You are on page 1of 112

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.

k 11/05/11 11:54 Pgina 1

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 2

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 3

Tiroa kontzertuaren erdian Eleberrietan politikaz aritzeari buruz

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 4

Belen Gopegui | (Madril, 1963), espainiar eleberrigile eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapas bere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi zituen. Geroztik, ez dio argitaratzeari utzi eta Espainiako idazlerik handienen artean kokatu dute kritikak zein irakurleek. Bere obren artean nabarmentzekoak dira Tocarnos la cara, Lo real, El lado fro de la almohada, El padre de Blancanieves, Deseo de ser punk eta La conquista del aire. 2000. urtean, azken liburu hori zinemarako egokitu, eta Las razones de mis amigos filma egin zuten. 4

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 5

Belen Gopegui

Tiroa kontzertuaren erdian


Eleberrietan politikaz aritzeari buruz

Hitzaurrea Eider Rodriguez

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 6

lehen edizioa Un pistoletazo en medio de un concierto. Acerca de escribir de poltica en una novela. Editorial Complutense, Madril, 2008 txalapartaren lehenengo edizioa Tafalla, 2011ko maiatza Txalapartak edizio honena Belen Gopeguik obrarena Ainhoa Caballerok itzulpenarena Eider Rodriguezek hitzaurrearena editorial txalaparta e.m.l. San Isidro, 35-1A 78. Posta kutxa 31300 Tafalla nafarroa Tel. 948 70 39 34 Fax 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com www.txalaparta.com

azala eta bildumaren diseinua Esteban Montorio maketazioa Monti inprimaketa


RGM

Igeltzera poligonoa, 1 bis, A1 pab. 48610 Urduliz - Bizkaia isbn 978-84-8136-616-7 lege gordailua bi. 715-11

[amaiur]
6

txalaparta

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 7

hitzaurrea

Bazterrak

idazten duen emakume batek emakume literatura egiten du, idazten duen beltz batek beltz literatura, idazten duen homosexual batek gay literatura eta idazten duen ezkertiar batek literatura politikoa. Izan ere, idazten dutenak, stablishmentaren edozein sofatan kabitzen diren gizonezko zuri heterosexualen ipurdiak dira. Emakumeek emakume izatera dedikatu beharko lukete, beltzek beltz izatera, homosexualek homosexual izatera eta ezkertiarrek militante izatera. Munduak bitan partitua behar du aurrera jarraitzeko, desorekek ematen diote oreka: garaileak eta garaituak, gizonezkoak eta emakumezkoak, zuriak eta beltzak, eta bai, denok dakigu hori ez dela bidezkoa, eta gure kontzientziak baretzeko eta gauzak zeu7

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 8

den bezala iraunarazteko trikimailu bat baino gehiago asmatu izan dugu. Beti sortzen da oreka kolokan jartzen duen tentsio bat edo beste. Egun batean, beltzek, beste batean homosexualek, biharamunean emakumezkoek, gizakien mailara igotzeko ahalegina egin zuten. Zaputza pasatu arte, behintzat, utzi egin beharko zitzaien parekidetasunaren oasian atseden hartzen, eta sakeatzera goazen etxeko zakur zaratatsuari nola, txuleta puska ederra eman zitzaien, zer karraskatua izan zezaten. Lapurreta egin bitartean iraungo zuen oturuntzak, oasiaren ilusioak. Gauzak bere onera (bere txarrera) itzuli bezain pronto, munduaren mekanikak puntuan segi zezan piezak berregokitu beharko ziren, eta emakumeei, homosexualei zein beltzei biktima papera jokatzeko lizentzia eman zitzaien. Baztertua izatea baino hobea zen, nolanahi ere. Horrela, oreka berri bat ezarri zen, aurrekoaren aldaera sotil bat: aurrerantzean, zapalduei, kexatzeko baimena emango zitzaien, baldintza batekin: biktima papera onartu behar zuten eta inolaz ere ez ziren ahaleginduko ez zegokien beste paper bat jokatzen. Horrela, aulki bat erreserbatzen zaie, zerrendetan portzentaje bat eta gobernuetan batzordetxo bat. Ordenan integratu nahi izango dira, ordena irauli behar ez izateko.
8

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 9

Horregatik, jende horrek, liburu bat idazten duenean, ez du inoiz literatura egiten, bazterreko zerbait baizik, osotasuna erdiesteagatik borrokan ari den zerbait, betiere. Etiketek horretarako balio dute: Zu ez zara gutarra, baina zatoz, atera gaitzazu gure errutinatik, liberti gaitzazu pixka batean, gonbidatua zaude!. Emakumezko baten literatur lanetan emakumezkoak direnean protagonista, emakume literatura egiten du. Gizonezko baten obra literarioan, gizonezkoak direnean protagonista, literatura da. Ala, beste hau da ekuazioa? Emakumezko batek idazten duenean emakume literatura egiten du. Gizonezko batek idazten duenean literatura egiten du. Coetzeek, Elizabeth Costelloren ahotik hitz eginagatik, ez du emakume literatura egiten, Nobel saria merezi duen literatura baizik. Garrantzitsua da abardura, nire ustez. Tiroa kontzertuaren erdian lanean, eleberrietan politikaz aritzeari buruz hitz egiten du Belen Gopeguik. Ohi duen originaltasunez, literatura eta iraultza binomioaren harreman gatazkatsua aztertzen du, eleberrietan politikaz jarduteko dagoen debeku eta autodebekuaren jatorria bilatuz eta aurkituz, gainera. Zenbaitetan galdetzen diot neure buruari zer gertatuko ote litzatekeen eleberrigile iraultzaileek agertu izan balute eleberrigile arruntek, iraultzaileak ez diren eleberri9

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 10

gileek, eleberrigile kontserbadoreek politikaz aritzean duten jokabide bera. Erantzunekin batera galderak plazaratzen ditu Gopeguik, irakurlea bera, erantzunak ematera ez ezik, galderak egitera ere gonbidatuz, dialogoaren ohitura zaharra berreskuratuz: ezkertiar batek literatura egiten duenean, zergatik egiten du literatura politikoa? Pertsonaiak ezkertiarrak direlako ala idazlea ezkertiarra delako? Pertsonaiak ezarritako ordena politiko baten kontrako borrokan ari direlako ala idazlearen izena euskal presoen eskubideen errespetua eskatzen duen agiri bati atxikita argitaratu delako?
Erdigunea

1993an, Iaki Aldekoa Beitiak Antologa de la poesa vasca. Euskal Poesiaren antologia liburua eman zuen argitara Madrilgo Visor argitaletxean. Bertan, Jon Mirande, Gabriel Aresti, Mikel Lasa, Juan Mari Lekuona, Ibon Sarasola, Xabier Montoia, Iigo Aranbarri, Xabier Lete, Koldo Izagirre eta Joseba Sarrionandiaren poemez gain, idazle horietariko bakoitza euskal poesiaren tradizioan kokatu, eta munduko korronte poetikoekin ere lotzen duen hitzaurrea aurki daiteke, Aldekoarena berarena. Lehen lerrotik antzematen da poesiaren maitale eta ezagule handi batek egina dela hitzaurrea,
10

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 11

baina orrialdeak pasatu, eta ordura arteko sentiberatasuna bat-batean desagertzen da: Koldo Izagirreren eta Joseba Sarrionandiaren lana, poesia militantea izenburupean biltzen ditu hitzaurregileak, eta Omar Nabarroren eta Joxe Austin Arrietaren ahotsak konprometitu izenondoari lotuak aurkezten dizkigu. Ezaguna da Sarrionandiak etako kide izanda espetxetik ihes egin zuela, eta Joxe Austin Arrieta Herri Batasunako mahaikide izan zela, baina, orrialde batzuk atzerago egin eta Xabier Leteren poesiari intimista eta esperientzia pertsonaletik eratorritako freskuraz josia iritzi dio Aldekoak, nahiz eta oiartzuarrak, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailetik jasoa zuen jornala aurreko hamarkadan. Arazoa, etiketa, utopiaren alde, aldatu nahiaren alde, borrokaren alde idaztea baita. Utopiaren kontra, kontserbazioaren eta etsipenaren alde idaztea, aldiz, intimista eta freskoa da, edo kasurik txarrenean, neutrala: heriotza utopi izendatu dutenei
Zergaitik oraindik ere itxaropenaz mintza? Zergatik eta zertarako solas zaharkituak berriztatu? Hain azkar ahaztu ote zaizkigu erenegun guztietako erailketen ohiartzunak?
11

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 12

Gure denbora etsipenarena da, lagunok, eta trolebus zikinetan biajatzen dugu suburbioetako kanposantuetara. Eta utopiaren etzidamuek flajelazio berri bat dakarte baikortasunaren muin-muinean ukazio latzagoen munstroak ezarriz. Gure aroa telefono meatxugarriena besterik ez baita, susmoa izenperazi nahiko liguketen paranoiko madarikatuena. Zergaitik, beraz, itxaropenaz mintza? Zergatik eta zertarako bidegurutze bakoitzean heriotza girnaldez apaindu? Bakarrik eta berez hilko gera garaia etortzean, ez bitzate alferrik beren buruak funerarietako arduradun izendatu,, kanposantu gehiegi baitago suburbioetan, lagunok, historiaren bidetxigorrak hilobiz ornitzen ibiltzeko.

Xabier Leteren Heriotza utopi izendatu dutenei poema Joseba Sarrionandiaren Li12

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 13

teratura eta iraultza poema baino apolitikoagoa al da? literatura eta iraultza
Angel Martinez komisarioak bere errebolberraren kainoia detenitu biluziaren uzkira sartu eta mirila zikindua, odoldua, patetikoa ateratzen duenean zer axola zaio mutil torturatuari poeta um fingidor den? G.K. Chestertonek La Salve bisitatu ote du inoiz? Intxaurrondoko kalabozoetan nork ezagutzen du Hermann Broch? Zelan adieraziko du gero mutil torturatuak epailearen aurrera suntsiturik iristean objetive correlative kontzeptuaren esanahi zehatza? Zer da Molly Bloomentzat Carabanchelgo egunsenti jostorratzez betea? Nor da Michel Foucault zigor zeldetan hamar hilabetez higatzen denarentzat? Bost minutuko bisita bat? Enkontru lirikoa? Euskal presoek Jean Duvoisinen Biblia estudiatu behar dute beren gutun debekatuetan hatxeak eta komak leku egokian jartzeko? Zein da literaturarentzat errebeldiaren, iraultzaren, abenturaren
13

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 14

balio etiko ahortezina? Zer izkiriatzen da Voprosi Literaturi edo Tel Quel aldizkarien ertzean euskal presoen gose greba amaigabeez? Zer axola zaio konpromezua polizien tiro artetik erreboluzioaren bandera lez ezkutarik gabe ihes doan mutilari...

Garaitsu hartan, 1992an, eman zuen argitara Letek Biziaren ikurrak poema liburua. Urtebete geroago egindako kritikan, honela dio Felipe Juaristik: Iraganarekiko begirada malenkoniaz jantzirik dago; eta orainarekikoa estoikoa da, gehienetan. Baina ez du Xabier Letek gizakia ahazten, bizi den gizartearekiko kezkei ez die muzin egiten. Bere ahotsa altxatzen du indarkeriaren aurrean, odol-isurtzearen aurrean. Baina ez da profetaren hitza, bere bidetik joan nahian dabilenarena baizik. Sarrionandiak eta Letek, bi poetek salatzen dute indarkeria. Bata politikoa da eta bestea intimista. Bata ezkertiarra da eta bestea gizartearekiko kezkez arduratzen den norbait. Bata militantea da eta bestea bere bidetik joan nahian dabilena. Halitosia bezalakoa baita ideologia: hurkoarena bakarrik antzematen da1. Ezkertiar kiratsa baizik ez da antzematen, kanonikoa freskagarria da.

1. Eagleton, Terry: Despus de la teora, Debate, Madril, 1995. 14

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 15

Arrazoia edo erraia

Bitxia da ikustea zer den kanonarentzat politiko, ideologiko edo militante izatea. Joxe Austin Arrietak Abuztuaren 15eko bazkalondoa idatzi zuenetik, ugaldu egin dira Espainiako Gerra Zibilaz arduratzen diren liburuak: Joan Mari Irigoienen Poliedroaren hostoak, Koldo Izagirreren Euzkadi merezi zuten, Inazio Mujika Iraolaren Azukrea belazeetan, Luis Mari Mujikaren Loitzu herrian udapartean, Ramon Saizarbitoriaren Bihotz bi. Gerrako kronikak eta Gorde nazazu lurpean, Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da, Edorta Jimenezen Kilkerren hotsak, Uxue Alberdiren Aulki jokoa, Jose Inazio Basterretxearen Azken tranbiaren itzala eta Mandatariaren gerra edota Jokin Muozen Antzararen bidea dira, besteak beste, prosan idatzitako adibideetako batzuk. Espainiako Gerra Zibilaren horroreak bistaratzea, aldiz, politikoki zuzena, neutrala, legala bide da; izen bat ere badaukala uste dut: oroimen historikoaz arduratzea. Gerra hori jorratzen duten liburuak ideologizatu edo politiko izatetik libre gelditzen dira, baita liburu berean gerra hori gaur egungo gatazkarekin nahastuta azaltzen den liburuetan ere. Nola ulertu bestela Javier Rojo poeta eta literatur kritikariak idatzitakoa Jokin Muozen Antza15

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 16

raren bideaz? Nobela honekin azken urte hauetako gai interesgarri eta batzuetan polemiko batekin bat egiten jakin du idazleak, besteak beste, oroimen historikoaz ari baita. Besteak beste? Badirudi Rojok ez duela irakurri nobelaren erdia, lehergailu bat jartzekotan zebilela hiltzen den etako militantearen amaren partea, alegia. Bista arazo berbera antzematen zaio Rojori Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pausoren kritika egiterakoan: Errealitatea eta fikzioa nahasiz belaunaldi baten kronika egiten digu, desilusiora daraman bidaian. Oroimena du horretarako lagun. Antzera mintzatzen da Felipe Juaristi: Ramon Saizarbitoriaren liburu hau oroimenaren inguruan eraikita dago. Protagonista eta idazlea, biak batera, atzean gelditutako oroitzapenen bila dabiltza, baina hauxe galdera: zer dago horien atzean ezkutaturik? Seguruaski, oroimen herri bat, nork aurkituko zain. Oroimena da gakoa. Gogora dezagun, eleberriak bi plano nagusi dituela: plano batean Angel Otaegiren fusilamendua kontatzen da, eta bestean, etako militante batekin harremanetan sartzen den hiztegigile baten nora ez existentziala. Hala ere, orainak ez omen presentziarik eleberrian. Oroimena iraganarekin lotzen da, garunarekin, gertakari objektiboak norberaren subjektibotasunaren iragazkitik pasatzearekin. etaz ari direnean ere, Muoz eta Saizarbitoria oroitzen
16

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 17

ari baitira, beraz, iragana egunera ekartzen, arrazoia erabilita, betiere. Nahiz eta badakigun zein kapritxosoa den memoria, zein intimo eta pertsonala, zein esperientzia pertsonaletatik abiatua... (ez justizia edo utopia bezala! horiek bai, horiek politikoak dira, eta erraietan dute habia, gorputzeko humoreetan). Bestelakoa da Javier Rojo eta Felipe Juaristiren zorroztasuna Koldo Izagirre epaitzeko orduan Sua nahi, Mr. Churchill?-ez arduratzen direnean. Rojok: Eta gaien aldetik, behin eta berriro bueltatzen da bere ohiko mamuetara: gerra zibila eta frankismoa. Iraultza estetikoak eta iraultza politikoak bat egin nahi dute Izagirreren literaturan, xx. mendeko 20ko hamarkadan bezala eta Vladimirez: Nor arraio da Vladimir? (...) agian testuak gordetzen duena idazlearen mamuekin antzaldatutako panfleto bitxi bat besterik ez dela izan ikusi ahal izango dugu. Felipe Juaristik, honako hau idatzi zuen Agirre zaharraren kartzelaldi berriak eleberriari buruz: Nobela polita da, baina Koldo Izagirreren gehienek bezala, mezua du barnean gorderik. Nobela politikoa da, nobela euskalduna, hemengo nobela, euskalduntasunaren eta aberriaren ideia dakarrena eta antzeko zerbait Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarriri buruz: Eta liburu mezudunak gustuko dituen irakurlea ere pozik geratuko da Koldo Izagirreren hau itxi ondoren.
17

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 18

Bigarren Karlistaldi osteko garaiaz, Gerra Zibilaz edo Frankismoaz idatzi, Izagirreri ez baitzaio memoriarik, iraganik, intimotasunik aitortzen. Bere kasuan, mamuak eta mezuak dira nagusi; paranoiak eta politika; erraiak eta panfletoak. Horregatik, kritikarien ustez, horrelako liburuak gustuko dituen irakurleak (irakurle oligofrenikoa, trauskila) soilik du estimatuko Izagirreren literatura. Beste irakurleei (irakurle libreak, kosmopolitak) panfleto eta mezuetan sinesten ez duten horiei, eskuetatik eroriko zaizkie, sinestezin izateagatik. Finean, sinesgarritasuna baita arazoa.

