You are on page 1of 2

GEOGRAFIA ETA HISTORIA 4.

DBH

6. GAIA “GERRARTEKO GARAIA” ERANTZUNAK

1. – Zein ondorio ekonomikoak ekarri zituen Gerra Handiak? Eta ondorio politikoak?
- Bankarrotara eraman zituen parte-hartzaile guztiak. Irabazleek leporaino zorpetuta amaitu
zuten eta agaltzaileei eskatutako kalte-ordainei esker ordaindu nahi zituzten zorrak. Baina
herrialde galtzaileek ezin zieten ordaindu.
- Gerrak Inperioen handien disoluzioa eragin zuen. Ondorioz, sortutako estatu gehienak
errepublika demokratikoak izan ziren hasiera batean. 1920ko hamarkadan, ideologia berriak
sortu ziren: komunismoa eta fazismoa. Krisisaldi ekonomikoagatik Europako ekialdeko eta
hegoaldeko herrialde askotan erregimen autoritarioak gailendu ziren. Hala nola, Errusian
komunismoa, Italian faxismoa, Alemanian nazionalsozialismoa, Espainian Falangismoa...
2. – Zer izan zen Espainiako gripea?
- Munduan oso heriotza-tasa altua utzi zuen pandemia.
3. – Nolako giroa sortu zen Europako Estatuen artean gerraostean? Zer egin zuten konpontzeko?
- Gerraostean, garaileek ez zuten inolako malgutasunik erakutsi galtzaileekin kalte-ordainak
eskatzeko orduan. Galtzaileek ezin zuten ordaindu.
- Beste gerra bat ez hasteko, 1925an Locarnoko Ituna sinatu zen Frantzia eta Alemaniaren
artean. Horrela, haien arteko mugak onartu zituzten eta militarrik gabeko eremu bat ezarri
zuten Renanian.
4. – Idatzi noiz gertatu ziren hurrengo gertakizunak:
XX. MENDEKO LEHEN HAMARKADAK ESPAINIAN
Alfontso XII.aren
Alfontso XIII.aren erregenaldia
erregenaldia
Miguel Primo de Riveraren diktadura
Espainiako Alhucemetako Donostiako
gripea lehorreratzea Ituna
1902 1918 1923 1925 1930 1931
5. – Zer izan zen Donostiako Ituna?
- Espainian errepublikanoek eta sozialistek monarkia eraisteko sinatu zuten akordioa.

6. – Noiz eta nola sortu zen SESB? Zer izan zen NEPa? Eta Komintern?
- Boltxebikeek gerra zibila garaitu eta gero, 1922. urtean Sobietar Errepublika
Sozialisten Batasuna sortu zen. Lehen presidentea Lenin izan zen.
- Sobiet Batasuna sortu zenean, ipinitako Politika Ekonomiko Berria.
- Edo Hirugarren Intenazionala. Boltxebikeak Alderdi Komunista izatera pasatu ziren
biltzarra izan zen. Eta Errusiako iraultza mundu osora zabaltzeko asmoa zuten.
7. – Noiz hil zen Lenin? Nor izan zen SESBko presidentea orduan? Zer aldatu zen harekin?
- 1924. urtean.
- Josiv Stalin.
- Herrialde bakarreko sozialismoa bultzatu zuen; hots, Errusiako iraultza mundu osora
zabaldu baino lehen, SESBko komunismoa indartu behar zen.
8. – Zeintzuk ziren faxismoaren idea nagusiak?
- Antiliberalak ziren. Norbanakoari eskubideak ukatzen zizkion, Estatuaren aurrean.
- Nazionalismo amorratua defendatzen zuten.
- Xenofoboak eta arrazistak ziren. Arraza-irizpidearen arabera definitzen zen Estatua.
Irizpide horiek betetzen ez zituzten taldeak baztertu edo garbitu egiten zituen.
- Alderdiaren eta lidearren (Duce) nagusitasuna.
- Estatua alderdiarekin (Alderdi Faxista) identifikatzen zuen.
- Gainerako aukera politikoak jazarri egiten zituen.
- Autarkia (autosufizientzia ekonomikoa) lortzea zen helburu ekonomikoa.
- Kanpo-politika bortitza. Bere bizi-eremua aldarrikatzen zuen, eta eragin-eremua
zabaldu nahi zuen, beste herri batzuen kontura.
- Indarra erabiltzearen aldekoak ziren.
9. – Noiz eta nola heldu zen faxismoa Italiako gobernura? Zer aldatu zen orudan Italian?
- Faxistek, krisisaldiagatik sortutako kezkaz eta klase aberatsak SESBko komunismoari
zion izuaz baliatu ziren, haren ideien aldekoak lortzeko. Benito Mussolinik erakunde
paramilitarra sortu zuen, Alderdi Faxista. 1922.an hauteskundeak irabazi ez bazituen
ere, Erromarako martxa (bera gobernura eraman zuen Estatu-kolpea) antolatu zuen.
- Mussolinik diktadura ezarri zuen Italian. Duce edo buruzadi goren izendatu zuen bere
burua. Kanpo-politika bortitza ezarri zuen inperio bat konkistatzeko helburuarekin.

