You are on page 1of 7

BARROKOA

ETA

NEOKLASIZISMOA
https://nosololenguayliteratura.files.wordpress.com/2017/09/06-barroco-y-clasicismo-
alumno.pdf

1
XVII. mendea mende korapilatsua izan zen; krisiak, gerrak eta heriotzaren presentzia
nabarmenak izan zen.

Demografiaren aldetik, hilkortasuna altua izan zen, gosetea, izurritea eta gerrak izan
zirela eta.
Ekonomiaren aldetik, merkataritza asko garatu zen eta, aldi berean, hiriak eta portuak.
Gizartean, burgesiak gero eta garrantzi handiagoa lortu zuen; nekazariak ordea, gero eta
pobreagoak ziren
Politikaren aldetik, Europako sistema politiko nagusia monarkia absolutua izan zen (adib.
Frantziako Luis XIV.a eguzki-erregea); salbuespena Ingalaterra izan zen non monarkia
parlamentarioa finkatu baitzen.

30 urteko Guda eta goseteek orduko literatura gaiak inspiratu


zituzten, pesimismoa eta desengainua ohikoak baitziren. Hauek
mugimendu berri bat irudikatzen dute: Barrokoa. Jarrera
pesimistaren ondorioz, barrokoko autoreek ez dute
errenazimenduko idealetan sinesten. Natura ez da gehiago
izango perfekzioaren eredu, oraingoan, sarritan, idazleen
ezegonkortasuna irudikatzen du. Orokorrean giza jarrera
positibo gutxi daude barrokoko literatura lanetan.

Ohiko gaiak:

• XVII.mendeko literaturak Errenazimenduko gaiekin jarraitzen du (maitasuna,


natura, mitologia eta giza-portaera), baina zentzu ezberdina emanez.

• Denboraren igarotzearen inguruko erreflexioa, eta honen ondorioak, eta


gizakiaren akatsen analisia Barrokoko lanen erdigune bilakatzen da sarritan.

• Gai erlijiosoa jorratzen dute autore askok, salbatzeko bidea delako edota
bizitzari zentzua ematen dion gauza bakarra delako.

XVII. mendeko Literaturan bi joera ezberdin aurki ditzakegu: Barrokoa eta klasizismoa
(Frantzian). Hauek dira haien arteko ezberdintasunak:

BARROKOA KLASIZISMOA

-Errenazimenduko ezaugarriak handitu. -Arau klasikoak errespetatu.


-Artistaren banakotasuna (individualidad) -Ez dago subjektibismoa.
eta sormen-askatasuna. -Ez du herri-onarpenik.
-Herri-onarpena du. -Klasikoak imitatu.
Gai klasikoen moldaketa. Estilo argia, neurriduna.
Estilo konplexua.

2
ANTZERKIA

Antzerkia da XVII. mendean garapen eta garrantzi handiagoa izan zuen generoa. Klase
guztietako jendea erakartzen zuen.

Barroko-klasizismoaren arteko oposizioa nabarmena izan zen antzerkian, batez ere, hiru
unitateen arauari dagokionez; arau hau klasizistek defendatzen zuten: obra ekintza (bat),
leku (bakarra) eta denbora (egun batean) bakarrean garatu behar zen.

Dramaturgia ingelesa eta frantsesaren arteko ezberdintasun nagusiak hauek dira:

INGELESA
FRANTSESA

-Ez da hiru unitateen erregela errespetatzen: ekintza


(bat), leku (bakarra) eta denbora (egun batean)
-Hiruko erregela errespetatzen da
bakarrean.

-Neurritasunez adierazten dituzte


-Historiako gaiak, emozioen gorespena eta pasioa
emozioak
adierazten dute.

-Estiloen uniformetasuna. Ez du
-Generoak eta estiloak nahasten dituzte.
tragedia eta komedia nahasten.

-Naturaz gaindiko elementuak (sobrenaturales)


-Elementu sinesgarriak, errealistak.
erabiltzen dituzte.

-Estilo argia; «Gustu finaren»


-Hitz-jokoak, herri-hizkera eta hizkera kultua
aldekoa.
nahasten dituzte.

