You are on page 1of 18

ARTEAREN OINARRIAK

1.EBALUAZIOKO
OBREN IRUZKINAK
(1-2-3-4 MULTZOAK)

1
1- GOYAREN 1808ko maiatzaren hirua (Monkloako fusilamenduak). IRUZKINA
(1.Multzoa)

1- IDENTIFIKAZIOA
1.1- IZENBURUA, EGILEA eta URTEA
1808ko maiatzaren hirua. Francisco de Goya y Lucientes. 1814.
1.2- TEKNIKA EDO MATERIALA: Mihise gaineko olio-pintura
1.3- TIPOLOGIA ETA FUNTZIOA: Margolana (3,47 X 2,68 m)
Funtzioari dagokionez, ez dago oso garbi. Zenbait hipotesiren arabera, Fernando VII.a
Espainiako tronura itzultzeagatik altxatu behar zen garaipen-arku bat apaintzeko erabili behar
ziren, edo behar bada, maiatzaren biaren oroitzapen gisa.
1.4- GAIA : Historikoa (gertaera errealak edo literarioak)/ alegorikoa (esanahi sinbolikoa).
Madrilen gertatutako gertaeraren kronika da.
1.5- ESTILOA: Neoklasikoa eta erromantikoaren artean.

2- TESTUINGURUA
XIX mendearen hasieran, Europan Erromantizismoa sortu zen aurreko estilo Neoklasikoaren aurka.
Neoklasikoak arrazionalistak eta hotzak ziren bitartean (arte obretan arau zorrotzak jarraitzen zituzten),
erromantikoek sentimenduak bultzatzen zituzten, dinamismoa, kolorea eta pasioa. Europan hau
ematen zen bitartean, Espainian artista paregabe eta berezi bat zegoen: Goya.
Goyaren garaian, XVIII. Mendearen bukaeran eta XIX. Mendearen hasieran, Espainian monarkia
absolutista zegoen eta Independentziaren gerra izan zen. Egoera honek, gehi gaixotasun batek eragin
zion gorkeriak (mundutik urruntzea bultzatu zuena), bere margolanen estiloak eta gaiak baldintzatu
zituzten.
Francisco de Goya y Lucientes: Sormen handiko artista, originala, espresiboa eta teknikatan oso
trebea. Erregearen gorteko margolaria izan zen, eta gorteko margolari batek erretratuei eta genero
historikoari eskaintzen zion denbora gehien. Horrela sortu zen margolan hau. Gerraren gaia ez zen
berria Goyarentzat, bere lanaren bigarren etapan, gerraren gaia asko landu baitzuen, zehazki,

2
Hondamendiak grabatu sailean, non koadro honen antzeko eszenak agertzen dira.
Madrilen, 1808. urtean, Napoleonek, Independentzia gerran, Jose Bonaparte anaia ezarri zuen
Espainiako errege Fernando VII.ren ordez. Horren ondorioz, Madril armada frantziarraren aurka
matxinatu zen. Errepresioa ordea, basatia izan zen, eta frantziarrek zibil asko fusilatu zituzten. 1808ko
maiatzaren 2a Madrilen (Mamelukoen aurkako borroka ere esaten zaio) eta Maiatzaren hirua
(Fusilamenduak ere esaten zaio) bikotea osatzen dute. Lehenengo koadro honek esandako Madrilgo
herri-altxamendua irudikatzen du, eta Maiatzaren 3a-k, hurrengo egunean frantsesek egin zituzten
fusilamenduak.

3- ANALISI FORMALA
Deskribapena: Erdian, mendixkan, pertsona multzo bat, eta atzealdean, eraikin bat azaltzen da.
Jendea bi taldetan antolatzen da: ezkerraldean, exekutatutako edo exekutatzear dagoen pertsona-ilara;
eskubialdean, soldaduen pelotoia, diagonalean lerrokatuta, aurpegia ikusten ez zaiela.
Konposizioa: horizontala. Arreta gunea zuriz jantzitako hiltzera doan gizona da, hortik, gure begia
baionetetara doa eta, hortik, soldaduetarainoko ibilbidea egiten du.
Argia: gaua da. Lanpara beten argiztapen artifizialak bereizten ditu bi taldeak, ezkerraldekoak argituz.
Besoak altxatuta dituen figura (soldaduei aurre egiten ari dena, antza), argi gehien duena izateagatik
bihurtu da foku nagusia. Sakontasuna lortzeko ere argiaz baliatu da.
Pertsonen adierazkortasuna handia da: herritar xumeek (gizon arruntak, apaiza eta atzealdean
emakumeak ere) beldurra, izua, etsipena, heroismoa eta abar islatzen dute, gehienetan eskortzoen
bitartez. Soldadu frantziarrek, berriz, automatak dirudite.
Kolore-sorta murritza: Harmonikoak eta gama berokoak orokorrean: okrea, horia eta gorria; beltza,
zuria.
Pintzelkada espresiboek, aske, luze, indartsu eta seguruek, lanaren mugimendua eta dramatismoa
areagotzen dute, eta forma zirriborratuak eta sinplifikatuak baina adierazkorrak lortzen dituzte.
Koloreari eman dio marrazkiari baino garrantzi handiagoa.

4 - ESANAHIA eta ARTISTAREN ASMOA.


