You are on page 1of 6

Paper orri batek 18 cm2-ko testu idatzia eduki behar du.

Orriaren goi eta behe marjinak 2cm izan behar dute eta
alboetako marjinak 1cm. Aurkitu orriaren dimentsioak paper
gastua minimoa izan dadin.
Enpresa batek estalkirik gabeko kartoizko kaxak egiten ditu
4000 cm3 bolumenekoak. Kaxen oinarria karratua da. Kalkula
ezazu zer altuera duen eta oinarrian zer alde izan behar duen
kaxa bakoitzak fabrikazioan ahal den kartoirik gutxiena
erabiltzeko.
Oinarria 12cm eta altuera 10cm duen triangelu isoszele batean
laukizuzen bat inskribatu nahi dugu. Laukizuzen baten alde bat
triangeluaren oinarriaren gainean jartzen dugu eta bi erpin
triangeluaren beste aldeen gainean. Aurkitu laukizuzenaren
azalera maximoa.
200 cm luzeko segmentu bat bitan zatitu da. Zati batekin
karratu bat eratu da eta bestearekin oinarria altuera baino bi
aldiz handiagoa duen laukizuzen bat. Kalkula ezazu zati
bakoitzaren luzera baldintza hau kontutan izanik: karratuaren
eta laukizuzenaren azaleren baturak minimoa izan behar du.
Kalkulatu 5cm-ko erradioa duen zirkunferentzierdi batean
inskribatutako azalera maximoa duen laukizuzenaren aldeak,
aldeetako bat diametroaren gainean duela.
Karratu baten perimetroaren eta zirkulu baten
zirkunferentziaren luzeraren batura 98cm da. Zer neurri izan
behar dituzte karratuak eta zirkuluaren erradioak azaleren
batura minimoa izan dadin.

You might also like