Espainian ere, antzerki herrikoia ospetsua izango da. Lope de Vegak ehundaka lan
idatzi zituen eta antzerkia berriztu zuen. Bere ezaugarriak:

3
- Elementu tragikoak eta komikoak nahasten ditu.
- Ez du hiru unitateen erregela errespetatzen
- Hizkera erraza, jendeak ulertzeko modukoa.
- Obrak hiru ekitalditan egituratzen ditu.
Obrak:” Fuenteovejuna”,”El perro del hortelano”, “La dama boba”…
Antzerkiaren arloan Calderon de la Barca ere garrantzi handiko idazlea izan zen:
“Zalameako alkatea”, “Bizitza amets da”…
Lirikan: Gongora, Quevedo…
(ariketa: konparatu testuak)
ANTZERKI ISABELINOA (INGALATERRAN)

Antzerki isabelinoa Isabel I.aren garaian garatu zen. Hasiera batean, ostatuen patioetan
egiten ziren, baina, garai honetan, lehenengo eraikinak altxatu ziren.

WILLIAM SHAKESPEARE (1564-1616) izan zen antzerki ingelesaren autore


garrantzitsuena. Antzerki unibertsalaren sortzaile nagusienetarikoa da, Moliére eta Lope
de Vegarekin batera.
Ezer gutxi dakigu bere bizitzari buruz; erdi mailako ikasketak egin zituela, eta ez zela
unibertsitatera joan. Badakigu bizitza osoa antzerki munduari lotua eman zuela; hasiera
batean aktore soil gisa, eta aurrerago negozio gizon gisa. Beraz, aktore, antzerkigile eta
enpresaburu izan zen.

Bere lanen ezaugarriak:


- hiru unitateen erregelaren haustura: ekintza nagusia bigarren mailako ekintzekin
nahasten ditu; garapena mugarik gabeko denboran gauzatzen da; leku aldaketak ematen
dira.
- Gai ezberdinak jorratzen ditu.
- Estilo aberatsa; oso ondo menderatzen du hizkuntza eta prosa eta bertsoa tartekatzen
ditu, baita hizkuntz kultu eta arrunta (coloquial).
- Komedia eta tragedia nahasten ditu.
- Pertsonaien estutasunak adierazten ditu ( haien ikerketa psikologikoa egiten du).
Adibidez, Hamlet zalantzatia, Macbeth anbiziotsua, Romeo maitemindua, eta abar.
- Gizarte-maila guztiak agertzen dira bere lanetan.

4
KOMEDIAK

Udako gau bateko ametsa, Erregeen gaua, Basatitxo hezitua, Veneziako merkataria
nabarmentzen dira.
Hauen ezaugarriak:
- baikortasuna: komedia guztiek dute amaiera zoriontsua eta ez da heriotza
agertzen, nahiz eta hainbatetan tragediara ailegatzen da, hala nola, “komedia
ilunak” deituetan (Veneziako merkataria).
- Auzi (asunto) erromantikoa beti agertzen da eta maiteminduek beti aurkitzen dute
arazoren bat bere harremana aurrera eramateko.
- Nahaste-borrastea sortzen da: gaizki-ulertuak, gezurrak…
- Ekintzen ingurua erreala edo fikziozkoa izan daiteke.

TRAGEDIAK

Romeo eta Julieta, Hamlet (izan edo ez izan), Lear erregea, Otelo…

- Lan hauetan trama korapilatu egiten da eta zorigaiztoko


amaiera dute.
- Pasio kaldarrak (ruin, despreciable): pasio batzuen emaitza
heriotza da, hala nola, kodiziarena, anbizioarena,
mendekuarena…
- Heroi tragikoa: protagonistaren patua bere erabaki okerren
emaitza da.
- Pertsonaien esanahi sinbolikoa: Otelo: jeloskortasuna;
Macbeth: anbizioa; Hamlet: zalantza.

DRAMA HISTORIKOAK

Ingalaterrako erdi Aroko historian oinarrituta daude: Enrike IV, Rikardo III.a, Juan
erregea….
- Agintea bi ikuspuntutatik lantzen du: psikologikoa eta soziala: psikologikoki
pertsonaia historikoaren izaeran sakontzen du eta sozialki, pertsonaiaren
inguruko egoerak aztertzen ditu.
- Monarkia sendotzen du: monarkia defendatzen du ordena eta bakea ziurtatzeko
beharrezkoa dela uste baitu; dena dela, agintea lortzeko azpijokoak salatzen ditu.

