You are on page 1of 28

1.

GAIA: OINARRIZKO KONTZEPTU, DATU ETA GOGOETA BATZUK

1. Euskal itzulpenaren historiaren definizioa

1.1 Hurbilpen eta justifikazio teorikoa: Itamar Even-Zoharren Polisistemen teoria

Israeldar teorialaria eta polisistemen teoriaren sortzailea da. Zer da polisistemen teoria?
Teoriaren arabera, kultur fenomeno guztiak (zinema, literatura, musika) sistema handi bateko
parte dira, hau da, sistema handi bateko azpisistemak dira. Eta azpisistema horiek guztiak ez
dira izaki isolatu eta estatikoak, baizik eta elkarri eragiten dioten azpisistemak: azpisistema
dinamikoak. Gainera, azpisistema horietako bakoitzak garrantzi handiagoa edo txikiagoa du
historian zehar sistema horren barruan. Azpisistema horietako batek sistema handian garrantzi
handia duenean, Even-Zoharren arabera, posizio zentrala dauka azpisistema horrek, baina
azpisistema horrek garrantzi txikia duenean, posizio periferikoa dauka. Adibidez, euskal
literatura eta euskal irudigintzaren arteko beste azpisistema bat euskal komikia da, eta posizio
periferikoa du. Dena den, frantses kulturan, esaterako, komikiak posizio zentrala dauka.

Even-Zoharren ohartarazi zuen lehenengoz literatura itzulia ere bazela kultur azpisistema bat
nolabait eta kultura batzuetan azpisistema oso garrantzitsua da, posizio zentrala okupatzen
duena. Kultura batean garrantzitsua denean, alde batetik, kultura horretako kanona edo
errepertorioa osatzen eta aberasten laguntzen du, hau da, itzulpenaren bitartez “pobre” den
hori aberastu egiten da (literaturan gai berriak, genero mota gehiago, gogoeta berriak).
Bestetik, hizkera literarioa ere aberasten duelako (hizkuntza gutxituetan, adibidez, literarioki
“pobre” izan diren garaietan hizkuntza aberastu du).

Azpisistemaren posizioa aldatu egin daiteke historian zehar. Azpisistema batek beste
azpisistemekin duen harremana ez da bera historian zehar. Adibidez, gaur egun euskarazko
poesiak posizio periferikoa du, baina duela urte asko posizio zentralagoa zuen. Gainera,
posizioa ezberdina izan daiteke kultura batean edo bestean (komikiaren adibidea).

Haren arabera, 3 kasu daude non literatura itzuliak posizio zentrala hartzen duen:

- Literatura bat gaztea denean, hau da, ibilbide historiko laburra izan duenean, literatura
itzuliak garrantzia dauka ekarpenak egiten dizkiolako literatura gazte horri. Adibidez,
euskal literatura.

- Literatura bat ahula denean, literatura horrek dituen hutsuneak literatura itzuliaren
bitartez betetzen dira. Adibidez, euskal literatura.

- Literatura bat gaztea eta ahula izan gabe, historiako momentu batean krisi edo aldaketa
batengatik hutsuneak daudenean, literatura itzuliak horiek betetzen laguntzen du.
Adibidez, Indian garai batean ez zen zientzia-fikziorik idazten indieraz, beraz, ingelesetik
itzultzen bete zen hutsunea.

Even-Zoharrek azpimarratu zuen literatura itzuliak eragin handia duela kultura batean
hizkuntza horretan sortzen den literaturan. Laburbilduz, kultura baten literaturaren eta
literatura itzuliaren arteko harremana.

1
1.2 Euskal itzulpenaren historia: aztergaia

2. Arokatzearen auziaz

Literatura itzuliaren historia bati heltzen diogunean sortzen den lehen zalantzetako bat da nola
arokatu behar dugun historia hori. Ez da bakarrik euskal literaturaren azaroa, baizik eta
nazioartekoa. Nazioartean arokatzeko ahalegin horiek duela gutxikoak dira, 1960
hamarkadakoak.

2.1 George Steinerren sailkapena

Steinerrek proposamena After Babel deitutako testuan egin zuen 1975an. Haren ustez,
itzulpenaren historia, itzulpenaren praktika eta itzulpenaren teoria paraleloan doaz, orduan
banaketa hiru alderdi horietarako egiten da. 4 arotan banatzen du literatura itzulia:

1.AROA:

- HASI: K.a I. (Zizeron eta Horazio gogoeta egiten hasi zirenean)

- AMAITU: 1804

- EZAUGARRIAK: ikuspuntu enpiriko batetik teorizazio eta praktika da. Garai hartan,
itzultzaileek beren esperientzia pertsonaletik egindako gogoeta enpirikoak.

- AUTOREAK: San Jeronimo, Lutero, Montaigne

2. AROA:

- HASI: 1790 (Tytler: Essay of the principles of translation)

- AMAITU: 1946 (Larbaud: Sous l’invocation de Saint Jérôme)

- EZAUGARRIAK: gogoeta teoriko eta filosofiko osatuagoak egiten dira eta ahalegina
egiten da itzulpena fenomeno gisa ulertzeko.

- AUTOREAK: Ortega y Gasset, Schopenhauer

3. AROA:

- NOIZ: 1940-1960 (aro modernoa)

- EZAUGARRIAK: itzulpenaren profesionalizazioa, itzulpen automatikoaren


hasiera, itzulpengintzari buruz aldizkariak, elkarteak…

4. AROA:

- NOIZ: 1960-1975 (After Babel argitaratu zen arte)

- EZAUGARRIAK: itzulpenari buruzko gogoeta filosofikoak eta hermeneutikoak.

2
2.2 Ljudskanoven sailkapena (ez garrantzitsua)

4 aro bereizi zituen:

1. AROA: Jainkoaren hitza itzultzen denean, beraz, hitzez hitzezko itzulpena egiten den garaia.
2. AROA: Zizeron eta Horazioren ideiei jarraikiz, zentzuzko itzulpena da nagusi.
3. AROA: itzulpen libreegia egiten da, fideltasun gutxikoa.
4. AROA: zentzuzko itzulpenera bueltatuko dira itzultzaileak, mezuari erreparatzen diete, eta
ez da ez hitzez hitzezkoa ez oso librea.

2.3 Euskal itzulpenaren historiaren berezitasunak

Steinerren sailkapena nazioarterako egin zuen, baina ezin da aplikatu euskal itzulpenera. Aiora
Jakak horri buruzko ondorioak azaldu zituen. Mendebaldeko zibilizazioari begira egiten dira
sailkapen eta teoriak, batez ere ingelesezko, frantsesezko eta alemanezko testuei. Montserrat
Bacardí eredu katalanean zentratzen da. Bacardík galdetzen du ea Steinerren sailkapena eta
katalanezko literaturan gertatu dena bateragarria da? Orduan, Jakak, gauza bera galdetzen du
euskarazko literaturarekin. Bacadík esaten du 4 aro horiek Europako beste hizkuntzetan bai,
baina katalanez ezetz, eta Jakaren ustez, euskaraz ere ez. Steinerren 1. Aroak katalanean XX.
mendera arte iraun du.

Nazioarterako proposatu diren sailkapen ereduak ez dira baliagarriak euskaren literaturaren


historiarako. Euskarazko literaturaren historian, Steinerren 1. aroak XX. Mendearen bigarren
erdira arte iraun du eta beste 3 aroak ia-ia batera gertatu dira 70 hamarkadatik gaur egunera
arte.

3. Euskal itzulpenaren historia: oinarrizko datu batzuk (ez da buruz ikasi behar) (eGelan)

2. GAIA: EUSKAL ITZULPENAREN SORRERA: LEIZARRAGA ETA ITUN BERRIAREN ITZULPENA

1. Testuinguru sozio-historikoa

1.1 Kalbindar erreforma

XVI. mendean eliza kristauaren barruan zisma (banaketa) bat gertatu zen: Martin Luther zen
abiarazlea. 1517. urtean hasi zen banaketa. Lutherrek Wittenbergeko elizako atean bere 95
tesiak iltzatu zituen, idatzizko salaketa bat, Erromako elizaren kontrakoa, bereziki induljentzien
kontra (kristauek egindako bekatuak barkatuak izan zitezen dirua ordaintzen zien elizari).
Lutherrek eta jarraitzaileek kritikatzen zuten jainkoaren hitza ez zela zuzenean herritarrei
iristen: eliza testuak latinez edo grekeraz zeuden eta hizkuntza horiek elizgizonek baino ez
zekiten. Lutherrek herritarren esku jartzea eskatzen zuen, haien hizkuntzara itzuliz. Luther
Biblia alemanera itzultzen hasi zen 1521ean, 1522an Itun Berria argitaratu zuen eta 1534an
Biblia osoa zegoen itzulita. Haren ondoren beste batzuk iritsi ziren eta beste hizkuntzatara
itzuli zuten:

- Tyndale-k 1525-1536 bitartean ingelesera.

- Olivetan-ek, 1535ean argitaratua frantsesez.

3
Itzulpengintzan garrantzitsua da itzulpen hau.

1.2 Nafarroako erresuma

Joana III.a Albretekoa zen erregina (1555tik 1572ra), katoliko hezi zuten arren, 1560an
protestante/kalbindar egin zen, eta horrekin Nafarroako erresuma protestante egin zen.
Joanak erabaki zuen jainkoaren hitza euskaraz ere helarazi behar zitzaiola herri xeheari, orduan
itun berrian euskaraz itzultzeko enkargua eman zion Joanes Leizarragari 1564an eta 1571an
argitaratu zen. Itzulpenaren izenburua: Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria.

1.3 Euskal literaturako aurreko lanak

Euskaraz daukagun lehen liburu inprimatua: Linguae Vasconum Primitiae (1545), Bernart
Etxepare. Bordelen argitaratu zen, olerkiak dira, maitasuna, erlijio pixka bat eta euskara dira
olerkien gaiak.

Joan Perez Lazarraga (1547-1605) arabarra, Oñatiko familiakoa. Testua eskuizkribu bat da. Ez
dago bere liburuaren kopiarik gaur egun. 1567-1602 bitartean idatzi zuela uste da. Historialari
batek Madrileko denda batean aurkitu zuen eskuizkribua 2004. urtean. 102 orrialde, 51 orri
dauzka, baina 6 orri falta direla uste da. Artzain nobela bat + poemak dira. Hego Euskal Herriko
lehen lekukotza garrantzitsua da, hizkuntzari dagokionez informazio asko ematen du.

2. Joanes Leizarragari buruz

1506ean jaio zen Beskoitzen, Lapurdin. Uste da apaiz katolikoa zela hasieran, gero
protestantismora igaro zen 1559an (Joana erreginarena) eta 1567an eliza prostentatearen
ministro izendatu zuten. 1571ean Itun Berriaren euskarazko lehen itzulpena argitaratu zuen.
Bastidako (Behe Nafarroa) esleitu zioten eta han geratu zen heriotzara arte, 1601an.

