You are on page 1of 3

probabilitatea 

eta estatistika April 25, 2023
Probabilitate baldintzatua. Gertaera askeak
Probabilitate osoa
1. ariketak
Inkesta baten arabera, herrialde batean gazteen %35ek ordenagailua du, %5ek ordenagailua eta autoa eta %55ek ez bata eta ez bestea.
Egin egoera horri dagokion probabilitate-mapa eta kalkulatu zein probabilitate du gazte batek ordenagailua izateko, jakinik autoa duela.

2. ariketa
Ikasgela batean hogei mutil eta hamar neska daude. Nesken erdiek eta mutilen erdiek Matematika gainditu dute.
Kalkulatu zer probabilitate dagoen zorian pertsona bat aukeratu eta:
1. Neska edo Matematika gainditu duena izateko.
2. Matematika gainditu ez duen mutila izateko.
3. Jakinda mutila dela, zer probabilitate dago Matematika gainditu duena izateko?
4. Askeak dira MUTILA eta MATEMATIKA GAINDITZEA gertaerak?

3. ariketa
Karta-sorta batetik karta bat ateratzen dugu. Begiratu eta karta-sortara itzultzen dugu. Berehala, beste karta bat ateratzen dugu.
Kalkulatu biak urre izateko probabilitatea.

4.ariketa
Demagun bi kutxa ditugula: lehen kutxako lau bolek 1 zenbakia dute idatzita, hiruk 2 eta beste hiruk 3 zenbakia. Bigarren kutxan bost bolek
1 zenbakia dute idatzita, bik 2 eta hiruk 3 zenbakia. Txanpon bat jaurtitzen da. Emaitza aurpegia bada, lehen kutxara joko dugu bola bat ateratzeko;
emaitza gurutzea bada, bigarren kutxara joko dugu eta bola bat aterako dugu.
a) Nolako proba konposatua da: askea ala mendekoa?
b) Zein da aurpegia eta 2 ateratzeko probabilitatea?

mar. 16­09:52 mar. 21­09:47

Probabilitate banaketak dira? Aldagai diskretuko probabilitate banaketa

X ausazko aldagaiak ondokoa zenbatzen du:
3 bola zuri eta 2 bola gorri dituen kutxa batetik 
bi bola ateratzean, bolak berriro itzuli barik, 
zenbat bola zuri ateratzen diren. Kalkulatu 
probabilitate banaketa , batezbetekoa eta 
desbideratze tipikoa.

mar. 29­10:17 mar. 29­10:21

Aldagai diskretuko probabilitate banaketak
Banaketa binomiala
Hegazkin­modelo batek 260 bidaiarentzako 
lekua du. Baina hegazkin­konpainiak 
hegazkinak dituen eserleku baino gehiago 
saltzea erabaki du. Bidaiari hegaldiaren 
egunean aireportuan agertzeko 
probabilitatea %95 da. Egun batean 
hegazkin­konpaniak 280 txartel saldu ditu, 
zer probabilitate dago egun horretan 270 
bidaiari agertzeko?

mar. 21­09:49 mar. 30­09:23

1
probabilitatea eta estatistika April 25, 2023

Test motako azterketa batek 10 galdera ditu, 
eta galdera bakoitzerako lau aukera ematen 
dira, eta bat bakarra da zuzena. Galderei 
ausaz erantzuten bdiegu kalkulatu zer 
porbabilitate dagoen:
a) zazpi galderari zuzen erantzuteko.
b) azterketa gainditzeko.
c) bikain lortzeko.
d) oso ongira ez iristeko.

mar. 30­09:32 api. 17­09:54

api. 17­09:55 api. 17­09:59

Ariketa
1.980ko hamarkadan jaio ziren nesken altuerek N(164; 6,25) banaketari jarraitzen
diote.
Herri batean 10.000 neska badaude, haietako zenbat dira 158 cm baino txikiagoak?

mar. 30­09:24 api. 18­08:07

2
probabilitatea eta estatistika April 25, 2023

api. 18­08:38

You might also like