You are on page 1of 54

5.

GIZARTE GATAZKAK
BEHE ERDI AROKO GIZARTE GATAZKEN KUANTIFIKAZIOA
 210 gatazka 100 hiri alemaniarretan (1301-1550)
 Italia, Frantzia eta Flandeseko 298 iturri narratiboetan
 1.112 gatazka 1200-1425 artean (Samuel Cohn).
 %60a Izurritearen ostean  batez ere 1354-83.
 Hiri eremuan ohikoagoak izan ziren (Cohn-en %90a), baina landa
eremuan eman zirenak handiagoak izan ohi ziren.
 Italian gehiago (604 gatazka).
 Ingalaterrako kasua: 231 gatazka kroniketan eta 651 kantzelaritza
dokumentazioan.
 Koroaren aurkako altxamenduak ugariagoak Ingalaterran  gatazken %20-40a.
 Gatazka ugari Izurrite Beltza agertu aurretik  Europa kontinentalean
alderantziz
 Iturrietan, emakumeek gatazketan jokatu zuten papera adierazten da 
Europa kontinentalean ez
 Oro har, gatazkak ez ziren ezohikoak  erlazio sozialak
egituratzeko tresna.
HIRI MUNDUKO GATAZKAK
BEHE ERDI AROKO GIZARTE
GATAZKEN KUANTIFIKAZIOA

 Cohn-en arabera, 1,112etatik, aberatsen eta pobreen arteko


gatazkak (edo beste banaketa klasista bat) 423 izan ziren
Italian, Frantzian eta Flandrian (% 40a)
 Aro Berrian ohikoak izango ziren eskasiarengatik egindako
matxinadak (24  %2a)
 Hiritarrek oligarken eta agintarien kontra egindako altxamenduak
(323)
 Bestelakoak: zergen kontrako protestak (142 kasu), Koroaren
aurkako protestak (87 kasu  Frantzian eta Flandrian %17a).
 Hiriaren arabera: Paris (54 gatazka), Florentzia (64).
 Oro har, hiru gatazka mota nagusi: lan-gatazkak (grebak
gehienetan), zergen kontrako matxinadak, boterea lortzeko
altxamenduak
HIRIKO GIZARTE TALDEAK BEHE ERDI AROAN

Gizarte taldeen arteko ezberdintasunaren areagotzea:


 Hiri oligarkia (”patriciado urbano”): tokiko behe
mailako noblezia + merkatari, bankari handiak eta
zenbait gremiotako buruak  Bardi, Medici, Peruzzi,
Függer, Pardo  Odol nobleziaren imitazioa.
 Tarteko klasea: biztanleriaren laurdena, legegizonak,
gremioetako maisuak, nolabaiteko egonkortasuna
zuten dendariak.
 Behe mailako taldeak (”vecindario común”): hainbat
kidek, pobrezia zela eta ez zuten udal zergarik
ordaintzen  politikatik baztertuak.
 Baztertuak: eskaleak, alprojak, prostitutak, gaizkileak
 Karitate erakundeak: ospitaleak.
MARKINAKO ARMAGINEN GREBA, 1499
Joan Pedro de Milán, Joan Printzearen armagina izan zena, eta
Markinako hiribilduko eta aipatu Konderriko [Bizkaiko] beste
tokietako beste arma-maisuak [...] hitzartu ziren [...] gure arma-
gizonentzat beharrezkoak ziren armadura guztiak egiteko,
armadura bakoitza hamasei dukat; eta orain armadurak egiten
diren burdinoletan lan egiten duten ofizial eta langile batzuk
altxatu egin dira eta ez dituzte armadurak egin nahi, diru
gehiagoren truke ez bada. Maisuek kalte handia jaso dituzte
horregatik [...] armadura horiek fabrikatzera premiatzeko
agintzen dizuegu [...] hain zuzen ere, armadurak fabrikatzeko jaso
behar dutena soldaten bitartez edo pieza fabrikatu bakoitzeko
ordain dezazuen, horrekin kostu osoa handitu gabe [...]
ERREGEAK INPOSATUTAKO ZERGEN BANAKETAREN
KONTRAKO ALTXAMENDUA IRUÑEAN, 1386KO ABENDUA

