari koplari.

Egun batean (1985). Polirritmia eta politona-


litatez horniturik agertzen zaigun obra hau
lau ahots mistorentzat eta errezitatzailea-
Bertsolaria (1976)
rentzat eginda dago. Hitz batzuk G.Arestiren
Harri eta Herri liburuan aurki ditzakegu: «Egun
batean / guztiok / izanen gara / zoriontsuak».
(Obra Guztiak: 494). Bilbotar poetak hain
maite izan zuen poesia sozialaren kutsua na-
barmentzen da. Kantu honek 1986an Tolosa-
ko konposizio lehiaketaren lehen saria iraba-
zi zuen, Busto jaunaren lanarekin batera, ex
aequo.

Nadin Nadilla (1989). Poesia labur eta bitxi


hau J. M. Lekuonaren poesia sozialean koka
genezake. Lan honek ez du azaltzen, agian,
oiartzuar idazlearen beste poesia batzuen
handitasun eta sakontasunik (adibidez: «Me-
retriz illa», «Porlandi» edo «Jainkoa il da»)
baina bai harribitxien edertasun eta politasuna.

Abesti hau lau ahots mistoko koruarentzat


Egun batean (1985) idatzita dago eta sopranoaren solo bat dara-

21
ma. G. Aulestiaren beste obra asko bezala, garri, 1997an txistu eta silboterako obra espe-
kantu eder hau ere umezurtz agertzen zai- rimental hau egin zuen Txistulari aldizkariaren
gu, estreinatu gabe. enkarguz, non argitaratua izan zen (1997-3,
191.zk: 5840-5863).
Racconto 2 (1997). Ordenagailu sintetizado-
reko hotsez beteriko musika elektroakus- Konposizio honek J.M. Lekuonaren Mimodra-
tikoak G. Aulestiaren arreta erakarri zuen. mak eta Ikonoak (1990) liburuko «Racconto 2»
Berak Bartzelonan G. Brincic-en zuzendaritza- olerkia du etorria: «Kobazulora hurbildu zen
pean Phonos Laborategian 1987 eta 1988an neskatxa…/ Marizulon barrendu zen gazte-
egindako musika elektroakustikoko ikastaroe- ñoa,… / ilunak sareetan bahiturik zeukan /
tan parte hartu zuen. Arreta honen erakus- mitxeleta ezpatadantzari koloretia». (35 or.).

Nadin Nadilla (1989) Racconto (1997)

22
Azken ondorioak
Azken argazki alaitsu honek ongi islatzen du
G. Aulestiak askotan azaltzen zuen aurpegie-
ra. Bere bizitzako ibilbidean poztasun ugari
eta oztopo handi batzuk ere izan zituen. Bai-
na une latz eta beheraldietan kristau sinis-
menean eta musikarako zuen zaletasunean
oinarriturik, ekaitzei brankaz aurre egiten
ikasi zuen gaztarotik, arrantzale baten seme on
bati dagokion bezala. Lan profesionalak ema-
ten duen bizi-poza izan zuen bere zutaberik

Gotzon irribarretsu

Gotzon Juanjo Mena lagunarekin

23
sendoenetariko bat eta, horren ondorioz, zuen. Mila esker, Gotzon, zure ibilbide jori
sarritan umoretsu, itxaropentsu eta irriba- eta lan eskergagatik. Berak asko maite zuen
rretsu agertzen zen. Gaztaroan euskal kul- zarauztar poetak idatzi zuen bezala: «Bio-
turaren aldez egin zuen apustuari tinko eutsi tzean min dut, min etsia, negar ixilla darion
zion beti, hil arte. Lanean hil zen eta lanak hil mina… Agur… Egun Aundirarte!».

Bizitzaren azkenaldiko Gotzonen argazkia

24
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka hau egiteko jasotako laguntzagatik, eskerrak eman nahi
dizkie:
• Aulestia familiari

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2005eko abendua

Ale-kopurua: 3.500

© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa


Kultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia


Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Argazkilaria: Edorta Sanz

Fotokonposizioa: R.G.M., S.A.

Inprimaketa: R.G.M., S.A.


Padre Larramendi, 2 - 48012 Bilbao

ISBN: 84-457-2380-4 (Lan osoarena)


84-457-2383-9

L.G.: BI - 3289-05

You might also like