You are on page 1of 6

2.

ebaluazioa

Barrokoa:

TESTUINGURUA

XVII eta XVIII . mendeetan garatutako estiloa da. Barroko hitzaren esanahiak zentzu negatiboa
zuen. Apaingarrien gehiegikeria kritikatzen zen. Arlo guztietan aldaketa handiko garaia zen.
Europan bi egoera oso ezberdin bizi ziren: alde batetik Europako mendebaldean (Espainia eta
Frantzia adibidez) Monarkia garaia izan zen, Luteroren erreformaren ondoren, elizak fededunak
bereganatu nahi zituen berriro (kontrarreforma). Politika arloan monarkia autoritarioa nagusitu zen
eta ondorioz, mezenas nagusiak erregeak eta aita santuak ziren. Ekonomia arloan sistema feudala
nagusitu zen. Bestalde, Europako iparraldean (Holandan adibidez) kapitalismoa nagusituko da.
Erlijio arloan ez ziren kristauak, ondorioz, erlijioak ez zuen eragin handirik izan artean. Politika
arloan sistema parlamentarioa ezarri zuten eta ekonomian kapitalismoaren hastapenak ezagutu
zituzten.

ARTEA

Europan sortzen diren bi egoera ezberdin hauen ondorioz artea ere oso ezberdina izango
da. Arte barrokoak, orokorrean, zentzu ideologikoa handia izango du. Mezenas nagusiak Eliza
Kaotlioak eta Monarkia beren boterea adierazi nahi izango dute artearen bidez. Arteak bi ezaugarri
nagusi ditu lehendabizikoa errealismoa: natura behatuko dute, anatomiak irudikatzeko gorpuak
aztertuko dituzte. Ondoren monumentalak: eraikuntza oso handiak egiten dituzte, boterearen
adierazle izango dira.

Arte barrokoak konposizio irregularrak izango ditu, eta dinamismoa eta desoreka nagusituko dira.

ARKITEKTURA

Errenazimentuan bezala orden klasikoko zutabeak erabiltzen dituzte baina modu


desberdin batean, orden erraldoia deitzen zaio, solairu bat baino gehiago hartzen dituena.
Dekorazioa mota ezberdina. Hirikorako egindako arkitektura da, plazak, iturriak… Italiako
testuinguruan erlijioak garrantzia handia izango du, bertan dago kristautasunaren erdigunea
Batikanoan.

Fatxadek eta oinplanoek mugimendua daukate. eliptikoa nagusitzen da. Mota ezberdinetako
apaingarriak erabiliko dituzte, batzuetan oso ugaria.

Eraikuntza mota asko egingo dituzte, eta hiriko plazek nagusitasun handia hartzen dute.
ESKULTURA

Eskulturari dagokionez material ezberdinak erabiliko dituzte, batez ere marmola. Mukulu biribileko
eskulturak egingo dituzte, erliebeak ez horrenbeste. Errealistak izaten saiatuko dira, horrela
anatomiari garrantzia handiagoa emango diote. Konposaketa desorekatuak egiten zituzten,
gehienetan lerro diagonala agertzen dira. Argiak garrantzia hartzen hasten da, eta oraingoan gune
batzuk gehiago argitzen dira, eta honela nabarmentzen dira. Espresioa eta mugimendua ere
garrantzia handia hartuko dute.

PINTURA

Barroko garaiko pintura bi ezaugarritan oinarritzen da: Tenebrismoa, argi iluntasun arteko
kontrastea gero eta handiagoa da, horrek dramatismoa areagotzen du. Bestalde, konposaketak
desorekatuak nagusituko dira orain, lerro diagonalak nabarmenduko da. Tenebrismo teknika
erabiliko dute eta gero eta gehiago kolorea ingerada baino garrantzia handiagoa izango du.
Errealismoa bilatzen da, honela koadroko pertsonaiak egiteko kaleko pertsonaiak erabiliko dituzte.
Gaiak herrialdearen araberakoak izango dira, Italian eta Espainian erlijiosoak nagusiko dira;
Holandan gai zibilak.

