You are on page 1of 11

LAS TROYANAS

EURÍPIDES

Aitziber Ruiz, Jare Torralba eta Libe Unibaso


AURKIBIDEA

1. Testuinguruhistoriko-literario/teatrala…………………………………………………2
2. Pertsonaiak…………………………………………………………………………….2
3. Gaiak…………………………………………………………………………..………3
4. Argumentua………………………………………………………………….………...3
5. Gatazka…………………………………………………………………….…………..4
6. Generoa…………………………………………………………………….………….4
7. Obrari buruzko hausnarketa kritikoa……………………………………..……………5
8. Hautatutako eszena…………………………………………………………………….6
9. Bibliografia………………………………………………………………………….....8
10. Hautatutako eszenaren analisia………………………………………………………..8
11. Eszenari buruzko hausnarketa………………………………………............................9

1
1. TESTUINGURU HISTORIKO-LITERARIO/TEATRALA

Euripides Salaminan (gaur egungo Grezian) jaio zen K.a. 480. urtean, Anáxagorasen,
filosofo presokratikoaren, ikaslea izan zen. Socratesen lagun mina izateaz gain bere eta
Protagorasen ikaslea baita ere. Maisu handi eta jakintsu asko izan zituen baina pertsonaia
hainm handiz inguratuta egon arren ez zuen berebiziko arrakastarik izan bere tragediekin.
Esan ohi da lautogehi eta hamar obra baino gehiago idatzi zituela, kontua da gaur egunera
hamazazpi baino ez direla heldu.
Haren hilketaz ez dugu informazio ziurrik, dagoen bakarra txutxumutxuetatik
eratorriak izan dira. Batzuen arabera, emakume iraindu batzuen eskuetan eraila izan zen
haren obrek zuten irudi burloskoaren aitzakitzapean. Beste batzuen arabera aldiz, antzokiaren
irteeran txakur basati batzuen eskuetan agurtu zuen mundua.
Las Troyanas obra tetralogia baten parte da, Alexandro eta Palamedes tragediak eta
Sisifo drama satirikoarekin batera. K.a. 415. urtean Alexandro eta Palamedes lanekin batera
Dionisia Handietako 91. Olinpiadetan aurkezturiko obra bat izan zen. Euripidesek bigarren
postua lortu zuen Jenoklesek gailenduta.
Hiru obra hauetatik Troyanak funtzio eta irudikapen handienarekin mantendu den lana
da. Izan ere, bai Alexandro bai Palamedesengandik hondakin gutxi geratzen da.
Lehenengo obraz dakiguna da, Alexandro Priamo (edo Paris izenez ezaguna ere
bazena) eta Hekubaren semeaz ari zela. Casandrak, inoiz aintzat hartzen ez ziren iragarpenak
adierazten zituen igarleak, iragarri zuen Troia suntsituko zutela Paris bizi bazen. Horregatik,
amak, Hekubak, eta anaiak, Deifobok, Paris hiltzen saiatuko dira. Baina artzain batek hartu
eta salbatu egingo du. Urte batzuk geroago, Paris bera izan zen bere oroimeneko
hileta-jokoen irabazle, hori dela eta, Priamoren familiak harrapatuko du.
Palamedesi buruz badakiguna aldiz, Palamedes pertsonaia bere Higinoko fabuletan
alfabeto grekoaren zati baten asmatzailea den pertsonaia mitikoa dela da. Troian engainatu
egiten dutena eta norbaitek dirua eta ohar faltsu bat uzten dituena bere dendan. Palamedes
traizioagatik kondenatzen dute, eta mezu bat idazten du arraun batean bere aita Naupliori
horren berri emateko. Honek greziarrekiko mendekua hartzen du Cafareako promontoriora
tiro eginez, portua eta itsasertzean naufragioa dela uste dezaten.

2
2. PERTSONAIAK

Poseidón: itsasoaren jainkoa.