3. Itun Berriaren itzulpenari buruz

3.1 Oinarrizko datuak

1563an Joana III. Albretekoak itzultzeko enkargua eman zion. Itzulpena 1565ean itzulpena
bukatu zuen eta 1571an argitaratu zen (La Rochelle-en inprimatua). Liburua Iesus Christ Gure
Iaunaren Testamentu Berriaz + bi testuz osatuta dago:

1. Kalendrera. Erlijio egutegi bat da.

2. ABC edo Christinoaen Instructionea othoitz eguiteco formarequin: otoitz eta esaldi
bilduma bat, katekesian erabiltzeko.

Leizarragak itzulpena egitean 2 iturriz lagundu zen:

1. Olivetan-ek 1535ean frantsesera egin zuen Bibliaren itzulpena.

2. San Jeronimok latinera egindako Vulgata itzulpena.

3.2 Erabilitako hizkera

- Leizarragak lapurtera, behe-nafarrera eta zubereraren arteko nahasketa bat erabili zuen
(koiné bat), oinarria lapurtera izan arren. Iparraldeko irakurleak zituen gogoan, ez bakarrik
Nafarroakoak.

4
- Garai hartarako hizkera arkaikoa erabili zuen, hizkera berritzaileei uko egin zien. Adibidez,
subjuntiboa erabiltzen du indikatibozko lehenaldia adierazteko, albeit partikula erabiltzen du
agintera adierazteko eta hitanoa erabiltzen du Jainkoari zuzentzeko.

- Latindar mailegu asko erabiltzen ditu, hizkera kultu eta kultista lortzeko, hau da, erregistro
oso jasoa bilatzen du maileguen bitartez.

- Itzulpen estrategiei dagokienez, nahiko itzulpen fidela da, hurbiletik jarraitzen dio
jatorrizkoari.

3.3. Itzulpengintzari buruzko gogoetak

Kontziente da hizkuntza horretan lehenengo itzultzailea dela, aurretik hizkuntza hori ez dela
itzulpenerako erabili, beraz eredua falta zaio nola itzuli jakiteko. Gainera, aitortzen du
eskuartean duen tresna edo hizkuntza antzua, esterila eta batasunik gabea dela, ez duela
aldaera estandarrik.

Bere itzulpen estrategiei buruz hitz egiten du: fideltasuna lehenetsi du eta horren arrazoia
Jainkoaren hitza itzultzen ari dela eta Jainkoaren hitza ezin dela interpretatu, eta ezin da ezer
gehitu ez kendu.

Hitzez-hitzeko itzulpena da, jainkoaren hitzari ezin zaiolako ezer kendu ezer erantsi. Euskararen
aniztasuna testuan jaso nahi du: ez du bakarrik toki zehatz bateko euskara erabili nahi,
iparraldeko euskaldun guztientzako testu bat da azkenean eta maileguak horregatik erabiltzen
dituela diote filologoek, horrela guztientzat ulergarriak dira hitz horiek.

Itzultzailea testu inperfektuen egile gisa agertzen da, itzultzailearen ezgaitasuna azpimarratzen
du, horrekin hierarkia bat ematen du aditzera. Haren ustez, jatorrizko testua handia da eta
itzulpena testu inperfektu eta txikia. Hierarkia horren 1980ko hamarkadara arte (Sarrionandia).

3.4. Itzulpenaren ibilbidea historian zehar

Nafarroako Enrike III.ari sortu zitzaion aukera ezkontza bidez Frantziako errege bihurtzeko,
Frantziako orduko erregearen arrebarekin (Margarita) ezkondu zen eta horrela Frantziako
Enrike IV. ere izatera pasatu zen. Pariseko kortea katolikoa zen garai hartan eta Margarita ere.
Ezkontza horren bitartez bere sinesmen kalbinistari uko egin behar izan zion eta katoliko
bihurtu. “Merezi du Parisek meza bat?” esaerak han du jatorria, zerbait lortzeko sakrifizioren
bat egiteko prest egotea esan nahi du, erregeak egin zuen bezala. Enrike III.a katoliko
bihurtzean, Nafarroa ere katolizismora bueltatu zen eta Leizarragaren itzulpenak (protestantea
izanda) ez zuen arrakasta handia izan. Horrek eragin zuen itzulpenak zituen proposamen
linguistikoak ez ziren ia kontuan hartu.

3. GAIA: XVII. ETA XVIII. MENDEAK: ERLIJIO-TESTUEN ITZULPENA

1. Testuinguru sozio-historikoa

XVI. mendean kontrarreforma katolikoa abian jarri zuten. Kontrarreforma: erromako eliza
tradizionalak erreforma protestanteari eman zion erantzuna. Erantzun horren adierazgarri
nagusia Trentoko kontzilioa izan zen (1545-1563). Han Erromako elizak banaketa horri
erantzuteko estrategia diseinatu zuen. Bitartean Frantzian erlijio gerrak gertatu ziren.
Nafarroako Enrike III.aren semea luis XIII.a zen. Horren semea Luis XIV. Izan zen (Eguzki

5
erregea). Horren babespean kultur loraldi bat gertatu zen Frantzia osoan eta baita Ipar Euskal
Herrian ere. Baina XVIII. mendean sartzean loraldia apalduz joan zen Ipar Euskal Herrian.
Horregatik esan ohi da XVII. mendea Ipar EHko idazleen mendea izan zela, eta XVIII. mendea,
aldiz, Hego Euskal Herriko idazleena. Ipar EHko gainbehera kultural hori azaltzeko 2 arrazoi
aipatzen dira:

- Arrazoi ekonomikoak. Laffite filologoaren azalpena da hau. Haren ustez, XVIII. mendearen
hasieran Utrechteko Hitzarmena sinatu zen (Europa mailako hitzarmena), horrek hainbat
kolonia birbanatzea ekarri zuen. Quebeceko lurraldeak Ternua Frantziaren eskuetatik Bretainia
Handiaren eskuetara pasatu ziren, eta Lapurdiko kostaldearentzat oso garrantzitsuak ziren
ekonomikoki. Hitzarmenaren ondorioz, Lapurdin gainbehera ekonomiko garrantzitsua gertatu
zen. Lafittek dio gainbehera horrekin gainbehera kulturala ere heldu zela.

- Beñat Oihartzabalen azalpena da. XVII. mendean Frantzian “ororen eskolak” (petite école)
oso hedatuta zeuden, biztanleriaren parte handi bat alfabetatuta zegoen eskola haueki esker.
Ipar EH biztanle gehienak elebakarrak (euskaraz) ziren, horregatik, eskolarako testuak euskaraz
egon behar ziren eta euskal literaturaren gorakada egon zen. XVIII. mendean, ordea, Ipar EHko
biztanleak elebidun bihurtzen hasi ziren eta frantseseko testuak irakur zitzaketenez,
euskarazko testuen eskariak behera egin zuen.

2. XVII. eta XVIII. mendeetako itzulpenen ezaugarri nagusiak

Nagusiki erlijio testuak itzuli ziren. Kontrarreformaren eraginez, katolikoak ere haien
sinesmenak zabaltzeko herritarren artean itzulpena ezinbestekoa zela konturatu ziren, beraz,
katolikoak ere beren testuak itzultzeari ekin zioten. Hala ere, Itun Berria berandura arte ez zen
berriro heldu (1740, Haraneder). Garai hartan Thomas de Kempis-en Kristoren Imitazioa
liburua oso arrakastatsua izan zen, 5 itzultzailek itzuli zutena (Pouvreau, Aranbillaga, Xurio,
Maizter eta Duvoisin).

Den-denak ez ziren testu erlijiosoak, paremiologia (errefrauak eta esaera zaharrak) ere itzuli
ziren, baita liburu teknikoak ere. Adibidez, nabigazioari buruzko bat eta abeltzaintzari buruzko
bat.

Bi joera nagusi ikusten dira garai honetan itzultzeko moduari dagokionez:

- Itzultzaile batzuek jainkoaren hitza itzultzen ari direla kontuan hartuta, oso hitzez hitzeko
itzulpena egiten dute, orduan fideltasunaren ideiari jarraitzen diote, kalko asko eginez

- Beste batzuek proselitismoaren izenean, sinestunak erakarri nahi dituztelako,


komunikagarritasunari ematen diote garrantzia, testu ahalik eta ulergarrien egiten saiatzen
dira, herri hizkeratik hurbil itzuliz.

3. Pedro Agerre, Axular (1643): Gero

3.1 Axularri buruz

Pedro Agerre Azpilkuetari “Axular” deitzen zaio bere jaiotetxearen omenez. Urdazubin,
Nafarroa, jaio zen 1556an. Goi mailako ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean,
horregatik zekien latina. Apaiz katoliko egin zen eta, 44 urterekin, Sarako parrokiako ardura
eman zioten. Sarako erretore izan zen eta bertan geratu zen hil arte, 1644an.

6
Gizon jantzia izan zen eta klasiko greko-latindarrak ezagutzen zituen. Sarako eskola (idazle eta
literatura taldea) deitutakoaren gidari eta sortzaile izan zen.

3.2 Gerori buruz

Axularren obra bakarra da, 1643an argitaratua. Euskal sormenezko lehen prosazko liburu
inprimatutzat jotzen da. Lapurtera klasikoaz idatzita dago. Saiakera erlijioso bat dela esan
daiteke, zehazki aszetika liburua: perfekzio moralaren bila egin beharreko ibilbidea eta
ibilbidean izan beharreko jokabidea. Ez da itzulpen bat. Sormen lana da, baina Axularrek
eskritura santuetako aipuak txertatzen ditu latinez eta jarraian euskarazko itzulpena ematen
du.

3.3 Axularren gogoetak itzulpengintzari buruz (nada)

4. Silvain Pouvreau

XVII. mendeko itzultzailerik oparoena izan zen. Bourges hirian jaio zen, Frantzian. Parisen hil
zen 1670-1680 bitartean. Frantsesa zen eta heldua zela ikasi zuen euskaraz. Apaiz katolikoa
izan zen. Euskal Herrian ibili zen apaiz 1640-1644 bitartean Bidarten, baina euskara lehenagotik
zekien. Zenbait liburu euskarara itzuli zituen, haien artean:

- Guiristinoaren doktrina (1656) > Jatorrizkoa: Richelieu-ren katixima, 1621

- Philotea (1664) > Jatorrizkoa: L’introduction à la vie dévote edo Philotée, Saleseko Frantzisko

- Gudu espirituala (1665) > Jatorrizkoa: Lorenzo Scupoli, Il combattimento spirituale, 1589

Itzulpen gehiago egin zituen, hil ondoren argitaratu zirenak:

- Iesusen imitacionea (1979) > Jatorrizkoa: Thomas de Kempis-en (XV. mendekoa)

5. Haraneder: Testament berria

5.1 Haranederri buruz

Joanes Haraneder lapurtarra da, Donibane-Lohitzunen jaioa, 1669an. Apaiz katolikoa izan zen.

