You are on page 1of 10

KLASIZISMOKO MUSIKA ETA

MUSIKAGILEAK
1.1 SARRERA
Musika landu guztiari, ia beti, "musika klasikoa" esaten zaion arren,
klasizismo musikala garai barrokoa eta erromantikoa artean garatzen den
musika estiloa da (1750-1827). Neoklasizismo artistikoaren aldi berean
garatzen da.
Musikan, 1750 urtetik 1827.urtera bitarteko garaia hartzen du
KLASIZISMOA. Klasizismoak errealitatearen perfekzio formala adierazi nahi
du. Mundua eta gizikia zera eder eta perfektu gisa ikusteko joera zegoen.
Klasizismoak izaki harmoniko gisa adierzten du pertsona, eta gizarte perfektu
gisa.

Historian lehen aldiz, musikagileak artista independete gisa onartzen


eta miresten hasi zen gizartea. Haydni eta Beethoveni esker.

Haydn sinfoniaren aitzindaritzat hartua da, Mozartek inork baino hobeto


erakutsi zituen klaizismoko artearen balioak eta Beethovenek
Erromantizismoko artearen balioak eta Beethovenek
Erromantizismorako jauzia egin zuen.

Garai hartan, opera garrantzi handiko generoa izan zen.

1.2. KLASIZISMOKO MUSIKAREN EZAUGARRIAK:

Musika alaia, ederra eta distiratsua

Doinuaren simetria, oreka eta erregulartasuna da musika mota honen


helburua.

Musikan ez dira kontraste handiak ematen (Barrokoko musikarekin


alderatuz)

Kantuak eta musika instrumentalak perfekzioa lortu zuen

Klabezina baztertu zuten eta pianoak garrantzia handia hartu zuen.

Operak berrikuntza handiak jasan zituen: opera libreto batean oinarritzen


hasten da, koruari eginkizun dramatikoagoa ematen hasten da, oberturak
garrantzia handia hartzen du...

Orkestrak ezinbesteko hazkundea izan zuen: harizko musika tresnak


bidertu ziren eta tronpa eta klarinetea gehituz.

1.3. ORKESTRAKO INSTRUMENTU BERRIAK


Orkestra klasikoan zenbait aldaketa txertatu ziren,

Ordura arte nagusi izan zen klabea; dagoeneko ez zen erabiltzen.

Bi musika tresna berri adierazgarriren hotsak sartu zituzten; tronpa eta


klarinetea.

Klarinetea:
Haize instrumentu zilindrikoa,
egurrezkoa, mihia eta giltzak
dituena notak sortzeko.

Tronpa:
Metalezko haize instrumentua. Aho
konikoa du, eta zirkularrean
kiribildutako hodi luze bat,
pabilioi handi batean
amaitzen dena.

Garrantzi handiko instrumentu tekladun bat agertu zen: pianoa.

Pianoa:
Tekladun musika-tresna hau Cristfori italiarrak egin zuen lehenengoz.
Mailutxoek kolpaturiko harizko musika-tresna da; mailutxo horiek, halaber, tekla
batzuk ordenatzen dituen mekanismo baten bidez hasten dira jardunean

1.4. ORKESTRA KLASIKO BERRIA


Orkestrak ezin besteko hazkundea izan zuen. Handitze hori harizkoen familian
izan zen; familia hori lehengo musika-tresnek osatzen zuten. Gainontzeko
musika-musika tresnak gutxi gorabehera lehengoak dira, bi klarinete eta bi
tronpa izan ezik.
Oinarrizko aldaketak hiru dira:

Klabea nahiz baxu jarraia kendu.

Tronpa zein klarinetea sartu.

Harizkoen kopurua handitu.

Klasizismoan, orkestra zabaldu behar izan zuten, sinfonia interpretatu


ahal izateko.