Atenea: pentsamenduaren eta gudaren jainkosa.
Hécuba: Troiaren erregin ohia, orain Ulisesen esklabua.
Emakume Troiarren Korua: gatibu dauden emakume Troiarrak.
Taltibio: arma ofiziala eta greziarren mezularia.
Cassandra: Hécuba eta Priamoren alaba. Feboren apaiza, zeni profeziaren oparia
eskaini zioten bere birjintasunaren truke.
Andrómaca: Hectorren alarguna.
Menelao: Espartako erregea.
Helena: Paris eta Menelaoren emaztea. Gerraren kausa.

3. GAIAK

Obra honek, Troiako gerran garaitutako heroien menpeko emakumeen patu


mingotsa erakutsiko ditu, eta gerren ondorio latzei buruz hitz egingo digu.
Gai nagusiak honako hauek dira:
Gerraren ondorioak: hau hartuko genuke gai nagusitzat. Emakumeak bakarrik
geratuko dira, gerran galdutako senideei zieten dependentziaren ondorioz. Eta Troyanak,
zozketatuak izango dira.
Krudelkeria: gerrako irabazleek krudelkeriarekin tratatzen dituzte galtzaileak, ez diete
jainkoei errespetua, eta haien tenpluak profanatzen dituzte. Ez dituzte ez umeak ez
emakumeak kontuan hartzen. Azken hauek, hainbat pertsona galtzeaz gain, haien askatasuna
galduko dute.
Sufrimendua: emakumeek zuten dependentziagatik, bakarrik geratuko dira haien
seme-alabekin, eta zozketatuak izango dira. Haien senideak galtzeaz gain, askatasuna
galduko dute. Emakumeak gehien sufrituko dutenak dira.
Patua: hasieran garaipena lortu arren, erakutsiko digute nola zorigaiztoko amaiera bat
izango duten, eta porrot baten erdian daudela. Batzuek ausardiaz hartuko dute patu hau.
Bigarren mailako gaiak: amodioa, familia, justizia.

3
4. ARGUMENTUA

Gerran hildako troiatarren emazteak zain daude ea zer gertatuko zaien, Troia hiria
sutan erretzeko zorian dagoenean. Hekubak, erregina amak, Taltibio heraldo greziarraren
ahotik jasotzen ditu armadako buruzagiek egin duten zozketaren berria.
Lehen informazio horretatik abiatuta, Euripidesek intentsitatean handituz doan min
bat aurkezten digu, Hekuban pertsonifikatzen dena. Erregina zaharrak jakingo du; bere alaba
Polixenari lepoa moztuko diotela Akilesen hilobiaren aurrean eskaintza gisa; Apolok
Kasandra Mizenaseraino eramango duela, profetizatzen duen heriotza beldurgarri baten zain
dagoelako; Hektorren hiltzailea eta Akilesen semea bere senarra izango dela.
Hekubaken mina puntu gorenera, paroxismora, helduko da Taltibok bizitzako
ekintzarik garrantzitsu eta sinestezina gauzatzen duenean, Astinakteren hilketa modu bortitz
batean; Troyako dorreetatik bultzatuz. Erreginaren mina haren bilobaren gorpua ikustean hain
da sufritua, obraren amaierako sutea honekin batzen dela.

5. GATAZKA

Obra honen gatazka emakume troiarrak greziarrak inposatutako opresioarekiko eta


gatibutasunarekiko oposizioan oinarritzen da. Dilema sortzen da opresio eta gatibutasun
hauen kontra zerbait egitearen edo ez egitearen artean sortzen da (hau Troiako emakume
alargunetan isladatzen da, greziarren artean banatuak izan direnak esklabu edo emazte
moduan).
Obran ageri den beste gatazka gerra sortutako eta honetan parte hartutako pertsonei
epaitzeko eta zigortzeko modua da (Helenan isladatuta, gerraren eragilea, nor hil egingo
duten gauzatutako arazoengatik)

6. GENEROA

Generoa tragedia da. Greziarrek landutako genero nagusia da. Antzezpen dramatiko
bat da, non gertaera mingarriak eta amaiera txarrekoak gertatzen diren. Pertsonaia nagusia
hiltzen da, eta ez ditu lortzen bere helburuak. Publikoa katarsiaren bidez hunkitzeko sortu
zen, ikusleen enpatia pertsonaiarekin.