5.2 Testament berriari buruz

Bibliaren Itun Berriko itzulpena egin zuen, euskarara egindako lehen itzulpen katolikoa da.
(aurrekoa Leizarragarena izan zen 1571an baina protestantea zen). Itzulpena 1740an bukatu
zuen, baina ez zuen argitaratu. 1770ean Robin izeneko apaiz batek eskuzko kopia bat egin
zuen. 1855ean Harriet deitutako gizon batek kopia hori argitaratu zuen. Haranederren
eskuizkribua galdu egin zen, gaur egun daukaguna Robinen kopia Harrietek argitaratutakoa da
eta ez dakigu zer idatzi zuen Haranederrek eta zer gehitu zuen Robinek.

- 1990ean Patxi Altunak hitzaurrea idatzi zuen. Haranederrek Vulgata + 2 itzulpen frantses
erabili zituen itzulpena egiteko.

Haranederren itzulpenak:

- Philotea edo devocioneraco bide erakusçaillea, 1749 (berriro)

- Gudu izpirituala, 1750 (berriro)

7
8
5.3 Haranederren gogoetak itzulpengintzari buruz

Badaki aurretik itzulpen bat dagoela eta kritikatu egiten du, ez arrazoi linguistikoengatik, baizik
eta arrazoi ideologikoengatik. Hierarkia markatzen du testu puruaren eta itzulpen pozoituen
artean, Leizarragak egin zuen bezala.

Itzultzeko moduari buruz, garbitasuna eta fideltasuna aipatzen ditu, fideltasuna zentzuari
dagokionez, baina letrari ere dagokionez. Fideltasuna bi eratara ulertzen du: hitzez hitzekoa
eta zentzuarena.

Vulgata eredu hartuta saiatu da itzultzen, baina zalantzak izan dituenean, frantseseko beste bi
itzulpenez baliatu da

6. Larramendi eta haren eskola

6.1 Larramendi

Manuel Garagorri Larramendi Andoainen 1690an jaio eta 1766an hil zen Azpeitian. Jesuita izan
zen, Espainian zehar egon zen ikasten eta 1733az geroztik Azpeitian geratu zen.

Larramendik berez ez zuen asko itzuli, baizik eta idatzi. Idatzi zuenaren parte handi bat
gaztelaniaz izan zen. Baina itzulpengintzari buruzko gogoeta batzuk egin zituen. Publikatu
zituen obren artean:

- El imposible vencido, arte de la lengua vascongada, 1729. Euskarari buruzko gramatika bat
da, garai hartan oso garrantzitsua izan zen. Erdaldunei erakutsi nahi zien euskarak ere
gramatika bat zuela eta beste hizkuntzaren mailakoa zela.

- Diccionario trilingüe, castellano, vascuence y latín, 1745

1726an RAEk Diccionario de autoridades argitaratu zuen eta Larramendik erakutsi nahi zuen
euskarak hiztegi aberatsak zituela.

Apologismoaren aitatzat jotzen da Larramendi, haren testuen helburu nagusia zen euskara
beste hizkuntzen pare dagoela demostratzea, horregatik, erdaldunentzat idazten zuen
gaztelaniaz. Aurreko itzultzaileek komunikatzea zuten helburu, euskal irakurlea kontuan
hartuz. Larramendik erdaldunentzat hartzen ditu kontuan eta kutsatu gabeko euskara puru bat
lehenesten du, nahiz eta euskaldun batentzat naturala ez izan.

Larramendiri onartu behar zaio euskararen bultzatzaile dela.

Larramendik itzultzeko moduari buruz hitz egin zuen eta ideia kontraesankorrak ditu. sorburu
hizkuntza ondo jakitearen beharra azpimarratzen du. Alde batetik, perifrasiak eta
egokitzapenak egiteko alde agertzen da, xede-itzulpenak gorde dezan jatorrizkoaren distira.
Bestetik, Mendibururen itzulpen bat Larramendik kritikatu egin zuen aldaketak egiteagatik.

6.2 Jarraitzaileak: Agustin Kardaberaz, Sebastian Mendiburu, Juan Antonio Mogel

Kardaberaz: Hernanin jaio zen 1703an eta Bolonian hil zen 1770an. 1767an Espainiako
erregeak (Karlos III.ak) jesuitak Espainiatik kanporatu zituen eta asko Italiara joan ziren. Loiolan
1737an egon zen, Larramendirekin. Kardaberaz oso idazle oparoa izan zen, asko idatzi eta asko
itzuli zuen:

9
- Cristauaren vicitza edo orretarako vide erraza bere amabi pausoaquin (1744) > Jatorrizkoa:
Jeronimo Dutari, Vida christiana, 1710

- Aita S. Ignacio Loyolacoaren Egercicioac, beren consideracio ta afectoaquin (1761) >


Jatorrizkoa: 1548

- Kristauaren doktrina (1760) > Jatorrizkoa: Astete, Catecismo de la Doctrina Cristiana, 1599

Mendiburu: Oiartzunen jaio zen, 1708an eta Bolonian hil zen, 1782an. Jesuita izan zen.
1745ean Loiolan egon zen eta ordurako bazeuden dagoeneko han Larramendi eta Kardaberaz.
Urtebete bakarrik kointziditu zuten bakarrik hirurek, baina oso lagun egin ziren. Larramendik
Mendiburu euskaraz idaztera animatu zuen. 45etik aurrera euskaraz idazten eta itzultzen hasi
zen, estilo garbia zeukan “Zizeron euskalduna” deitzen zioten, idazkera txukuna zeukalako.
Herri hizkeratik hurbil egotea zaintzen zuen. Oso idazle oparoa izan zen, bere obra batzuk
Koldo Mitxelenak argitaratu zizkion XX. Mendean. Obra batzuk galdu egin dira.

Mogel: Eibarren jaio zen 1745an, baina bizkaiera hitz egiten zuen. Markinara joan zen bizitzera
eta han hil zen 1804. Peru Abarka idatzi zuen, Peru Abarka baserritarraren eta maisu Juanen
arteko elkarrizketak. Itzulpenak ere egin zituen, eta testuetan Larramendiren eragina ikusten
da argi, euskararen apologia egin nahi baitzuen. Versiones Bascongadas de varias arengas y
oraciones selectas de los mejores autores latinos o demostración práctica de la pureza,
fecundidad y elocuencia del idioma bascuence contra las preocupaciones de varios escritores
extraños y contra algunos bascongados, que sólo tienen una noticia superficial del idioma
patrio (1802).

4. GAIA: XiX. MENDEA LITERATURA DIDAKTIKOAREN ITZULPENA ETA


ERROMANTIZISMOAREN ERAGINA

1. Literatura didaktikoa

1.1 Testuinguru sozio-historikoa: Ilustrazioaren eragina

XVII. mendearen amaieran hasi zen eta Frantzian eta Ingalaterran batez ere, Europan
Ilustrazioaren eraginak oraindik jarraitu zuen herrialde batzuetan XIX. mendearen hasierara
arte, esaterako Euskal Herrian. Arrazoimenaren nagusitasuna da Ilustrazioaren ezaugarri
nagusia. Arrazoimenaren bitartez gizartearentzat onura etorriko zela pentsatzen zen, mundu
hobe bat eraikitzen laguntzen zuen Ilustrazioa, arrazoimenaren argiek munduaren iluntasuna
desagerraraziko zuen Ilustrazioak. Arrazoimena hedatzen laguntzeko ezinbestekoa izan zen
hezkuntza. Hezkuntza hedatu eta unibertsalizatu egin zen eta ezagutzaren zabaltze horretan
entziklopedia sortu zen. Entziklopediaren helburua zen gizakiaren ezagutza guztia herritarren
esku jartzea.

Euskal Herrira Ilustrazioaren eragina pixka bat berandu heldu zen eta pertsona oso garrantzitsu
baten eskutik: Xabier Munibe, azkoitiarra, Peñafloridako kondea, 1729-1785, politikaria eta
idazlea izan zen. Toulousetik ekarri zituen Ilustrazioaren ideiak. Azkoitiko Zalduntxoak izeneko
taldea sortu zuen ezagutza eta ikerketa sustatzeko. Real Sociedad Bascongada de amigos del
País, Euskalherriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten.

Garai hartan fabula asko idatzi ziren, baina batez ere fabula asko itzuli ziren. Gehien itzuli ziren
autoreak:

10
- Esopo, k. a. VI. mendekoa.

- Fedro (erromatarra), k.a. I. – k.o. I.

- La fontaine (frantsesa), XVII. (1621-1695)

- Samaniego (Guardiakoa, Araba) (1745-1801)

Genero honek garrantzi handia hartu zuen garai hartan, baina erlijio testuak ere idazten ziren
mende horietan. Eliza ilustrazioaren aurka zegoen, ez zuten nahi fededunen gaineko kontrola
galdu nahi.

1.2 Bizenta Mogel

Azpeitian jaio zen 1782an eta Abanton hil zen 1854an. Mogel bere osaba zen. Bizentaren aita
hil zen eta anaiak (Mogel) hartu zituen umeak. Anaiari eta bizentari idazten eta irakurtzen
irakatsi zien. Bizentak latinez, gaztelaniaz eta euskara ikasi zuen. Emakumezko lehen
itzultzailetzat hartzen da. Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euskaldun necazari ta gazte
gueiac eracaste ederrak beren vicitza zucentzeco (1804) itzuli zuen euskarara, Esoporen 50
alegia + Mogelek euskaratutako 8 alegia bertsoz (Esoporenak ere bai), gipuzkeraz, bere osaba
hil zenean, Bizentak 22 urte baino ez zituenean. Bere testu batzuk:

- Gabonetaco cantia Bizkaitar guztientzat

- Espaiña-ko Gotzaiburuaren Artzai idazkia

1.3 Agustin Paskual Iturriaga

Hernanin jaio zen, 1778an eta bertan hil zen 1851an. Apaiza, irakasle, pedagogo eta politikaria
izan zen. Pedagogian interesa eduki zuen, arlo horretan oso aurrerakoia izan zen; eskola bat
sortu zuen Hernanin baina bere metodoak progresistegiak (zigor fisikoaren aurka zegoen,
eskoletan euskaraz irakastearen alde agertu zen) zirelakoan arazoak izan zituen, irakasteko
baimena kendu zioten, eskola itxi zuten eta hernanitik joan zen. Bere ideia horiek argituta,
hainbat fabula itzuli zituen, umeen artean eskolan erabiltzeko. Bertsotan ere itzuli zituen,
erritmoak memorizazioa errazten zuelako. Ipuyac eta beste moldaera batzuec (1842) itzuli
zuen obrarik ezagunena da. 55 fabula dira, bertsoz itzuliak (+Virgilioren bi egloga + San
Inazioren martxa eta Euskal ezpata-dantza + hiztegitxo bat) gehitu zituen. Arte de aprender a
hablar la lengua castellana para el uso de las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa (1841)
eta Diálogos basco-castellanos para las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa (1842)

1.4 Joan Batista Artxu

Altzürükü, Zuberoan 1811 – La Reula, Okzitania, 1881. Kargu politikoren bat izan zuen, irakasle
aritu zen la reulan eta bordelen, eta gobernurako hezkuntza ikuskari (inspector) ere bai.
Irakaskuntzan eta pedagogian interesa zeukan. Frantziaren errepublikaren aldekoa zen, eta
horrek egin zituen itzulpenak eta itzulpenen helburua baldintzatu zuen. La Fontaineren aleghia
berheziak neurt-hitzez franzesetik uskarara itzuliak, La Reula, 1848, zuberera itzulia, 50 alegia
bertsoz. Horren helburua didaktikoa da, irakurtzen eta idazten ari diren umeei tresna bat
eskaini nahi die, edizioa elebiduna izan zen (FR eta EUS). Garai hartan Gizot Legea (1833),
horren arabera, eskoletan frantsesa baino ezin da erabili. Uskara eta franzes gramatika,
uskalerrietaco haurrentzat eguina (1852).