Egiaren aurpegia

Horixe da fikzioaren magia. Eta trukuak iraun bitartean ikusleak sinetsi egiten du magia existitzen dela, eta sorginduta behatuko dio magoaren esku-mugimendu orori. Magoaren eta ikuslearen artean egindako ituna da: Nik egia balitz bezala biziko dut kartaren desagerpena, baldin eta karta egiaz desagertu dela badirudi. Eta guztiok dakigu egiak zein lurralde ilun eta malkartsua hartzen duen errealitate deituriko dimentsio horretan, bere jabetzagatik zenbat jende borrokatzen eta hiltzen den. Bada, errealitatean egiak duen lekua betetzen du fikzioan egiantzak.
18

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 19

Diskurtso menperatzailearen jabeek egiantza bahitu dute dio Gopeguik eta esku irmoz aletzen ditu eleberri kanonikoaren (kapitalistaren, neutroaren, erdigunekoaren) sinesgarritasun edo egiantzaren baldintzak. Zer ezaugarrik egiten dute posible eleberri kanonikoaren magia-trukua sinesgarri gertatzea? Nola egin behar du idazlemagoak politikaz idatzita sinesgarri gertatzeko? Nola eraiki ezkerreko pertsonaia zintzo bat ituna urratu eta magoa barregarri utzi gabe? Egiantzaren parametroetan bada tokirik (eta zabala) ezkerreko pertsonaia ezkorrentzat, eta zilegi da horiei buruz idaztea iraintzeko edo irrigarri uzteko bada. Ezkerreko pertsonaia baikorra sortzea bururatzen zaion idazle zuhurgabeari, ordea, karta mugitzen duen haria seinalatuko diote, hauts magikoak ideologikoak direla leporatuz. Gurean, koska pare bat gehiago bihurritzen da arazoa: ez da bakarrik literatura ezkerretik egitea zaila dela, baizik eta hemen, gauza batzuk, ideia batzuk, ezin direla esan. Ez zailtasunagatik, baizik eta legez zigortuta egoteagatik. Eta esan gabe, adierazi gabe, eztabaidatu gabe, kontatu gabe geratzen diren gaiek, arazoek, iritziek lekua galtzen dute ez bakarrik errealitatean, ez bakarrik talde-irudimenean, baita errealitatearen eta irudimenaren arteko koktela den fikzioan ere. Eta esatea lortzen denean, zer hizkuntzetan egi19

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 20

ten den eta zer hiztegi erabiltzen den ideiak, pertsonak eta ekintzak izendatzeko orduan, egiantzaren zaindariak atezuan jarriko dira, egile hori eta obra hori gezurraren lurraldetik irten ez daitezen. Hizkuntza, bere zentzu zabalean hartuta, bahiketaren parte baita.
Ezkerreko eta sinesgarri

Euskal gatazka deiturikoa maiz eraman da fikzioaren erresumara. Ezkerreko pertsonaiak, sinesgarri izateko, etako behar du izan. Ezkerreko pertsonaiak ez dira ez kirolari, ez filosofo, ez eskultore, ez maisu, ez postari, ez kamioilari, ez taxidermista, ez ikasle, ez langabe, ezta politikari ere. Ezkerreko pertsonaiak sinesgarri izateko bete beharreko lehen baldintza etakide izatea da, eta ez edonolakoa, gainera. 1983an martxan jarri zen arren, atzo goizean idatzia dirudi zen planak. Kulturaren eta artearen munduko jendeari zuzendutako atalean, etako kideen karakterizazioa eta profil psikologikoa ontzeko ideiak ematen ditu: Provocar ms desprecio que miedo edo Dar informacin sobre conflictos entre los terroristas, sus ideologas extraas, sus negocios, sus costumbres criticables, etc. Basta que la informacin sea creble para que pueda ser explotada edo beste hau Difu20

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 21

sin de noticias falsas, empleo de una semntica que no favorezca al grupo terrorista. Bitxia da zinemagile aske, mundutar eta independenteek etari buruz egindako lanak militar batek diseinatutako estrategiarekin hain ongi ezkontzea. Urteen poderioz, guztien artean, modu sublimeki koherentean bilbatzen joan den irudia eraiki dute: etakidea nortasun arazoak dituen norbait da, maitale hoberik ez duelako aberria izeneko lur zatia zoroki besarkatzen duen zonbi mitomanoa, inoiz existitu ez den paradisu menditsu eta lanbrotsu batekin egiten duena amets, zeinaren gailurrean, ikurrina handi bat kulunkatzen den. Identitate bat eskuratzearren pairatutako burmuin garbiketen ondorioz, etakide guztiek estilismo berbera partekatzen dute, eta lobotomiak gaitasun estetikoaren arlo guztiei kalte egin dienez, rrv edota kantu herrikoiak soilik dituzte estimatzen. Etakideak, existitzen ez den hori ezin lortuak sortutako frustrazioa alkohola edaten estali nahi du, eta horretarako, armak, lehergailuak eta koktelak gordetzen diren taberna ilunetan gotortzen da. Bertan, bere tribukoekin batzen da: hitz gutxiko jendea, kontsignak erabilita komunikatzen dena. Izan ere, zertarako gehiago hitz egin? Ez daukaten zer pentsamendu edo zer sentimendu adierazteko? Hartutako bideaz damutzen direnean, orduan bai, autismoaren oskola apurtu
21

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 22

eta arrazoitzen eta sentitzen hasiko dira, mundua bost zentzumenen bidez antzematen, normaltzen. Horretaz gain, etakidea gizonezkoa da, eta ez nolanahikoa, emakumezkoak zapaldu eta homosexualak baztertzen plazer hartzen duen machoa baizik. Etakidea emakumezkoa den kasu bakanetan, frigidoa edo sexu tsunamia, edozein muturrek, edozein bazterrek balio du, normaltasunetik edota erdigunetik urrun dagoen bitartean2. Zoritxarrekoa estereotipo horrekin ezkontzen ez den pertsonaia! Bereak egin du. Politikoa, ideologizatua, mezuduna, militantea... ugariak dira jar dakizkiokeen mozalak. Irakurlearen begietara sinesgarri ez gertatzea baita pertsonaia bati gerta dakiokeen tragediarik handiena, eta atzetik, filma, dokumentala, liburua osorik amilduko da, baita egilea bera ere... Egiaren jabe izateak adina balio baitu egiantzaren jabe izateak. Edo zen planak zioen moduak, egiak adina balio du gezurrak sinesgarri gertatzea. Kontuan hartu behar dugu batetik kontzertua norena den eta, bestetik, zer motatako musika ari diren jotzen, gaztigatzen gaitu Gopeguik.
2. A ciegas, Clandestinos, Das contados, La casa de mi padre, El lobo, La muerte de Mikel, Todos estamos invitados, El viaje de Arian, Yoyes eta Matar al rey filmak aztertuta eratorritako estereotipoa. 22

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 23

Eta abardura gehienek bezala, osotasunak adina balio dauka. Arazoa ez baita politikaz hitz egitea, ezta kontzertuaren erdian tiroa jotzea ere. Tiroa nork jo eta zer norabidetan jaurti, horrek du benetan inporta. Bazterrak eta erdigunea: Gaur egun sinesgaitza iruditzen hasia zaiguna da erreakzionatzeko gaitasunik ez duten pertsonez beteriko mundu galdua. Eta oraindik sinesgaitza ez bada, ni eta nire moduan beste asko saiatuko gara mundua sinesgaitz bihurtzen. Ezer ez baita benetan erdiguneko. Erdiguneak bazterrak behar dituelako erdigune izateko.3 Egiak gezurra eta sinesgarritasunak sinesgaiztasuna.

eider rodriguez

3. Spivak, Gayatri: The Post-Colonial Critic: Interviews, Strategies, Dialogues, Routledge, New York, 1988. 23

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 24

24

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 25

Tiroa kontzertuaren erdian


Eleberrietan politikaz aritzeari buruz

25

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 26

26

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 27

i diego aurkeztea

eleberrigilea ez da kontu-kontalari hutsa. Eleberrigilea boz-katalogoa ere bada. Horregatik, eleberrigileei hitzaldia emateko eskatzen dietenean, ahots bat aukeratu behar dute bozen katalogo hori osatzen duten guztien artetik. Eleberri baten barruan hainbat istorio uztartzen dituen artisauaren ahotsa aukeratu ohi dute eleberrigileek. Zenbaitetan, ordea, beren baitako irakurlearen bozaz baliatzen dira egileak. Coetzee hegoafrikar idazlea, esaterako, Elizabeth Costello fikziozko pertsonaiaren adineko idazle emakumezkoaren bozaz baliatu zen Princetonen eman zituen hitzaldi batzuetan. Nik, Coetzeeri jarraiki, Diego gure garaiko gazte iraultzailearen boza aukeratu dut. Espainian diren ezkerreko talderen bateko militante politikoa da Diego, eta behinola esan zidan eleberriek
27

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 28

kezkatzen dutela, ez best-sellerrek, literatura-eleberriek baizik. Kezkaturik dago, jakin baitaki gero eta gutxiago direla eleberriak irakurtzen dituzten pertsonak, eta pertsona horiek direla konta daitezkeen, kontatzea komeni den eta, azken batean, gurekin egongo diren istorioen saiakuntza-bankua. Diegok 27 urte ditu, filologia ikasketak egin ditu eta komunista da. Hitzaldi bat idazteko eskatu nion Diegori, zuei irakur diezazuedan, eta baietz esan zidan. Entzun izan dut zenbait eleberrigile saiatzen direla eta, zenbaitetan, lortu ere lortzen dutela hitzik ez dutenei boza ematen. Gehienetan, ordea, kontrakoa gertatu ohi da. Beste bozak izaten dira eleberrigileari aukera ematen diotenak mugatik pittin bat haratago jotzeko eta ikuspegia pixkatxo bat zabaltzeko. Horrexegatik eskatu diot Diegori hitzaldi hau idatz dezala. Oraindik ere ez dakit zergatik onartu duen nire proposamena; zergatik ote duen hain gogo bizia hitzaldia prestatzeko. Ez zein den haren ziurtasun dramatiko, kolosal edo hutsala; lanik gabe errotik atera daitekeen arren bizirik dirauen belar-izpia bailitz. Luzamenduetan ibili gabe, haren hitz eta azalpenekin utziko zaituztet.

28

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 29

ii esaldia

kontzertuaren erdian pistola-tiroak nola, halako eragina du literatura-eleberrietan politikari buruz aritzeak. Esaldi hori entzun nuen estreinako aldian, zergatia galdetu nuen. Zergatik ez da harritzekoa eleberrietan hezkuntzari, erlezaintzari, itsasontziei, literaturari edo fisikari buruz aritzea eta bai, ordea, politikari buruz? Ez zuten jakin zer erantzun. Beraz, nire aldetik ikertzen hasi nintzen. Harrituta geratu nintzen esaldia Stendhalena zela jakitean, haren ia eleberri guztiak politikaren gainekoak baitira. Esaldiaren jatorri zehatzaren bila aritu nintzen. Ikusi nuen Stendhalek bitan aipatu duela esaldi hori. Esaterako, 1830. urtean argitaraturiko Le Rouge et le Noir eleberriaren bigarren zatian, xxii. kapituluan, bada horrela dioen parentesi bat:
29

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 30

(Eten-puntuz beteriko orrialdea jarri nahi luke hemen egileak. Hori ez litzateke atsegina dio editoreak eta, hain idatzi arinean, atseginik ezak heriotza dakar. Politika erantzun dio egileak literaturaren lepoari loturiko harria da, sei hilabete baino gutxiagotan literatura urpera dezakeena. Irudimen-kontuen erdian batbatean politika agertzea, kontzertuan pistola-tiroa entzutearen modukoa da (...).

Egileak bere arrazoiak eman ondoren, editoreak zera esango dio:


Zure pertsonaiak politika kontuez aritzen ez badira, ez dira izango 1830eko frantziarrak eta, ondorioz, zure liburua ez da izango errealitatearen isla, zuk nahi bezala)1.

Parentesia hor itxi da. Kontalariak, ondoren, istorioa kontatzeari eutsi dio berriz ere. Etenalditik aurrera, eleberriko pertsonaiei politikaz mintzatzeko aukera eman die, lehenengo zatiko hogeita hamar kapituluetan eta bigarren zatiko lehen hogeita bat kapituluetan egin duten moduan, eta halaxe arituko dira eleberria amaitu arte.

1. Stendhal: Rojo y Negro, Alianza, Madril, 1985. Consuelo Berges-en itzulpena. 430. or. 30

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 31

Bederatzi urte geroago, 1839an, Stendhalek Parmako kartusia plazaratu zuen. Bigarren zatiko 23. kapituluan, kontalariak naturaltasun osoz eta parentesirik gabe, hauxe dio:
Literatura-idazlanetan politikari buruz hitz egitea kontzertuaren erdian pistola-tiroa entzutearen modukoa da, gertakari desatsegina, zeinari ezin uka dakiokeen nolabaiteko arreta. Kontu xumeen eta larrien gain ariko gara, arrazoi bat baino gehiagorengatik isilean gorde nahi genituzkeenen gain; beharturik gaude, nolanahi ere, gure esparruko zenbait gertakari lantzera, antzerkitzat hartzen baitute pertsonaien bihotza2.

Aipua, zeinaren bertsio osoa inoiz gutxitan ikusi dudan, xede desberdinetarako erabili izan da. Zenbaitek esaldiaren lehen zatia besterik ez dute hartu: Literatura-lanean politikaz aritzea kontzertuaren erdian pistola-tiroa entzutearen modukoa da. Lehen zatia erabili dutenek, oro har, aipuaz baliatu dira eleberrian auzi politikoez aritu den egilea kritikatzeko. Eleberrigileek, ordea, beraiek, egile diren aldetik, ez direla bekatu horretan jausi argitzeko erabiltzen dute esaldi aipatua.

2. Stendhal: Parmako kartusia. Alberdania-Elkar, 2008. Jon Muozen itzulpena. 31

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 32

Orhan Pamuk Nobel saridunaren Elurra eleberrian, idazlanaren idazpuruan ageri da mintzagai dugun aipua, eta testuan barrena pixka bat zabaltzen da: Literatura-lanean politikari buruz hitz egitea, kontzertuaren erdian pistola-tiroa entzutearen modukoa da, gertakari desatsegina eta zeinari ezin uka dakiokeen nolabaiteko arreta. Oso gauza itsusiei buruz arituko gara. Aipuaren itzulpenean zenbait bariazio daude. Kasu honetan Pamukek adierazi nahi du obraren ildo orokorretik aldendu eta Turkian gori-gori dauden gaiak landuko dituela, besteak beste: balizko fanatismo erlijiosoa; inperio otomandarraren ekintzak; edo nazionalismoa. Esan gabe doa, kritikariek eleberriari buruz iritzia ematen dutenean, gehienek argi uzten dutela Pamuk ez dela eleberriaz baliatu aipatu berri ditugun auzien gaineko bere jarrera adierazteko. Kritikarien aburuz, Pamuk ez da polemista, eleberrigilea baizik, eta arimei buruz idazten du. Pamukek dio Elurra izan dela politikari buruz idatzi duen eta idatziko duen eleberri bakarra. Horrez gain, azaldu du testuak, nolabait, irakurleari gogora ekarri arren liburua guztiz politikoa dela, idazleak edo narratzaileak ez dutela horrela ikusten3.