4
Greziako mito ezagunenak aipatzen ditu. Gizartearen betiko gaiei buruz hausnarketa egiteko.
Ditiranboa izango dute oinarri : Dionisori eskainitako obra lirikoa; ardoa eta
ugalkortasunaren jainkoa. K.a. V. mendean ditiranboa herriko festa ofizialetara gehituko dira:
lehiaketak ezarriko dira, koruaren rola sortuko da,lagun batek errezitatu eta korua dantzatu,
maskara eta mozorroak, tragediaren hastapenak, Tespis lehen aktorea izango da…
Esquilora arte tragedia momentu koral bat bestearen atzetik lotzen zuen. Edo aktore
bakarra eta koruaren arteko dialogoak. Esquilok bigarren aktorea sartuko du.
Sofoclesek aldaketak egingo ditu tragedian:
Bere estatusa aldatzen du, ekintzan / akzioan aberastuz: trilogiari uko eginez, koruaren parte
hartzea eta hedadura murriztuz (estasimoak), korua ez du akzioa egingo, protagonistek
egingo dute, aktoreen kopurua handituko du (2tik 3ra, eta haien parte hartzeak zabalduko ditu
eisodioekin, ikusleak txundituta utziko ditu ekintza dramatikoaren akzioa nola kateatuta
dagoen, eta eszenografia hobetuko du (ekintzaren mende jarriko du).
Eurípidesen hizkera gertuagoa izango da. Bere heroi eta printzeek eguneroko
hizkeran hitz egiten zuten. Tradiziozko tragedia atikoaren egitura formala eraberritzeagatik da
ezaguna. Bere pertsonaien barne-bizitzan eta motibazioetan zentratzen da. Koruari garrantzia
kentzen dio. Honekin, gizaki arruntagoa eszenatokira igotzen da. Esquilo eta Sófoclesekin
alderatuta, honek pertsonaiak begiratzen ditu erreberentzia hori gabe.

7. OBRARI BURUZKO HAUSNARKETA KRITIKOA

Obra hau orokorrean nahiko nahasia iruditu zaigu. Berez, arreta mantentzea eta
obraren istorioa guztiz ulertzea nahiko zaila egin zaigu. Hainbat pertsonaia ezberdin agertzen
dira, eta gehienak ezezagunak genituenez, bat-batean kokatzea ez zen erraza, eta horrek
irakurketa eta ulermena moteldu du. Hala ere, haien artean erlazioak egotea arreta pizten
digu, eta interesgarriagoa egiten zaigu irakurketa, nahiz eta horren ondorioz oso nahasia izan.
Jorratzen diren gaiak gaurkotasunera ekarri ahal ditugula esango genuke. Emakumeak
dira protagonistak, eta haien sufrimenduan oinarritzen da obra. Senideak galtzearen ondorioz
sufrimendu hori etorriko da, eta hori oso gizatiarra da, gaur egun gertatzen zaigun bezala.
Bereziki emakumeen gaia jorratzea oso interesgarria iruditzen zaigu. Haiek askatasuna
galtzen dute, eta zozketatuak izango dira, beraz, esklabu bezala tratatzen dituzte, haien
bizitzek ez dute ezer balio. Gaur egun oraindik daude askatasun falta duten emakumeak,
zoritxarrez. Nahiz eta obra guztiz ez ulertu edo nahasia izan, gaiak oso argiak dira, eta oso