11
2. Erromantizismoak eragindako itzulpenak

2.1 Testuinguru sozio-historikoa: Erromantizismoa

XVIII. mendearen amaieran sortu eta XIX. mendean amaitu zen. Ingalaterran eta Alemanian
hartu zuen indarra batez ere, eta handik beste herrialdetara zabaldu zen. Erromantizismoa
Ilustrazioaren ideiei kontra agertu zen, sentimenduak, emozioak, subjektibotasuna goraipatzen
zituen. Erromantizismoari lotuta ere badago sentimendu nazionalisten sorrera eta indartzea,
baita exotismoarekiko lilura bat ere. Exotismoaren lilura horretan, ulertzen da kultura, tradizio
eta hizkuntza txikiekiko interesa piztu zen.

Giro horretan kokatzen dugu Luis Luziano Bonaparte.

2.2 Luis Luziano Bonaparte, itzultzaileen bultzatzaile

Hizkuntzalari frantsesa izan zen. 1813an jaio zen Ingalaterran eta Italian 1891n hil. Bi aldiz
ezkondu zen eta bigarren emaztea euskalduna zen: Marie Clemence Richard. Bere lehengusuak
printze titulua eman zion eta pentsio bat urtero, 130.000 franko (20.000€). Bonapartek
zaletasun handienean inbertitu zuen dirua eta bere zaletasuna hizkuntzak aztertzea zen, haien
artean euskara. 5 aldiz etorri zen Euskal Herrira eta bidaia horietan hizkuntzaren azterketa
lagunduko zioten kolaboratzaile sare bat osatu zuen (Duvoison, Otaegi, Bruno Etxenike…).

Berea da euskalkien lehen sailkapen zientifikoa. Euskalkien ondorioak ateratzeko erabili zuen
metodoa: kolaboratzaile sare bakoitzari testu berbera eman eta kolaboratzaileak bere herriko
euskarara itzultzea eskatu zien. Nolako testuak itzularazten zituen? Bibliako ebanjelioak, erlijio
testuak (ezagunak eta zabalduak ziren testuak). Bere kolaboratzaileen testu horiek
konparatuta, toki desberdinetako ezaugarri linguistikoak ondorioztatu zituen, eta, horrela,
sailkapena egin zuen. Ondorioz, Bonaparte printzeak apuilaturik, XIX. mendearen bigarren
erdian hainbat testu itzuli ziren, batez ere Londresen argitaratu ziren eta Bonapartek bakarrik
irakurtzen zituen.

2.3 Duvoisin, itzultzaile gorena

Joan Piarres Duvoisin 1810ean Ainhoan jaio eta Ziburun 1891an hil zen. Mugazaina izan zen.
Gaztetik hasi zen itzultzen eta idazten, baina bidean Bonaparterekin egin zuen topo eta horrek
zukutu egin zuen Duvoisin lanak egiteko. Duvoisin Bonaparteren laguntzailea izan zen,
Bibliaren lehen partea hark itzuli zuen 1859an Bonaparteren agindua jaso zuelako eta 1865an
Londresen argitaratu zen: Bible Saindua edo Testament Zahar eta Berria. FItzulpen bikainak
egiten zituen, nahiz eta fideltasunean gorabeherak egon. Duvoisinen beste itzulpen eta lan
batzuk:

- Bonaparte ezagutu baino lehen Fénelon idazle frantsesaren Telemakeren abenturak ipuina
itzuli zuen 1833an (jatorrizkoa 1699koa da).

- Baigorriko zazpi lilak argitaratu zuen 1832tik 1884-1885era (ez da itzulpena, herri ipuin
batzuen moldaketa da).

- Aita San Ignacioren Egercicioen gañean afectoac 1856an (itzulpen intralinguistikoa)

- Laborantzazko liburua, edo bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858, Baiona)

12
13
2.4 Kasu bitxi bat: Daskonagerrre

1867, Paris, Les échos du Pas de Roland argitaratzen da. Nobela erromantiko kostumbrista.
Jean Baptiste Daskonagerrek idatzia, Donibane Lohitzunekoa.

Lana argitaratu zenean, izenburuaren azpian idatzita ageri zen “euskeratik itzulia”. Garaiko
bestseller moduko bat. Euskaldunek eskatu zuten euskarazko originala publikatzea, baina ez
zegoen halakorik. Jatorrizkoa frantsesez idatzita dago. Egileak gezurra esan zuen azpitituluan.
1870ean, baina, Atheka gaitzeko oihartzunak izenburuarekin argitaratu zen euskarazko bertsio
bat, korrika batean eginikoa.

5. GAIA: Sabino Aranaren eraginpeko itzultzaileak, itzultzaile herrikoiak eta Azkue

1. Testuinguru sozio-historikoa eta garaiaren ezaugarriak

XIX. mendearen amaieran bi faktore garrantzitsuk euskal kulturan eragina izan zuten:

- alde batetik, hego euskal herrian beren foruan galdu zituzten karlistaldien amaierarekin
batera, euskalduntasunaren kontrako faktore garrantzitsu bat izan zen.

- bestetik, industrializazioa ikaragarri garatu zen eta horrek EHra kanpoko langile asko erakarri
zituen eta gune industrialak erdalduntzea eragin zuen, euskal ohituren aurkako mehatxu gisa
ikusi zen industrializazioa. Garai hartako imaginario kolektiboan oposizio moduko bat sortu
zen, batetik landa gunea, baserri giroa, arrantza herriak… idealizatu egin ziren euskal tradizioei
eta euskarari eusten zieten guneak zirelako. Bestetik gune industrializatuak gune erdalduntzat,
euskal tradizioen aurkakotzat eta balio moral kristauen kontra jartzen ziren. Kultura mailan ere
oposizio hori ere sormen lanetara ere ekarri zen, esaterako, Txomin Agirre.

Bizkaia eta Gipuzkoa haien autonomiaren parte bat galtzeari eta erdalduntzeari aurre egiteko
euskal kulturaren aldeko jarrera oso indartsu bat sortu zen eta horren ondorioz euskarazko
aldizkariak ugaritu ziren, kultura sustatzeko jaiak antolatu ziren (lore jokoak). Ugaldu ziren
itzultzen ziren genero motak: saiakera, narratiba fikzioa, antzerkia… itzultzeko arrazoiei begira
ere: erlijiosoak, helburu politikoz egindako itzulpenak, plazer estetiko literario batengatik,
helburu didaktikoak.

Bi joera nagusi ikusten dira:

- batzuk Sabino Aranaren ideiei jarraituz, gaztelaniarekin zerikusirik ez duten testuak egiten
dituzte (maileguri gabekoak, neologismoz betetako testuak dira, ulergarritasuna ez oso
egokia),

- bestetik itzultzaile herrikoiak, herritarren ezagutzak eta euskararen erabilera kontuan hartu
zituztenak. Aipatzekoa Toribio Altzaga.

Azkue izango da bi mutur horien artean kokatuko den idazlea. Ideologikoki bai, euskara
garbiaren aldekoa, eta euskara erregistro kultu eta goi-mailakoetara eraman nahi zuen, baina
beti jatorria, tradizioa, herri-hizkera oinarri hartuta.

14
2. Itzultzaile esanguratsuenak:

2.1 Sabino Aranaren ideiak eta haren eskola

Bilbo, 1865 – Sukarrieta, 1903. Politikari eta ideologoa zen eta abertzaletasuna eta euskal
arraza garbia aldarrikatu zituen, eta horri lotuta, hizkuntzaren purutasuna eta garbitasuna ere
aldarrikatu zituen korronte guztiz muturreko batean.

Ezin zen erdararen orban zikinik izan eta mailegu bidez adierazten zen guztia baztertu eta
neologismoak proposatu zituen hutsuneak betetzeko, hizkuntzalaritza arloan proposamen
puruak egin zituen. Garbizalekeria hori zela eta, herri hizkeratik urruntzen diren itzulpenak dira
eta izenak ez zaizkigu gaur egunera ia iritsi.

Ez zuen itzulpenik argitaratu, baina bere ideiek inguruko itzultzaile asko motibatu zituzten.
Pragmatikoki itzulpen desegokiak ziren, hizkuntzaren purutasuna/garbitasuna bilatzen zuten,
eta beraz, gaur egun eta baita orduan ia ulergaitzak. Horren ondorioz, gaur egun itzulpen haien
egileetako gehienak ezezagunak dira, eta ez dira euskal literaturaren orrietara pasatu.

2.2 Itzultzaile herrikoiak: Toribio Altzaga

1861, Donostia – 1941, Donostia

Arrazoi politikoengatik familia Ziburura joan behar izan zen 11 urte zituela, dagoeneko beste
donostiarrak zeuden har ere, eta Martzelino Soroa deitutako gizon bat musikagile eta
antzerkigilea izan zen, antzerki asko idatzi zituen eta han Ziburuko donostiarrek antzerki talde
bat sortu zuten: El trueno, eta Ziburun eta inguruetan antzerki batzuk egin zituzten (adibidez,
Martzelinoren Iriyarena), Toribiok antzerki horretan parte hartu zen eta handik aurrera
antzerkira lotu zen. Berriro Donostiara bueltatu ziren eta antzerki obrak idazteari, itzultzeari
eta zuzentzeari ekin zion, guztira 30 gutxi gorabehera antzerki moldatu zituen euskarara,
adibidez, Ramuncho 1920an (Pierre Loti) eta Macbeth 1926an.

2.3 R. M. Azkue

Lekeitio 1864 – Bilbo 1951. Apaiza, folklorista, musikologoa, hizkuntzalaria. Euskaltzaindiaren


lehen lehendakaria. Hiztegi hirueledun bat osatu zuen 1905ean eta gramatika bat geroago.
Gipuzkera osatuaren bultzatzaile nagusia baturanzko gerturatze gisa. Bi aldizkariren sortzailea:
Euskalzale eta Ibaizabal, bietan zuten itzulpenek pisu handia. Peter Andiaren iatorrizko
gertaerak itzulpenaren egile 1899an, alemanetik. Bere itzulpenek euskara zabaltzea eta
kanpoko testuak goi-mailako euskaraz ematea dute helburu, horregatik hautatzen ditu
askotariko testuak eta askotariko gaiak.