3. El Pas egunkaria, 2005/09/25, Miguel Angel Villenak Orhan Pamuki eginiko elkarrizketa. 32

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 33

Hauteman dut, baita ere, Stendhalen aipua erabili izan dela politikari buruz gehiago hitz egin dadila aldarrikatzeko. Virgilio Piera kubatar idazleak, esaterako, bere iritzia eman zuen 1959ko apirilean Nueva Revista Cubana aldizkariaren lehen alea kaleratzeari buruz. Kubatarra kexu zen, aldizkariaren lehen ale horretan nekez hauteman baitzitekeen Kuban iraultza gertatu berri zela. Pierak halaxe zioen: Formatu berrikoa izan, berria adjektiboa gehitu, eta egitasmoen aitorpena ekarri arren (Argitalpen hau gure kezken eta itxaropenen isla izatea nahi dugu...), Nueva Revista Cubana Kubako aldizkari zaharra da oraindik. Pierak, ondoren, aldizkarian jaso diren idazlan gehienen estiloa aztertu du: Estiloa herrikoia da, zeinean inoiz ez dugun entzungo Stendhalen pistola-tiro entzutetsua4. Stendhalen aipua erabili izan da denboran askoz gertuago, hain zuzen ere, Estatu Batuetako unibertsitateetan eleberri politikoei buruz egiten diren mintegietako baten aurkezpenean: Antza denez, ikastaroa sendoa eta zakarra izango da, bai politikaren bai literaturaren aldetik ere5.
4. Revolucin egunkaria, 1959/06/27, Virgilio Piera. 5. The University of Toledo: Honors Course Offerings, spring 2005. 33

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 34

Ikus dezakezuenez, azken bi kasu horietan Stendhalen aipua probokazioaren eta borrokaren ikur bihurtu da. Louis Aragon olerkigileak La lumire de Stendhal izeneko bere saiakeran dio Stendhalen esaldia badaezpadako neurria dela6, hau da, kritikari aurrea hartzeko modua izan dela, Stendhalek bi eleberritan erabili baitu mintzagai dugun aipua, eta biak ala biak politikaz gainezka dira. Politikan dautza elkarrizketak, pertsonaien zioak, narratzailearen arrazoiak. Nik galdetzen dudana zera da: zergatik kritikari aurrea hartzeko beharra? Ez naiz ari Stendhalek, pertsona den aldetik, bere garaiko ideia politikoen eta estetikoen aurrean badaezpada hartu zituen neurriei buruz. Esan nahi dudana da, duela bi mende edo gehiago talde jakin batek arazo bihurtu izan balu eleberrietan zenbait gai lantzearen auzia hala sexua nola dirua, beldurra, adulterioa, heriotza edo, besterik gabe, errealitatearen alderdietako bat, dela ehungintzaren industria, esgrima artea edo mendazko gozokiak eta, kontuan hartuta jada xxi. mendean gaudela, gizartearen presioa handiagoa litzatekeela debeku inplizitua baino. Politikarekin, ordea, ez da gauza bera gertatu. Badira, noski,

6. Aragon, Louis: La Lumire de Stendhal, Denol, Paris, 1954. 35. or. 34

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 35

politikaren gaia jorratzen duten eleberri pila. Nolanahi ere, debeku aipatua onartu ondotik jorratzen da eleberri gehienetan politikaren gaia. Barkamena eskatzen dute eta, esan ohi den moduan, testuan beharrean azpitestuan aritzen dira politikari buruz. Edo politikaren parte bat besterik ez dute ekartzen.

35

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 36

iii sintomak eta zergatiak

jakin badakit auzia ez dela hain geza. Debeku horren atzetik edo aurretik, akaso eskolak daude, baita teorialariak, istorioak, ikurritzak eta aipuak ere. Eta horren atzetik edo aurretik bada munduari buruzko ikuspegia, humanismoaren arropak soinean dituen arren, errotik ebaki duena gizatasun oro, munduari politikotasuna kendu baitio. Munduaren ikuskera humanista horrek adulterioa, malenkonia eta gaiztotasuna pertsonen berezko ezaugarritzat hartzen ditu, baina ez du halakotzat hartzen norberaz haratago doan zerbaiten parte izateko kontzientzia, hau da, klase-kontzientzia. Labur azalduko dut aipatu berri dudanak eleberrien gain izan dituen ondorioak. Horretarako, maitasun-aferaren deskribapena hartuko dut abia36

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 37

buru. Deskribapen hori egin du Gregor Von Rezzori idazle austrohungariarrak, eta halaxe dio: Lurrin-dendako denda-osteko sofan izan genuen lehen talka inkontzientea. Haren ondotik, hainbat sentipen etorri ziren bata bestearen atzetik: gogo bizia, tristura, lotsa, errukiak, zuhurtzia, erakarpena, apurtzeko saioak, zalantza-dantzak, alegiazko emakidak, nazka errepikariak. Hau da, burges zintzoek maitasunezko harremanetan erabiltzen dituzten trikimailuak, beren bizitzak interesgarriak izan daitezen eta ingurukoenak oker bitez7. Maitasunezko adjektiboa kendu eta harreman soilik uzten badut, hau da, deskribapen hori maitasunezko harremanei aplikatzeaz gainera aplikatzen badiogu, baita ere, lagunartekoei, guraso eta seme-alaben artekoei, ikasle eta irakasleen artekoei edo merkataritzako harremanei, azalpen ona lortuko genuke ulertzeko zer den, ez pistola-tiroa, baizik eta kontzertua. Eskuarki, zer gai jorratzen dute gaur egun literaturakotzat hartzen diren eleberriek? Aritzen dira gogo biziaren eta goibelaldiaren gorabeheren gain, lotsaren gain, errukiaren gain, zuhurtziaren gain... lantzen dituzte burges zintzoek munduarekin ha-

7. Von Rezzori, Gregor: Memorias de un antisemita, Anagrama, Bartzelona, 1988. Juan Villororen itzulpena. 120. or. 37

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 38

rremanean egoteko erabiltzen dituzten trikimailu guztiak, beren bizitzak interesgarriak bihurtu eta gainerakoenak okerrak izan daitezen. Zergatik aritzen dira horren inguruan xx. mendeko eta xxi. mendearen lehen urteetako eleberriak? Militante politikook, Borges irakurtzeaz gain Lenin ere irakurtzen dugunok, literaturaz ari garenean hamaika azalpen eman behar izaten ditugu. Adibidez, nik esan dezaket, ia beti gertatu izan den moduan, politika mota zehatz bat debekatu egin dela inork argi eta garbi esaten ez badu ere. Egun norbaitek argi eta garbi esan behar balu, honela egingo luke: kontzertuan pistola-tiroa entzutearen modukoa izango litzateke sistema berria ezarri nahian dabiltzan norbanakoei buruz idaztea, horiek totalitariotzat, gaixotzat, inozotzat, eta abartzat hartu gabe. Nolanahi ere, modu horretan hitz egingo banu, konplexua ez naizela izan leporatuko lidakete edo pertsonen hauskortasun misteriotsua ez dudala ulertu. Eta ez da egia. Nik nahi dudana da, hain zuzen ere, konplexutasunak pertsonen esparru guztiak busti ditzala eta ez esparru bakan batzuk baino ez. Nahi dut, baita ere, bere burua apur bat babesteko tresna txikiak izan ditzala eleberrietan izakion hauskortasun misteriotsuak. Horrenbestez, egiaztatzen eta azaltzen saiatuko naiz zergatik lantzen dituzten eleberriek lantzen dituzten
38

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 39

gaiak. Horretarako, zenbait egilerekin eztabaidan ariko naiz. Walter Benjaminek diagnostiko hau egin zuen El narrador izeneko bere saiakera entzutetsuan:
Inprimatzeko artea deskubritu zenetik posible da eleberriak zabaltzea. Ahozko mezua eta epikaren ondarea, ordea, ez dira eleberriaren berezko osagarrien modukoak. Ahozko usadioa ez da eleberrien abiaburu ezta jomuga ere. Horrek bereizten du eleberria prosazko gainerako sormen-lanetatik ipuinetatik, kondairetatik, baita istorio laburretatik ere. Ahozko ohitura, bidenabar, kontatzeko egintzaren kontrakoa da. Narratzaileak bizipenak kontatzen ditu, berak bizi izan dituenak edo besteren batek hari kontatuak. Haren istorioa entzuten ari direnei benetako bizipen balira bezala helarazten dizkie kontakizunak. Eleberrigilea, aitzitik, isolatu egiten da. Eleberria sortzeko, egileak bakarrik egon behar du. Pertsona hori, bakarrik egonik, ezin ditu aipatu adibideak izango balira bezala haren gain eragin handia duten gertakariak. Eleberrigileak ez du orientabiderik eta ezin du inolako aholkurik eman. Eleberria idaztean, neurtezintasunaren muturreko aldea azaltzen du egileak, pertsonen bizitzan islaturik8.

Paragrafo horretan ageri dira bi ezaugarri, eleberria bereizten dutenak gainerako beste konta8. Benjamin, Walter: Sobre el programa de la filosofa futura y otros ensayos, Monteavila, Venezuela, 1970. El narrador saiakera. Roberto J. Vernengoren itzulpena. 204. or. 39

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 40

kizun guztietatik. Hasteko, eleberriak ez dira ahozkoak, ezin dira ahozko izan. Inork ezin du eleberria buruz errezitatu, betiere, eleberria beste zerbait bihurtu ez bada. Olerki epiko edo ipuin bat ahoz aho joan daiteke. Baliteke adjektiboak edo doinuak aldatzea, baina olerkiek edo ipuinek, gutxi gorabehera, berdin jarraituko dute. Eleberriak, ordea, ez. Nola edo hala, Benjaminek adierazi nahi du eleberriak ezin direla taldean idatzi. Komunitateak, hau da, ahozko tradizioak kondairak, olerkiak eta ipuinak sor ditzake, baina sekula ez eleberriak. Bestetik, eleberrigileak hiltzen dira; zenbait olerki edo kontakizun, aldiz, taldeek landu dituzte, eta talde horiek ez dira hiltzen eta, hilez gero, norbanakoek baino askoz denbora gehiago irauten dute bizirik. Beraz, bigarren ezaugarria ondoriozta dezakegu: Eleberri bat idaztean gauza neurgaitzen muturreko itxura irudikatzen da. Horrekin ulertzen dut eleberrien bidez, besteak beste, hausnarketa egin daitekeela. Eleberriak direla medio, gure sena azter dezakegu eta, halabeharrez, zer izateari utzi diogun jakin. Nolanahi ere, ez nator bat Benjaminek ateratako ondorioarekin. Bi ezaugarri horien eraginez, desberdin kontatuko dira gauzak. Nolanahi ere, ez dut ulertzen zergatik eleberriak kontakizunen artean beste
40

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 41

bat besterik ez direnak izan behar diren kontatzeko egintzaren kontrako. Benjaminen ustez esperientzia da kontakizunen ardatza, eta eleberrietan ez da esperientziaren arrastorik, hortxe dago koska. Askotan aipatu da, baita ere, artikulu horretan Lehen Mundu Gerrari buruz Benjaminek egin duen zeharkako aipamena:
Gerrak iraun bitartean, dio, ez al zuen inork nabaritu jendea mutu bueltatzen zela borroka-gunetik?. Besteei transmititzeko bizipenetan oparo beharrean, pobre. Horrek ekarri zuen hamar urte geroago gerrari buruzko liburu pila idaztea. Liburu horietan jasotako esperientzia ez zen bolo-bolo ibiltzen den horietakoa. Eta ez da horretan harritzekorik. Bizipen estrategikoek beren egiazkotasuna galdu zuten kokapen-gerraren eraginez; bizipen ekonomikoek egiazkotasuna galdu zuten inflazioaren ondorioz; buruz buruko esperientziek egiazkotasuna galdu zuten gerrako material ugari erabili zelako guduan; eta bizipen moralek ez zuten egiazkotasunik, aurretik inoiz egin ez bezala eskuratu zutelako agintekoek boterea9.

Argi dago Lehen Mundu Gerraren baldintzek lur jota utzi zituztela borrokan aritu ziren guztiak. Hortaz, Benjaminen hitzak irakurtzean, bu-

9. W. Benjamin (ibid). 189. or. 41

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 42

rura dakiguke alde ederra dagoela gorputzez gorputz borrokatzearen eta trintxera batean hiltzearen artean, zerk hil zaituen jakin eta zeruertza ikusi ere egin gabe. Bietan bigarrena ez da kontatzeko erraza. Benjaminen aburuz, pertsonek gero eta gutxiago izan dituzte kontrolpean beren egintzak. Erraza da burutazio horretan harekin bat etortzea. Gunter Anders filosofoak, esaterako, bikain azaldu du pertsonok ez garela egintzen ondorioak irudikatzeko gai teknologia jakin batzuk tartean badira. Pertsona bat edo hiruren heriotza irudika dezakegu. Baina ehun mila pertsona hiltzearen aurrean, gure irudimenak labain egiten du, irrist egiten du. Zenbakiak besterik ez ditugu ikusten, berdin zaigu hildakoak ehun mila, berrogeita hamabi mila, ehun eta laurogei ala bost mila izan. Onartzen dut teknologiak aldaketak eragiten dituela pertsonen kontzientziaren gain. Alde ederra dago gezi bat jaurtitzearen edo bonba atomikoa botatzearen artean. Bietan bigarrenak ehun mila pertsona hilko lituzke, eta bizirik irten direnen seme-alaben eta, ziur aski, biloben gorputzak desitxuratuko. Benjamin, nolanahi ere, ez da ari teknologia edo egitura hutsei buruz, beste zerbait du buruan. Benjaminen iritziz, herioaren bazka izatearen sentipena Lehen Mundu Gerran zabaldu zen. Hau da, sentipen hori lehen ere bazegoen,
42

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 43

baina Lehen Mundu Gerraz geroztik zabalduagoa dago. Antzina esklaboei edo glebako jopuei gertatzen zitzaiena argiketariei, zapatariei, idazleei eta idazleen lagunei gertatzen zaie Lehen Mundu Gerraz geroztik. Kontua da esklaboak eta glebako jopuak ez zirela ez hizkeraren ezta istorioen jakitun. Nik uste dut garai batean zein bestean pertsona gehiegi mutu itzuli direla bereak ez diren guduetan borrokan aritzetik. Pertsona gehiegi indarrez errekrutatu zituzten. Errekrutatuek ez zuten ulertzen edo onartzen borrokaren xedea; ez zuten ulertzen, ezta ere, zertarako eramaten zituzten harriak arrastaka leku batetik bestera, edo zertarako ateratzen zuten urrea nahiz zilarra meatzeetatik. Subjektu horiei kendu zieten esperientzia ekonomikoa, morala, gorputzez gorputz borrokatzearen bizipena eta borroka estrategikoarena. Sentipen bakarra geratu zitzaien: animalien antzera bidali zituztela heriotza eta suntsipena nagusi ziren lekura. Leku horretan, ez dut uste inolako kezkarik sortzen zienik zerk hilko zituen pentsatzeak: baionetak, goseak edo zerutik botatako bonba batek. Egia esan, kontakizunek eleberriek artean kontuan hartu beharko dute bizitzaren gaineko kontrola galtzen duten pertsonen kopurua ugaritzeak. Benjaminentzat kontakizunak eta eleberria kontrako bi egitate dira. Horrela, saiakeraren
43

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 44

beste atal batean, Benjaminek dio kontakizunen funtzioa dela esperientziaren norberarenaren nahiz besteen esperientziaren lehengaia lantzea, modu sendo, erabilgarri eta paregabean10. Nik uste dut gertakariak eleberri batean jasotzea ala arimaren, begiaren eta eskuaren arteko koordinazio zahar horren bidez ahoz kontatzea desberdina izan arren, eleberrigileak ez diola zertan uko egin beharrik esperientziak lantzeko eginkizunari. Eleberrigileak, gainera, hitz egin dezake esperientziak indarrez kentzen dituzten gertakariei edo pertsonei buruz; azal dezake zergatik egiten duten; konta diezaguke, baita ere, zer-nolako etsipenez onartzen dugun bizipenak kentzea; isla dezake sentitzen dugun amorrua, edo bizipen aske eta bidezkoez beteriko bizitza izateko borroka. Alderdi horiek guztiak landuta ere, eleberrigileak astia edo orrialdeak sobera izango ditu kontu neurgaitzez aritzeko. Horrela, heriotzari buruz irakurtzean lau ikaratan den irakurleari adorea emango dio egileak11. Egia oso bestelakoa da. Eleberri gehienek ez dute esaten nor egiten den subjektuen iritziaren, esperientziaren eta soberakinaren jabe. Horrega10. W. Benjamin (ibid). 211. or. 11. W. Benjamin (ibid). 205. or. 44

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 45

tik, uste dut Benjaminen saiakerak, eleberriari dagokionez, sintoma deskribatzen duela, baina ez zergatia. Ez du esaten zergatik dirudien edo zirudien logikoa pertsonaien bizitzaren parte garrantzitsu bat eleberritik kanpo uztea. Ez du esaten, adibidez, zergatik den egoki eleberri batean hitz egitea A protagonistaren handinahia sustatzen duten zioei buruz zio sekretuei, barru-barrukoei edo indibidualei buruz eta, aitzitik, zergatik ez diren azaltzen B protagonistaren esperientzia bideratzen duten arrazoi pribatuak, nahasiak, publikoak edo garbiak.