1.5. MUSIKA-TRESNEN BIDEZKO ADIERZPENAREN FORMAK.


Garai honeta gauzarik garrantzitsuena formeneta arauaren errespetua da;
izan ere, Klasizismoak perfekzio hori lortzeko, oinarrikoa musitaren legeak
errespetatzen ditu. Garai horretan, bi forma instrumentalale garantzi handia
hartu zuten: Sonata eta Sinfonia.

1.5.1 Sonata
Sonata Barrokoan sortu zen, baina aldatu egin zen, eta musikagileak nahitaez
jarraitu beharreko forma oso zorrotza ezarri zen. Hiru edo lau aldi nahiz zati
izan ditzake (sonata hirukoa edo laukoa).

Lau mugimendu horietako lehenari sonataren eskema deritzo, eta horrek, orain
ikusi dugunez, hiru zati ditu.
A

Azalpena

Garapena

Azalpena

1.5.2. Sinfonia

Sinfonia orkestrarako sonata handia da. Hori dela eta, orain aztertu dugun
forma dauka; baina, tresna bakar batek barik orkestra osoak jotzen duenez,
apur bat konplexuagoa izaten da.
Oinarrian sonata bada ere, sinfoniak zenbait eragin jasotzen ditu. Horien
artean, operaren obertura dugu.
XVIII. mendean, sinfoniak lau aldien erabilera hartu zuen, sonataren eskema
orokorrari jarraituz:
1.a

2.a

3.a

4.a

Allegro

Adagio edo

Minuettoa edo

Allegro finalea

Andantea

Scherzoa

edo Rondoa

1.6. AHOZKO ADIERZPERNAREN FORMAK: OPERA KLASIKOA


Klasizismoa iristean, ahozko musikak, Opera hain zuzen, berrikuntza handia
izan zuen. Aldaketa horiek Gluck-ek eta Mozartek egin zituzten:

Lehengo musikaren gehiegizko apaindurak ezabatu.

Koruaren erabilera berrira, eginkizun dramatikoa emanez.

Orkestra klasikoa gauza guztietarako erabili.

Libretoa berritu, lana libreto horretan oinarrituz konposatzen da, eta


zaindu egiten dira beraren ezaugarri dramatikoak.

1.7. MUSIKA INSTRUMENTALA LANDU ZUTEN EGILEAK.


Klasizismoan, Haydn eta Mozart musikagile handiak nabarmendu ziren baita
Beethoven ere, musikagile klasikoa eta erromantikoa, aldi berean.
Joseph Haydn (1732-1809), sinfoniaren aita.
Rohraun (Austria) jaio eta nobleziaren esanetara lan egin zuen musikagile
alemana da. Sinfoniaren aita dela esaten da, beraren bidez forma hori
musika klasikoaren protagonista bihurtu baitzen; hain zuzen ere 104
sinfonia konposatu zituen. Esterhazy printzearen musikagile ofiziala izan

zen, eta horrenbestez, beraren lanek joera aristokratikoa zuten, nahiz eta
herriko doinuetan oinarritura zeuden.
Horrez gain, harizko laukotearen (bi biolin, biola bat, eta biolontxelo bat)
sortzailea izan zen.
Hona hemen bere lanik aipagarrienak (musika instrumentala):

o Sinfoniak: La Chae, LOurs, La Poule eta Oxford.


Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791) musitaren jenioa.
Inoiz izan den musika sortzailerik handienetarikoa izan zen Mozart, haur
prodigioa, hain zuzen ere, 4 urterekin pianoa jotzen zuen, eta 6-7 urterekin
zenbait lan koposatuak zituen dagoeneko. Mozart Salzburgon jaio zen musikari
familia oparo batean, hori dela eta bere gurasoak izan ziren bere lehenengo
maisuak. Bizitza laburra izan bazuen ere, 800 lan inguru konposatu zituen.
Mozartek denetariko lanak konposatu zituen, instrumentalak nahiz ahozkoak.
Bere nagusia eta mezenas zen Salzburgoko Artzapezkikuaren kontra altxa zen,
beraz, askatasunean bizi eta konposatu zuen lehen musikaritzat hartzen da,
baina Artzapezkikuak bere kontra egin zuen eginiko mespretxua zela eta, eta
hori dela eta lanik gabe eta pobrezian hil zen.
Sinfonien artean, azken hirurak dira bikainenak: 39.a, 40a, eta 41.a.