6. GAIA (1. partea): FRANKOREN DIKTADURA GARAIA: ORIXE, ANDIMA IBINAGABEITIA,


JOKIN ZAITEGI, SANTI ONAINDIA, MARIA DOLORES AGIRRE

1. Nikolas Ormaetxea, Orixe

1.1 Orixeri buruzko oinarrizko datu batzuk

Orixe goitizena zen. Orexakoa (Gipuzkoa) 1888 urtean jaio zen, eta 1961ean hil zen Donostin,
Añorgan. Nikolas Ormaetxea izenez jaio, eta baserritik kanpo bidali zuten, iñude baten etxera,
Uitzira, hirukiak zirelako eta ezin zituztelako hirurak hazi. Uitziko euskaran Orexa “orixe”

15
esaten zuten, orduan horrela deitzen hasi ziren, eta hala sortu zen bere ezizena. Jesuita izateko
ikasketak egin zituen, baian azkenen ez zen apaiztu, eta 1923an lagundia utzi zuen (35
urtetxo). Oso gizon fededun eta erlijiosoa izan zen bizitza osoan zehar. Gero, Bilbon bizi izan
zen 36ean gerra hasi arte. Gerra garaian, 6 hilabetez preso egon zen, eta askatzean ihes egin
zuen lehenengo Frantziara eta Ameriketara gero. Ameriketan: Argentina, Txile, Peru, Bolivia
eta El Salvador ezagutu, eta han egon zen ia 20 urtez bizitzen. 1954an EHra itzuli zen.
Arrebarenean egon zen bizitzen hil arte, zazpi urtez. Liburu bat du Quiton arrebarekin.
Amerikak garrantzi handia bere bizitzan. Orixek esaten zuen: ene, Europako izurritea ekarri
digu Txillardegik (existentzialismoarengatik).

1.2 Orixeren itzulpenak

Orixe pentsamolde oso kontserbadoreko gizona izan zen: modernismoaren aurkakoa, oso
erlijiosoa, bere ideia moralak itzulpenetan islatu zituen.

- Euskaldun bipilak eta manchatar bizkorrak izan zuten burrukaldi lazgarriaren ondarra, 1928,
Don Quixoteren kapitulu baten itzulpena, garaian Iruñeako udalak antolatutako txapelketa
baten irabazle.

- Tormes’ko itsu-mutila, 1929an. Itzulpen honetan Orixek oso libre jokatu zuen, kapitulu oso
bat asmatu egin zuen (zehazki 7. kapitulua) jatorrizkoa moralki ez zitzaiolako gustatu.

- Gizonaren eskubidegai guztietaz aitorkizuna 1949. Giza Eskubideen Aldarrikapen


Unibertsalaren itzulpena. Oso itzulpen askea, bere gainerakoak bezalakoa, baina egokitzapen
ona dena dela. Argi kritikatu dakioke ez zela ohartu testu mota desberdin batekin ari zela
lanean, eta literatur testu bat balitz bezala itzuli zuela dokumentua, berebizikoa den
fideltasuna alde batera utzita.

1.3 Orixeren ideiak itzulpengintzari buruz

Bi funtzio nagusi egokitzen dizkio itzulpengintzari:

- euskararen balioa erakusteko tresna bat dela uste du (inguruko erdarek esan duten hori
euskarak ere bera esateko gaitasuna daukala), garai hartako batzuek ez bezala, euskararen
balioa sormenaren eta itzulpenaren bitartez erakutsi daitekeela.

- euskara bera trebatzea, behartzea, malgutzea eta baliabidez hornitzea, eta, horrela, ordura
arte itzulpenen bitartez euskaraz esan ez ziren gauzak esanez euskara bera aberastea zuen
helburu. Hau da, itzulpenen bitartez euskararen gaitasuna handitzea. Euskara hizkuntza
literario gisa hornitzeko. Idazleentzat entrenamendu ona dela itzultzea. Orixek edukiaren eta
formaren arteko bereizketa egiten du eta itzultzaileak daukan askatasuna nabarmendu eta
aldarrikatzen du. Alde batetik, itzultzaileak edukiari fideltasuna zor diola dio; bestetik, forman
aske jokatu ahal duela esaten du. Argi dago Orixek sorburu hizkuntzari eta testuari ez, baizik
eta xede testu eta hizkuntzari jartzen dizkie arreta gehien; sorburu testua abiapuntu huts bat
baino ez da xede hizkuntzan esperimentatzeko.

16
2. Jokin Zaitegi

Arrasate 1906 – Donostia 1979

Misioilari, giro abertzalea kutsatzen zuten ingurua, jesuitek Zaitegi kanpora bidali zuten eta
Guatemalan irakasle geratu zen, unibertsitatean irakasle zenean, euzko gogoa aldizkaria sortu
zuen, bi hilabetean behin argitaratzen zen. aldizkaria bi alditan argitaratu zen 1950 eta 1955
artean Guatemalan, barkuz bidaltzen zuten Europara (Lapurdira) eta handik hegoaldean
banatzen zen ezkutuan. 1956tik 1959ra Zaitegi Euskal Herrira bueltatu zen eta Biarritzen bizi
zen, handik enkargatu zen aldizkariaz, eta han bukatu zen aldizkariaren ibilbidea. Literatura
aldizkari bat zen hala ere funtzio oso garrantzitsua izan zuen. Ekarpen handiena bi
belaunaldiren arteko zubi lana egin zuen, ikuspegi zabala eduki zuen Zaitegik, edonor onartzen
zuen, horregatik berdin aritu ziren aldizkarian Orixe edo Txillardegi

Aiora Jakak Zaitegik bi egile mota itzuli zituela:

- lehenengo taldea: klasiko grekoak. Euripide, Sofokle eta platon

- bigarren taldea, moderno eta garaikideak. Goethe, Mistral, Hörderlin, Baudelaire, Lorca,
Rafael Alberti…

Zaitegi ez da jotzen kalitatezko itzultzailetzat, sintaxi zurrun xamarra erabili zuelako


(atzerakarga handiak), baina gaur egun aitortzen zaiona da beste itzultzaile batzuentzako
plataforma bat eskaini izana, aldizkariaren bitartez.

3. Andima Ibinagabeitia

Elantxobe 1907 – Caracas 1967

Jesuita izateko ikasi zuen baina ez zen apaiztu. Dena den, ikasketak egin bitartean Zaitegi eta
Orixe ezagutu zituen, Parisera eta Guatemalara joan zen bizitzera. Klasikoak itzuli zituen batez
ere, Virgilioren Unai kantak (bukolikak) eta Obidioren Alor kantak (georgikak) itzuli zituen.
Bergiliren idazlanak osorik: unai kantak + alor kantak + eneida (santi onaindiak itzulita)

Gaur egun kritikatzen zaio interpretazioan libreegia izan zelako, batzuetan jatorrizkoan
zegoena ez zuen itzultzen edo ez zegoena gehitzen zuen.

4. Santi Onaindia

4.1. Onaindiari buruzko oinarrizko datu batzuk

Amoroto 1909 – Gasteiz 1996. Jesuita karmeldarra izan zen eta bizitza ia osoa Zornotzan egin
zen. Poeta eta editore ere izan zen (Lauaxetari edizio lana egin zizkion adibidez), aldizkari bat
sortu zuen: Karmel, karmeldarren boletina zen. Olerti aldizkaria ere sortu zuen eta
zentsurarekin arazoak izan zituen. Bi argitalpen garai izan zituen: 1959-1969 zentsurarekin
arazoak eta gero 1980-1984. Testu itzuli asko argitaratu ziren, plataforma baliagarria izan zen
idazle askorentzat.

4.2. Onaindiaren itzulpenak

Haren itzulpenak 3 multzotan bana daitezke:

1. Katoliko klasikoak. Santa Teresa Jesusena, Santa Teresa Lisieuxkoa, San Joan Gurutzekoa…

17
2. Literatura unibertsaleko klasikoak. Homero, Virgilio, Horazio, Esopo, Dante, Goethe…

3. Idazle garaikideak. Mao Tse Tung (Txina), Rabindranath Tagore (bengalia), Karol Wojtila
(poliniarra), Bertol Bretch (alemana), Rainer Maria Rilke (txekiarra), Saint-John Perse
(frantsesa), Frédéric Mistral (poventzarra), Pío Baroja, Unamuno, Antonio Trueba, Machado,
Lorca…, Walt Whitman (estatubatuarra), Rubén Darío (nikaraguarra), Gabriela Mistral, Pablo
Neruda (txiletarrak)…

Ikuspegi zabal horretan bat egiten du hurrengo belaunaldiko Aresti eta Miranderekin
askotariko idazleak itzuli zituelako, baina bestetik atzetik etorriko direnek ez bezala, nahiko
idazle kanoniko eta kontsakratuak aukeratzen zituen. Ikusten da Onaindia bi belaunaldiekin
harremana eta antzekotasunen bat duela, lehengoengana hurbiltzen da egile kontsakratuak
itzultzen dituelako eta bigarren belaunaldira hurbiltzen da askotariko egileak itzultzen
dituelako (baina urruntzen dira 2. belaunaldiko idazleak ez direlako kontsakratuak). Bizitza
luzea izan zuen, Mirande eta Aresti baino luzeagoa.

4.3. Onaindiaren ideiak itzulpengintzari buruz EZ DUGU IKUSIKO

5. Maria Dolores Agirre

Errezil 1903 – Donostia 1997. 14 urterekin Donostiara joan zen irakasle ikasketak egitea eta
han geratu zen bizitzen. 1932an euskara irakasle izateko funtzionario plaza bat atera zuen
udalak Euskal izkera eta iztundean (euskara ikasteko) eta Dolores Agirrek lortu zuen. Han,
antzerki zaletu egin zen eta antzerki itzulpenean aritu zen luzez. Gerra garaian itxi egin zen eta
1952an Maria Doloresek hartu zuen zuzendaritza. Erakunde horren arduran 2 funtzio nagusi
bete zituen:

- euskara irakaslea (ez bakarrik umeen irakasle, helduen euskalduntze eta alfabetizazio klaseak
ere ematen zituen)

- urtero antzerki obra bat egiten zuten euskaraz. Guztira 33 obra prestatu zituzten Doloresek
zuzenduta, obra horiekin 100 emanaldi eman zituzten, eta horietatik 12 euskarara egindako
itzulpenak ziren.

Obra gehienak Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian bilduta daude (kopia


mekanografiatuak, ez liburu gisa).