45

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 46

iv komunista

eleberriaren eta politikaren arteko gatazkan, hainbat sektorek egiaztatzen zuten literaturan politika iraultzaileari buruz aritzea debekaturik zegoela edo oso zaila zela. Sektore horiek, sarri askoan, kontrako muturrera jo dute. Horren eraginez, eleberri politikotzat hartzen da nagusiki politikaren gaia jorratzen duena. Eleberri politikoek, beraz, ez dute Benjaminek azaldutako egitekoa: Neurtezina denaren muturreko forma pertsonen bizitzan islaturik azaltzea. Eleberri-prosa bereziki egokia da pertsonaien maitasun-ezbeharrak, sexu-beharrak, maniak, akatsak eta perbertsioak kontatzeko, hau da, eleberrietan intimitatea izan ohi dena lantzeko. Ignacio Echevarria kritikariaren aburuz12, eleberri politikoa ez litzateke eleberri-pro-

12. Ignacio Echevarria. Gutun pertsonala. 46

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 47

sa bezain egoki izango alderdi horiek guztiak jorratzeko. Nire ustez, eleberrigile politikoen baldartasuna beharrean, jarreren banaketa izan da arazo pendular horren eragile. Jarrera bat zenbat eta ahulagoa izan, orduan eta gaitasun gutxiago izango du guduaren eremua hautatzeko: kanon menderatzaileak ezarriko dio batailarako eremua. xx. mendean, gudarako eremua oso zalapartatsua izan zen, manien, sexu-beharren, akatsen, gorabeheren eta gainbeheren gainkarga zela-eta. Horrez gain, garaiko eleberrigileak aurrerago azalduko dudan moduan egiantz menderatzailearen mende zeuden. Eleberrigile politiko iraultzaileek zerbait egin behar izan zuten beren burua nabarmentzeko, haiek kontatu zutena zalaparta nagusiarekin nahastu ez zedin. Horregatik, eleberrigile politiko iraultzaileak ekin eta ekin aritu ziren, nota bakar batean, doinu desberdin batean eta gaitasun desberdin batzuetan. Politika iraultzaileari buruz idazten utzi zieten politika-eleberrigile iraultzaileei. Ordainetan, ez zieten aukerarik eman eleberrien eremuan sartzeko, eta bazterrean zokoraturik eduki zituzten. Zenbaitetan galdetzen diot nire buruari zer gertatuko ote litzatekeen eleberrigile iraultzaileek agertu izan balute eleberrigile arruntek, iraultzaileak ez diren eleberrigileek, eleberrigile kontser47

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 48

badoreek politikaz aritzean duten jokabide bera. Taktikarik erabiliena izan da, funtsean, eleberrietan ia politikarik ez jasotzea, politika diluitzea kirrinkari gerta ez dadin. Baina, uste dut, hori ez litzatekeela nahikoa eleberrigile politiko erradikalentzat. Esan gabe doa, taktikarik erabiliena bere egin dutenek beste zerbait egin dutela aipatutakoaz gainera. Eleberrigile horiek bigarren eskakizun inplizitua onartu dute: politika iraultzaileari desegokia, soila, okerrekoa eta kaltegarri denaren ikurra ezartzea. Nahiz eta pertsonaiek zenbaitetan asmo ona izan, beti argi utzi behar dute politika iraultzailea alferreko aldarria dela, gai aldaezinak aldatzeko nahi mutiria. Politika iraultzaileak, beraz, hutsaren hurrengo ondorioak izan behar ditu: konpondu nahi zuen kaltea baino handiagoa eragin eta, Cronok egin bezala, seme-alabak irentsi. xx. mendeko ohiko eleberrietan, politika iraultzailea mugarri izan da, giza izaera negatiboak, ilunak, gomuta judu-kristauen izaerak, eta izaera bekatariak ezin gaindi zezakeen muga. Eleberrigileen ustez, ordea, politikak ez du balio giza senaren abentura berriak sortzeko. Politika da, hain zuzen ere, hasiera-hasieratik porrot egitera kondenaturik dagoen saioa, arestian aipaturiko balizko giza izaeraren oinarrizko muga unibertsal eta betierekoek bultzaturik. Politika onartua
48

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 49

izan da, eta ez du karranka egin, ez du zakar itxurarik hartu eta ez du kontzertua zapuztu. Noski, kontuan hartu behar dugu batetik kontzertua norena den eta, bestetik, zer motatako musika ari diren jotzen. Estatu Batuetan 1998an Philip Rothek argitaratu eleberri baten laguntzaz argituko dut zer esan nahi dudan. I Married a Communist eleberriaz ari naiz. Zuetako askok dakizuen moduan, eleberrian, beste batzuen artean, sorgin-ehizaren gaia jorratzen da. Horrez gain, eleberrian kontatzen da Ira Ringold pertsonaia nagusiaren, hots, izenburuko komunistaren bizi osoa. Eleberri hau nire eskuetara heldu zen irakurle batek gomendaturik. Irakurle hori bazen nire militantzia politikoaren jakitun eta pentsatu zuen liburua, nire interesekoa izateaz gainera, gustuko izango nuela. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, guztiz adierazgarria delako. Nire gustukoa izan zen ala ez jakin nahi baduzue, aitortu beharra daukat eleberriak zur eta lur utzi ninduela. Azken hogeita hamar urteotan ez da egin eleberririk komunisten bizitza osoa kontatzen duenik, ez Estatu Batuetan, ez Espainian, ez Frantzian, ez Belgikan, ez Ingalaterran, ez Uruguain ezta Kuban ere. Zalantzarik gabe, pertsona bakoitza desberdina da, bakarra. Hala ere, eleberriaren izenburua hautatzean egileak zantzu politikoak agerian uztean,
49

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 50

pertsona baten jarduera politikoa deskribatzean eta, horrez gain, egungo literaturan oso gutxi landu den gaia jorratzean, idazleak, nahi ala ez, norbanakoaren deskribapen hutsa egitetik haratagoko ardura hartu du bere gain. Ez da komunista guztiak irudikatzen ari, baina ez du idatzi, ezta ere, hatz lodiak berde kolorekoak edo beste ezaugarri bitxiren bat duen gizonari buruzko eleberria. Jarraian, azalduko dizuet zein diren mintzagai dugun komunistaren ezaugarriak, eleberrian agertu bezala. Kontrasteak aldeak areagotzen ditu. Horregatik aipatu beharra dago Rothen eleberrian txandaka aritzen diren bi narratzaileak komunistaren anaia eta dizipulua ez direla komunistak eta, kasualitatez, bi pertsona horiek oso onberak eta sinpatikoak direla. Baina gatozen harira eta azter dezagun komunista. Ira Ringoldek eleberrian gauzatzen duen garrantzi handiko lehen egintza gezurretan ibiltzea da. Gezurretan dabil ez edozein pertsonaiarekin. Bere lagunaren aita zintzoari ari zaio Ira gezurretan, seme nerabearengatik kezkaturik dagoen aita zintzoari. Hortik aurrera, pentsa dezakezuen edozer izango da Ringold: bortitza da; lizunkeriatan ibiltzen da alabatzakoaren lagunik onenarekin, ezkutuan, emaztea ezertaz jabetu ez dadin; burgesak kritikatu eta miresten ditu; dogmatikoa da;
50

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 51

partidukoekin zuriketan aritzen da, hainbeste non partiduak eskatzen dion emakumearekin ezkontzeko gai baita; besteen akatsekin intolerante hutsa da, bereekin, ordea, guztiz jasanbera; koldarra da, arduragabea, fanatikoa eta, hori gutxi balitz, gaztetan sutan jarri zen eta mutiko bat hil zuen liskar batean, baina ez zuten harrapatu. Ringoldek, bestetik, irakaslea du, Johnny ODay. Harengandik hartu du borrokan aritzeko nahia eta klase-kontzientzia. Eleberri kapitalistetan gertatu ohi den moduan, irakasleak ez du sekula barre egiten, ez ditu plazerak dastatzen, ez du zaletasunik, ez lagunik, ezta argazkirik gelako paretan, oso mehea da, zurruna; beno, honezkero ideia hartua izango duzue. Iruditu zitzaidan, dio narratzaileak, ODayri existentzia ez beste guztia kendu ziotela. Are okerrago, iruditu zitzaidan ODayk, ia maltzurkeriaz, alde batera utzia zuela existentzia ez zen beste guztia13. Hain zorrotza da, hain gogorra, hunki ezina eta ankerra, non Ira Ringold lurrean hilzorian mamiak urritzen egonda ere ez baitu hura ikustera joan nahi, uste duelako inolako probarik eduki gabe Ringold traidorea dela.

13. Roth, Philip: Me case con un comunista, Debolsillo, Bartzelona, 2005. Jordi Fiblaren itzulpena. 329. or. 51

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 52

Eleberri hau testuinguru biografiko berezi batean idatzi zela diote. Batzuek diote eleberri horren bidez autoreak zorrak kitatu nahi zituela emazte ohiarekin eta bere buruarekin. Bestetik, argi dago senar-emazteen arazoez gain, arazo politikoez gain eta sorgin-ehizan traizioaren hauspo zen giroaz gain, eleberrian beste gai asko ere landu nahi zirela, hala hezkuntza, nola okerrak eta patuaren indarra. Auzi horiei buruz luze aritu gaitezke, baina horrek ez du esan nahi eleberrian komunismoaren gaia lantzen ez denik. Hau da, eleberri horretan eta eleberri guztietan, nik uste, baina horretan bereziki, kontzertua ez litzateke diskurtso menderatzailearen jabeen jabetza esklusiboa izan behar. Eleberri honetan, esaterako, ni naiz kontzertuaren jabeetako bat, eta gezur-itxurako kontakizuna ari naiz entzuten.

52

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 53

v egiantza

gezur-itxurako? Galde liezadakete diskurtsoaren jabeek entzungo banindute. Ez al duzu uste gisa horretako gizonik egon daitekeenik?, esango lidakete. Defendatu nahian al zabiltza komunista guztiak santuak izan zirela? Ez, lagunok, erantzungo nieke. Kontakizuna gezur-itxurako izendatzean esan nahi dudana da zuek ez zaretela egiantzaren jabe. Egiantza zuena egin duzue, baina ez zarete haren jabe. Etxe-okupatzaileek etxeekin nola, halaxe jokatu duzue zuek egiantzarekin. Ez zarete egiantzaren legezko jabe, nahiz eta zeuen burua halakotzat duzuen. Lehenago edo geroago termino hori uztera behartuko zaituztegu. Hori gertatzen denean, guk ez dugu zuen lekua hartuko. Behin hutsik, edonor sartu ahal izango da Egiantza etxera, haren gelatan ba53

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 54

rrena ibili, haren leihoetatik begiratu, haren parke eta lorategietan gora eta behera ibili. Orduan ikusi ahal izango duzue xx. mendeko ia eleberri guztiak gezur-itxurakoak direla. Horren zioa, nire ustez, politika debekatu izana da. Ez naiz esaten ari xx. mendeko eleberria kaskarra denik, baina ez zait iruditzen nahikoa denik. Gauza bera gertatuko litzateke, adibidez, hitz egingo banu mundu bati buruz, zeinean pertsona guztiek beso, hanka eta begi bakarra eta sudur erdia daukaten, eta zeinean kristalak ez diren apurtzen lurrera erortzean. Eleberriak mundu horretako gauza interesgarriak, ederrak, tristeak eta bareak kontatuko lituzke. Baina irakurleak badaki zerbait faltan dela, ez zatzaizkiola ari gu bizi garen munduari buruz. Eta jakin nahi dugu zer gertatzen zaion beste begiari, sudurraren beste erdiari, beste besoari. Jakin nahi dugu, baita ere, non dauden lurrera erori den kristalaren apurrak eta zer gertatzen den apur horiekin. Ez dut sinesten xx. mendeko eleberri gehienek irudikatu duten munduan, ezta hurrik ere. Baina, inork ez du sekula nire ahotik entzungo bost axola zaidala. Noski axola zaidala, noski nahi dudala eleberriak begiradaren beste erdiaz mintzatzea, bihotzaren beste erdiaz eta airean diren kopei buruz. Beste erdia eskatzen ari naiz, hain zuzen. Faltan dudana ere nahi dut.
54

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 55

Diskurtsoaren jabeentzako askoz erosoago litzateke baieztatuko banu xx. mendeko eleberriaren mundua axola ez zaidala. Esan nezake: eleberri horiek ez dira nitaz ari, ez dira mintzo nire antzekoak direnei buruz, inoiz gutxitan aritzen dira, eta egiten dutenean ez dira gutaz ari, baizik eta Ira Ringolden moduko gizaki ziztrin sinesgaitzei buruz. Hori esanda, alde egin eta bake eman nezake. Kontua da ezin dudala alde egin eta bake eman, haiek dutelako musika. Haiena delako diskurtsoa. Haienak dira lorategiak. Horregatik ez dut alde egin nahi, ez dut neure burua giltzapetu nahi herri bonbardatuez eta preso torturatuez ari diren eleberrien munduan. Ez. Nik den-dena nahi dut. Presoen istorioak nahi ditut, baita lorategiak ere. Ahal dela, presoen eta lorategien arteko harreman zuzena, gardena eta argia kontatzen duten istorioak nahi ditut. Baina ez dut harremana aldatuko lorategien truke. Axola dit besteen bizitza nola okertzen den, burgesek eta, kasuan kasu, komunistek nola bihurtzen duten bizitza okerragoa. Dena nahi dut. Gorabeherak eta gainbeherak axola zaizkit, eta nire bizi ikaratia babestu nahi dut. Talde iraultzaile bateko militante izateak ez du esan nahi ustezko ODayren antzera aihen iharra naizenik. Ez naiz begietan gizatasunik agertzen ez duen es55

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 56

partarra, ikararik ez duena, barre egiten ez duena eta ernaia bere begian ikusteko gai ez dena. Behinola, poema bat irakurri nuen poesiari buruzko Revista futura de poesa actual aldizkarian. Hura da, hain zuzen, eleberri ona izan behar litzatekeenaren definiziorik onena. Aipatu definizioa emateko, Juan Ramon Jimenezen ideia hartu da oinarri eta, funtsean, poema guztiak anonimoak izan behar direnekoa. Halaxe dio:
Lasai bizi direnek zure begietan ikus dezakete nire iluntasunaren udaberria eta begirik biltzen ez duen munduaren kolore hunkitua14.