NEOKLASIZISMOA

TESTUINGURUA ETA ARTEA

Neoklasizismoa XVII eta XVIII artean garatu zen estiloa da. Frantziako iraultza eta Napoleonen
garaia izango da eta hori artelanetan ere adieraziko da. Arteak zentzu ideologikoa izango du.
Barrokoaren gehiegikeriei aurre egin eta Garai Klasikoa imitatzeari ekin zioten. Hori baldintzatu
zuten hainbat faktore eman ziren garai hartan, aurkikuntza arkeologikoek arte klasikoa hobeto
ezagutzea posible egin zuten, gainera artelanak museotan gordetzen hasi ziren. Arrazoia eta
funtzioa artearen ardatz bihurtuko dira, horretan Ilustrazioak izan zuen zerikusi handia. Horretaz
gain, akademiek artistek egin beharreko lana arautuko dute, modu honetan ingeradaren garrantzia,
arte greziarraren garrantzia ikasiko dute.

ARKITEKTURA

Grezia eta Erromako ereduak imitatzen dituzte. Arkitekturaren helburua edertasuna lortzea izango
da, horretarako proportzioa eta oreka oinarrizkoak izango dira. Funtzioa ezinbestekoa izango da eta
ondorioz apaingarriek ez dute garrantzia handirik izango. Elementu klasikoak erabiliko dituzte.

ESKULTURA

Greziako ereduak imitatuko dituzte. Marmol txuriz egingo dituzte irudiak, teknikoki bikainak dira,
zizelkari apartak dira, marmolak nakar kolorea hartzen du. Espresio aldetik oso hotzak dira.
Edertasuna bilatzen dute.

PINTURA

Garai klasikoko pinturarik mantentzen ez denez Errenazimentuko ereduak hartuko dituzte.


Akademiaren esanak jarraituz ingeradari koloreari baino garrantzia handiagoa emango diote.
Konposaketa orekatuak egingo dituzte mugimendu eta espresio gehiegirik gabe. Gehienetan
pinturak zentzu ideologikoa dauka.

ERROMANTIZISMOA

Frantzia: Gericault eta Delacroix

Erromantizismoa XIX. mendeko lehenengo hamarkadan sortu zen. Mugimendu artistiko eta
literarioa izan zen, Neoklasizismoaren kontra zegoen eta horren objektibotasunaren ondoan
elementu subjektiboak nagusitu ziren.

Frantzian garaiko aldaketa politikoekin bat eginik zetorren Erromantizismoa. Horietatik


aipagarriena askatasun, berdintasun eta senidetasunaren printzipioak aldarrikatu zituen Frantziako
Iraultza (1789) izan zen. 1830 eta 1848. urteko iraultzak.

Frantziako Iraultza garaiko pentsamoldea nagusitu zen Europan: antzinako erregimen


deritzon aparatu politikoa desegin, eskubide feudalak eta gremioen murrizketak indargabetu,
zerga-sistema arrazionalizatu, elizaren eta estatuaren arteko harremanak aldatu eta, esandako
guztiaz gainera, luzean ordezkaritza politiko gabe zeuden taldeek burujabetzea lortu zuten.

Ingalaterra: Turner

Erromantizismoa XIX. mendeko lehenengo hamarkadan sortu zen. Mugimendu artistiko eta
literarioa izan zen, Neoklasizismoaren kontra zegoen eta horren objektibotasunaren ondoan
elementu subjektiboak nagusitu ziren.

Ingalaterran Liberalismoa oinarria izan zen Ingalaterrako Industria Iraultza (1760-1840);


aipagarria da orobat, giza eskubideak aldarrikatuz eta gobernuan errepublika ezarriz, Ameriketako
Iraultzan eman zen Independentzia Deklarazioa (1776); tirania askatasunaz ordezkatu zen, botere
absolutua mugatuz eta demokrazia gobernu-eredutzat ezarriz.
Alemania: Friedrich

Erlijioan oinarritutako artea izango da.

ARTEA

Neoklasizismo garaiko konbentzionalismoen kontra sortutako estiloa da. Arrazoia


sentimenduengatik ordezkatu zuten. Beraz, sentimentuetan oinarritutako artea da. Arte
erromantikoa espresioan oinarritzen da, akademietako arauak alde batera uzten dira.

PINTURA

Teknika aldetik mihise gaineko oleoa erabiltzen dute, eta Ingalaterran, Turnerrek akuarela
erabili zuen. Ingeradaren gainetik kolorea nagusitzen hasten da, horretarako pintzelkada askea
erabiliz.

Argiaren bidez dramatikotasuna adierazi nahi dute, horretarako argi iluntasun kontraste handiak
egingo dituzte. Beti tormenta giroa aukeratzen dute, gaua edo eguraldi txarra. Horretarako kolore
ilunak nagusituko dira. Konposaketa desorekatuak egingo dituzte, mugimenduz beterikoak eta
marra diagonalekin. Plano ezberdinak sortuko dituzte baina atzean beti paisaia, iluna. Bertan puntu
argi bat egongo da esperantzaren seinale. Gai historikoak egingo dituzte eta hauetan momentu
dramatikoenak aukeratuko dituzte.