Agirreren berezitasuna antzerkia itzuli zuela da, ez zituen inprimitzeko itzuli, baizik eta
antzezteok. Itzulpen horiek Agirreren motibazioarekin lotuta daude. Diktadura garaian
antzerkia beti izan da oso genero erabilgarria aldarrikapenak, salaketak… modu disimulatuan
egiteko. Oro har egile garaikide samarrak dira, sortu eta gutxira itzuliak. Nahibeste egokitzapen
aldaketa egiten zituen euskara bizi eta gertukoa lortzeko.

6. GAIA (2. partea): Frankoren diktadura garaia: Jon Mirande eta Gabriel Aresti

1. Jon Mirande

1.1 Miranderi buruzko oinarrizko datu batzuk

Paris 1925 – Paris 1972. Gurasoak zuberotarrak ziren, Parisera emigratutakoak. Mirande
frantsesez hezi zuten eta 20 urte zituela bere kabuz euskaldundu zen, erraztasun ikaragarria

18
zuen hizkuntzak ikasteko. Lanbidez bulegaria izan zen, Frantziako gobernuko finantza
ministerioan eta han geratu zen hil zen arte. Hizkuntza asko hitz egiten zituen (20). Bere garai
hartako laguna zen Txomin Peillen oraindik bizirik dago. Mirande kristautasunaren aurkakoa
zen, antisemita, abertzaletasun tradizionalaren aurkakoa, nazional sozialismoaren aldekoa,
sinesmen aldetik kristautasunaren paganismo batean sinesten zuen, sinesmen zeltiarretan ere.
Nietzsche eta Schopenhauer ziren bere iturri filosofikoak.

Poeta izan zen bereziki, baina ipuinak eta nobelatxo (Haur besoetakoa, 1970) bat dauzka.

Gazte hil zen, bere buruaz beste egin zuela zirudien.

1.2 Miranderen itzulpenak eta itzulpengintzari buruzko haren ideiak

Idazle izan zelako ezaguna izan arren, itzultzailea ere izan zen.

Aurreko blokearekin konparatuta, gehien bat bere garaikideak itzuli zituen, estilo, korronte…
ezberdineko itzulpenak. Idazle gehienak ezezagunak dira. Saratustra, Nietzsche, Baudelaire…
itzuli zituen ezagunen artean.

Miranderengan aurkitzen dugu lehenengoz modu nabarmenean itzultzailearen sormen lanen


eta itzulpen lanen arteko eraginak. Mirandek itzultzeko aukeratzen dituen testuetako pasarte
batzuk bere sormen lanetan txertatzen ditu; adibidez, Edgar Allan Poeren The raven itzuli zuen
eta bertan agertzen den nevermore hitza Mirandek berak sortutako poema batean aipatzen
du. Asmatutako ipuin bat itzuli duen beste egile baten ipuin bat imitatuz sortu zuen.

2. Gabriel Aresti

2.1 Arestiri buruzko oinarrizko datu batzuk

Bilbo 1933 – Bilbo, 1975

Guraso euskaldunak zituen, baina gaztelaniaz hezi zuten. 12 urterekin edo euskaldundu zen.
Lanbidez bulegaria izan zen, gaur egun poeta gisa ezagutzen dugu, baina beste zenbait genero
ere landu zituen: antzerkia, narrazioa eta saiakera, eta dezente itzuli zuen. Arestiren poesia
sozialarekin lotzen da, baina lehenago poesia sinbolista landu zuen.

Gaur egun bere obrarik famatuenak Harri eta Herri, Euskal Harria, Harrizko Herri hau; hil eta
gero, Azken Harria atera zioten.

2.2 Arestiren itzulpenak

Arestiren obra sailkatzeko Jon Juaristik eta Sarrionandiak hiru garaiko sailkapen bat proposatu
zuten, eta Aiora Jaka konturatu zen Arestiren itzulpenak kronologikoki zetozela hiru garaiko
sailkapen horrekin. Hiru garaiak:

- Lehengo garaia: etapa sinbolista. 1954tik 1960ra argitaratutako obrak dira, adibidez: Maldan
behera. Shakespeare, Goethe, Cervantes… egile nabarmenak eta sinbolista frantsesak
(Baudelaire, Verlaine), espainiar modernistak (Machado, Juan Ramón Jiménez) itzuli zituen.
Momentu horretan idatzi zuen poesia motak jasotzen du garai hartako eragina. Sarrionandiak
dio Arestirentzat luma zorrozteko modua izan zela (euskara literarioa entrenatzeko).

19
- Bigarren garaia: poesia soziala. 1064tik 1970ra. Poesia soziala jasotzen da garai honetan.
Adibidez, Euskal harria. Itzulitako egileen artean Angela Figuera, Blas de Otero, Gabriel Celaya
euskaldunak, Nazim Hikmet turkiarra, Bertol Brecht alemana, Eugène Pottier… denak poesia
sozialaren etiketa zutenak.

- Hirugarren garaia: 1970etik 1975era (hil arte): García Lorca, T. S. Elliot, Castelao, Bocaccio
(Decamerone pixka bat) itzuli zituen. Garai horretan Leizarragarengan interesa eduki zuen
Arestik. Leizarragaren hizkera (lapurtera) imitatu zuen.

Aoira jakak beste multzo batean kokatzen ditu Arestiren antzerki itzuliak. Adibidez, Lorcaren
La casa de Bernarda Alba itzuli zuen, eta Bertol Brechten obrak, Txekhov…

Badago leyenda Arestik James Joyceren Ulises itzuli zuela, baina guardia zibil batek inspekzio
baten kendu ziola esaten da.

2.3 Arestiren ideiak itzulpengintzari buruz

Arestiren kasuan bi motibazio nagusi ikusten dira:

- itzulpengintza luma zorrozteko, hau da, idazkera entrenatzeko erabiltzen du.

- motibazio politiko eta ideologiko batengatik egiten ditu itzulpenak, euskal irakurleek irakur
ditzaten

Arestirengan itzulpen lanen eta sormen lanen loturak ikusten dira, tarteka jolas literarioren bat
ere bai.

7. GAIA: 1970ko ETA 1980ko HAMARKADAK

1. Testuinguru sozio-historikoa

1965eko azaroaren 20an Franco hil zen eta Espainia osoan trantsizio politikoari ekin zioten. 3
urtera, Espainiako Konstituzioa onartu zen eta horrekin batera Espainiako lurralde autonomiei
bere burua gobernatzeko zenbait eskumen aitortu zitzaien. EAE 1979an eskumen horien
gauzatzea: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua (Gernikako Estatutua) eta Nafarroan
1982an Nafarroako Estatutua. Bi lege testuetan zehaztuta geratu ziren bi autonomia erkidego
eta foru erkidegoek zein eskumen egongo ziren haien esku: irakaskuntza sistema,
administrazio sistema, komunikabide publiko propioak, polizia propioa, osasun sistema
propioa… Eskumen aitortu berri horien ondorioz, oso denbora gutxian administrazio erakunde
asko sortu behar izan ziren eta azpiegitura asko ere bai.

Horietan guztietan euskararen erabilera sustatu nahi izan zen, euskararen normalizazioaren
bidea hasi zen. Diktadura amaituta, herritar arrunten artean ere hamarkada batzuetan
debekuei aurre egin ostean, askatasun giro bat nabari zen, euskararen aldeko jarrera oso
zabaldua, heldu asko alfabetatzen hasi ziren euskaltegien loraldia, literatura aldizkari asko
sortu ziren, zentsurarik gabe argitaratu ahal zuten egileek…

1.1 Euskara batuaren sorrera

Euskara batu bat sortzeko ahaleginak egin ziren lehenago, baina ez zuten biderik egin. Euskara
batuaren lehen pausoak Baionan 1964an euskal hiztun (idazle, irakasle, hizkuntzalari..) talde
bat elkartu zen euskara batuari buruz lehen proposamen bat egiteko. Zenbait proposamen eta

20
erabaki hartu zituzten eta Euskaltzaindiari bidali zioten vistobuenoa emateko. Euskaltzaindiak
Koldo Mitxelenari proposamen bat egiteko enkargua eman zioten.

- Arrazoi linguistikoa: geografikoki erdialdekoa izanik, erdian egonda guztiontzat errazagoa

- Arrazoi soziolinguistikoa: indar soziolinguistikoa erdialdean zegoelako.

Mitxelenak txostena eta arauak prestatu zituen eta Arantzazun 1968an eztabaidatu ziren.
Bilera gatazkatsuak izan ziren: batetik, euskara batuaren konbenientzia zela eta, batzuek
(zaharrenek) uste zuten batua sortzean kalte egingo ziola euskarari, hiztun askok ezin izango
zutela berria ikasi, gazteek defendatzen zuten estandar baten bitartez goi mailara igaroko zela.
Bestetik, euskara batuan h letra idatziko dugun ala ez. Azkenean adostasun batera heldu ziren
eta h aurrera atera zen. 68an Lekuona zen Euskaltzaindiaren burua eta luis Villasante izendatu
zuten euskaltzainburu. 78an beste biltzar bat egin zuten Bergaran, ebaluazio gisara, ibilbidea
aztertzeko. Handik aurrera sendotu egin zen euskara batua.

1.2 Euskararen Legeak

Hizkuntzaren estatusaren inguruko aldaketak egon ziren. Espainiako konstituzioaren 3.


artikuluan euskara ofizial dela azaltzen. 1979an Gernikako Estatutuan ere euskararen
ofizialtasuna aitortzen da. 1982an Nafarroako Estatutuan ere euskararen ofizialtasuna
aitortzen da. Urte berean, EAEn euskararen erabilpenari buruzko legea atera zuten,
irakaskuntzan, komunikabideetan, administrazioan, etab. arloetan nola izango zen euskararen
erabilera. Arlo juridikoan pauso dezente eman ziren denbora gutxian. Legeek euskararen
ezagutza eta erabilera bermatzea zuten helburu eta hori lortzeko zenbait jarraibide ezarri
zituzten. Horrek ekarri zuen erdaldunak ziren hainbat erakunde oso denbora gutxian
euskaldundu beharra eta haiek sortzen zituzten testu guztiak euskaraz argitaratu beharra.
Ondorioz, itzulpena inoiz baino beharrezkoagoa bihurtu zen denbora gutxian eta ez zegoen ia
itzultzailerik, ez itzultzaile berriak trebatzeko azpiegiturarik. Horregatik, itzulpengintza
irakasteko pausoak ematen hasi ziren.