Poema ez da eleberriez ari. Nolanahi ere, testuingurutik atera dut eta eleberriaren nire ametsetako azalpenera, inoiz gutxitan ikusi dudanera, egokitu. Egiantzaren hariari tenk, nahaspila handia dago hizpide dugun gaiaren inguruan. Batzuek estatistikarekin lotzen dute. Orduan, batez bestekoa litzateke? Komunisten ehuneko hirurogei gaizto badira eta ehuneko berrogei on, orduan Rothen pertsonaia egiantzekoago litzateke? Eta gerora egindako ikerketek erakutsiko balute pro-

14. Revista futura de poesa actual 2. zenbakia, Pretextos, Valentzia, 2006. 48. or. 56

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 57

portzioa ez zela zuzena, ez zela hirurogei gaizto eta berrogei on, baizik eta berrogei gaizto vs hirurogei on? Orduan, eleberria bera ez litzateke egiantzekoa izango? Noski ezetz: egiantza ez da batez besteko hutsa, ezin da estatistiken antzera aintzatetsi. Nahiz eta probabilitatearen antzekoa izan, ez da gauza bera. Egiantza ez da, ezta ere, egia bera. Mundu guztiak daki badirela sinesgaitzak diruditen benetako istorioak, eta alderantziz, benetako diruditen istorio sinesgaitzak. Aristotelesek Poetikan ez du horrelakorik argitzen. Bada une bat, nahiko gogorra eta adierazgarria, nire iritziz, zeinean Aristotelesek egiantza eta egokitasuna lotzen dituen. Aristoteles karaktere bakoitzari egokitu behar zaion xedearen inguruan ari da. Bigarrena, dio, egokitzapena litzateke. Gerta liteke pertsonaia batek gizonezkoen izaera edukitzea, baina ez da egoki emakumeek gizonezkoen berezko izaera ausarta edukitzea. Jarraian, hauxe gehitu du: Hirugarrena egiantza litzateke, arestian esan bezala, ez baita gauza bera izaera ona ala izaera egokia sortzea15. Paragrafo horren harira, Rober Langbaumek hauxe adierazi du La poesa de la experiencia liburuan: Esan geneza-

15. Aristoteles: Potica, Icaria, Bartzelona, 1981. Jose Alsinaren itzulpena. 46. or. 57

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 58

ke, baita ere, ez dela egoki esklaboa harro izatea eta erregea umil16. Nik uste dut zentzu horretan Aristoteles eta Langbaum nahiko gertu daudela funtzionamendu erreal, aurreiritzizko, despota eta pitin bat egiantzekotik. Badakit Poetikaren beste atal batean Aristotelesek egiantzeko edo nahitaezko denari buruz hitz egiten duela17. Ez dago argi edo den, hau da, egiantzeko edo nahitaezko, ala egiantzeko eta nahitaezko esan nahi duen. Nik uste dut eta adierazi nahi izan duela. Aristotelesek nahitaezkotasunaren esparrua zientziarentzat eta fisikarentzat erabiltzen baitzuen: pinuaren hazitik pinua aterako da nahitaez. Eta pertsona bati burua mozten badiote, nahitaez hilko da. Aristotelesen aburuz, nahitaezkotasun hori loturik dago izakiekin, existentziarekin, eta materiarekin. Errealitate soziala, aitzitik, desberdina da. Errealitate soziala eraikin dialektikoa da, existentzia oinarri hartzen duena baina eraikin berriekin batera gerora bizi dena. Bestetik, bada Aristotelesek erabiltzen duen grezierazko hitz bat: eiks. Hitz hori ere honela itzuli izan da: espero daitekeenaren arabera,

16. Langbaum, Robert: La poesa de la experiencia, Comares, Granada, 1996. Julian Jimenez Heffernanen itzulpena. 343. or. 17. Aristoteles (ibid). 35. or. 58

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 59

zirkunstantziak ikusita, bidezko litzatekeena edo adostua. Errealitatearen esparruan mugitzen ari naiz beti. Ez naiz ari alegiazko kontakizunetan edo horien legeetan gerta daitekeenari buruz. Onartzen eta uste dut egiantzekotasunak benetakotasunaren itxura izan behar duela. Nolanahi ere, uste dut, errealitatearen esparrutik atera gabe, egiantzekotasunak gauzen egiazkotasuna neurtu beharrean, proposamenaren antzera funtzionatzen duela. Egiantzekotasuna izan daiteke, ziur asko, gauzek nola izan behar duten zehazten duen araudia arestian aipatu dugun espero daitekeena. Baten batek pentsatuko du gauzak horrelakoak direla, baina gustatuko litzaidake, komeni litzaidake gauzak horrela izatearen muga hain da mehea, non nahigabean zeharka baitezakegu, hobe esanda, non nahita zeharka baitezakegu. Orain, zuen baimenarekin, adibide txikia ekarriko dizuet, hau ere, gorriekin lotura du. Adibidea jarriko dizuet interesatzen zaidan auzia delako komunismoa. Jarriko dizuet, baita ere, uste dudalako adibidea objektiboki esanguratsua dela, egunkariko zuzendarien edo landako medikuen adibidea bezainbat. Hona adibidea: demagun herrialde sozialista bateko Kultura ministroa, Alemaniako Errepublika Demokratikokoa, adibidez,
59

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 60

ezkonduta dagoen aktoresa batekin maitemintzen dela. Kultura ministroak Stasiko ofizialen bati agintzen dio aktoresaren senarra eta aktoresa bera zelata ditzala. Gainera, senarra jazartzeko eta aktoresari xantaia egiteko balio duten frogak ekarriz gero berdin dio probak faltsuak izatea mailaz igoko dela agindu dio Kultura ministroak Stasiko ofizialari. Horrela, aktoresak ez badu nahi ministroarekin sexu harremanik izan, ministroak parada izango du aktoresa atxilotzeko eta hura pertsonalki nahiz profesionalki suntsitzeko. Baten batek uste du edo nahi luke aedn gauzak horrela gertatu izana, hain indar handiz uste ere, non istorio hori egiantzeko iruditu baitzaio. Pertsona horrek, bete-betean asmatu du, izan ere, istorio hori kontatzen duen Das Leben der Anderen (Besteen bizitza) filmak atzerriko film onenari Oscar saria jaso baitzuen 2006. urtean. Horrek erakusten al du aedn gauzak horrela izan zirela? Edo diskurtso menderatzailea eraikitzean eragina izan dezakeen pertsona talde batek nahiago izan duela sinetsi, sinestea komeni izan zaiola edo gauzak horrela gertatu izan zireneko itxaropena duela? Nik uste dut bi aukera horietatik bigarrena gertatu dela, Hau da, pertsona talde batek nahiago izan duela, komeni izan zaiola eta nahi lukeela gauzak horrela gertatu izana.
60

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 61

Ez dut uste aedn idazleak espiatzen ez zituztenik edo Kulturako ministroak aingerutxoak izan zirenik. Uste dudana da gauzen egoera azaldu nahi duenak oinarri hartzen badu ministro komunistaren istorioa polizia politikoaren laguntzarik gabe, xantaiarik egin gabe eta gezurrik esan gabe bere sexu-helburuak betetzeko gai ez den ministro komunistarena aukeratu duela munduaren gaineko ikuspegi jakin bati mesede egiten dion topikoa. Desioak txiki eginda sartu ohi dira kontakizunetan. Desio horien arrastoak aurkitzeko, nahikoa izaten da errealitate objektibora, lege idatzietara eta datuetara jotzea. aedri buruzko informazioa bilatzen duenak jakingo du Kultura ministroak, Politburoko kide ez zenak, ezin zizkiola aginduak eman Stasiko ofizial bati ezta maila-igoerarik eskaini edo haren karrera bultzatu ere. Datu horrek ez du erakusten, inola ere, ministroa gaiztoa izan ezin zenik. Nolanahi ere, datu horrek agerian uzten du arestian aipatu filmak islatzen dituela zuzendariaren fantasiak, desirak eta funtzionamendu-proposamenak aedri buruzko iritzi kolektiboa sortzeko. Filmak, hortaz, ez du islatzen errepublika horren egiazko funtzionamendua edo funtzionamendu materiala. Argi dago denbora hartu beharko dugula sinesgarria
61

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 62

iruditu ez zaigun datua egiazkoa den ala ez egiaztatzeko. Eta, behin egiazkoa den ala ez egiaztaturik, lekuren bat izan behar dugu non datuok sinesgarriak ez direla aditzera eman dezakegun. Leku horiek sona handikoak izan behar dira, filmari edo eleberriari buruz eztabaidatu ahal izateko, desirez gainera, benetako gertakariak oinarri hartuta. Horregatik uste dut istorioaren egiantzak agerian uzten duela pertsona talde batek nahiago duela pentsatu garai batean gauzak horrela izan zirela. Egiantza, horrenbestez, pertsona talde horren esku dago. Ni errealitate jakin bat eraikitzen saiatu naiz. Eta errealitate horretan egiantza ez litzateke egon beharko gutxi batzuen esku, guztion esku baizik. Beste era batera esanda: egiantza kontzeptu ideologikoa da, egia muga duena baina egia mende hartzen ez duena. Philip Rothen komunista higuingarria egiantzekoa da pertsona askorentzat, bat baitator zenbait pertsonak eta prozesu historikok eraiki dieten errealitatearekin. Eta errealitate horretan, politika iraultzailea ez da existitzen edo errakuntza larria da. Nik ez dut gehiegikeria atsegin, ez beltz kolorekoa ezta zuri kolorekoa ere. Ez nuke kontatu nahi Ira Ringolden guztiz kontrakoa den komunistari buruzko istorioa. Nolanahi ere, neure bu62

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 63

ruari zera galdetzen diot, gisa horretako istorio bat sortuko banu zer pentsatuko lukete nire istorioaz I Married a Communist liburua normal eta egiantzekotzat jo duten pertsonek? Demagun komunistak ez diren bi narratzaile jartzen ditudala. Pentsa bi narratzaile horiek izaki krudel bihurtzen ditudala: Rothen bi narratzaileak zenbat diren bihozbera, hainbat anker nireak. Pentsa lortzen dudala bi narratzaile horiek Rothenak bezain atsegin izatea. Pertsonaia komunistari dagokionez, Ringolden pertsonaia alderantzikatua sortuko nuke, hau da: bere dizipuluaren aitak hala eskatzen dionean egia esaten duen pertsonaia; dogmatikoa izan beharrean eskuzabala dena; umore-sen handikoa; sexua atsegin duena eta sexuaz gozatzen duena inori traiziorik egin gabe; bere idealen alde borrokatzen duena, oneski uste osoa baitu haietan; oso akats gutxi dituena; bere lepoaz barre egiten dakiena; bere partiduko irizpideekin bat ez datorrenean sendo eztabaidatzen dituena; maite dituen horiek saltzen ez dituena; zuzen jokatzen ari dela dakiena nahiz eta besteek bere uste sendoen kontra egin; kasualitatez, baten batek deskubritzea mutiko bati bizitza salbatu ziola nerabe zenean eta berea galtzear egon zela harena salbatzeko. Demagun, gainera, pertsonaia horren maisua gizon adikorra dela, dibertigarria, samu63

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 64

rra, umore onekoa; triste jar daitekeen pertsona dela, dantzatzea maite duena eta gehiegikeriarekin eta bidegabekeriarekin sumintzen dena. Esan dut, bada, gehiegikeriak ez ditudala atsegin, eta ez dut nahi inork idaztea azaldu berri dudanaren moduko eleberria. Noski, neronek ere ez dut horrelakorik egingo. Adibidea baino ez zen, gehiegikeria egiantza bezain ideologikoa izan daitekeela erakusteko. Horrelakoetan, gehiegizkoa eta gozoegia dena orekatu eta normal bihurtzen da, sinesgaitza sinesgarri bihur daitekeen moduan, baten bati mesede egiteko. Ikus dezakezuen moduan, hori ez da magiaz gertatzen, baizik eta indarren arteko loturaren bidez.

64

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 65

vi bi arau

egia da i married a communist eleberrian badirela garrantzi handiko bi pertsonaia jokabide deitoragarria dutenak: Ira Ringolden emaztea eta emakume horren alaba. Bi pertsonaia horien jokabidea ez da Ira Ringoldena bezain deitoragarria eta ez daude ideologiari hain lotuak baina, zalantzarik gabe, garrantzi handiko egintzak gauzatzen dituzte. Nire ustez, eleberrian beste bi pertsonaia horiek egotea bat dator egiantzaren arau nagusietako batekin: pertsonaia negatiboen nahitaezko nagusitasuna. Pertsonaia negatiboez mintzatzean, ez gara antiheroiez ari. Antiheroiari ez zaizkio gauzak ondo ateratzen, baina ondo ateratzea nahi du edo nahi luke. Pertsonaia negatiboak, aitzitik, ez dio aurre egin nahi min egiten dion egitateari; ihes ere ez du egin nahi. Gaur egun esango genukeen
65

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 66

moduan, pertsonaia negatiboak bere egoera, bere akatsak, bere zekenkeria, bere beldurrak eta gutiziak kudeatu nahi ditu. Ez da, ezta ere, heroi negatiboa; ez du ekintza gogoangarririk gauzatzen, ez onik ezta txarrik ere. Zergatik dira egiantzekoak pertsonaia negatiboak? Pentsatzen dut galdera hori irakurrita guztioi gure akatsak etorriko zaizkigula burura eta irri egingo dugula. Nola ez dira, bada, sinesgarriak izango zaletasunak, inkoherentziak eta lotsa sentiarazten dieten jokabideak dituzten pertsonaiak? Guztiok edo gehienok ongi aski ezagutzen baititugu gure zaletasunak, inkoherentziak eta ekintza eginak. Nolanahi ere, ezagutzen ditugu eskuzabaltasuna edo, besterik gabe, ezaugarri normalak eta arruntak. Oraingoan ere, uste dut ez garela estatistika kontuez ari. Arestian azaldu dudan espero genukeena kontzeptuaz ari garela esango nuke. Kontzeptu horri, bidenabar, egilea gehitu behar izan diot: ez da espero zitekeena, inpertsonala, baizik eta norbaitek espero zukeena. Nik uste dut pertsonaia horietako asko egotea ez dela ez gustu kontua, ez eta joera pertsonalen araberako auzia ere. Egiantza menperatzailearen eragin zuzena da. Politikari buruz ezin bada hitz egin, edo politikari buruz hitz egin badaiteke baina politika iraultzailea irtenbiderik gabeko aukera bihurtzeko baldintzapean, pertsonaiak beren
66

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 67

dimentsio pribatuan giltzapetu behar dira edo, bestela ere, printzipio kapitalistek bideraturiko dimentsio publikoan. Batera edo bestera, gatazkak izan beharko dituzte interesgarri izateko. Hori dela eta, gatazka moral nahasietara jotzea beste erremediorik ez dute. Izan ere, beste edozein aukera hartuta, pertsonaiak inguruan dituen egiturei aurre egin beharko lieke eta taldeko borrokari ekin. Inoiz gutxitan gertatzen da hori. Horrelakoetan, borroka deslegitimatzeko modurik onena, berriz ere, borroka horretan parte hartzen dutenen izate ustel eta txarra argitara ateratzea izaten da. Egiantzak badu bigarren arau inplizitua ere, orain gutxiko eleberrietan patuak patu txikia eta pixka bat doilorra bada ere duen sonatik sortzen dena. xx. mendeko patuak ez ditu pertsonaiak zapaltzen, kolpatzen edo aireratzen, tragedia handietan gertatu bezala. xx. mendeko eleberrietako halabeharrak pertsonaiei bultzadak ematen dizkie behin eta berriz, pertsonaiak apur bat astintzen ditu. Horrek ez dio xx. mendeko eleberrien patuari patu izaten galarazten. Ez dio patuari sona kentzen literaturan, sona galdua duen borondatearen aldean. Pertsonaia literarioek, pertsonaia literario diren aldetik, eguzkian haien tokia aurkitu nahi badute, egon beharko dute batbatekotasunaren, zorroztasunaren, zori onaren
67

