You are on page 1of 2

Santiago Pérez Isasi: «Anjel Lertxundi (2006) Ihes betea, Irun, Alberdania», Líquids, 1, jul-des 2007.

Anjel Lertxundi (2006) Ihes betea, Irun, Alberdania.

SANTIAGO PÉREZ ISASI


Universidad de Deusto

Ziurrenik Anjel Lertxundiren ahotsa euskaraz idazten den literaturaren munduan


errespetatuenetakoa da. Arrazoiak begien bistakoak dira: ibilbide luzea, hirurogeita
hamarreko hamarkadan hasitakoa, eta nobelak, kontakizunak eta haur eta gazteen
literatura barneratzen dituena; narratiba sendoa, modetatik eta politika eta literatur
munduetako egoera aldakorretatik urrun mantendu dena. Eukaditik kanpo Bernardo
Atxaga edo Unai Elorriaga bezain ezaguna ez den arren, gaztelaniara itzuli dira zenbait
obra —azkena Otto Pette, Las últimas sombras izenburupean— eta aurreko eleberria,
Zorion Perfektua, zinemarako egokitzapen prozesuan dago.
Sortu duen azken nobela, Ihes betea, II. Mundu Gerra baina lehenagoko
Alemania nazian kokatzen da: XX. mendeko Europaren historiako garai eta leku
gatazkatsuak, baina funtsezkoak aldi berean. Bertan, lehenengo pertsonan —memoriak
balira bezala— garatzen da Werner Lindermann gaztearen bizi- eta sentimen-hezkuntza:
Hitlerren uste osoko jarraitzaile eta hegazkin pilotu-gaiak hamazazpi urterekin judua
dela jakiten du eta, beraz, zapalduen klasekoa dela eta ez zapaltzaileenetakoa.
Istorio hau hiru zatitan garatzen da. Lehenengoan, egoera historikoa azaltzen da
eta narratzailea eta pertsonaia nagusia, nazismoaren aldeko gaztea, aurkezten dira,
eleberrian zehar zoritxarrez desagertzen joango diren bigarren mailako pertsonaiekin
batera. Wernerren aita bereziki nabarmentzekoa da, honen isiluneek, nahitako eta
aktiboek, protagonistaren jarrera fanatikoarekin kontrastatzen baitute. Irakurleak,
nobelaren hasierako heren honetan, edozein motatako totalitarismoaren infernuetara
antzeko jaitsierak jorratzen dituzten beste nobela eta pelikula ugari ezagutuko ditu; hala
ere, Lertxundik gaiaren itxurazko originaltasun falta hau dokumentazio zainduarekin eta
deskribapen soilarekin betetzen du.
Nobelaren beste bi zatiak guztiz ezberdinak dira eta, inolako dudarik gabe, Anjel
Lertxundik kontatu nahi zuen historiaren muina osatzen dute. Bere jatorri judua behin
ezagutu eta gero, Wernerrek aurre egin beharko dio lehenik bere buruari (nahiz eta
Lertxundi ez den barne-gatazka honetan nahi bezain beste luzatzen, protagonistak
Santiago Pérez Isasi: «Anjel Lertxundi (2006) Ihes betea, Irun, Alberdania», Líquids, 1, jul-des 2007.

miresten zuen idolo nazia eraitsi eta gero), eta bigarrenik aintzinako lagunek irudikatzen
duten jazarkunde hitleriarrari. Ondorioz, aldi berean kanpoaldeko eta barnealdeko
bidaia bati ekingo dio, Alemania, Italia eta Frantzia gurutzatuz, eta Ihes betea
mugimenduzko Bildungsroman historiko bakan bat bihurtuz.
Lehenengo zatian Lertxundik ez zuen giza arimaren amildegiak erakusteko
beldurrik, baina hurrengo bietan haren alde goienenak eta itxaropentsuenak erakusten
ahalegintzen dela dirudi, ihesa bete dezan laguntzeko prest dauden ia etengabe agertzen
diren hainbat ezezagunen eskutik (Angelo, Umberto, Anghio...). Joseph Roth idazlea
bera ere —Lertxundik berak aitortu duenez, nobela honetako zati bat gutxienez Edale
santuaren kondairak inspiratu zuen— gurutzatuko da Wernerren bidean istorioa
betetzen duten taberna ugarietako batera gidatzeko —edo Wernerrek bera eramateko—.
Tabernek, baita liburu dendek ere, laguntzen baitute protagonista ihes egiten Europa
erdialdetik (eta nazismoak berretsitako bere identitatearen erdialdetik) ertzetara,
ziurtasuna bilaketek ordezkatzen duten lekuetara.
Ihes Betea, hainbat arrazoirengatik, dirudien liburua ez dela esan daiteke.
Lehenengo pertsonan, aitormen moduan idatzita dago, baina —nahiz eta identitatea,
ahaztutakoa eta memoriari buruzko hausnarketak josi— introspekzioa ez da alderdirik
nabarmenena. Istorioa ezohiko krudelkeria bortitzagatik sortzaileen begirada erakarri
duen momentu historiko batean kokatzen da; hala ere, Ihes betea ez da nobela
historikoa, eta are gutxiago Da Vinci Kodearen arrakastaren ondoren idazten ari diren
horietako bat. Esan bezala, alderdi ugarik lotzen dute nobela hau Bildungsroman
generoarekin, baina izendapen honek ez du liburu hau guztiz deskribatzen.
Arestian aipatu bezala, Anjel Lertxundi narratzaile sendoa da, eta ez zaizkio
birtusiosmoak gustatzen. Bere prosa, zuzena eta apaindurarik gabekoa, Ortega y
Gassetek eskatu zuenaren kontra, kristal garden batek bezala funtzionatzen du,
irakurlearen begiradak irakurtzen duena argi ikus dezan; horrela, testuak produktu
natural bat dirudi, errealitatetik bertatik sortua. Beraz, Lertxundiren obraren bertute
nagusia akzioa da, ildoa bera, garatu ahala pertsonaiak atzean uzten dituena, eta
irakurleari atsedenik ematen ez diona.

You might also like