Lan honekin, Goyak, gertaeren kronika egiteaz aparte, soldadu frantsesen krudelkeria salatu eta
heroi anonimoak nabarmendu nahi izan zituen. Goyaren obran mezu etikoak garrantzia du (lanen
helburua ez da bakarrik estetikoa, baita morala ere) eta gerraren krudelkeria eta zentzugabekeria
salatu nahi izan zuen.
Besoak zabalduta dituen gizonaren figura Jesusen gurutziltzatzearekin lotzen da; kolore zuriak eta
horiak (aita sainduaren goiburu heraldikoak) eliza sinbolizatzen dute; eta, argia, Jainkoak heriotza-
zigorra jasandakoei ematen dien laguntzaren metafora da.
Eredu eta eraginak:
XVIII. mendearen amaieran espainar gortean lan egin zuten artistek izan zuten eragin handia
Goyarengan, baita ere Velázquez, Rembrandt eta estilo italiar barrokoak (han egon zen
prestakuntza-aldi batetan).
Garaian indarrean zegoen Neoklasizisten gai bera erabiltzen du koadro honetan: irudi heroikoa
(Daviden Horazioen zina-n bezala) baina, formalki, haien eredu zorrotzetatik aldendu eta Espainiako
barrokoko martirioaren ikonografia tradizionalari eta erromantizismoaren sentimentuen irudikapenari
eusten dio.
- Goya aitzindaria da ondorengo arte mugimenduetan: Inpresionismoa (pintzelkada
soltearengatik), surrealismoa (amets eta ametsgaiztoen gaiengatik), espresionismoa (barne
mundua azaleratzeagatik).

3
2- MEDUSA ONTZIAREN ALMADIA OBRAREN ANALISIA (1.Multzoa)

1- IDENTIFIKAZIOA

1.1- IZENBURUA, EGILEA eta URTEA: Medusa ontziaren almadia edo baltsa. Théodore
Géricault. 1818-1819
1.2- TEKNIKA EDO MATERIALA: Mihise gaineko olio-pintura.
1.3- TIPOLOGIA ETA FUNTZIOA: Margolana (716 X 491 cm).
1.4- GAIA : Historikoa. Kronika koadroa da. Garaiko gertaera garrantzitsu bat irudikatzen du.
1.5- ESTILOA: Erromantizismo frantsesa.

2- TESTUINGURUA

XIX. mendearen lehenengo erdia, ondorengoengatik baldintzatu zen: Frantziako Iraultzak (1789)
burgesiaren gorapena ekarri zuen eta Antzinako erregimen absolutistak zalantzan jarri zituen;
Industria Iraultzak (+ -1760-1840) proletarioaren figura berria bultzatu, eta ekonomia zein
produkzioaren egiturak irauli zituen, garraioak ugaritu eta energia forma berriak sortu ziren.
Biztanleriak gora egin zuen, batez ere hiriguneetan. Europako nazioek beste kontinenteak
kolonizatzen ari ziren, eta Frantziaren kasuan, Afrikako herrialde asko hartu zituen, Senegal barne
(geroago bere kolonia izanen zena).
Kulturalki, neoklasikoen arrazionalismoaren aurka sortu zen erromantizismoa. Parisen izan zuen
kokaleku nagusia. Genero historikoa (gerra- gatazkak, gorespen nazionalista) eta paisaia
(naturaren handitasuna, ekaitzak...) izan ziren gai oparoenak. Koloreari, konposizioen
dinamismoari, sentimenduei, keinu dramatikoari (eskortzoak...), argiari (ekaitzak, ilunabarrak...)
eman zioten garrantzia. Pintzelkada azkarra, indartsua eta soltea. Gericault izan zen ordezkari

4
nagusietako bat.
Margolanak islatzen duen gertaera hau da: 1816ean Medusa fragata Afrikako mendebaldean
hondartu zen Senegalera zihoazen kolono frantsesak zeramatzala. 150 bidaiari inguru baltsan igo,
eta jitoan ibili ziren hamabi egunez itsaso zabalean. Horietatik hamabost besterik ez ziren bizirik
geratu, gosea, deshidratazioa, kanibalismoa eta eromenak jota. Naufragoek ontzi bat ikusi
zuteneko unea erakusten du eszenak.

3- ANALISI FORMALA
Deskribapena: Gorputz talde bat azaltzen da almadia baten gainean, itsaso mugituan (natura
aske eta menderaezinak erakartzen ditu erromantikoak), urruntasunean, salbatuko dituen ontzia
bistaratzen ari direla.
Konposizioa: Piramide formakoa, zeiharra, desorden eta dinamismo handikoa. Tamaina handiko
margolana da, energia ahaltsukoa. Ikuspegi goratua erabiltzen du ikuslea hurbiltzeko.
Giza irudiaren trataera: gorputz naturalistak eta oso ongi landuak (Michelangelorekiko
miresmena zuen Géricaultek). Pertsonen keinuak oso adierazkorrak eta dramatikoak dira
(sentimendu ezberdinak: etsipena, berotasuna...). Horretarako, bere estudioan baltsa bat
eraikiarazi zuen, bizirik geratu ziren bi lagunekin harremanetan jarri zen eta ospitale eta
gorputegietan hilzorian eta hilda zeudenen itxuraz interesatu zen.
Kolorea: Paleta kromatiko tenebristak etsipenaren sentimendu kontraezina areagotzen du.
Kolorearen garrantzia marrazkiaren gainetik. Kolore gama murriztua (okreak, marroixkak...), gorria
erabiltzen du kontrastatzeko eta bizitasuna emateko.
Pintzelkada kementsuak, solteak eta guztiz zehaztugabeko ingeradak (ohikoa erromantizismoan).
Argi naturala, ekaitza ondorengo argiarena dirudi. Argi-ilunaren kontraste handiak, gorputzen
bolumena eta dramatismoa areagotzen du.