5
ados gaude jokatzen duten formarekin, eta oso erraza egiten zaigu horiek ulertzea, gaur
egungo hainbat geoerekin konparatu ahal ditugulako.
Aurretik aipatu dugunez, Eurípidesen adierazteko modua askoz hurbilagoa da,
naturalagoa. Pertsonaien hizkera, gurearen antz handiagoa du, eta hori irakurleak eskertzen
du, bai erreztasunagatik, bai pertsonaia ulertzeko lagungarria izateagatik. Familiarteko
atmosfera sortzen du honek, gertutasun puntu bat ikus dezakegu.
Pertsonaiek antzeko ezaugarriak dituzte, gehienak emakumeak direnez, gerraren
ondorioak berdin eragingo die, eta haiek hartzen dituzten erabaki ezberdinetan ikus dezakegu
bakoitzaren izaera; baina inposatutako egoera berdina da guztientzat.
Eurípidesen beste obra batzuekin alderatuta, esango genuke familiarteko erlazio hori
guztietan mantentzen dela. Emakumeak dira protagonistak, eta haien sufrimendua adierazten
da. Seme-alabei garrantzi handia ematen diete, baina ulertzen dute beste batzuek egin
dutenagatik (aita batez ere) ordaindu behar dutela. Medearen kasuan, mendekua beste
guztiaren gainetik jarriko du, eta beraren sufrimendua merezi duen beste batek eukitzea
egingo du,nahiz eta haren seme-alabak hil behar. Baina orokorrean, antzekotasun handiak
daude, emakumeak direlako eta nahiko iraultzaileak direlako, emakumeari garrantzia
emateko borrokatzen dute, eta gizonengandik mespretxatuak izaten dira.
Lan honek hainbat gauza dakarzkigu gogora. Izan ere, gatza egin zaigunez ulertu eta
irudikatzeko, garaiarekiko eta gaiarekiko hainbat istorio ikusi, irakurri, kontatu, entzun…
ditugunez pelikulen eszena batzuk irudikatzen genituen. Egia da Troyako hondamendiarekin
bakarrik dugula harrema, horregatik berarekin dugun informazio urria baliatuz gure “komiki”
propioa sortu dugu.

8. HAUTATUTAKO ESZENA

TALTIBIO: Tú que fuiste en otro tiempo esposa de Héctor, el más esforzado de los
frigios, no me aborrezcas, que contra mi voluntad vengo a anunciarte los públicos decretos.
ANDRÓMACA: ¿Qué sucede? Tus palabras me anuncian nuevos males.
HÉCUBA: Han decretado que al niño... tu hijo... ¿cómo decirlo?
ANDRÓMACA: ¿Que no sea el mismo su dueño y el mío?
TALTIBIO: No será esclavo de ningún griego.
ANDRÓMACA: ¿Dejan aquí al único frigio que sobrevive?

6
TALTIBIO: No sé como dulcificar la pena que voy a causarte.
ANDRÓMACA: Alabo tu temor, a no ser que me participes faustas nuevas.
TALTIBIO: Matarán a tu hijo; tal es la terrible desdicha que te amenaza.
ANDRÓMACA: ¡Ay de mí! ¡Cuanto peor es esto que un matrimonio!
TALTIBIO: El parecer de Ulises triunfó en la asamblea de los griegos, sosteniendo
que no debía vivir el hijo de tan esforzado guerrero. Será arrojado de las altas torres de
Troya. No creas que, siendo impotente para oponerte a sus órdenes, conseguirás nada;
nadie te socorrerá. Recuerda que pereció tu ciudad y tu esposo, que tú eres esclava y
nosotros bastante fuertes para dominar a una sola mujer. Porque si tus palabras excitan el
furor del general, ni tu hijo será sepultado, ni podrás llorarlo; pero si callas y te resignas, no
quedará insepulto su cadáver y los griegos serán contigo más complacientes.
ANDRÓMACA: ¡Oh hijo de mis entrañas, oh hijo muy querido, morirás por mano
de tus enemigos, abandonando a tu mísera madre! La nobleza de tu padre, fuente de
salvación para otros, es causa de tu muerte, y su valor te es funesto. ¡Oh griegos, autores de
bárbaros males!, ¿Por qué matar a mi niño inocente? Sea pues, llévenlo, precipítenlo, si
quieren; devoren sus carnes; mátannos los dioses, y no podremos librar a mi hijo de la
muerte. Oculten mi cuerpo miserable y llévenme a la nave. ¡Feliz matrimonio el mío,
perdiendo antes a mi hijo!
CORO: ¡Mísera Troya: por una mujer, por odiosas nupcias murieron innumerables
guerreros!
TALTIBIO: Para anunciar tales desdichas sería preciso no tener entrañas y ser más
imprudente de lo que soy.
HÉCUBA: ¡Oh hijo de mi hijo desdichado! Nos arrancan tu vida a mí y a tu madre.
¿Qué haré yo por tí, desventurado? ¡ Sólo estas heridas en nuestras cabezas y estos
golpes en nuestro pecho! ¿Qué mal no sufrimos, cuál nos falta, para que acaben de una vez
conmigo?