Erregea gaixorik zegoenean, Iruñeko hiria


burgesen aurka altxatu zen ordaindu
beharreko tasengatik. Eragozpen gehiago
saihesteko eta erregea gaixorik zegoenez,
justizia egin zuen gorteak: Andreu de Turrillas
eta beste hiru laurdendu egin zituzten eta beste
asko zigortu egin zituzten, zenbait gaztelutan
kartzelara bidaliak izan zirelarik. Hemen
nabaritu behar da herriaren zatiketak kalte eta
min handia dakarrela.
FLORENTZIAKO CIOMPIEN ALTXAMENDUA
 Kronologia: 1378ko ekainetik abuztura (1382rarte iraun zuen hein batean)
 Aurrekariak:
 Siena eta Perugia 1368an  langile armatuak noble eta oligarken
kontra borrokatu era irabazi  beste hirietako condotieriek gobernu
berri zanpatu 1369an  gatazka berrian 1371-75.
 Talde politikoen arteko lehiak: guelfoak (Aita Santua) eta gibelinoak
(enperadorea)  Aita Santuaren aurkako gerra 1378an (eskasia eta
garestitzea).
 Oihalgintzaren koiuntura zaila: langabezia  produktuen garestitzea
 Lan elkarteen arteko gatazkak: gremio xumeak eta langile ez
kualifikatuak
 Helburuak: ciompien integrazioa lan elkarteetan (gremiorik gabeko
langileak, politikan parte hartu ezin zutenak: ondorioz, esplotazioa,
soldata baxuak)  gremioen arteko oreka, eskubide politikoen hedapena,
aberatsentzako zergak  sistema politikoa moldatzea, printzipioz gizarte
eredua kolokan jarri gabe.
 Antolamendua: Michele di Lando, Salvestro di Medici  joera
erradikalenak: Popolo di Dio
Ciompien deskribapena
Cronaca de Alamanno Acciaioli

“Ciompi" izena eman zioten bildutako


jendetzari, halako izena hartuz artilearen
lanbidea lantzen duen jendetzatik, non
garbitu eta erabili egiten baitu, eta iruteko
prestatu, lanean ari diren bitartean ia
biluzik, koipez igurtzirik eta artilearen
kolorez kizkurtuta egoten baitira beren
instalazioetan. Horrela "ciompi" hitzak
koipetsu, zikin eta gaizki jantzia besterik ez
du esan nahi.
 Gertakizunak:
FLORENTZIAKO CIOMPIEN ALTXAMENDUA
 Patrizioen jauregien suntsiketa eta erreketa, zakuratzeak, hilketak
 Erakunde berrien sorrera: erreformak bideratzeko batzorde eragilea (balia)
 Iraultzaileen arteko liskarrak eta borrokak kaleetan
 Errepresioa: patrizioen boterearen berrindartzea
 Faseak
 1. Maiatz-ekaina bitartean: Salvestro di Medici gonfaloniero di justizia izendatu
 guelfoen eta oihalgintzan aritzen ziren enpresari handien kontrako neurriak
 erreforma politiko moderatuak
 2. Uztailan: minuti eta ciompiek udal gobernuan partaidetza handiagoa eskatu
 asanbladak, manifestazioak  errepresioa, atxiloketak, tortura (Simoncino)
 Palazzo Vechioa erasotu eta hartu (Michele di Lando) boterea lortu (7/20-
22)
 Erreforma (minuti) vs apurketa (ciompi)  zergen banaketa ondasunen arabera,
inflazioa gutxitu, interesak kudeatzen zituen erakundea deuseztatu  langileak
lanera bueltatu eta armak entregatu
 Abuztua: eskasiak eta hierarkiaren buelta  ciompien altxamendua (popolo di
Dio), besteak traidoretzat hartuz  Palazzoa ezin izan zuten hartu, borrokak
kaleetan eta ciompi-en zapalkuntza
 3. iraila: Hurrengo hilabete eta urteetan erreformak desegin  3 heriotza zigor,
86 erbesteratze  1382an hasierako egoera berrezarrita zegoen  Patrizioek
boterea berreskuratu  mertzenarioak egoera kontrolatzeko
FLORENTZIA,
1378
CIOMPI-EN ALTXAMENDUA, 1378
CRONACA TERZA D’ANONIMO