4 - ESANAHIA eta ARTISTAREN ASMOA

Géricaultek, alde batetik, gertaeraren kronika bat egin nahi izan zuen, eta horretaz gain,
Frantziako gobernuarekiko kritika politikoa egin nahi izan zuen, bere ustez ez zuelako nahiko
egin kolono hauengatik. Beste aldetik, erromantizismoan propioak diren emozioak eta
dramatismoa irudikatzen ditu (muturreko egoera bati aurre egin behar zion giza existentzia). Kasu
honetan bezala, arrunta zen erromantikoek bere garaiko gertakariak aurkeztea, askotan,
aldarrikapen politikoak eginez.
Ez zen enkarguz egindako koadroa, berak aukeratu zuen garaiko tragedia ezagun hau ikuslearen
sentimenduak piztearren, eta,uste bezala, nazioarteko ospea lortu zuen.

5
3- AUGUSTE RODINEN MUSUA ESKULTURURAREN IRUZKINA (2.multzoa)

1- IDENTIFIKAZIOA

1.1- IZENBURUA, EGILEA eta URTEA. Musua. Auguste Rodin. 1901-1904 (beste aurreko
bertsioak ditu)
1.2- TEKNIKA EDO MATERIALA. Marmol zuria zizelkatuta. Mukulu (masa) biribila.
1.3- TIPOLOGIA ETA FUNTZIOA Bertsio ezberdinak egin zituen, horietako bat Rodin Museoan
dago, beste bat zuzenean kaleko lurrean kokatua. Idulkirik gabeko eskultura da. Jatorrian
“Infernuko ateak” lanerako proiektua bazen ere, gerora Rodini ez zitzaion gaia egokia iruditu
infernua adierazteko, hortaz, eskala handian eta mukulu borobileko eskultura soltea bezala landu
zuen. Berdin gertatu zen Pentsalaria eskulturarekin. Infernuko ateak (Arte Dekoratiboen
Museorako atea) Rodin-i eskatu zioten proiektua izan zen, eta Danteren Jainkotiarren komedian
oinarritutako irudiak izan behar zituen (infernuko eszenekin).
1.4- GAIA. Maitasuna, maitasun erromantikoaren idealizazioa.
1.5- ESTILOA. Rodinen estilo berritzailea da. Naturalista da baina idealizazioa eta tentsioa sartu
dio adierazkorragoa eta pasionalagoa izateko.

2- TESTUINGURUA
Garai honetan (XIX. Mendeko bigarren erdia-XX mendearen hasiera), eskulturan joera ezberdinak
izan ziren: hasierako eskulturak, neoklasizistak, orekatuak eta lasaiak ziren, pertsonen
idealizazioa eta tekniketan bikaintasuna bilatzen zuten, erromantizismoak berriz, dinamismoa eta
espirituaren asaldura dakar. Errealismoan, eguneroko eszenetan, gauzak diren bezala, idealizatu
gabe, erakusten dira.
Honen ondoren, Rodin-en eskultura berritzailea eta adierazkorra da, sentsazioak eta

6
sentimenduak gorputzaren jarreren bitartez irudikatzen ditu, askotan, gorputzaren desproportzioaz
lagunduz. Bere garaikide inpresionistek eta posinpresionistek bezala, akademizismoaren arau
zorrotzekin hausten du. Lanaren estiloa definitzerakoan, bere obra asko zehaztu gabeko
itxurarekin geratzen denez, inpresionismoarekin lotzen da.
Rodinen lan honek Danteren istorioaren Paolo eta Riminitar Francescak egiten ari diren
adulterioaren musua ematen duten unea irudikatzen du. Lanzarote eta Ginebraren istorio klasikoa
irakurtzen ari ziren bitartean musukatzen dute elkar. Liburua gizonak du esku batean. Hauek bata
bestearen koinadu-koinatak ziren. Francescaren senarra eta Paoloren anaia (pertsona bera)
maitaleak zirela jakin zuenean, hil egin zituen.

3- ANALISI FORMALA
Deskribapena: Bi maitale biluzik musu ematen irudikatzen du. Mugimendu eutsian daude bi
protagonistak, besarkadaren pasio unean izoztuta, korapilatuak.
Konposizioa: Erabilitako egitura nagusia, erdi etzanda dauden bi pertsonak osatutako forma
helikoidala da, lurrarekin norabide diagonalean (amaitu gabeko mugimendua eta tentsioa). Forma
kurbadunak dira nagusi, eta zuloak eta hutsuneak ere erabili dira. Eskultura inguratuz gero,
xehetasun asko aurkitu daitezke, ikuspuntu anitzeko lana delako, dinamikoa. Ikusleak inguratu
dezake eta xehetasun asko aurkitu.
Ehundurak: eskulturak bi akabera desberdin ditu: pertsonen larruazala oso leuna da eta, piezaren
oinarrian, berriz, zizelkadak agerian uzten ditu (zizelaren arrastoak ikusten dira), harria landu gabe
balego bezala. Hori Michelangelok erabiltzen zuen Non finito teknika da. Argiaren aldaketak
leunak dira eskulturan eta oso kontrastatuak oinarrian.
Gorputzen trataera naturalista da baina zertxobait idealizatuak daude indar adierazkorra
handitzeko (Michelangelok egiten zuen bezala); Francescaren besoa, adibidez, ohikoa baina
luzexeagoa da, eta horrek pasioa areagotzen du.