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 68

eta zori txarraren mende. Faktore horien eraginpean egonik onberago izango dira eta, zalantzarik gabe, gugandik gertuago egongo. Ez dute haien bizitza gobernatzen, baten batek eramaten ditu alde batetik bestera. Hori dela eta, sinpatia sortzen dute eta iritziak bazterrarazi. Aitzitik, konnotazio ezkorrak dituen handinahiaren fruitu, egintza zeinahi modutan planifikatzeak hoztasunez, ezkortasunez eta ankertasunez bustitzen du xx. mendeko eleberria. Inoiz gutxitan, pertsonaiek hautuak egiten dituzte adimenak eta borondateak gidaturik. Bi arau horiek salbuespenezko edo ezinezko ondorio hau ekarri dute: eleberriek une jakin bat lantzea, hau da, Agustin Lage immunologo kubatarraren hitzetan, gizarte-kontzientzia hartzen duen edo une historikoaren sena duen izakia, Fidel adibidez, beste izaki bat bihurtzen deneko unea lantzen dute eleberriek, hots, ulertzen ez dituen indar historikoen objektu pasibo den pertsona izateari uzten dioneko unea18. Esperientziaren unea litzateke, apika, Benjaminen hitzetan? Jakin badakit ez dela erraza une hori gertatzea, baina errealitatearen parte da. Zenbait baldintza historiko edo taldeko pasartetan errazagoa da une
18. Lage, Agustin: Fidel o la inmediatez del futuro. http://www.rebelion.org/noticia.php?id=47389. 68

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 69

hori gertatzea. Badira, baita ere, aldez aurretiko zenbait jarrera ere. Lurrari begira edo aurrera begira ibil gaitezke. Baliteke lurrari baizik begiratzen ez dioten horiek ez ikustea historia komunaren pirrintak. Pertsonaia negatiboak, hau da, auzi pertsonalen lurrari baizik begiratzen ez dioten horiek eta doilorkeria kudeatzen duten bitartean patuak astintzen dituen horiek, indarrean den erregimen kapitalistaren mesedean ari dira. Ustezko giza naturaren gaineko ikuspegi negatiboak eskuineko pentsaerari mesede egiten dio. Baina, inork ez nau zertan derrigortu kontrako muturrera jotzera, hau da, kontraesanik ez duten pertsonaia positiboen muturrera. Nik, eta nire moduan beste militante askok, dena nahi dugu: istorioak entzun nahi ditugu, zeinetan gure akatsak islaturik ikusiko ditugun, zeinen bidez bizi ahal izango dugun izakiok zenbaitetan nabari dugun sentipena, bihozkaden eta kasualitateen airean kulunkan dabilen hosto eroria izatearena. Baina ikusi nahi dut, baita ere, pertsonaien alde zintzoa, hots, alde negatiboa osatzen duen alde positiboa. Pertsonaiek ez dute zertan izan ikastun edo santutxo zirtzilak. Pertsonaiak pertsona kontraesankorrak izan behar dira, batzuetan isilak, besteetan berba-lapiko, bizkor, malenkoniatsu. Pertsonaiak konturatu behar dira ez dela bidez69

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 70

koa pertsona hitza erabiltzea soilik burua zuritu behar dutenean: Laguna saldu zenuen. Badakit huts egin dudala, eta sentitzen dut, baina pertsona naiz. Kontrakoa ere gertatzen da. Zenbaitek zerbait ondo egin ondoren, zera esaten dute begirada lausoa guri lerratuz: Pertsona naiz, nire lekuan edonork egingo lukeena egin dut. Argia nahi dut. Itzalak sortzen dituzten gorputzak nahi ditut. Ez naiz iluntasun hutsarekin konformatuko. Argia, printzipioak, ontasuna, edo dena delakoak bizipen iragankor ez direnean arlo politikora eramango gaituzte berandu gabe, esplotazioaren kontrako borrokara dagoeneko, haren ondorio ez bada, behintzat, egitura bidegabea duen antolakunde ekonomiko, sozial eta politikoan ez baita ontasun pribatuarentzako tarterik. Nik eskatzen dut goi literaturan soilik gertatzen den mozketa ezabatzea. Baina, filmetan nahiz best-sellerretan pertsonaia miresgarri, bihozbera eta idealizatu asko daude. Nik ez dut pertsonaia idealizaturik nahi. Espero hori behintzat argi gera izana. Ongi aski dakit mundu gaiz70

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 71

toan on izateak, ia beti, gaizto egiten zaituela, errealitateak erakusten baitu ez zaudela eremu neutralean. xx. mendeko munduak kartzelaren edo kontzentrazio-esparruaren itxura du, eta preso ona konplize izango da beti. Egiantzekotasunak errealitatearen antza izan behar du. Diskurtso menderatzailearen jabe direnek alde batera edo bestera eraman dezakete egiantzekotasuna, baina ezin dute miseria-hiria auzo xarmagarri bihurtu. Ezin dute iradoki, ezta ere, pertsona bakar batek sistemako arauak aldatuko dituela. Zineman, ordea, posible da hori egitea, genero horretan baliabide hunkigarriak barra-barra baitaude: musika, pertsonen aurpegiak, ahotsak, errepikatzen ez diren irudien premia, eta abar. Horiek guztiek, hein batean, gogoeta uxatzen dute. Nobelan, ordea, ez da horrelakorik gertatzen. Komediari eta melodrama epiko sentimental edo idealistei buruz ari naiz, alegia. Pertsonaia idealizatuz jositako film eta best-seller horiek testuingurua difuminatu, edertu eta sinplifikatzen dute. Egiturak difuminatzen dituzte edo, bestela ere, egituren oinarrizko bi elementu besterik ez dituzte uzten, une bateko sentimentalismoa sortzen dutelarik. Sentimentalismo hori eraginkorra da segundo gutxi batzuetan. Eraginkorra da nahiz eta ikusleak jakin badakien gezurretan ari zatzaizkiola.
71

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 72

Azpigenero horietan, halaber, taldeko ekintza nabarmen ageri da. Asko dira amaiera hunkigarriak dituzten filmak, non auzokide guztiak batzen diren andre zaharraren etxea lurrera bota dezatela galarazteko; edo non ikasle guztiak matxinatzen diren irakasle baten alde egiteko. Gehienetan, nolanahi ere, ekintza espontaneoak eta iragankorrak izan ohi dira. Kontakizunetan ezin ditugu bazter utzi oparotasuna dohaina eta taldeko ahalegina. Nolanahi ere, azpigenero atseginen, manipulatzeko errazen eta manipulatzaileen esku uzten baditugu, kontakizunaren eraginak ez du inorengan joko emoziozko bost minutu horietatik haratago. Ez naiz zinema kontuetan aditua, horregatik ez dut haren kontra egingo, zinemak badituelako analisiak eta hausnarketak egiteko bide ematen duten genero eta filmak. Aitzitik, baieztatu dezaket eleberri onek, produktu lausengari eta inkontziente hutsak ez direnek, hain argumentu sendoak ematen dituztela non munduaren gaineko ikuspegiak sor ditzakeen eta, arestian aipatu ditugun genero nahiz filmen modura, analisiak eta hausnarketak egiteko bide izan. Hortaz, eleberri horiek sortzen edo argumentatzen ez dituzten gaiek lekua galtzen dute talde-irudimenean eta, azken batean, errealitatean.
72

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 73

vii fase berria

eutsiko diot, berriz ere, Stendhalen aipuari, aipu osoari: Obra literarioan politikari buruz hitz egitea, kontzertuaren erdian pistola-tiroa entzutearen modukoa da, gertakari desatsegina, zeinari ezin uka dakiokeen nolabaiteko arreta. Kontu xumeen eta larrien gain arituko gara, arrazoi bat baino gehiagorengatik isilean gorde nahi genituzkeenen gain; beharturik gaude, nolanahi ere, gure esparruko zenbait gertakari lantzera, antzerkitzat hartzen baitute pertsonaien bihotza. Esaldiaren azken zatiari helduko diot oraingoan. Stendhalen arabera, beharturik gaude politikaz hitz egitera, politikak antzerkitzat hartzen baitu pertsonaien bihotza. Oro har, politikaz hitz egin nahi dutenek ere alderantziz ikusten dute aipatu berri dudana. Politika paisaiatzat dute, antzerkiaren parte besterik ez da haientzat, pertso73

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 74

naien bihotza astintzen duten mugimenduen atze-oihala. Baina Stendhalek, eta neronek ere bai, barruan gertatzen den politika azpimarratzen du, nahiz eta jakin badakigun barrua eta kanpoa ezin direla bereizi. Hirurogeita hamarreko hamarkadan bazen lelo feminista ezagun bat: Gai pertsonalak politikoak dira. Stendhalek lelo horren beste aurpegia berreskuratu du: politikaren barru-barruko alderdia dela kontzientzia, dela gauzak egiteko arrazoi askotarikoak, dela bizi dugun une historikoaren kontziente izatea. Beste era batera esanda: Noren mesederako izango litzateke eleberri politiko gehiago egotea? Noren mesederako izango litzateke pertsonaia ebakiak ez dituzten eleberri gehiago egotea? Historiaren norakoa aldatzen saiatzen direnek psikismoak jota burutik eginda amaitzen ez duten eleberri gehiago egotea? Demagun, une batez, kapitalismoa dela Orwellen diktadura global horietako baten modukoa. Demagun mundu guztiak onartu duela saihestezina dela boterearekin nolabaiteko konplizitatea edukitzea, nahiz eta botere hori heriotza pila eta ekidin daitezkeen kalte asko eragiten ari den munduan. Uste dut erraza dela jakitea gaur egun norentzat den mesedegarria ez egotea kasik istoriorik zeinetan pertsonek ez duten amore ematen; zeinetan pertsonak aurrera ateratzen saiatzen diren; zeinetan
74

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 75

pertsonek zirrikituak irekitzen dituzten eta, zenbaitetan, ihes egitea lortzen duten. Eta ihes egindakoan bueltan etortzen dira matxinadak egiteko eta lagun guztiek ihes egin dezaten lortzeko baliabide nahikorekin. Galdera bati erantzun behar nion: zergatik lantzen dituzte xx. mendeko eleberriek, hain zuzen, jorratzen dituzten gaiak? Nik erantzun bat dut horretarako: diskurtso menperatzailearen jabeek egiantza bahitu dutelako. Eta behin baino gehiagotan sartu digute ziria. Gure ikuspegia eraikitzeko haiek esandakoa errepikatzen ez duten istorioak irakurri eta idaztearekin nahikoa zela pentsatu izan dugu. Aski zela guk idatzi eta irakurritako istorioak sinesgarriak izatearekin, betiere, inpartzialtzat edo objektibotzat genuen parametroaren arabera, hots, egiantzaren arabera. Horrela, esperientzia desagertuz joan da eleberrietatik, ez existitzen ez delako, baizik eta sinesgarria ez delako. Baina denbora ez da eteten. Gaur egun, ordea, sinesgaitza iruditzen hasia zaiguna da erreakzionatzeko gaitasunik ez duten pertsonez beteriko mundu galdua. Eta oraindik sinesgaitza ez bada, ni eta nire moduan beste asko saiatuko gara mundua sinesgaitz bihurtzen.

75

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 76

viii belen gopegui

hemen agur esango diogu Diegoren hitzei. Badakit Diegoren boza gizonezkoa dela, eta aditzera eman nahi dizuet hura solasbide aukeratzean ez dudala, inondik inora ere, bazter utzi nahi izan bere hitza lau haizetara zabaltzeko aukera duen edozein emakumek gainerako emakume guztien borrokarekiko dituen betebeharrak eta leialtasuna, oraindik hitzik ez dutenen borrokarekiko eta egiteke dugun guztiarekiko leialtasuna, haien borrokari esker ari bainatzaizue gaur hemen. Gerrako filmen irudi bat gogora ekarriz, gau minean arerioen trintxeran sartu eta, ingelesez, John! Hor al zaude? esaten duen soldadu korearra izango litzateke Diego. Ez dio bere hizkuntzari uko egin, beharrezko kolpea emateko modua emango dion hizkuntza hartu baitu.
76

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 77

Orain, nire bozaz diot Diego militantearekin bat natorrela. Istorioak astunak dira. Eleberriak astunak dira. Eta are astunagoak dira eleberri izatera iritsi ez diren istorioak, bidea ibili ez dutenak. Astunak dira gauza asko argitara ekartzen ez dituztelako, eta gauza asko antzematea galarazten dutelako. Parmako kartusia eleberrian, hauxe dio narratzaileak printzeak presoei sekula indulturik ez emateko duen ohiturari buruz: Ernesto iv.ak esan ohi zuen gauza guztien gainetik garrantzitsuena zela herritarren irudimena mintzea19. xx. mendeko eleberriek, beren erara, helburu hori bete dute. Nolanahi ere, pertsonen irudimena mindu nahian, beraiek ere min hartu dute. Gaur urrunetik begiratzen diegu idazki horiei eta, salbuespen gutxi batzuk izan ezik, porrot onartuak besterik ez ditugu aurkitzen, zauriak milikatzen ari diren pertsonaiak, edo edalontziko ardoaren dirdirari begira daudenak. Pertsonaiok, Juan Marseren eleberri baten izenburua nire ahotara ekarriz, jostailu bakar batekin daude giltzapean, eta beraiek dira jostailu hori. Mende berria estreinatu dugu eta badugu garaia eleberri berri bati ekiteko, egiantza menderatzailearekin bo-

19. Stendhal: Parmako kartusia. Alberdania-Elkar, 2008. Jon Muozen itzulpena. 77

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 78

rroka irekian arituko denari, bakarrik ez gaudela dakigun guztion bizitzaren berri emango duenari, urrunetik gatozen guztion bizitzaren berri. Lagun asko gara eta, nekez entzun badakiguke ere, historia iraul genezake. Azkenik, hitzaldi hau eskaini nahi nieke preso dauden bost laguni. Bost lagun kubatar dira, Kubako iraultza balizko atentatuetatik babesteko asmoz Miamiko mafia terroristetan infiltratu izanagatik preso direnak. Estatu Batuetako auzitegiek espiatzat hartu dituzte eta, Atlantako Gorteak erabaki bazuen ere bost lagun horien epaiketa bidegabea eta partziala izan zela, errekurtso berri baten eraginez kartzelan dira, bakarturik. Ezin dituzte emazteak ikusi bederatzi urte daramatzate emazteak ikusi gabe eta kondena latzak dituzte. Bost lagun horien izenak dira: Gerardo Hernandez, Ramon Labaino, Fernando Gonzalez, Antonio Guerrero eta Rene Gonzalez. Bost lagun horiek hautatu ditut behinola Rene Gonzalezek idaztearen funtsa gogora ekarri zidalako. Hauek izan ziren haren hitzak: Ideia nobleak edertasunez adieraziz gero are nobleago bihurtzen dira. Noble bihurtzen dute, baita ere, irakurlea. Sarri askotan, zenbait minutuz irakurtzen arituz gero, gure sakrifizioaren funtsa uki dezakegu sentsibilitatearen bidez. Horrela, urte luzez sutsuki landu ditugun asmo eta printzipioei
78

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 79

euts diezaiekegu20. Literaturaren xedea ez da soilik obsesio handi edo txikien berri ematea, konfiantzarik ezaren, heriotzaren, nire gau ilunaren egunsentiaren berri ematea. Literaturak balio du, baita ere, duin egiten gaituenaz mintzatzeko, begirik biltzen ez duen munduaren kolore hunkituaz. Horixe da, hain zuzen, idazleok ahantzi duguna. Eskerrik asko.