7
9. BIBLIOGRAFÍA

Euripides (415 k.a.). Las Troyanas


https://historicodigital.com/download/Euripides%20-%20Las%20Troyanas.pdf -rena.
LAS TROYANAS Euripides Aníálisis Literario Sabrina Orama Gandia NUCO
https://slideplayer.es/slide/10800757/ -rena.
HISTORIA DE LA LITERATURA: Las Troyanas
https://www.elespectador.com/el-magazin-cultural/historia-de-la-literatura-las-troyanas-articl
e/ -rena.
PERDIDAS MUSAS: Euripides - Las Troyanas
http://perdidasmusas.blogspot.com/2013/07/euripides-las-troyanas-argumento.html -rena.

10. HAUTATUTAKO ESZENAREN ANALISIA

Hautatu dugun obraren eszena honetan hiru pertsonai agertzen zaizkigu: Taltibio,
Andrómaca eta Hécuba. Hauetaz aparte, koruak ere agerpen txiki bat du.
Eszena honen gai nagusia familiaren garrantzia dela esango genuke. Gerraren
ondorioz, garaileek ez dituzte umeak kontuan izango, eta hauek hazteari beldur izango diote.
Kasu honetan, Andrómacaren eta Hektorren semea hiltzea erabakitzen dute, Iliongo
harresiaren gainetik eroriz. Taltibio berri horiekin agertuko da Hécuba eta Andrómacaren
aurrean. Hasieran, Andrómacak pentsatzen du umea ere zozketatuko dutela, emakumeekin
egiten ari diren bezala, baina ez, hau hilko dutela esaten dio Taltibiok. Honek, Ulisesen
erabakia izan dela kontatzen dio, hain gudaria izan zenaren semea ezin izango zela bizi
esanez. Eta Ulisesesk ere esan duela Andrómacak ezin izango duela ezer egin kontatzen du,
eta zerbait egiten saiatuz gero, kontrako efektua lortuko duela. Hau da, isiltzen bada, haren
semea lurperatu ahal izango du eta greziarrak ez dira hain krudelak izango; baina kontrakoa
egiten badu, ondorioak larriagoak izango dira. Taltibiok esaten dio haien esklabua eta
emakumea dela, eta hura baino indartsuagoak direla, emakume bakar bat dominatzea ez
dutela lan zaila ikusiko.
Ondoren, Andrómacak emango dituen erantzunetan, ikus ditzakegu obraren hainbat
gai nagusi. Patua, adibidez, bere aitak egindakoagatik umeak ordainduko duela, eta
emakumeek sufritzen jarraituko dutela, krudeltasunaren menpe. Obraren bi gatazkak ageri
dira eszena honetan, alde batetik greziarren krudeltasuna berriz erakutsiz eta Hektorren

8
ekintzak gerran bere seme eta emaztearengan dituzten kontzekuentzietan eta hau nola
gauzatzen den.
Beraz, obraren statu quoa Andrómaca eta bere semeak jasotako sententzia da.
Protagonista Andrómaca da eta antagonista greziarrak dira elkarrizketan Taltibio irudikatzen
dituena (greziarren izenean hitz egiten du). Protagonista duen desioa bere semearen bizitza
salbatzekoa da baina Taltibiok horren alde borroka ez egiteko gomendatzen dio
kontzekuentzia gogorragoak etortzearen posibilitatea ikusita.
Eszena honetan ageri den esentzialak hurrengoak dira: hasteko Taltibiok greziarren
sententzia krudela ikustea (hau eragiten dio konsejua emateko orduan) eta Andrómacari hau
kontatzeko modua, berarekin enpatizatzen; beste esentzial bat Hectorrek gerran jokatutako
papera da, Troiarretatik gerran inbolukratuena izatean bere familia afekatatzen du (horrela ez
izatekotan agian bere semearen patua ezberdina izango zen); azkenik Andrómacaren
maitasuna bere semearekiko aipatzekoa da, hau berriak entzutean mina azkoz ere handiagoa
egiten du eta bere lehenengo inpultsoa ateratzen du (kontran jartzea).