4 - ESANAHIA edo ARTISTAREN ASMOA


Artistaren asmoa unearen pasioa eta indarra islatzea da. Horretarako gihar sendoak eta
tentsiodunak egin zituen, eta berdin zitzaion desproportzioak sartzea adierazkortasuna
handitzeagatik bazen. Aldi berean, lan sentsuala da ere, eta bere garaiko gizarteak eskultura
lizunkoia bezala epaitu zuen.
Ereduak eta eraginak:
Rodinek Miguel Angelen (terrebilitá: indar adierazkorra) eta artista barrokoen eragina du.
Eskultura garaikidearen aitzindaria da. Bere lanen adierazkortasunak, eskultore modernistetan eta
abangoardiakoetan izanen du eragina, eta bere lan “amaitugabeek” garai modernoko inpronta
dute.

7
4- MONET-EN ROUENGO KATEDRALA OBRAREN IRUZKINA (3.multzoa)

1- IDENTIFIKAZIOA
1.1- IZENBURUA, EGILEA eta URTEA: Rouengo katedrala. Claude Monet. 1890-93
1.2- TEKNIKA EDO MATERIALA: Mihise gaineko olio-pintura.
1.3- TIPOLOGIA ETA FUNTZIOA: Margolana.
1.4- GAIA: Paisaia.
1.5- ESTILOA: Inpresionista.

2- TESTUINGURUA
XIX. Mendearen 2. erdian berrikuntza teknikoak jarraiak dira eta mugimendu artistikoak oso azkar
txandakatzen dira (-ismoak dira).
-Ismo guzti hauek akademizismoarekin hautsi eta errealitatearen irudikapen zehatza eta
errealistatik aldendu egin ziren artistaren sormen-askatasuna aldarrikatuz ( jadanik artistak
autonomia du zer margotu erabakitzeko, ez da bakarrik mandatuez bizi) . Izan ere, aurrerapen
teknologikoen garaia da, eta argazkilaritza agertu zenetik, artistaren funtzioa aldatu egin zen:
jadanik ez zuen errealitatea zehatz-mehatz islatu behar, baizik eta espresio bide berriak bilatu.
Mugimendu hauen artean inpresionismoa dago. Inpresionistek margotzeko gai tradizionalekin
hautsi zuten (gai historiko-mitologiko-erlijiosoak) eta gai berriak landu zituzten. Eguneroko bizitza
islatzea zuten gustuko, bizimodu hiritar eta modernoaren adierazpen: tren-geltokiak, bulebarrak,
kafetegiak, kabaretak...kasu honetan, katedralaren aurrealdearen zati bat. Mementoaren inpresio
iheskorra harrapatu nahi dute (atmosfera eta argia), horretarako pintzelkada solte eta arina
erabiltzen dute, horrela, formak ongi zehaztu gabe geratzen dira. Kolore puruak erabiltzen
dituzte, paletan nahastu gabe, tututik ateratzen diren bezala, eta elkar ondoan jartzen dituzte
ikuslearen begiek nahasketa optikoa egiteko.
Monet-en interesik nagusiena argia izan zen: naturaren argi aldakorrak nola eragiten duen
koloreen pertzepzioan, eta naturatik hartutako inpresio zuzenak nola eraman koadrora. Horrekin

8
ikertzeko zenbait sail egin zituen. Obra hau sail baten barnean dago. Katedral bera irudikatuz, 30
laneko saila egin zituen 3 angelu ezberdinetatik hartuta. Helburua: egunean zehar ematen diren
argiaren aldaketak irudikatzea eta atmosfera jasotzea. Monet-ek baditu antzeko beste koadro-sail
batzuk (Saint Lazare tren-geltokia eta Nenufarrak)
Monetek lan hau aurrera eramateko, Rouango katedralaren aurrean etxe bat alokatu eta hantxe
jarri zuen bere lantokia, hain zuzen eraikinaren bigarren solairuan, bertako leihotik katedralaren
fatxadaren zati eder bat ikusten baitzen.

3- ANALISI FORMALA

Deskribapena: Rouengo katedralaren aurrealdea (ez osorik) ikusten da, "aire librean" pintatua
(inpresionisten ezaugarria), eguzkiak zuzenean ematen diola.
Pintzelkada mota: momentuko argia eta kolorea irudikatzeko, teknika soltea, azkarra erabiltzen
du: pintura ukituak, pintzelkada solteak eta lodiak (pastaz beterikoak), bata bestearen gainean edo
elkarren ondoan jarrita inpresioak irudikatzeko. Hurbiletik ikusita, irudiak ez du definiziorik,
zirriborro bat ematen du, baina urrutitik ikusita, formak gehiago definitzen dira.
Argia eta kolorea: Tonu puruak erabiltzen ditu, paletan nahastu gabe, tututik ateratzen diren
bezala; izan ere, gure begiak fusionatu behar ditu koloreak, erretinan nahasketa optikoa eginez.
Pintura argitsua da, kolore argiak erabiltzen dituelako, katedralean eguzkiak argitutako koloreak
dira. Ez du beltza erabiltzen, kolorearen deuseztapena delako. Itzalak ere ez dira oso ilunak,
kolore osagarriekin pintatutako eremuak baizik. Argi-itzalen jokoak eta marrazketa desagertzen
dira.
Kolore argitsuz eta teknika azkarrez egindako estiloa denez, lan honek bizitasun eta bat
batekotasun sentsazio betea du.