20. Rene Gonzalez. Gutun pertsonala. 79

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 80

80

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 81

Galde-erantzunak

81

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 82

82

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 83

G. Esan duzu militante politikoek ez dutela Bor-

ges soilik irakurtzen, Lenin ere irakurtzen dutela. 1971. urtean, Hezkuntzari eta Kulturari buruzko Habanako I. Biltzarrean artea kalifikatu zen iraultzaren arma moduan. Biltzar horretan esan zen, baita ere, homosexualismoa iraultzaren kontrako pandemia soziala zela. Nola irakurtzen dituzte gaur egun militanteek iraultzaren testuak, hots, Sobietar Batasun ohian erreala (totalitarioki erreala, zenbaiten ustez) izan zen eta egun Kuban erreala izaten jarraitzen duen espazio semiotiko berezi hartako testuak?
E. Nire eleberrietako batean, pertsonaia batek an-

tzematen du Espainian inork ez duela esaten ez Espainiari, ez Frantziari ez Ingalaterrari bu83

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 84

ruz: Osasun zerbitzu publikoa ez dabil ongi. Beraz, demokrazia ordezkatzaileak ez du aurrerantzean existitu behar. Inork ez du esaten: Kezkagarria da Espainiako espetxeetako hies-tasa. Beraz, suntsi dezagun kapitalismoa. Zatiaren lekuan osoa hartzeko mekanismoa proiektu iraultzaileei soilik aplikatu ohi zaie, maiz entzun baitaiteke: Kuban autobusek ez dute ongi funtzionatzen. Hortaz, iraultzak ez du existitu behar. Erabil dezagun logika hori, behingoagatik bada ere, kapitalismoarekin. Ikus dezagun zer egin duen kapitalismoak homosexualitatearekin. 1971. urtea aipatu duzu zure galderan. Dakizun moduan, urte hartan homosexualitatea zegoen Amerikako Psikiatria Elkartearen buru-nahasteen zerrendan. Are gehiago, ikuspuntu zientifikotik, homosexualitatea desbideratzetzat hartzen zen garai hartan, eta halaxe hartu zen 1973. urtera arte. Jakin badakizunez, Mississippi estatuan, 1971. urtean, 1981. urtean eta 1991. urtean, hamar urteko kartzela-zigorrez gaztigatzen ziren bi pertsona heldu gizonezkoren arteko egintza sexualak. Floridan, zigorra txikiagoa bazen ere hirurogei eguneko kartzelazigorra, xxi. mendera arte ezarri dute. Nahiz eta bi adibide besterik ekarri ez, aebko berrogeita hamar estatuetatik berrogeita zazpik izan dituzte jokabide homosexuala zigortzeko le84

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 85

geak iragan mendearen azken hogeita bost urteetan. Eskozian, bi gizonezko helduren arteko egintza sexualak, lekukorik gabekoak, delitu ziren 1971. urtean, eta delitu izaten jarraitu zuten 1980. urtera arte. Suitzan erreferenduma egin zuten 1992. urtean, homosexualenganako diskriminazioa Zigor Kodetik ezabatzeko. Latinoamerikara jotzen badugu, Ekuadorren adibide bakarra jarriko dugun arren, zuetako gehienok dakizuenez edo egoki uste duzuen moduan, asko dira egintza homosexualak zigortu egiten zituzten 1998. urtera arte. Horrenbestez, zatia beharrean osoa hartzeko mekanismoa egokia bada eta, ondorioz, herrialde bat kondenatu behar badugu izan dituen hanka-sartzeengatik eta homosexualei egin dien kalte osaezin bezain penagarriengatik, orduan, Mississippi estatuari, Erresuma Batuari edota Suitzari aplikatu behar genieke Kubari aplikatu zaion irizpide bera, eta saia daitezela probatzen arestian aipatu akatsak berriz gerta daitezen galaraziko duen sistema berri bat. Nik ez dut uste zatiaren lekuan osoa hartzearen mekanismoa egokia denik. Ez dut uste bidezkoa denik ez Suitzarentzat ezta Kubarentzat ere. Uste dut larriagoa dela hanka sartu izana baino hanka sartu izana ez aitor85

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 86

tzea. Eta uste dut horixe bera dela nire hitzaldia kontatu duen militante iraultzailearen modukoen ikuspegia. Pertsona helduen arteko sexu-ekintzak debekatzea ez da izan, adibidez, homosexualen kontrako arau diskriminatzaile bakarra Estatu Batuetan. Estatuko, Federazioko eta tokian tokiko hainbat arau, ordenantza, lege eta arautegiren bidez homosexualek ezin ziren zenbait ogibidetan aritu, ezin zuten soldadutza egin ezta security clearance egiaztagiria eskuratu ere. Esan gabe doa azken egiaztagiri horrek egiaztatzen duela hura duen subjektua gai dela sekretu ofizialak ezagutzeko eta ezinbestekoa dela zenbait lanetan aritzeko. Baliteke Kubak arau horiek oinarri hartu izana homosexualen parametrazioa delakoa aplikatzeko, hau da, homosexualei, funtsean, galarazi zitzaien Estatua kanpoan ordezkatzeko karguak izatea, uste baitzen homosexualak ahulak zirela xantaiaren aurrean. Galarazi zitzaien, baita ere, gazteriarekin lotura duten erakundeetan karguak izatea. Zer uste du militante iraultzaile batek horri buruz? Bada, uste du gaizki dagoela. Esaten du txarra dela hizpide dugun diskriminazioa kapitalismoan gertatzea eta are tamalgarriagoa dela sozialismoan gertatzen denean, mili86

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 87

tante iraultzaileak asko eskatzen baitio sozialismoari. Eskatzen dio, gutxienez, Errusiako iraultzaren lehendabiziko urteetan indarrean izan zen legediaren antzekoa, zeinak printzipio hau zuen oinarri: Inork kalterik jasaten ez duen bitartean, estatua eta gizartea ez dira sexu-gaietan sartuko, inola ere ez. Militante iraultzailea atsekabeturik sentituko da ikustean Sobietar Batasunak, legedi hori aplikatzen saiatu zena beste inork egin ez zuenean, behin eta berriz erasoak jasan zituela. Militante iraultzailea atsekabeturik sentituko da ikustean Europako herrialderik indartsuenek estatu horren kontrako gerra babesten dutela. Atsekabeturik sentituko da, kritikatuko du eta salatuko du, baita ere, Stalinek sexu kontuetan berriz hartu izana kapitalismoaren balio tradizionalak. Baliteke Stalinek babestu nahi izatea baita modu okerrean egin ere, militante iraultzailearen ustetan, familia tradizionalaren ustezko sendotasunaren bidez, alde guztietatik mehatxaturik zegoen gizartea. Kubari dagokionez, militante iraultzaileak kritikatu eta gaitzetsiko du matxismo kolonialaren balioekin nahiz tradizio katolikoaren balioekin eraiki den herrialdea eta atzerapen kultural larria duen herrialdea adibidez, iraultza aurretiko Kuba ez dela gai izan hamabi urteko epean hori guztia kolpean gain87

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 88

ditzeko. Militante iraultzaileari hala izatea gustatuko litzaioke. Gustatuko litzaioke Mendebalde osoak Kubako iraultzarekin bat egitea eta hura babestea. Gustatuko litzaioke Kuban hartu ez izana, sexu gaietan, Sobietar Batasuneko sozialismo degradatuaren eta kapitalismoaren arau atzerakoietako batzuk. Ez zen hala izan. Kuban hanka sartu zuten horretan eta beste alderdi batzuetan, eta, ondoren, okerra zuzendu zuten. Kuban, sei urtez 1965 eta 1971. urteen artean izan ziren Ekoizpenean Laguntzeko Unitate Militarrak. Unitate horiek sortu ziren herritarren mobilizazio militarraren ondorioz, irla defendatzeko asmoz Cochinos badiaren inbasioaren moduko erasoaldietatik. Unitate horien xedea zen, baita ere, mobilizatzea armadako parte izan ezin ziren pertsonak, irlan eta munduaren parte handienean garai hartan indarrean zeuden eta egun herrialde askotan indarrean dirauten homosexualei buruzko arauen arabera. Nolanahi ere, unitate horietan zeinak, nagusiki, azukre-kanaberaren bilketaz arduratzen ziren tratu txarrak izan ziren. Horregatik militante iraultzaileak Unitate Militar horiek gaitzesten ditu, uste baitu ez zutela sekula existitu behar. Balioesten ditu zenbait hamarkadatatik hona Kuban egiten ari diren ahaleginak
88

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 89

sexu-heziketaren alorrean, baita legegintzan eta beste alor batzuetan ere, homofobia moduko kontu bidegabea eta ergela errotik ezabatzeko. Militante iraultzaileak nahi luke munduko herrialde bakar batean ere ez izatea homofobiarik, ez herrialde kapitalistetan ezta sozialistetan ere. Sentitzen dut azalpenetan luzatu izana, baina uste dut auziak merezi zuela. Erantzun laburragoa emango dut galdetzen didatenean iraultzari buruzko testu guztien balizko totalitarismoaren gain, izan ere, nire hitzaldiaren oinarri izan da eleberri kapitalista eta, antza denez, hitzaldi berria edo liburu osoa idazteko eskatzen ari zaizkit. Hori egin beharrean, dagoeneko idatzita dagoen liburua21 gomendatuko dut. Slavoj Zizekek idatzi du eta egileak hauxe dio liburuari buruz: Totalitarismoa sortzetik izan da erradikal askeak erreprimitzeko eginkizun konplexuari eutsi dion nozio ideologikoa, hegemonia demoliberala bermatzen saiatu den nozioa. Totalitarismoak bide eman du deskalifikatzeko ezkerrak demokrazia liberalari egin dion kritika, ezkerrak uste baitu demokrazia liberala eskuineko diktadura faxisten bikia edo ifrentzua
21. Zizek, Slavoj: Cinco intervenciones sobre el (mal) uso de una nocion, Pretextos, Valentzia, 2002. Antonio Gimenoren itzulpena. 89

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 90

dela. Eta alferrikakoa da totalitarismoa askatzen saiatzea hura azpikategorietan zatituz (totalitarismo faxistaren eta komunistaren arteko aldeak nabarmenduz). Totalitarismoaren nozioa onartzen dugun unetik, horizonte demokratiko liberalean txertaturik geratzen gara bururen buru. Beraz, liburu honen xedea da erakustea totalitarismoaren nozioa ez dela kontzeptu teoriko eraginkorra, baizik eta ihesbide moduko bat. Guri pentsatzeko aukera eman eta, deskribatzen duen errealitate historikoaren ikuspegi berria hartzera derrigortu beharrean, pentsatzeko beharraren zama gainetik kentzen digu, are gehiago, pentsatzea aktiboki galarazten digu.
G. Diego iraultzaile gaztea aukeratu duzu zure hi-

tzaldiaren narratzaile izan dadin. Ondoriozta genezake, beraz, Diegoren moduko gazte iraultzaileak direla zure kontakizunen irakurle inplizituak? Raymond Williams idazlea, zuk aipatu ohi duzuna, mintzo da azaleratzen ari den publikoari, hondar-publikoari eta publiko hegemonikoari buruz. Horietatik zer mailatan jarriko zenuke zure kontakizunen irakurleen profila?
E. Uste dut nire erantzuna hobeto ulertuko du-

zuela azaltzen badut zergatik erabili dudan na90

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 91

rratzailea. Narratzailea erabili dut hitzaldi hau estreinakoz eman nuelako San Diego Unibertsitatean, Kalifornian, James K. Binder hitzaldi-zikloak eskatuta. Han, militantearen hitzak amaitzean, hauxe gehitu nuen: Hasieran, esan nuen Diegorengana jo nuela beharra neukalako zenbait zentimetro haratago ikusteko. Baina ez da hori izan arrazoi bakarra. Uste dut, ni neu ohituta nagoela konfiantza faltari buruzko istorio eta eleberriekin. Carlos Blancok gomendaturik, aspaldi irakurri nuen Quin pag al gaitero? saiakera, Francis Stonor Saunders idazlearena. Saiakera ciari eta gerra hotz kulturalari buruzkoa da, eta izenburua esaldi honetatik dator: Gaitariari ordaintzen dionak abestia aukeratzen du. Agian arrazoi horregatik ibili nintzen Mr. Binder nor zen jakin nahian, kasu horretan, berak ordaindu baitzion gaitariari. Unibertsitate honetako Literatura Saileko kideen ezin eskertuzko laguntza dela medio, zertxobait jakin dugu hari buruz, gauza handirik ez baina. James K. Binderrek Roy Harvey Pearcerekin, sailaren sortzaileetako batekin, doktoretza ikasi zuen John Hopkins Unibertsitatean. Ondoren, ikasketak utzi zituen eta negozioei ekin zien. Ez dugu ezer aurkitu erakusten duenik Binder ciako edo
91

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 92

antzeko erakunderen bateko kide izan zela. Binder jaunak unibertsitate bateko sailari dirua eman zion. Hortaz, unibertsitate hori litzateke gaitaria. Miresten dut Literatura Sailean egin den lana eta biziki eskertzen dut ni hitz egitera gonbidatu izana, batez ere, gonbidatu nautenek espainierako alorrekoek, nagusiki jakin badakitelako nire jarrera politikoa argia dela; argia baino, gorria. Nolanahi ere, ez nintzen erabat fio neure buruarekin. Uste nuen hitza zuzenean hartuz gero, konturatu gabe amai nezakeela diskurtso menderatzailearen jabeen artean egon zitekeen irudimenezko Binder jaunari atsegin eman nahian. Horregatik jo nuen Diegorengana. Lehen arrazoiari dagokionez, hau da, hainbat zentimetro haratago ikusteari dagokionez, lotura handia du zuk aipatu dituzun kontzeptuekin: hegemonia, azaleratzea eta hondarrekin. Marxismo y literatura idazlanean, Williamsek definizio hau eman zuen hegemoniari buruz: Funtsezko esanahi eta balio eraikitzaileen sistema zorrotza. Hizlaria toki hegemonikotik ari denean, ez du narratzailearen beharrik. Narratzailearen ideia Las vidas de los animales lanetik hartu nuen, Coetzeeren hitzaldi sortatik. Lan horretan Elizabeth Costellok zalantzan jartzen du gure munduan animaliekiko dagoen
92

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 93

esanahi eta balio eraikitzaileen sistema. Coetzee bere ahotan mintzo izan balitz, agian bere azalpena mugatuko luke, hezi den eta bere sena osatzen duten balioez bahetu. Aitzitik, bere hitzak hizlari emakumezkoaren ahotan jartzean, nolabaiteko hutsunea sortu du bere hitzen inguruan. Hortaz, bere hitzak influentziarik gabeko eremu batek inguraturik daudenez, errazago zaio azalera daitezkeen irizpideei leku egitea, hau da, konfigurazio berrien agerpena iragartzen duten irizpideei. Distantziak bazter, antzeko zerbait egiten saiatu naiz Diegorekin, gutariko edozeinen bozak orainarekin izan ditzakeen zorrak baino gutxiago dituen boza sortuz. Nire kontakizunen irakurleen profilari dagokionez, nire asmoa ez da soilik Diegoren moduko militanteei hitz egitea, baizik eta orain arte bederen hala izan da zerbait dakien pertsona talde bati, nahiz eta oraindik kontziente ez izan jakin badakiela. Gauza bera gertatzen da, adibidez, taberna baten barruan gaudenean, ke eta zarata pila dagoenean, eta ingurukoekin partekatzeko gauza handirik ez duzunean; baina tabernan jarraitzen duzu, ia konturatu gabe kanpora ateratzea erabakitzen duzun arte. Kalea lasaiago dago barrua baino, airea freskoa da, isiltasuna nagusi; kanpoan
93