11. ESZENARI BURUZKO HAUSNARKETA

Oso gai interesgarriak jorratzen dira eszena honetan, gaurko egoerarekin alderatu ahal
ditugunak. Esaterako, emakumeak beti izango dira sufrimendua galarazten dutenak,
gizonenganako dependentzia handia dutenak eta haien inguruko gauza guztiak galduko
dituztenak. Horrez gain, zozketatuak ere izango dira. Baina, haien benetako garrantzia
familian dago eta horrela gutxi balitz besteen bizitza haienaren aurretik jarriko dute.
Patua berriz ere agertzen zaigu, baina kasu honetan nahiko kontraesankorra da. Héctor
antza gudari noblea izan zelako baina orain haien semearengan eroriko delako erru hori, hark
ordainduko du haren bizitzarekin, hil egingo baitute. Haien hazteko beldurra uler dezakegu,
izan ere beste gudari batek gerratearen gailurra lortzea zailduko lukeelako.
Eszena honetan Taltibo greziarrek emen dioten mesua ekartzen dio Andrómacari: bere
semea, Hectorren semea den baitan, ez dutela greziako familia batekin bidaliko eta horren ordez hil
egingo dutela. Hori jakitean Andrómaca greziar baekin ezkontzeak sortuko zion mina ahazten du
eta bere umearen hilketa askoz ere min gehiago egingo diola ulertzen du. Gero Taltibio bere
esperantzak hausten ditu dekretatutakoaren aurka jotzetakotan egoera txarrera joango zela esaten.
Eszena hau hautatu dugu obra osoaren esentzia ondo hartzen duelako eta pertsonaiek
ematen duten jokoagatik. Alde batetik eszena bakar batean argumentua ondo uler dezakegu eta

9
obraren gai nagusiak presente ageri dira. Bestalde pertsonaiak aberaztasun intrpretatibo asko
ematen dute hauek emozio oso gogorrak sentitzean, batez ere irudi oso gogor batekin aritzen
direlako. Irudi hau oso berezi bihurtzen du eszena hau obrako gatazka printzipaletako bat sortzen
duelako (justiziaren kontzeptua ukitzen).
Hiru pertsonaia ageri dira eszena honetan eta hauen ezaugarriak oso nabarmenak dira bai
literaturari begira bai interpretatiboki. Hasteko Hécuba, obra osoan zehar emakume Troiarren
istorioen (bere barne) testigu da, berak dituen konbertsazioen bidez egoera ezagutzen dugu. Gero
Taltibio daukagu, greziarren mezularia dena baina hauek hartzen dituzten erabakiekin adoz ez
dagoena, beraz bere pertsonaian enpatia ikusiko dugu emakume Troiarrengan. Azkenik Andrómaca
daukagu, Hectorren emaztea, honek min handia du jadank berriz ezkondu behar dela jakitean baina
min hori askoz ere handiagoa egiten da bere semearen patua ezagutzean.
Hécuba mugiarazten duen arrazoia beldurra izan liteke, erregina izatetik esklabu izatera
igarotzeak soposatuko duenaren beldur delako. Taltibio mugiarazten duen arrazoiak bi dira, alde
batetik mezua emateko betebeharra bere lana egitera eramaten du eta beste aldetik bere etika eta
balioak mezua emateko moduan eta konsejua ematera eramaten dute. Eta Andrómaca sufrimendua
eta maitasun maternala mugiarazten dute.
Eszena hau antzoki batean eginetakotan garaiko dekoratu bat erabiliko genuke zutabe
handiekin eta atzetik Troia txundituta irudikatuko genuke. Eszena erdian diban handi batekin non
Hécuba jesarriko zen jasoko zituen bisiten artean eta garaiko jantziak erabiliko genituzke.

10

You might also like