4 - ESANAHIA
Kasu honetan, hiri bateko katedral baten zati partzial bat aukeratzen du gaitzat; baina egia esan,
katedralak garrantzia galtzen du, ez baitu modu errealistan margotu nahi, eta aitzakia bihurtzen da
benetako gaiarekin aritzeko: uneko argitasuna eta uneko giro atmosferiko aldakorra islatzea.
Monet-i interesatzen zaiona argia da, hain zuzen egunean zehar nola aldatzen den. Fatxadako
harriaren monokromia eraldatu egiten da etengabe, unez-uneko argitasunaren arabera, beraz,
begiratzen dugun katedrala aldioro aldakorra suertatzen zaigu, eta argia eta kolorearen eraldaketa
hauek ziren Monetek irudikatu nahi izan zituenak (bere obsesio artistikoa izatera ailegatu zen).

9
5- CÉZANNE-REN KARTA JOKALARIAK OBRAREN IRUZKINA (3.multzoa)

1- IDENTIFIKAZIOA
1.1- IZENBURUA, EGILEA eta URTEA: Karta -jokalariak. Paul Cézanne. 1893
1.2- TEKNIKA EDO MATERIALA: Mihise gaineko olio-pintura.
1.3- TIPOLOGIA ETA FUNTZIOA: Margolana.
1.4- GAIA: Eszena kostunbrista edo genero-eszena. Eguneroko bizitzaren eszena bat irudikatu
zuen.
1.5- ESTILOA: Postinpresionista.

2- TESTUINGURUA
XIX. Mendearen 2. erdian berrikuntza teknikoak jarraiak dira eta mugimendu artistikoak oso azkar
txandakatzen dira (-ismoak dira) XX. mendearen hasieran abangoardietara iritsi arte.
-Ismo guzti hauek akademizismoarekin hautsi eta errealitatearen irudikapen zehatza eta
errealistatik aldendu egin ziren artistaren sormen-askatasuna aldarrikatuz ( jadanik artistak
autonomia du zer margotu erabakitzeko, ez da bakarrik enkarguetaz bizi) . Izan ere, aurrerapen
teknologikoen garaia da, eta argazkilaritza agertu zenetik, artistaren funtzioa aldatu egin zen: jadanik
ez zuen errealitatea zehatz-mehatz islatu behar modu errealistan, baizik eta espresio bide berriak
bilatu.
Mugimendu hauen artean inpresionismoa eta postinpresionismoa zeuden.
Postinpresionismoa ez zen mugimendu bat izan, garai bat baizik. Postinpresionistak
inpresionismotik abiatu ziren, baina berehala hautsi zuten honekin adierazpen-modu berrien bila.
Abangoardiekiko zubi bat izan zen.
Cézanne. Estetika inpresionistan, “aire librean” pintatuz hasi zen, baina 1887tik aurrera, estilo
propio bat garatzen hasi zen: forma eta koloreen sintesia bilatzen zuen (errealitatea forma
geometrikoetara sinplifikatuz), koloreak osatzen zuen forma, ez marrazkiak, eta margolanetan
objektuen ikuspuntu ezberdinak irudikatzen zituen.
Bere estilo berriarekin ikertuz, 1890 eta 1895 bitartean karta-jokalariei buruz egindako bost
koadroz osatutako seriearen azkeneko koadroa da hau. Lehenengo koadroa errealagoa da, baina

10
ondorengo koadroetan pertsonaien sinplifikazioa ematen da, eta pertsonai kopurua ere murrizten
da.

3- ANALISI FORMALA

DESKRIBAPENA: Margolanean bi gizon ageri dira, aurrez aurre eserita, taberna baten barruan
kartetara jokatzen.
KONPOSIZIOA: Konposizio orekatua baino zertxobait bat asimetrikoa. Mahai gainean dagoen
botila konposizioaren simetri-ardatza da. Botila pixka bat eskuinetarantz dago, eta horregatik,
ezkerraldeko pertsona margolanaren barruan dago erabat, eta beste pertsona berriz, moztuta.
Alegiazko 2 diagonalekin 4 triangelu eratzen dira. Bi diagonalak mozten diren puntua, eskuak eta
kartak, tentsio puntua da. Bi jokalarien begiak goiko triangeluan gelditzen dira. Jokalarien
begiradek, kartei adi-adi, kartak eta eskuekin irudizko triangelu alderantzikatu bat osatzen dute.
KOLOREA: Murrizketa kromatikoa antzematen da. Kolore gutxirekin margotu zuen. Kolore beroak
nagusi dira eta marroien gama nabarmentzen da (okreak gehien bat).
Bi jokalarien kontrajartze formala areagotzeko, jokalari bakoitzaren jaka eta galtzen kolorea
alderantzikatuta margotu zituen. Formak margoaren bitartez osatu dira, ez dio marrazki zehatzari
garrantzirik eman.
PINTZELKADA: Bata bestearen gaineko pintzelkada lodiak eta lauak, tonalitate desberdinekoak
erabili ditu.
ARGIA: Argi artifiziala da, atzean dagoen leihoari erreparatzen badiogu, gaua dela ikusi dezakegu.
Botilaren erreflexuan ikus dezakegu argi artifiziala dela (pipan eta mahaian ere bai). Espazioa
antolatzeko erabili zuen argia, ez efektu errealista lortzeko bakarrik.
PERSPEKTIBA: Ez dio perspektibari garrantzirik ematen. Perspektiba ez da erreala. Bi ikuspuntu
desberdin ematen dira plano batean: Mahaiaren ikuspuntua pikatua da, eta pertsonaiak berriz,
aurrez aurre ikusten ditugu.
FORMAK: Formen tratamendu bolumetrikoa eta sintetizatua. Bolumenak eta pertsonaiak modu
geometrikoan eta sinplifikatuan definiturik daude. Adibidez, pertsonai zaharrenaren gorputzak eta
txanoak, pertsonaien besoek eta botilak forma zilindrikoa dute. Gaztearen txanoa esfera erdi baten
forma dauka. Aurpegiak ere eskematikoak dira. Guzti honek koadroari zirriborro baten itxura
ematen dio.