10. – Zergatik gertatu zen 1929ko kraka? Zer gertatu zen?


- New Yorkeko burtsako espekulazio-burbuiluak piztu zuen krisia. Akzioetan sekula
inbertitu gabeko inbertsore txikiak burtsako merkatuan sartu zien onura azkar eta
errezak lortzeko. Honek akzioetako kotizazioak igo zituen, eta egoera horrek are
gehiago animatu zuen jendea enpresen akzioak erostera. Kasu askotan maileguak
eskatu zituzten, pentsatuz etengabeko igoerei esker dirua itzuliko zutela eta irabazi
errazak izango zituztela.
- Ezerk ez zuen burtsaren igoera harrigarri hura justifikatzen. Zenbait inbertsore hasi ziren
akzioak saltzen. Salmenten ondorioz, akzioak jaitsi egin ziren. Espekulatzaile askok
irabazi azkarrak eta errazak nahi zituztenez, jaitsierek saltzera bultzatu zituzten.
Orduan, 1929ko Ostegun Beltzean, izua zabaldu zen New Yorkeko burtsan. Akzioen
balioa hondoratu egin zen eta milaka pertsona ezer gabe geratu ziren.
11. – Idatzi noiz gertatu ziren hurrengo gertakizunak:
XX. MENDEKO LEHEN HAMARKADAK MUNDUAN
Bake Gerra Bigarren
Gerrarteko garaia
armatua Handia Mundu Gerra
1914 1918 1939 1945
Erromarako martxa Locarnoko
Komintern Kraka
SESBren sorrera Ituna
1919 1922 1925 1929

12. – Zer izan ziren abangoardiak? Nola aldatu zuten pintatzeko era? Eta eskulturan?
- XX. mendeko lehen hamarkadetan estetika klasikoa ukatzen zuten estilo-artistiko mota asko.
- Alde batera utzi zituzten perspektibaren legeak eta kolorearen eta formen tratamentu
naturalista. Adierazpen figuratiboaren ordez, abstrakzioa erabiltzera pasatu ziren.
- Eskulturan bolumenak sinplifikatzeko joera egon zen, formak garbitzeko.
13. – XX. mendeko lehen hamarkadako mugimendu artistikoei buruzko taula hau bete:
Mugimendu artistikoa Artistarik ospetsuenak Ezaugarriak
Ez zituzten perspektibaren legeak erabiltzen.
Kubismoa Pablo Picasso, Juan Gris
Artelana hainbat ikuspuntutik eskaintzen zituzten.
Modu librean kolore biziak erabiltzen zituzten.
Fauvismoa Henri Matisse
Formak sinplifikatzen eta nabarmentzen zituzten.
Espresioaren intentsitate handiagoa bilatzen zuten.
Espresionismoa Wassily Kandinsky Figurak deformatzen zituzten.
Koloreak nabarmentzen zituzten.
Arrazionaltasuna ukatzen zuten.
Surrealismoa Max Ernst, Dalí, Magritte
Ametsen eta ikurren unibertsoa arakatzen zuten.
Dadaismoa Tristan Tzara, Duchamp Absurdoa aldarrikatzen zuten.
Errealismo espresionista Gerrarteko garaiko gizartearen kritika egiten zuen.
Arkitektura-estilo arrazionalista da.
Bauhaus Le Corbusier Apainketa ukatzen da. Sinpletasuna bilatzen da.
Eraikuntza baten edertasuna funtzionalitatea da.
Arkitektura organikoa Frank Lloyd Natura eta eraikinaren arteko oreka bilatzen zuen.

You might also like