1.8. OPERA KLASIKOAREN EGILEAK.


Cristoph W. Gluck (1714-1787)
Jatorriz alemana zen arren. Parisen estreinatu zituen obra gehienak. Gluckek
egin zuen Barrokotik Klasizismorako bidea, operan. Lan aipagarrienak ditu
Orfeo eta Euridize, baina berritzaileenak Ifgenia Aulidien eta Ifgenia
Tauriden izan zieren (Parisen idatzi zituen).
Mozarten operak.
Mozarten operak tarte berezia dua. Izan ere, XVIII.mendeko operako maisu
handia da Mozart.
Mozart XVIII. Mendeko operaren musikagile nagusia izan zen; bere lorpen
nagusia Italia, Frantzia eta Alemaniako joerak biltzea izan zen, estilo berria
sortzeko, bai eta opera mota guztiak lantzea ere.

Hona hemen bere lanik garrantzitsuenak:


OperaK: Singspiela, Bahiketa harenean (El rapto en el serrallo), Xirula
Magikoa, Figaroren ezteiak, Don Giovanni, Cos fan tutte...
Musika erlijiosoa: Requiem, Koroazioaren Meza.

1.9. LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770-1827). Sinfonismoaren


goren unea.
Beethoven inoiz izandako musika sortzaile nagusienetarikotzat hartzen da.
Ezin daiteke esan Bach edo Mozart baino garrantzitsuagoa den; nolanahi ere,
musikaren gailurretariko bat dela esan daiteke.
Bonnen jaio eta giro pobrean hazi zen. Hamaika urte zituela, pianojoletzat
aurkeztu zen.
Vienan Haydnen ikaslea izan zen; baina gutxira, entzumen arazoak izan
zituen, eta laster gor gelditu zen; horren ondorioz, eta bizitzan izandako etsipen
ugarien eraginez, izaera zakarra izan zuen. 1827 hil zen, ospea lurtu ondoren
eta mundu osoan miresten zutela.
Klasizismoan hasi zen nabarmentzen,eta Erromantizismorantz bilakatu zuen
musika; ondorengo musikagile guztiek beraren eragina izan zuten.
Beethoven lanean, hiru aldi bereizten dira:
1. 1800era arte (piano jardun eta Sonata Patetikoa eta Lehengo nahiz
Bigarren Sinfoniak konposatu zituen).
2. 1815era arte doa ( erromantizismoaren ezaugarriak agertu ziren, eta
Sinfonia Heroikoa, Bostarren nahiz Seigarren Sinfoniak, Enperadorea
pianorako kontzertua eta Fidelio opera konposatu zituen).
3. Vienan hil arte, erabat romantikoa (Bederatzigarren Sinfonia eta Missa
Solemnea).
Beethoven lanaren ekarpenak eta garrantzia:

Garrantzia eman zion musikari, musika pertsona erromantikoaren


hizkuntza nagusi bihurtu zen.

Jeinu erromantikoaren prototipoa da; musikoengan ez ezik,


eragin handia izan zuen pintore eta literaturan ere.

Sinfonia goren unera eraman zuen; aldi berean, forma hori


musika-adierazpenaren gailurra izan zen pentsaera
erromantikorako.

Beethovenetik aurrera, konposatzea ez da (teoria klasikoak zioen


bezala) artistaren borondateari ezarritako arau batzuk betetzea;
aldiz, munduari buruz norberak dituen sentimenduak eta ideiak
adieraztea da.

You might also like