ERREALISMOA

TESTUINGURUA
Frantzian 1850 inguru sortu zen estioa da. Pintore talde batek gizartearen egoera errepresentatu
nahi du bere obratan. Burgesiak gora egiten duen bitartean, langile taldea zapaldua dago eta oso
egoera gogorretan egiten dute lan (industriako langileak, nekazariak…).
ARTEA
Errealistek errealitatearen errepresentazio objektiboa izango dute helburu bezala, sentimenduak
eta espresioen errepresentazioa ukatzen dute. Eguneroko bizitzako gaiak hartuko dituzte eta
pintzelkada finez egingo dituzte, horrela kolorearen ondoan ingerada nagusituko da.

GOYA

TESTUINGURUA

Goya 1746an (noiz) jaio zen Zaragozan(non). Bizitza luzea izan zuen, 82 urte bizi izan
zituen, XVII eta XIX. mendeko Espainian bizi izan zen. Garai nahasia izan zen, bost erregeren
agintaldia ezagutu zituen, garai nahasiak izan ziren, eta independentzia gerra bizi zuen. Egoera
horren ondorioz, bere azken urteetan Bourdeouxera (Frantzia) joan zen.

BIOGRAFIA

Goyaren artea bere bizitzaren adierazgarri da. Inguruko gertaerek eragin handia izan zuten
bere obran. Bi izan ziren nagusienak: 1- Krisi pertsonala, 46 urterekin gorra gelditu zen. 2- Bestalde,
politika arloan gorabehera handiak egon ziren, errege ezberdinak, sistema politiko ezberdinak bizi
izan zituen: antzinako erregimena, absolutismoa, liberalismoa…

Zaragozan jaiotakoa, gaztetatik pintore baten tailerran ikasi zuen, ondoren Madrilera joan
zen eta akademian hasi zen. Bayeutarrak ezagutu zituen eta bere arrebarekin ezkondu ondoren,
gortera gerturatu zen. Karlos IV.aren pintore ofiziala bihurtu zen eta noble eta erregeei erretratuak
egiten ospe handia lortu zuen. Gorra gelditzeak eta Independentzia gerrak bere bizitza eta obra
guztiz aldatu zuten. Egoera politikoaz nekatua eta ”Gorraren Landetxean” bizi ondoren,
Bourdeoxuera joan zen.

ONDORIOA

Goyaren obra oso handia da, estilo ezberdinak landu zituen. teknika berriak ikastea
gustatzen zitzaion, hori dela eta, ezin dugu estilo bakar batera mugatu. Neoklasizismoan egin
zituen bere lehenengo obrak (tapizetarako kartoiak), erromantizismoa eta______ ere landu zituen
(erretratuak). Gainera _______ eta ____________. Mendeetako estilo batzuen aitzindari izan zen,
adibidez impresionismoa (Burdeoseko esne-saltzailea) (pintzelkada), espresionismoa (pintura
beltzetako aurpegietan), surrealismoa etab.
XX mendeko arkitektura:

TESTUINGURUA

XIX.mendeko arkitekturan oinarritu, bigarren industria iraultza sortu zen eta horrek hazkunde
demografikoa ekarri zuen. Hazkunde demografikoarekin erailkuntza berriak egitearen bharr etorri
zen. Etxeak duinak izatea zuten helburu bezala. Biztanleak eroso bizitzea bilatzen da.

RAZIONALISMOA:

Bere aurrekariak XIX. Mendeko arkitektura (adibdez Chicagoco eskola), neoklasizismoa izan
ziren, bere heluburua funtzionala izatea zen. Eta bere ezaugarriak: material berrien
erabiltzea, hormal lehioen erabipena, horma guztek ez zutelako eusteko funtzioa, euskarri
finak, beraz espazio handiagoaksoetzen zituzten, estalki dintelduna gainean terrazekin,
apaingarririk ez eta oinplano librea.

Organizismoa:

Bere aurrekariak material berriekin egindako arkitekturak eta modernismoa izan ziren. Bere
helburua gizakiaren ongizatea aurkitzea zen. Bere ezaugarriak kurbadun lerroa nagusitu,
material berriak, naturan oinarrituta eta kanpolade atea barrualdearen arteko lotura
biltzen da.

You might also like