1378ko ekainaren 18an, ostirala, zurrumurru bat sortu zen eta “gora herria”
oihukatu zen, eta denak armatu ziren. Ondoren, larunbatean, igandean eta
astelehenean lasaitasuna izan zen […] asteartean, hilak 22, zurrumurrua berpiztu
zen eta herria armatu zen. Eta ciompi izeneko jendea altxatu zen. Micer Lapo de
Castiglionchioren etxera joan eta etxea lapurtu eta erre zuten. Etxe gehiago erre eta
lapurtu zituzten. Ciompiekin hiritar gehiago joan ziren. Amorru honetan, stinche-ak
hautsi zituzten, non espetxeak zeuden, eta preso guztiak atera zituzten. Ondoren,
uztailaren 21ean, Signoria jauregia hartu zuten (Gobernuaren egoitza) eta Bargello-a
hil zuten [guardiako burua]. Egun horretan, lurra erreformatu zuten eta esku hutsez
Signoriako kide berriak aukeratu zituzten […] Uztailaren 25ean, dekretu bat eman
zuten hiritik erbesteratuak izan ziren guztiak berriz onartzeko, matxinoak eta
faltsarioak izan ezik. Ale eta irinaren tasa kendu zuten. Gatzaren prezioa jaitsi eta
Mendiaren interesak kendu zituzten [zorra kontrolatzen zuen erakundea, oligarken
eskuetan].
PALAZZO VECCHIO,
FLORENTZIA
PARISKO ALTXAMENDUA

 Kronologia: 1356ko azarotik 1358ko uztailera  Lekua: Paris hiriaz aparte,


nolabaiteko harrera beste hiri batzuetan: Amiens, Arras, Laon, Rouen,
Toulousen.

 Aurrekariak:
 Botere monarkikoaren ahulezia Joan II.aren gatibualdian eta Karlos
delfinaren gobernuan
 Ehun Urteetako Gerraren (1337-1453) eta krisiaren eraginez inposatutako
zergen presioa
 Paris hiriaren kasuan, gizarte taldeen arteko tentsioa

 Helburuak: Parisko merkatariek (burgesia komertziala) erresumako elite


politikoaren parte izan nahi dute, koroaren gaineko kontrola estutuz 
eskaerak: fiskalitatearen kontrol handiagoa nahi + hiri-eliteen presentzia
handiagoa Estatu Orokorretan  beste kasuetan ez bezala, errege zerga
sistemaren kontrola eta erreforma politikoa  teoria politikoa:
Subiranotasuna erresuman datza, ez soilik erregean.
PARIS,
C. 1380
PARISKO ALTXAMENDUA
 Antolamendu maila altua: Etienne Marcel probestuaren burutza.

 Gertakizunak:
 Lehen fasean: Estatu Orokorretan oinarritutako antolamendu politiko
berria antolatzea (1357ko Grande Odonnance)  monarkiaren botere
mugatua.
 Marcelek Parisko langileriaren babesa lortu zuen eta hauek armatu
ziren  Marcelen eta mugimenduaren erradikalizazioa  altxamendua
beste hirietara zabaldu nahi (gutunak bidali)
 Ekintzak eta presio bortitza: grebak, istiluak kaleetan  errege
jauregiaren erasoa eta errege aholkularien hilketa (1358ko otsaila)
 Aliantzak: beste hiriekin, matxinatutako jacques-ekin (hasieran)  Gero
Nafarroako Karlos II.arekin (nekazariekin apurtu behar).
 Marcelek Parisko burgesiaren babesa galdu zuen, joera erradikalengatik
(langileekin bat eginez)  Marcel hiltzen dute  Dena Etienne
Marcelen heriotzarekin amaitzen da.
ÉTIENNE MARCEL-EN
HILKETA, 1358
NEKAZALGOA BEHE ERDI AROAN

 Ingalaterrako biztanleriaren %80a  Alemania, Frantzia


eta Iberiar penintsulako biztanleriaren %75a 
Flandesen eta Italian %60a.

 Ezberdintasunen areagotzea
 Deserriratzea: hirietarako emigrazioa, eskaletasuna
 Soldatapeko lanaren garapena: landetan zein hiri eta herrietako
tailerretan
 Irabazleak: lurren metatzea, merkaturako nekazaritza jarduerak,
herrietako goiko geruza.