4 - ESANAHIA
Eguneroko eszena bat irudikatu nahi zuen, ezkerraldeko gizona bere aitaren lorezaina zen.
Baina ziurrenik, eszena hau aitzaki bat izan zen bere margotzeko modu berezi horrekin
esperimentatzeko: errealitatearen imitazio zehatza utzi, formak sintetizatuz eta kolorearekin irudi
bolumetrikoak definituz.
Ondorengo mugimenduetan eraginak: Errealitatea irudikatzeko zuen modua aintzat hartuta
(formak sinplifikatuak eta geometrikoak, eta espazioaren ikuspuntu ezberdinak), mugimendu
kubistaren aitzindaritzat hartu da Cézanne.
Cézannek, naturako forma eta koloreak zehatz mehatz ez kopiatzeagatik, emozioak adierazteko
bide berriak ireki zituen, fauvismo eta espresionismoan eragina izanez.

11
6- ALFONS MUCHA-REN UDABERRIA OBRAREN IRUZKINA (3.multzoa)

1- IDENTIFIKAZIOA
1.1- IZENBURUA, EGILEA eta URTEA
Udaberria (Urtaroak obraren barnean). Alfons Mucha. 1896
1.2- TEKNIKA EDO MATERIALA
Taula gaineko olio-pintura.
1.3- TIPOLOGIA ETA FUNTZIOA
Margolana. Lau urtaroen proiektuaren atal bat da
“Udaberria”. Irudi- apaingarri gisa sortu zituen Muchak
Ferdinand Champenois imprimatzailearentzat. Nahiz eta
oholaren gainean eginak izan, laminan inprimatuko dira
inprentan.
1.4- GAIA. Alegorikoa (esanahi sinbolikoa du: emakume bat udaberriaren sinbolo)
1.5- ESTILOA. Art nouveau.

2- TESTUINGURUA
Modernismoa (Espainian Art Nouveau-ri ematen zaion izena da) edo Art Nouveau XIX.
menderen amaieran eta XX. mendearen hasieran nazioartean ematen den estiloa da (Belle
Époque deitzen zaion garaian).
Arte estilo estetizista, garestia eta elitista izan zen eta burgesiaren zerbitzuan jardun zuen.
Dekoraziorako joera izan zen modernismoaren ezaugarri nagusia, edertasuna eta dotoretasuna
bilatuz, produktu industrialaren itsuskeria baztertuz, eta artisau lanari garrantzi handia emanez
(Nouveau arteak William Morris eta Arts and Crafts mugimenduaren herentzia jaso zuen) . Dena den,
eraikuntzarako irtenbide berritzaileak ere asmatu zituzten.
Modernismoak arte guztien fusioa bilatzen zuen: arkitektura, margogintza, diseinu grafikoa eta arte
dekoratiboak (altzariak, bitxiak, ehungintza, hiriko altzarigintza: kioskoak, farolak, bankuak...). Edertasu-
na eta artea eguneroko objektuetara eraman nahi zuten.
Alfons Mucha, chequiarra, publizitate modernoaren aitzindaria eta Art Nouveau estiloaren
ordezkari nagusia izan zen. Diseinuko diziplina anitzetan aritu zen, hala nola, kartelak (litografiak),
ilustrazioak, bitxigintzarako, alfonbretarako, paperetarako eta antzerki dekoratuetarako diseinuak.
Margogintzan ere aritu zen.
Bere lan gehiena Parisen garatu zuen, eta han egin zituen kartelak ospetsuak egin ziren. Bere
estiloa oso imitatua izan zen eta Art Nouveau estiloren erreferentzia bihurtu zen.
Poster hau lau urtaroak sinbolizatzen duten emakumez osatutako sail baten zati bat da. Poster
edo emakume bakoitzak dagokion urtaroaren ezaugarriak irudikatzen ditu. Mucharen lanaren
ezaugarriak ikus daitezke sail honetan ere; emakume sentsualak, idealizatuak, etereoak, zutabe

12
eta arku bizantziarretan enmarkatuak, zetazko tunika klasikoaz jantziak eta naturako elementu
organikoz inguraturik: landareak, zuhaitzak...Misterioz eta exotismoz beteko konposizio dotoreak
eta onirikoak.
Sail honek arrakasta handia izan zuenez, beste sail batzuk egin zituen ondoren.