Garai honetan, Shakespearez gain, beste autore batzuk izan zuten arrakasta:

5
- THOMAS KYD. Autore honek bi ezaugarri nagusi ditu: batetik, beldurra,
mendekua eta heriotza nabarmentzen ditu; bestetik, 3 pertsonaia mota finkatu
zituen: mendeku bila dabilen heroia, heroi indartsua eta konspiratzailea.
Shakespearek beranduago erabiliko ditu. Obra: “ Tragedia espainiola”.

- CHRISTOPHER MARLOWE . Shakespeareren aurrekaria izan zen. Honek bi


berrikuntza nagusi egin zituen: bertso zuria (askea) erabili eta bere mugak
gainditzeko gai den heroia islatu bere obran. Bere obra nagusia “ Fausto
doktorearen bizitza tragikoa eta heriotza” da.

ANTZERKIA FRANTZIAN

PIERRE CORNEILLE

Estilo barroko eta klasizista landu zituen.Tragedia frantsesaren oinarriak jarri zituen.
Bere obren ezaugarri nagusiak perfekzio teknikoa eta egitura konplexuak ziren.

Lana: “Cid-en gazte denborak.


Bere heroiaren ezaugarriak: fideltasuna, fedea, eskuzabaltasuna eta patriotismoa dira.
Bere pertsonaiek bi helburu dituzte: ohorea eta maitasun-pasioa. Heroiak horietako bat
aukeratu beharko du eta hor datza bere gatazka.
JEAN RACINE
Tragedia frantsesaren beste ordezkaria. Mito klasikoen hartu zuen inspirazioa.
Bere lanen gatazka, Corneillerenean bezala, arrazoiaren eta pasioaren arteko borrokan
oinarritzen da, baina bere antzerkian pasioa irteten da garaile.
Bere gai nagusiak dira:
- pasioa: pasioaren kontra ezin da ezer egin; heroia ez da libre bere emozioen
aurrean, bere ondorioak sufritzera behartuta dago.
- Zoritxarra
- Jeloskortasuna
-
Bere estiloaren ezaugarriak klasizistak dira; hauek dira:
- Erregela klasikoak errespetatzen ditu: hiru unitateak mantentzen ditu.
- Hizkuntza jasoa.
Obrak: “Andromaca” maitasun ez erantzunkidearen tragedia da, eta “Fedra”k
askatasunaren gaia ukitzen du .
JEAN BAPTISTE MOLIÈRE

Komedia modernoaren sortzailea da.

Jende xume eta herritarrengandik hurbila. Pertsonaiak bere garaiko gizartetik hartu eta
haien akatsak eta bertuteak adierazten ditu. Ohiturazko gaiak landu zituen
(emakumearen egoeraz, heziketa, itxurakeria, karguzaletasuna,..).

6
Bere estiloaren ezaugarriak:
- baliabide komikoak erabiltzen ditu: engainuak keinuak, mozorroak…
- ironia eta burla.
- Bere pertsonaiak obsesio batek itsututako protipo unibertsalak dira (zekena,
hipokrita).
- Estilo klasizista du, hau da,3 unitateak, argitasuna, hizkuntza erraza …
errespetatzen dituena.
Lanak: - “Zuhurra ( zuhurkeria –abarizia- da gaia)- Medikua makilaka”( medikuen
ezjakintasunez); - “Tartufo” (erlijioaren hipokresiaz).

POESIA KLASIZISTA FRANTSESA

JEAN DE LA FONTAINE

Bere fabulak oso ezagunak dira: bertsoz idatzitako kontakizun txikiak dira. Ezaugarrriak:
- bakoitzak bere irakaspena (moraleja) du.
- Humorea erabiltzen du bai entretenitzeko bai irakasteko.
- Bere protagonistak animaliak dira eta hauek giza-
ezaugarriak adierazten dituzte.
- Hainbat akats kritikatzen dira, hala nola, zuhurkeria,
norberekoikeria, arduragabekeria.

You might also like