EGOERA JURIDIKOAN, ALDAKETAK ETA EZBERDINTASUN


GEOGRAFIKOAK:
 Morrontzaren arintzea edo desagerpena, salbuespen nabariekin:
Aragoin (ius male tractandi), Ipar Katalunian, Bretainian, Languedocen,
Bavarian, Rinaldean, Ingalaterrako zenbait lekutan eta Ekialdeko
Europan, batik bat.
Jacquerie (1358)
FRANTZIAKO NEKAZARIEN ALTXAMENDUA: JAQCUERIE

 Kronologia: 1358ko maiatzetik uztailera  Lekua: Ipar Frantzia, Sena,


Marne eta Oise ibaietako arroak.

 Aurrekariak:
 Militarrak: Ehun Urteko Gerra porrot militarrak nobleziaren
ospe galtzea (bellatoreen funtzioa) talde armatuen zakuratzea
(routierak)
 Politikoak: botere monarkikoaren ahulezia Joan II.aren gatibualdian
eta Karlos delfinaren gobernuan
 Zergen presioa (gerra mantentzeko + erregea askatzeko) 
nekazaritza prezioen beherakada + soldatak igotzearen kontrako
neurriak + eskulanaren mugikortasunerako eragozpenak  jaunen
presio areagotua
 Helburuak: Nobleen aurkako gorrotoaren adierazpena?  iturrietan ez
dira ondo definiturik agertzen  kronikagile batzuek nekazariak
gorrotatzen dituzte + ez da nekazarien ikuspuntua ezagutzen.
FRANTZIAKO NEKAZARIEN ALTXAMENDUA: JAQCUERIE

 Antolamendu maila  Guillaume Carleren zuzendaritza  talde


armatuak, asanbladak, kantzelaritza zerbitzua.
 Gertakizunak:
 Lehen fasean: altxamendu espontaneoak leku askotan aldi berean 
asanbladak  laborantzako tresnekin armaturik, unitate txikietan
antolatu ziren gerrako beteranoen zuzendaritzapean  segadak,
nobleen hilketak, gazteluen erasotzea eta suntsitzea, arpilatzeak 
nobleen atzerakada
 Bigarren fasean: nobleziaren kontraerasoa, hein handi batean
Nafarroako Karlos II.ak zuzendua  Errepresio bortitza (altxamendua
baino bortitzagoa), berriz ez errepikatzeko (altxamendu armatu ondo
antolatua izan zen)  milaka hildako eta torturatu  Guillaume
Carleren exekuzioa.
 Ondorioak: epe laburrera, nekazariei buruzko ikusmoldea eta
erresistentzia bortitzerako gaitasuna aldatu  beste altxamenduak
ekiditeko neurriak, jaunen presioa mugatuz
GUILLAUME CARLE-REN HITZAK,
BELLEFORESTEN ARABERA