3- ANALISI FORMALA

Deskribapena: Irudian udaberria irudikatzen duen landarez, lorez eta txoriz inguratutako
emakume bat azaltzen da elementu naturalez egindako lira bat jotzen.
Konposizioa: bertikala eta luzea da. Emakumeak, goitik behera alderantzizko “S” baten forma
hartzen du, kurbek bere sentsualitatea eta liraintasuna handitzen dutela. Ez da konposizio guztiz
simetrikoa, baina bai orekatua. Forma uhinduengatik, neurrizko dinamikotasuna du.
Forma lerromakurrak eta leunak dira gehienak, ingerada ilunek eta finek formak definitzen dituzte
beirateen modura.
Kolorea: Koloreak lauak dira atzealdean eta ia ia lauak figuran. Udaberriak natura berpizten
deneko koloreetan egiten du azpimarra, kolore beroak baina leunak: zuria, lur koloreak eta okreak,
laranja...
Argia: Irudian erabili den argiztatze mota naturala eta orokorra da, eguzkiak argiztatzen duen
modura. Emakumeak jantzita daraman tunika zuria da argigune garrantzitsuena.
Espazioaren tratamendua: Estanpa japoniarren modura figura bakana dago lorez beteriko hondo
batean, ez da perspektibarik ikusten. Espazioa ia erabat laua da. Figuraren irudiak soilik du
erliebea.

4 - ESANAHIA

Koadro honekin Muchak irudi eder bat besterik ez zuen egin nahi izan, apaingarri bat
izateko irudia. Artistak emakume sentsualaren irudia erabiltzen du erreklamu modura, irudi dotore
eta oniriko bat lortuz.

13
7- HORTAREN TASSEL ETXEA (4.multzoa)

IDENTIFIKAZIOA
Eraikina: Tassel etxea
Kokalekua: Brusela. Bruselasko bizitegi kale bat.
Egilea: Victor Horta (1861- 1947)
Urtea: 1892 – 1893
Tipologia eta funtzioa: Familia bakarrarentzako etxea.
Tassel familiaren etxebizitza.
Estiloa: Art Nouveau

2- TESTUINGURUA (Autorearen eta estiloaren erreferentzia)

Modernismoa edo Art Nouveau XIX. menderen amaieran eta XX. mendearen hasieran Europan
ematen da. Arte estilo estetizista, garestia eta elitista izan zen, eta bere asmoa arte berri,eder eta
moderno bat sortzea zen (artisau-lanari eta apaindurei garrantzia handia emanez eta produktu
industrialaren itsuskeria baztertuz). Garaiko arkitektura historizista eta eklektizistarekin hautsiko
zuen.
Arkitektura modernista-art nouveau-n, naturaren prozesu eta formak imitatzeko nahia
ezaugarri komuna izan zen herrialde guztietan, baina bi tendentzia desberdin eman ziren:
modernismo uhindua, naturalistagoa eta kurbengatik pasioa duena, eta modernismo
geometrikoa, forma bolumetriko geometrikoetan oinarritzen dena. Aztertzeko ditugun
Tassel etxea modernismo uhinduarekin lotu dezakegu.
Modernismo arkitektonikoa Belgikan jaio zen Victor Hortaren (Art Nouveau) Tassel etxearekin, eta
hemendik Europa osora zabaldu zen. Etxe hau estilo historikoei erreferentziarik egin gabe, eta
egituran burdina erabili zuen lehenengo etxe partikularra izan zen.

3- ANALISI FORMALA

a) Deskribapena eta integrazio urbanistikoa


Hiru solairuko eraikin estua da.
Nahiz eta arkitektura iraultzailea izan, adosatutako eraikinekin mimetizatzen da, ondoko fatxaden
ezaugarriak errepikatzen ditu eta hauetatik desberdintzen dituena burdinazko zutabeak eta forma
kurboen erabilera izango da (ez oso nabarmena fatxadan).
b) Oinplanoa
Oinplanoak laukizuzen estu baten forma dauka, eta barruko hormek eta espazioek forma
geometrikoak eta zuzenak sortzen dituzte.
d) Fatxada
Forma zuzenak eta izurtuak neurrian konbinatzen dira. Fatxada zurruna da (estua, simetrikoa,
leihoen ohiko kokapena…), eta ez du barruko arrandia imajinatzen uzten (uhin leun eta

14
dotoreak).
Materiala: harria, beira eta burdina (jada ezkutatzen ez den material berria) konbinatzen dira.
e) Barne espazioa
Eraikinaren egitura eskeleto metaliko bat da, erabat ikusgai barnealdean (eskailera, zutabeak…).
Eskailera nagusia (lerromakurra) erdigunean kokatuta dago eta etxearen espazioak antolatu eta
argiztatzen duen elementua da (sabai-leiho bat du).
Sostengu funtzioa betetzeko hormak kendu eta zutabeak jartzearekin, askatasun gehiago lortzen
da barne espazioaren antolaketan, espazio libre eta irekiak lortuz. Burdinazko zutabe hauek,
apainduta daudenez, funtzio sostengatzaile eta dekoratiboa dute.
f) Dekorazioa
Naturan eta landareetan inspiratutako motiboekin apaindu dira zenbait elementu: burdinazko
zutabeak, eskaileretako barandak, leihoak, hormetako pinturak, lurzoruko azulejuak…
Barneko altzariak artisau-lanak dira, forma lerromakurrekoak, material noblez egindakoak,
dotoreak eta Hortak diseinatuak.

4. ESANAHIA (Arkitektoaren asmoak eta eraikinaren garrantzia)


Arkitektoaren helburua eraikin moderno eta eder bat egitea izan zen, ordu arteko estilo
historizistak baztertuz. Izan ere, modernismoa estilo estetizista bat izan zen, edertasunari eta
apaindurei garrantzi handia eman ziona, baina baita eraikuntzarako irtenbide berritzaileak asmatu
zituenak ere. Alderdi artistikoan bai teknikoan iraultzailea izan zen.
Arkitektoak dekorazio osoaren diseinuaz arduratu zenez, egitura eta dekorazioaren arteko oreka
harmoniatsua lortu zuen.
UNESCOk munduko ondare deklaratu zuen.