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 94

gustura zaude, agian zure moduan kalera atera den baten batekin hitz egiten duzu eta paseoan hasten zara, eta aireak aurpegia laztantzen dizu eta zeure buruari esaten diozu orain argi ikusten duzula taberna hori ez zela zure lekua eta, egia esan, ez zenuela nahi tabernazuloan egon.
G. Esan duzu xx. meneko ia eleberri guztiak ge-

zur-itxurakoak direla eta ezaugarri hori lotzen duzu politikaren debekuarekin. Politika debekaturik al dago Carlos Fuentes, Gabriel Garcia Marquez, Jose Donoso, Virgilio Piera, Juan Carlos Onetti, Juan Goytisolo edo Mario Vargas Llosaren lanetan? (Literatura hispanikoan aurreko mendean izan diren idazlerik handienetako batzuk aipatzearren).
E. Demagun apartheidaren garaian idatziriko ele-

berri gehienetan soilik agertzen direla praktika horiekin bat datozen pertsonaiak, edo gaztaroan praktika horren kontra borrokatu arren, haien borroka hutsegitea izan zela eta azkenean norbanakoak arrazagatik bereiztea zentzuzkoena dela konturatu diren pertsonaiak. Demagun eleberri horietan inoiz gutxitan ageri direla pertsonaia helduak, oraindik ere gaztaroko haien usteei eutsi eta apartheidaren kon94

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 95

tra daudenak, pentsa pertsonaia horiek gizonezko eta emakumezko ozpinduak direla, desorekatuak edo fanatikoak, eta une jakin batean ulertzen dutela ilusio baten biktima izan direla eta aukerarik egokiena eta naturalena dela bereizketa berriz ezartzea. Uler genezake, orduan, eleberrietan apartheidaren kontrako borroka debekatzen dutenen lizentzia? Esan gabe doa politikak baduela bere lekua xx. mendeko eleberrietan. Egiazki, nire hitzaldiaren zati handi bat politikari buruzko eleberri batean oinarriturik dago, hau da, I Married a Communist eleberrian, zeinaren izenburua zinez argia den. Baina eleberri horretan eta zuk aipatu dituzun idazle gehienen eleberrietan, politika erabiltzen da, hain zuzen, adierazteko istorioko pertsonaia nagusiak desengainua hartu eta amore ematen duela azkenean. Hori gertatzen da, adibidez, Juan Goytisoloren Seas de identidad eta Mario Vargas Llosaren Conversacin en la catedral eleberrietan. Baten batek lepora diezaioke Diegori tutik ere ez dakiela politikari buruz, izan ere, goian aipatu berri ditugun eleberrietako pertsonaiek eta horien moduan beste askok politika iraultzailearekin hartzen baitute desengainua. Nolanahi ere, politikak lotura du gauza arruntekin, ongizate komuna lortu nahiarekin eta,
95

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 96

Diegoren iritziz, nekez gerta daiteke horrelakorik norberaren lanaren fruituen gaineko eskubidea deuseztatu eta, haren lekuan, jabetza kapitalistaren eskubidea ezarri den gizartean. Jabetza kapitalistaren eskubidea betez, norbanako gehienei aldez aurretik behartu zaie uko egitera norberaren lanaren produktuen gaineko eskubide guztiei, soldata baten truke. Luis Alegrek ideia hori garatu du Ciudadana y clase social en El capital de Marx izeneko tesian. Alegrek dio egiazki independentetzat har dezakegula bere irautea bermatzeko beste inoren hautamenaren mende ez dagoena, ez beste inor. Aitzitik, irautea beste norbaiten borondatearen mende duenak hau da, gauzekin beti nahi duena egin dezakeen beste norbaiten mende esan dezakegu, nolabait, hipotekaturik dituela autonomia eta, ondorioz, herritartasuneko bere eskubide guztiak. Guztizko herritartasuna, beraz, politikaren aurretiko baldintza da. Ildo horretan, eleberrietan politikaz aritzeaz gainera arituko gara, baita ere, zeinahi pertsonak guztizko herritartasunaz goza dezan borrokan hari direnen ekintzez, usteez, bizitzez eta argumentuez, eta ez soilik egun politikaz ari diren eleberri guztietan gertatu bezala borroka hori gutxiesten edo galbideratzen duten pertsonen ekintzez, bizitzaz, usteez eta argumentuez.
96

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 97

Azkenik, uste dut zuk aipatu dituzun egileetako baten bi lan Diegoren gogokoenetarikoak direla, Juan Carlos Onettiren Juntacadveres eta El astillero eleberriei buruz ari naiz. Bi eleberri horietan esaten da, beste gauza batzuen artean, herritar arruntak, jokoaren egungo arauei gain hartu ezin diotenak, ezin direla izan beren buruen jabe.
G. xx. mendeko eleberriek, eskura dituzten pro-

zedura estetiko guztiak oinarri harturik, ez al dituzte sortu askatasun- eta erresistentzia-esparruak?
E. Williamsen hitzetan, berriz ere, ez da pro-

dukzio-biderik eta, horrenbestez, ezta ordena sozial menderatzailerik eta, ondorioz, ezta kultura menderatzailerik ere egiazki barneratzen edo agortzen duenik praktika gizatiar oro, giza energia oro eta giza intentzio oro. Zalantzarik gabe, bada askatasun- eta erresistentzia-esparrurik eleberriaren barruan, baita saiakeren barruan eta hitzaldien generoaren barruan ere. Istorio labur bat kontatuko dizuet narrazioerresistentziari buruz, duela hainbat urte gertatu bazen ere, orain gutxi hunkitu nauena. Mary Poppinsen egilearen eta Walt Disneyren
97

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 98

arteko harremanari buruz ari natzaizue. Hogei urtez baino gehiagoz, 1938tik 1961era, Disney jauna Pamela Lyndon Travers Helen Lyndon Goff berez konbentzitzen ahalegindu zen film bat egiten utz ziezaion haren eleberriak oinarri harturik. Travers ez zen harekin fio. Nola edo hala, Disneyk Travers konbentzitu zuen azken horrek hirurogeita bi urte zituela. Ordainetan, diruaz gain, Disneyk sekula ez bezalako baldintza eskaini zion: eleberrien egilearen onespena izan beharko zuen filmaren gidoiak. Traversek aldaketak egin nahi izan zituen gidoietan. Nolanahi ere, Disneyk kontratuko klausula nahasiei heldu zien Traversek proposatu aldaketa gehienei kontra egiteko. Traversek filmaren aurre-estreinaldiaren ondotik beste aldaketa batzuk egin zitzala eskatu zion Disneyri eta azken horrek zera erantzun zion: Pamela, itsasontzia dagoeneko abiatu da. Estreinaldia ospatzeko, jai handia egin zen proiekzioaren ondoren. Jai horretan, diotenez, iluntasunak irentsi zuen satinezko soinekoa eta gaueko eskularruak jantzirik zeramatzan hirurogeita bost urteko emakumea. Traversek ez zituen betetzen emakumezkoen ohiko ereduaren ezaugarriak. Bera baino askoz zaharragoa zen gizon batekin ezkondu zen, gero, hainbat urtez izan zuen emakumezko bat
98

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 99

bizikide, mutiko bat hartu zuen adopzioan, baliteke lesbiana izatea eta ez zuen nahi datu horietako bat bera ere garai hartako egunkari eta aldizkarietan agertzea. Travers ez zen izan, ezta ere, Disney jaunaren opariei eta diruari men egin zien andre zahar maitagarria. Mary Poppins filmaren aurre-estreinaldian negar egin zuela diote, baina harenak ez ziren poz-malkoak izan, amorru-malkoak baizik. Aurretik, borroka egin zuen gidoian egon ez zedin Berten (Dick Van Dyke) eta Mary Poppinsen (Julie Andrews) arteko maitasun-istorioa. Izan ziren bere gustukoak ez ziren gauza asko, baina ez zioten guztietan jaramonik egin edo, egin bazioten, inoiz gutxitan izan zen. Zenbait urte igaro ondoren, Traversek bere buruari galdetuko zion ea zer makilatxo klase astindu ote zuten bankuko langile hutsa aholkulari nagusi bihurtzeko eta aita arduratsu eta maitekorra seme-alabek idatzi poema hamaika zatitan alaiki apurtzeko gai zen gizona bihurtzeko. Zergatik bihurtu ote zuten Mary Poppins soubrette, bere izaera harro, egiazale eta zintzoagatik hain maitatua bazen? Disneyk eta haren lantaldeak pantailara ekarri zutena izan zen, haien hitzetan, familia disfuntzional baten istorioa, Mary Poppinsen beharra duena berriz ere arrunt, konben99

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 100

tzional eta osasuntsu izateko. Disneyren bertsioan, ama sufragista da, eta hori txarra izango balitz bezala hartzen du. Istorio horren amaiera zoriontsuaren funtsa benetan xelebrea da. Amak politikan aritzeari uzten dio, aita mailaz igotzen da lanean eta seme-alabek azkar ahazten dute Mary Poppins igande goiz funtzional batean, hain funtzionala izan ere, non, amak, sinbolo biribilak, bere sufragistamilitantzia agertzen duen banda soinetik kendu eta kometari adats moduan jartzen baitio. Nolanahi ere, hor-hemenka erresistentzia-esparruak ageri dira. Horrela, hainbat urte igaro ondoren, Julie Andrewsek gay egin ninduen izeneko artikuluan Brett Farmer irakasleak azaldu zuen, adibidez, Mary Poppinsek haurrak eramaten dituenean tea sabaian hartzen duten lebitazio-jai batera edo teilatuetara kedar-garbitzaileen dantzaz gozatzera, nolabait, haurroi erakusten ari zaiela nolakoa den queer mundua, hots, mundu bitxia, arauetatik kanpokoa. Horrela bada, Disneyren filmeko haurtzain azukretuak, familia patriarkala, burgesa eta batere arduragarria ez dena indartzera etorriak, ezin dio utzi, zenbait unetan, irudi hausle eta subertsiboa izateari. Beraz, xx. mendeko diskurtsorik hegemonikoenean, hau da, Disneyren filmetan, lekutxo bat izan zuten idazle
100

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 101

australiar inkonformista eta argiaren eleberrietako diskurtso gainerakorraren zatiek. Eleberriek, beraz, erresistentzia-eremuak sortzen dituzte. Erresistentzia, nolanahi ere, ez da izaten toki desiragarria ezta erabilgarria ere. Organismoak, esaterako, nekeziari eusten dio, baita hura jasan ere, eta iristen da eguna noiz ezin dion goiari eutsi eta hil egiten den. Agian ez dugu denbora askorik izango. Horregatik, goiari eusteaz gainera, saiatzen gara zenbaitetan presioa murrizteko eskatzen ere.
G. Egin duzu kapitalismoak kulturaren eta, batez

ere, eleberrien munduan dituen ondorioen erradiografia. Nire ustez, sistema posible bakarra kapitalismoa delako ideia ia nonahikoa da ondorio horien katalizatzaile sendoa. Eleberrietan eta eleberrien bidez egiazkotasuna berreskuratzeko egin duzun proposamenari dagokionez, nola berreskuratuko zenuke egiazkotasun hori? Baliabide ezkutu eta zorrotzak erabiliz ala, aitzitik, proposatuko zenituzke kapitalaren diktadura eta klase batek bestea zapaltzearen moduko auziak zuzen-zuzenean eta irmoki lantzen dituzten eleberriak?
E. Informatikari lotutako adibidea jarriko dut. Or-

denagailua pizten den bakoitzean egoera bitxia


101

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 102

gertatzen da. Teorian, ordenagailuak ez daki ezer egiten sistema eragilea, hau da, disko gogorrean dagoen eta ordenagailuko baliabideak kudeatzen dituen programa multzoa kargatu arte. Hortaz, abiatze-mekanismoa behar du, gai izango dena, nolabait esateko, bere buruari aginduak emateko eta gainerako eragiketa guztiak kudeatuko dituzten programak kargatzeko. Eleberriak, nire ustez, ez dira abiatze-mekanismo hori. Eleberriak lirateke egiazko eta irudimenezko gure baliabideetako batzuk kudeatzeko erabiltzen ditugun programen modukoak. Ez naiz informatika kontuetan jantzia, baina atsegin dut ikustea sistema kargatzen deneko unea (nahiz eta, egia esan, software pribatibozko sistemetan gero eta zailagoa izan une hori ikustea). Ordenagailuak hautematen du zertaz dagoen egina, eta hainbat gaitasun martxan jartzen ditu. Sistema ekonomikoa bestelakoa izango balitz eskertu ere eskertzen dut bestelakoa hitza, ez baitut uste beste mundu bat posible denik, baizik eta mundu hau bizigarriagoa izango litzatekeela beste sistema ekonomiko bat izango balu, orduan, abiatze-mekanismoa kargatuko litzateke gainerako programekin batera, beste narrazioekin batera, bizitza irudikatzeko eta gertatzen denaren berri elkarri emateko beste modu batzue102

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 103

kin. Hori dela eta, eleberrigilearen marjina murritza da. Gure obrak ez dira oraindik idatziak, baina gure obrak hartuko dituen sistema eragilea dagoeneko ezarrita dago. Hortaz, zure galderari erantzunez, esango dizut ia guztiaren aldekoa naizela. Ezkutuko adierazpide zorrotzen aldekoa; zuzenean eta sendo gaiari heltzearen aldekoa; ezkutuko adierazpide sendoen aldekoa; eta bestelako zeinahi konbinazioren aldekoa. Interes handia dut, bereziki, kapitala vs lana kontradikzioari aurre egiten dioten eleberrietan. Uste dut, baita ere, zeharkako abordatzeen arestian aipatu El astillero eleberria, adibidez egitekoa beharrezkoa dela, beharrezkoa eta, zenbaitetan, garrantzitsua, tasun berezia baitute, aukera ematen diena sistema honen barneko irudimenean luze irauteko, sistema emekiemeki jaten duten bitartean. Uste dut egunez egun idatziko direla gero eta eleberri gehiago arimako izotza apurtzeaz gain oro salgai den beirazko apalategia apurtuko dutenak, beste aldeko eleberriak, arauak beste era batekoak izan daitezkeela onartzen den toki hartakoak: sentimendu babestuen, balio onartuen eta malenkonia arrastorik gabeko mendetasunaren kristalezko ontzian gertatzen ez diren eleberriak. Baten batek pentsatuko du eleberri
103

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 104

horiek dagoeneko literaturaren historiaren parte direla. Baina nik ez dut horrelakorik uste. Eleberri horiek kanpoan dira. Eleberriok ez lirateke barrura sartu behar, gu gerturatu beharko ginateke horiek dauden lekura.

104

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 105

105

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 106

106

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 107

aurkibidea

hitzaurrea i. diego aurkeztea ii. esaldia iii. sintomak eta zergatiak iv. komunista v. egiantza vi. bi arau vii. fase berria viii. belen gopegui galde-erantzunak

7 27 29 36 46 53 65 73 76 83

107

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 108

108

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 109

Liburu hau, tiroa kontzertaren erdian. eleberrietan politikaz aritzeari buruz 2011ko maiatzaren lehenaren bezperan amaitu zuten diseinatzen, konposatzen eta maketatzen Bilboko monti diseinu grakoa atelierrean eta horretarako Chris Burkek 1990ean digitalki sortutako Celeste familia tipograkoa erabili zuten.

109

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 110

110

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 111

Aurkeztu dizugun liburuaren eduki, itxura edo inprimaketari buruzko iritzia guri helarazi nahi izanez gero, bidal iezaguzu. Zinez eskertuko dizugu.

TXALAPARTA ARGITALETXEA E.M.L. San Isidro, 35-1A 78. Posta-kutxa 31300 TAFALLA Nafarroa Tel. 948 703934 Faxa 948 704072 txalaparta@txalaparta.com www.txalaparta.com

111

Tiro bat barrukoa-(4):intimitatea barrukoa-0.k-0.k 11/05/11 11:54 Pgina 112

112

You might also like