Animalien egoera gurea baino zoriontsuagoa


da, haien indarrak jasan dezakeen baino lan
gehiago eskatzen ez zaielako. Baina guk, asto
gaixook, kargatuta eta gainkargatuta ikusten
dugu geure burua [...] Beraz, gora! Esnatu
gaitezen, lagun onak, erakuts dezagun
gizonak garela eta ez animaliak.
JACQUERIE (1358) JEAN LE BEL-EN ARABERA
Mendekoste egunean (maiatzak 20), atsekabe misteriotsu bat eztanda egin zuen
Frantziako erresumaren eskualde askotan, hala nota Beauvais, Amiens, Brie, Perthois,
Île-de-France, Valois eta Soissons. Landa eremuko pertsona hauetako batzuk haien
herrietan batu ziren, buruzagirik gabe. Hasiera batean, guztira ez ziren ehunera
ailegatuko, eta nobleak, zaldunak eta ezkutariak erresuma zakuratzen eta
desohoratzen ari zirela zioten, baita esanez ona izango litzatekela hauek guztiak
suntsitzea. Eta guztiek aldi berean erantzun zuten: «Egia diote! Egia diote! Inork ez
die bizitzen utzi behar!».
Horrela, gehiegi pentsatu gabe eta burdinazko puntadun makilekin eta labanekin
armaturik, zaldun baten etxera joan ziren. Atea bota ostean, zaldunaren emaztea eta
seme-alabak hil zituzten, baita zalduna bera ere; ondoren etxea erre zuten. Gero
gaztelu handi batera joan ziren eta ekintza okerrago bat burutu zuten: bertako
zalduna preso hartu zuten, soka batez ondo lotu zuten eta bere emaztea eta bere alaba
bortxatu zituzten zaldunaren begien aurrean. Amaitzerakoan emakumea hil zuten,
haurdun zegoelarik, jaunaren alaba baita akabatu zuten, bere beste semeekin batera.
Bukatzeko, gaztelua erre zuten. Beste gaztelu askotan berdina egin zuten.
Matxinatuen kopurua biderkatu egin zen eta 6.000 izatera heldu ziren, pentsaera
berdinekoak haiekin batzen baitziren. Ondorioz, zaldunek, damek, ezkutariek eta
zerbitzariek ihes egiten zuten, haien jaurgoak eta gazteluak bertan behera utziz eta
seme-alabak besoetan eramanda.
Benetan, inoiz ez zen izan hainbeste erokeria, gaiztakeria eta kontrol eza, ez
kristauen artean ezta sarrazenoen artean ere.
NEKAZARIAK ZALDUN BAT HILTZEN (XIV. MENDEA)
ALTXAMENDUAREN ZAPALKUNTZA
LES GRANDES CHRONIQUES DE FRANCE

[1358ko uda] Garai hartan, Nafarroako erregea Beauvaisen


zegoen eta nekazari asko hil zituen eta, bereziki, Guillaume
Caleren burua moztu zuen Clermonten [...]

[Porrotaren ondoren] Aitonensemeek horrela hil


zituzten altxatutako nekazarien aliatuak izandakoak, aurkitu
ahal izan zuten guztiak, hau da, aitonensemeak hil erasotu
zituztenak, haien emazteak eta haurrak hil eta haien etxeak
suntsitu zituzten. Egia esanda, San Joan Bataiatzailearen
egunerako hogei mila baino gehiago hil zituzten.
JACQUERIE
JACQUERIEREN ZAPALTZEA MEAUX HIRIAN
INGALATERRAKO LANGILEEN MUGIMENDUA
 Kronologia: 1381eko maiatzetik abuztura  Lekua: Ingalaterrako Hego
Ekialdea
 Aurrekariak:
 Soldatak moderatzeko neurri ofizialak 1351ean hartuak.
 Parlamentuak inposatutako zerga bereziak (1377, 1380)  12 egunetako
soldataren baliokidea ordaindu behar.
 Helburuak: Nekazariez gain, hiriko biztanleak eta behe mailako noble
pobrezituak.
 Traidoreen heriotza (aholkulariak)  gobernu txarra, zergen kudeaketa
txarra eta ustelkeriak diru-bilketan
 Morrontzaren eta zamen desagerpena
 Soldatak mugatzeko neurriak deuseztatzea
 Igualitarismoa: Elizaren ondasunen konfiskazioa + ezberdintasun sozialen
kritika  John Ball
 Antolamendu maila garatua  Wat Tyler buruzagia eta John Ball ideologoa 
60.000-100.000 partaide
INGALATERRAKO LANGILEEN MUGIMENDUA
 Gertakizunak:
 Lehen fasean: noble eta prelatuen egoitza eta gazteluen suntsiketak,
artxiboen erreketak  ez zen oso bortitza izan
 Une gorena: matxinatuak Londresen sartzen dira, hiriko langileekin
bat egin eta Londresko dorrea hartzen dute  haien
errebindikazioak Rikardo II.a erregeari aurkezten dizkiote 
onartzen ditu  Canterburyko artzapezpikuari burua moztu, baita
hainbat errege aholkulariei  hirian bizi ziren flandestar batzuk hil
zituzten (xenofobia  kohesioa).
 Bigarren fasean, errege eta nobleen kontraerasoa  Wat Tylerren
hilketa  errepresio eskasa (lan eskuaren beharra)  John Ball-en
exekuzioa  Udan zehar, beste buruzagiak atxilotu eta hil 
exekuzioak, berriro ez errepikatzea helburu nagusia
 Ondorioak: epe luzera korbeen desagerpena ekarri zuen  1400.
urterako ez ziren ia mantentzen
ALTXAMENDU INGELESAREN HASIERA (1381)
HENRY KNIGHTONEN KRONIKAREN ARABERA.