2. Itzulpengintza eta Irakaskuntza: lehen urratsak

2.1 Martuteneko Itzultzaile Eskola

1979an sinatu zen Gernikako Estatutua, euskaraz funtzionatuko zuten erakundeak sortu behar
zirenez, itzultzaileak trebatu behar zirela ikusita, euskal ikasketak eskainiko zituen ikastegiren
bat sortu behar zela pentsatu zuten eta urte berean Xabier Mendiguren Bereziarturi eskola
hori sortzeko aurreproiektu bat prestatzeko agindu zioten. 1980ko martxoan txostena prestatu
zuen eta urrian martxan Martuteneko Itzultzaile Eskola bezala ezagutzen duguna jarri zen
martxa. Lehen promozioan 2 urteko ikasketak egon ziren eta 30 ikasle inguru zeuden.
Irakasleak Xabier Mendiguren Bereziartu, Josu Zabaleta eta Koro Navarro. Geroago ikasketak 3
urtekoak egin ziren eta horrela jarraitu zuen 1987 urtera arte Eusko Jaurlaritzarekin arazoak
zirela eta. Guztira 500 ikasle inguruan trebatu ziren. 3 urtera Itzulpengintza masterra sortu zen
Deustu Unibertsitatean, gero EHUn, baina azkenean gradu bihurtu zen 2000-2001 urteetan.

2.2 Itzulpen masterrak

21
1990ean sortu zen itzulpen masterra Deustoko unibertsitatean, eta 1991n EHUn. EHUn 1998an
onartu zen Itzulpengintza eta Interpretazioa lizentziatura (5 urte) martxan jartzea, eta, beraz,
lehen promozioa 2000-2001 urtean hasi zen.

22
3. Itzulpengintza eta administrazioa: HAEE eta IZOren sorrera

1983an Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP) sortu zuten eta erakundearen helburua
zen EAEko administrazio publikoan euskararen eta ezagutza bermatzea. Horretarako, zenbait
eginkizun zehatz esleitu zioten erakundeari: langileen prestakuntza (euskalduntzeko
ikastaroak), euskara gaitasuna egiaztatzeko azterketak prestatzea, administrazio barrurako
erabilera planak diseinatzea… Handik 6 urtera, HAEEn Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala sortu zen,
haren eginkizunen artean herri administrazioak sortzen duen testugintza guztia euskaraz
itzultzea (hala badagokio), interpretazio lanak, terminologia lanak egin, hirugarren batek
egindako itzulpenak zuzentzea…

4. Itzulpengintza eta komunikabideak: EITBren sorrera

1982an jarri zuten martxan euskal telebista eta euskal irratia. 1982an berariazko lege bat atera
zen EITB erabilera erregulatzeko, eta aipatzen zen EITBren helburuetako bat euskararen
erabilera sustatzea. 1982an azaroaren 23an sortu zen irratia eta 1982ko Urtezahar gauean
euskal telebista. Hasieran, nahiz eta programak sortu, gehienak beste telebistetatik hartzen
zituzten, bidea errazago egiteko. EITB kanal bakarra zen eta bi hizkuntzatan emititzen ziren.
Euskarazko programek gaztelaniazko azpitituluak zituzten. Hasieran programa gehienak kanpo-
produkziotik zetorren, baina urteetan zehar barne-produkzioak gora egin zuen. Josu
Barambonesen arabera kanpo-produkzioen 75% ingelesetik zetorren, batez ere AEBtik.
Gaztelaniatik, zubi hizkuntza erabiliz, ere itzuli zen. Geroago, EITB bi kanaletan banatu zen:
EITB 1 eta EITB 2, eta oraindik azpititulatzen ziren euskarazko programak. Hori 1993ra arte egin
zen.

5. Literatur itzulpena

5.1 Euskalduntze-alfabetatzeari begira egindako itzulpenak

Narrazioaren bilakaera konplexutasun gutxikoa izaten zen, edo konplexua bazen, itzulpenean
konplexutasun hori apaldu egiten zen. Gehienetan itzulpenak gaztelania zubi hizkuntza gisa
erabilita egiten ziren eta itzultzeko moduan nabari da edozein zailtasun estilistiko, sintaktiko…
soildu edo desagerrarazten zituzten itzultzaileek. Askotan itzulpenak baino gehiago,
moldaketak edo bertsio laburtu eta erraztuak ziren. Nor eta nolakoak izan ziren testu horien
itzultzaileak. Bat-batean lan bolumen handi horri erantzuteko itzultzaile ez aditu eta
bolondresak asko hasi ziren itzulpenak egiten, asko euskara irakasleak ziren, ikasleentzat
irakurgaiak prestatzen ari zirenak. Kreditu orrietan itzultzailearen izena ez da agertzen, ez
jatorrizko izenbururik ere. Azkar eta presaka, “gaizki” egindako itzulpenak izan ziren,
merkatuaren eskariari erantzuteko egindakoak eta kalitatean ere nabari da.

5.2 Literaturaren eta itzulpenaren autonomia

Garai hartan idazle gazte eta berrizale batzuk ere beste itzulpen mota batzuk itzultzen hasi
ziren eta beste motibazio batzuek eraginda hasi ziren itzultzen. Sarrionandia, Ramon
Saizarbitoria, Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Amaia Lasa. Garai hartan
hainbat literatura-aldizkari agertu ziren:

- Donostia, 1975-1976, Ustela. Bernardo Atxagak eta Koldo Izagirrek.

23
- Bilbo, 1978-1980, Pott. Atxaga, Ustela martxan jarri eta gero, Bilbora joan zen ikasketak
egitera eta han Ruper Ordorika, Joseba Sarrionandia, Jose Mari Iturralde, Jon Juaristi, Manu
Ertzillarekin.

- Donostia, 1979-1983, Oh! Euzkadi. Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoria.

Literatura ulertzeko modua aldatu egin zuten haien aurrekari izan zen literatura eta poesia
soziala hautsi egin zutelako (Arestik sinbolizatzen zuena). Ez zuten ulertzen literatura helburu
politiko edo salaketarako egin behar zenik, haien ustez literatura ezin zen beste zenbaiterako
tresna, baizik eta literaturaren plazer hutsagatik egin behar zela aldarrikatzen zuten, hau da,
literaturaren autonomia. Itzulpena ere ulertzen zuten ez zela helburu traszendenteekin zamatu
behar. Itzulpena haientzat literaturarekin jolasteko eta literatur sorkuntza egiteko tresna bat
zen. Itzulpenaren bitartez literatur obra berriak sor zitezkeela defendatzen dute, baina era
berean literatur obra berriak ere bazirela aurreko tradizio guztiaren bertsio berrituak, beraz,
itzulpena eta sormena parekatzen dituzte. Ideia horren erakusgarri nabarmenena Sarrionandia
da.

5.2.1 Joseba Sarrionandia

1958. Idazle eta itzultzailea. Idazle gisa askotariko generoak landu ditu, nobela: lagun izoztua
(2001), poesia liburu asko: izuen gordelekuetan barrena, kartzelako poemak, ipuinak:
narrazioak, saiakera. Pott banda sortu zuen Bilbon Atxaga, Ordorika, Iturralde, Ertzilla,
Juaristi…rekin. 1980an atxilotu egin zuten ETA kidea izatea leporatuta. 22 urteko kartzela
zigorra jarri zioten, eta handik 5 urtera kartzelatik ihes egin zuen eta urte luzez
klandestinitatean bizi zen, gutxira arte bueltatu zen arte. Aiora Jakak dio itzultzaile berritzailea
dela, batetik zer itzultzen duen kontuan hartuta, bestetik itzulpena nola ulertzen duen kontuan
hartuta, eta azkenik, itzultzean erabiltzen dituen estrategiei dagokionez.

- Zer itzultzen duen: berritzailea da, kanonikoak diren egile asko itzultzen ditu eta era berean
oso ezezagunak diren egileak ere. Garai, leku, hizkuntza, estilo, korronte… ezberdinetako
testuak itzultzen ditu. Bi multzo: liburu gisa publikatutako liburuak eta aldizkarietan solte
publikatutako poemak. Guztira 8 liburu itzuli ditu orain arte, horietako 4 egile zehatz banaren
liburuak eta beste 4 antologia gisakoak (egile askoren testuak nahasten dituzten bildumak).

- Lehenengo laurak: T. S. Elioten The waste land poemaren itzulpena, Fernando Pessoaren O
marinheiro antzezlanaren itzulpena, S. T. Coleridge-ren The rime of the ancient mariner
poemaren itzulpena eta autore brasildar honen hainbat poema euskaratu biltzen dituen
antologia.

- Azkenengo laurak: Hamairu ate (1985), Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (1985),
Hezurrezko xirulak (1991) eta Poemas náufragos. Galegoz heldutako poemak (1991)

Ondorioak: poesia asko itzultzen ditu, antologiak dira erdia eta

- Zer itzultzen duen: Itzultzen dituen egileak Aiora Jakak multzo hauetan banatzen ditu:

1. Mendebaldeko literatura kanonikoak: Kafka, Cesare Pavese, Fernando Pessoa, Dylan


Thomas, Veats, Baudelaire, Rilke, Bukowski…

24
2. Mendebaldeko literatura txkiagoak: Lucian Blaga (errumaniarra), Ana Blandiana
(errumaniarra), Sandor Petofi (hungariarra), Lajos Kassak (hungariarra), Leopold Staff
(poloniarra)

3. Literatura exotikoak: Tu Fu (txinatarra, VIII.), Li Po (txinatarra, VIII. mendekoa), Wan


Wei (VIII.), Omar Khayyem (XII.), Ho Xuan Huong (XVIII).

4. Herri zapalduen literaturak: palestinar borrokako poemak, Iparramerikako indioen


hondamendiari buruzko poemak, bobby sans

5. Europako literatura minorizatuak: Pere Calders (katalana), Paul von Ostaijen


(flandestarra), gallegoak…

6. Espainiar eta latino-amerikar literaturak: Gonzalo Suárez, Max Aub, García Márquez
(Kolonbia), César Vallejo (Peru)

7. Poeta argitaragabeak.

Ez du ulertzen itzulpena literatura gozamena ez den beste helburu baterako erabiltzea,


itzulpena ez da beste helburu bat lortzeko tresna bat. Ez da euskara gaitasuna erakusteko,
euskarak dituen hutsuneak betetzeko, kanpoko literatura garrantzitsu guztia euskaldunen esku
uzteko… itzultzen du gogoak eman ahala. Literatur sorkuntza eta itzulpena maila berean
jartzen ditu. Literatur testu guztiak hari jarraitu batean jartzen dira, testu guztiak dira nola edo
hala aurreko testuaren jarraipen. Era berean, testu itzuliek ere jatorrizko testua
berrinterpretatu eta eraldatu ere egiten dute. Sorkuntza eta itzulpena txanpon beraren bi
aldeak dira. Sormen lanek aurreko tradizioa errepikatzen duten neurri batean eta itzulpen
lanek jatorrizko testuak berrinterpretatzen dituzte. Sormen lanak aurreko tradizioen bertsioak
direla uler daiteke eta era berean itzulpenek jatorrizko sormen lana berritu eta emaitza berri
bat eman dezaketela.

Pentsa genezake Sarrionandiak oso modu askean itzuliko zuela, ikusita itzulpena sormenaren
parean jartzen duela askotan, baina ez da hala beti. Modu aski fidelean itzuli zuen, baina bere
diskurtsoan planteatzen dituen estrategiak ere eramaten ditu testuetara beste itzulpen
estrategia pertsonal batzuen bitartez.