15
8- GAUDIREN MILÀ ETXEA (4.multzoa)

1. IDENTIFIKAZIOA
Eraikina: Milà etxea
Kokalekua: Grazia etorbidea. (Bartzelonako
etorbide komertzial nagusi bat)
Egilea: Antonio Gaudí (1852 - 1926)
Urtea: 1906 – 1910
Tipologia eta funtzioa: Etxebizitzen eraikin bat da.
Milà familiarentzako bizilekuaz gain (2.solairu osoa),
alokatzeko hainbat apartamentu egin ziren.
Estiloa: Modernismoa.

2- TESTUINGURUA
Modernismoa edo Art Nouveau XIX. menderen amaieran eta XX. mendearen hasieran Europan
ematen da. Arte estilo estetizista, garestia eta elitista izan zen, eta bere asmoa arte berri,eder eta
moderno bat sortzea zen (artisau-lanari eta apaindurei garrantzia handia emanez eta produktu
industrialaren itsuskeria baztertuz). Garaiko arkitektura historizista eta eklektizistarekin hautsiko
zuen.
Arkitektura modernista-art nouveau-n, naturaren prozesu eta formak imitatzeko nahia
ezaugarri komuna izan zen herrialde guztietan, baina bi tendentzia desberdin eman ziren:
modernismo uhindua, naturalistagoa eta kurbengatik pasioa duena, eta modernismo
geometrikoa, forma bolumetriko geometrikoetan oinarritzen dena. Milà etxea modernismo
uhinduaren barnean dago.
Kataluniako garapen industrialak eta Bartzelonako burgesia aberatsak ahalbideratu zuten bertako
Modernismoa Europaren mailan kokatzea.
Gaudí adimen eta sormen handiko arkitektoa izan zen. Eraikuntza teknikatan aurrerakoia.
Naturalista, uhindua eta fantasiazko estilo berezi bat landu zuen bere eraikinetan.

3- ANALISI FORMALA

Deskribapena eta integrazio urbanistikoa


Sei solairu ditu, eta fatxadak hartzen duen azalera zabala da. Teilatuan terraza bat dago eskultura
itxura duten tximinietatik ibilbide bat osatuz.
Barnealdeko bi patio irekiek etxearen espazioak antolatu eta argiztatzen dituzte.
Milà familiaren solairuraino (bigarrena) eskailera nagusiak (lerromakurrak) daude. Beste solairue-
tara igotzeko igogailua eta eskailera txikiagoak.
Etorbideko garaiko eraikinen estiloarekin haustura nabarmena da, eta beste etxe modernistekin
batera (Batlló etxea adibidez) hiriari itxura modernoagoa eman zion.
Oinplanoa
Oinplanoak L formaduna eta alaka du. Sortzen diren espazioak irregularrak dira barruko hormek
forma organikoak eta ondulatuak sortzen dituztelako.
Fatxada
Fatxada plastikoa, konplexua, espresionista. Itsasoko olatuak diruditen forma kurbatuak eta

16
organikoak nagusitzen dira.
Fatxadaren uhindun erritmoek barruan aurkituko duguna iragartzen dute.
Materiala: harria, burdin forjatua barandatan (landare igokarien itxura), eta, goiko partean,
azulejuzko mosaiko zuria (mendi elurtuaren itxura). Guztia naturan inspiratua.
Barne espazioa
Sostengu funtzioa betetzeko hormak kendu eta zutabeak jartzearekin, askatasun gehiago lortzen
da barne espazioaren antolaketan, espazio libre eta irekiak lortuz. Fatxada eta barneko hormek
ez dute funtzio sostengatzailerik, espazioak bereiztearena baizik.
Egituran harria, adreilua eta ezkututako burdina. Hauek molduren egurrarekin, baranden burdina-
rekin, eskaiolarekin...konbinatzen dira.
Goiko solairuan Gaudiren ezaugarri diren arku parabolikoak erabili dira.
Dekorazioa
Naturan eta landareetan inspiratutako motiboekin apaindu dira sabaiak, moldurak,
barandak...Baina ez bakarrik apainduretan, eraikinaren egituraren elementuek ere forma uhindu
eta organikoak dituzte: hormak, sabaiak, arkuak, zutabeak, eskailerak, etab.
Barneko altzariak artisau-lanak dira, forma lerromakurrekoak, material noblez egindakoak,
dotoreak eta Gaudik diseinatuak.

4. ESANAHIA (Arkitektoaren asmoak eta eraikinaren garrantzia)

Arkitektoaren helburua eraikin moderno eta eder bat egitea izan zen, ordu arteko estilo
historizistak baztertuz. Izan ere, modernismoa estilo estetizista bat izan zen, edertasunari eta
apaindurei garrantzi handia eman ziona, baina baita eraikuntzarako irtenbide berritzaileak asmatu
zituenak ere. Alderdi artistikoan bai teknikoan iraultzailea izan zen. Beraz, ez zen polemikatik
salbuetsita egon. Etxea esperimentu estetiko modernista hiper-apaindua bezala hartu zuten
batzuk, itsusia (la pedrera izengoitia jarri zioten) eta, hormen ondulazioengatik, bizitzeko
deseroso.
Arkitektoak dekorazio osoaren diseinuaz arduratu zenez, egitura eta dekorazioaren arteko oreka
harmoniatsua lortu zuen.
UNESCOk munduko ondare deklaratu zuen.

17
18

You might also like