1. Egile apokrifoak. Sarrionandiak hainbat poeta ezagun eta ezezagunen poemak bildu eta
euskaratu egiten ditu. Baina poema guzti horien artean, berak zuzenean asmatutako eta
sortutako poemak txertatzen ditu. Benetan berak sortu eta idatzi dituen zenbait poema,
existitzen ez den egile batek sortu dituela esaten du, eta berak itzuli besterik ez duela egin.
Askotan berak sortu dituen egile horien datu biografikoak ere asmatzen ditu eta kontatzen
dizkigu (Martin Murua, Mohamed Al- Kali, Apollinaire Babiol, Jeronymo Oliveira da Vedade).
Itzulpenaren aitzakian sormen lan bat sortzea, biak maila berean jarrita.

2. Fikziozko itzultzaileak. Itzultzaile faltsu bati egotzitako itzulpenak, benetako egile batenak,
Sarrionandiak eginikoak (Kepa Zenika, Tomás Gómez, José Ramón Negrete).

3. Zubi-testuak. Sarritan originalaren bertsio itzuli bat erabiltzen du bere itzulpena egiteko,
baina oso gutxitan aitortzen du zein zubi-hizkuntza erabili duen. Hipotesia, zubi-hizkuntza hori
gaztelania dela, eta ez duela aitortzea arrazoi ideologiko-politikoengatik.

25
5.2.2 Itxaro Borda

Baionan, 1959. Ogibidez postaria, bizitza osoan literatura lanetan aritua. Maiatz aldizkariaren
sorreraren parte 1982an Arkotxa, Etxezaharreta eta Xarritonekin batera. Genero asko landu
ditu, poesia eta narratiba batez ere. Idazle oparoa, itzultzaile trebea eta oparoa ere. Periferikoa
geografikoki, euskalkiari begira, emakume izateagatik eta tematikagatik. Egile kanoniko gutxi
itzuli ditu, eta ezezagun asko, kultura askotarikoak.

Liburu gisa argitaratuak ditu Kaukasiar kreazko borobila, Brechtena, eta Munduko poesia
kaierak bilduman.

- Poesia itzuli du batez ere, haren hitzetan hori duelako gogokoen. Egile garaikideak batez ere,
nahiz eta tarteka zahar bat agertu.

- Emakume ugari itzultzen ditu.

- Itzultzen du nekez euskaratuko diren lanak eta gaiak berak euskaratu nahian. Emakumeak eta
kultura txikituak ikusarazten ditu.

- Sormena zein itzulpena euskarak dituen hutsuneak betetzeko. Esaten du itzulpenak berak
bere estiloa zorrozten lagundu diola, eta imitazioa izan dela bere sormen gaitasunaren
oinarrietako bat.

- Beste aire bat ekarri nahi du euskarazko ohitura literariora, erlijiotik eta landa hutsetik
urrunagokoa. Deskolonizaziorako tresna izan daiteke itzulpena, inposatutako ideiak alde
batera uzteko. Zapalduek haien ahotsa topa dezaketela uste du. Itzultzeko moduari buruz
zenbaitetan itzulpen zuzena, beste batzuetan zubi-hizkuntzak erabiliz, eta argi ta garbi
aitortzen du frantsesezko testuak erabiltzen dituela sarritan.

- Berak dio ez duela fideltasun asmo berezirik, baina praktikan aski fidela da, ez da askorik
urruntzen jatorrizko testutik. Ulertzen du itzulpenak sormenaren atea irekitzen diola
itzultzaileari, boteretsua dela itzultzailea, eta hartzen dituen erabakiek testuari eragiten
diotela. Kasu puntual batzuetan sumatzen zaio ez dela beldur erabaki ausartak egiteko.
Kontzientzia feminista nabarmena erabaki horietako askotan.

8. GAIA: 1985etik gaur arte

1. Itzultzaileen profesionalizazioa: EIZIEren sorrera

Nabarmen egin zuen gora itzultzaile, itzulpengintza ikasle, argitaletxe eta itzuli beharreko
testuen kopuruak. Denbora gutxian jardunean hasi ziren itzultzaileak elkartzea erabaki zuten,
elkarri laguntzeko, elkar zaintzeko eta haien interesak babesteko. Horrela Euskal Itzultzaile
Zuzentzaile Elkartea sortu zen 1987. urtean. Elkartearen helburuak: alde batetik, batetik
itzultzaileei begira formazioa eskaintzea, babes juridikoa ematea, itzultzaileen arteko
komunikazioa erraztea, bestelako baliabide eta materialak eskaintzea. Bestetik, bezeroei
begira, itzultzaileen berri emateko, itzulpengintzari buruz informazioa emateko,
itzulpengintzari buruzko ekimenak antolatzeko… NorDaNor web-orriaren ardura du EIZIEk.
Senez aldizkaria sortu zuten eta haren ardura du ere EIZIEk.

2. Literatur itzulpenaren azterketa kuantitatiboa

26
2009an Manu López Gasenik azterketa egin zuen 1976-2008 literatura itzulpenei buruz.
Borobilduz, urte horietan 30.000 liburu argitaratu ziren. Horietatik 5000 literatura lanak ziren,
eta horietatik 1000 itzulpenak ziren.

3. Literatur itzulpenen argitalpena

2 joera nagusi gaur egun:


- Bildumen barruan sartzen diren itzulpenak: ZIO bilduma, adibidez. Epe luzera pentsatutako
bildumak, gai edo genero zehatz batera mugatzen dira. Testuak aukeratzeko irizpide finko
samarrak dituzte. Titulu esanguratsuenak sistematikoki itzultzea bilatzen dituzte. Diru publikoz
ordaintzen dira.
- Argitaletxe independenteek (diru publikoaren laguntzarik gabe) egindako itzulpenak. Ustez
salgarriak diren tituluak itzultzen eta argitaratzen dira. Genero beltza, best sellerrak (Agatha
Christie, Gose Jokoak, Dolores Redondo).

Gaur egun ikusten da itzultzaileen edo editoreen kapritxoak itzultzen direla, jatorriari eta
hizkuntzari begira, baina oro har literatura kalitate handikoak.

3.1 Koherentzia eta sistematikotasuna: bildumak

3.1.1. Literatura Unibertsala bilduma eta Urrezko Biblioteka bilduma

EIZIEk kudeatzen duen bilduma bat da. Bilduma 1990ean abiarazi zen. EIZIEren et Eusko
Jaurlaritzaren arteko hitzarmen batetik sortu zen, bertan literatura-unibertsalaren titulu
esanguratsuenak argitaratzeko konpromisua hartu zuten. Argitaratutako azken titulua 180.
Izan da. Hiru garaitan argitaratu dira:

1. 1990-2002. 100 titulu argitaratu ziren. Lehiaketa publiko bidez zozketatu zen nork
publikatu zituen: Ibaizabalek irabazi zuen. Gehienak gizonezkoak eta mendebaldekoak,
baita hizkuntza handikoak ere. Nobela izan zen genero nagusia.

2. 2002-2010. 50 liburu. Irizpideak zabaltzea erabaki zuten: hizkuntza, jatorri, genero eta
emakumezko gehiago. Deialdi publikoa berriro argitaletxea aukeratzeko: Elkar eta
Alberdania. Azkenean beste 2 liburu argitaratu ziren, 2010ean Pío Barojaren
heriotzaren 50. urteurrena izan zelako. Bestelako izen batzuk agertzen hasi ziren:

3. 2010-2021. 30 liburu. Lehiaketa publikoaren irabazlea: Igela, Erein eta Alberdania.

Hasierako izenburuak deskatalogatuta zeudela, erabaki zuten bilduma hori argitaratzea.


Horietatik 20 aukeratu zituzten, berrikusita, euskaraz berriro publikatzeko.

3.1.2 Pentsamenduaren Klasikoak bilduma

Fundazio bat sortu zuten bilduma aurrera atera ahal izateko. Parte hartu zuten: Kutxabank,
BBVA, EHU, Deustuko unibertsitatea. Saiakera estilokoak dira, ez nobelak. 1992tik 2009ra 131
titulu kaleratu zituzten. Denak online irakur daitezke. Asmoa ez zen dirua irabaztea, eta oro har
salmenta gutxiko bilduma izan zen. Gehienbat ikastegietarako, liburuetarako,

27
unibertsitatetarako liburuak izango zirela zeukaten pentsatuta hasieratik. Itzultzaileak
askotarikoak izan ziren, baina batzuek liburu asko itzuli zituzten. Gaiak ugariak ziren, gehienak
filosofiakoak. Jatorrizko hizkuntzak ere askotarikoak izan ziren.

Olatz Estebanek egin zuen azterketaren arabera, egile guztiak zuriak edo ez arrazializatuak
ziren, denak gizonak 4 emakume izan ezik (bildumaren azken bi urteetan argitaratuak), lanen
erdia baino gehiago XX. mendea baino aurrekoak ziren.

3.1.2 ZIO bilduma

Zientzia Irakurle Ororentzat. Helburua ez da izan bilduma zabal bat argitalpen exhaustibo bat
egitea, baina ahalegin handia egin zuten hasieratik euskara aldetik kalitatezko argitalpenak
egitea. Tituluak ez dira bereziki teknikoak, baizik eta guztiontzat. 2003an abiarazi zen.

3.1.4 Munduko Poesia Kaierak bilduma

Poesia bakarrik argitaratzen da bilduma honetan. Ez dago fundazio bat atzean, Susa
argitaletxearen ekimen pribatu bat da. Proiektua 2013an jarri zen abian eta helburua munduko
poeta garrantzitsuenak euskarara ekartzea. Lehen urteetan urtero 6 liburu argitaratzen ziren
eta 2018tik aurrera 4.

3.2 Bestelako literatura-itzulpenak: argitaletxeen ugaritasuna

Argitaletxe berri txiki batzuk sortu dira (batzuk desagertu ere). Horien artean, tituluen
aukeraketa dibertsifikatu egin dela; badira ildo editorialetik jarraitzen duten argitaletxean,
adibidez, genero beltza. ?? Paul Auster, Iréne Nemirovsky, Philip Roth, Coetzee. Batez ere
gazte literaturatik hurbil daudenak. Merezi du aipatzea komikien munduan ere ikusten dela
joera berri bat, gero eta komiki gehiago argitaratzen dira. Komikien munduan, Bilboko Astiberri
argitaletxea da garrantzitsua. Saiakeraren arloan ere joera berri bat ikusten da, feminismoko
gaiak itzultzeko ahaleginak ikus daitezke hainbat argitaletxeren eskutik.

Batetik, argitaletxe historikoak daude: Erein, Alberdania, Txalaparta, Elkar, Igela. Bestetik,
argitaletxe berri asko sortu dira: Katakrak, Denonartean, Pasazaite, Meettok, Edo! (sortu eta
desagertu).

28

You might also like