[…] amaigabeak ziruditen eta jasanezinak ziren zama berrien


inposaketa jasterakoan, Kent-eko nekazariek horrela
jarraitzeari uko egin zioten […] Azkenean, Thomas Baker,
Fobbingko okina, ausardiaz beteta herriko gizonen laguntza
lortu zuen. Beste batzuk gehitu zitzaizkien. Lagun eta
senideekin kontaktatu zuten laguntza eske, denena baitzen
defendatzen zuten kausa. Mezua herritik herrira zabaldu zen,
eskualdetik eskualdera. Jendea batu zen eta tropa handiak
bildu zituzten; elkar laguntzeko eguna heldu zela sinisten
zuten.
JOHN BALL PREDIKARIAREN SERMOIA 1381ean

Adanek lurra lantzen zuen eta Evak iruten zuenean, non zegoen
zalduna? Mundua hasi zenean, gizaki guztiak berdinak ziren.
Morrontza Jaungoikoaren borondatearen aurka sortu zen, gizakien
ekintza bidegabeak zirela medio. Izan ere, Jaungoikoak batzuk
morroiak eta beste batzuk jaunak izatea nahi izan balu, hasieratik
ezarriko zukeen bereizketa hori. Orain (...) menderakuntza zahar
hori deuseztatzeko eta betidanik desiratu duzuen askatasuna
erdiesteko aukera iritsi zaizue ingelesoi. Adorea hartu behar duzue.
Joka ezazue Eskritura Santuetako gizon zuhurrak bezala, aletegian
gari ona gorde eta sasiak erauzi eta erretzen zituena. Ingalaterrako
sasiak buru zapaltzaileak dira. Jaun gaiztoak eta epaile bidegabeak
egotzi eta suntsitzeko unea heldu da, baita guztion ongia
oztopatzen diguten legegileak ere. Horrela egun bakea izango da
eta hemendik aurrera, segurtasuna.
JOHN BALL
THOMAS WALSINGHAM-EN ARABERA

Hogei urtez, Ballek leku ezberdinetan predikatu


zuen, jendeak entzun nahi zituen gauzak esanez.
[…] John Wycliff zitalaren doktrinak irakasten
zituen […] Azkenean, eskumikatua izan zen.
Predikatzeari utzi ez zionez, espetxeratu zuten.
20.000 lagunek askatuko zutela iragarri zuen. Eta
horrela gertatu zen.
JOHN BALL NEKAZARIAK ARENGATZEN
WAT TYLEREN HILKETA
WAT TYLEREN HILKETA
HERESIAK
XIV eta XV. Mendeetan, herri
heterodoxiak suspertu ziren, hala nola
valdismoa edo milenarismoa.

Disidentzia erlijiosoa erakusten zuten bi


gune nagusi: Ingalaterra (Wyclif) eta
Bohemia (Hus).
Biek kutsu sozial handia izan zuten.
WYCLIF-EN HERESIA
 Tesi heterodoxoak aldarrikatu zituen, horrekin batera Elizaren
ustelkeria salatuz eta sistema beraren kritika eginez.

 Lolardoak: Ingalaterran, herri heresia ebanjelikoaren jarraitzaileei


ematen zaien izena. Mugimendu hau Wyclifek aldarrikatutako
fedean eta Bibliarekiko harreman pertsonalean oinarritua zegoen.

 Wyclif-en pentsamendua eragin handia izan zuen Hustarren


mugimenduan.
 XVI. mendeko Erreformaren teorien oinarrizko osagaia izan zen.
HUSTARRAK
 Bohemian (egungo Txekian) XV. mendearen hasieran eman zen herri
mugimendua izan zen, Jan Hus-en ideietan oinarritzen zena.

 Pragako unibertsitateko irakaslea zen Hus-ek kleroaren simoniaren aurka


egin zuen, baita predestinazioaren idearen aurka eta
transubstantziaioaren dogmaren kontra  Biblia txekierara itzuli zuen
eta txekiarren kontrako bidegabekeriak salatu zituen.

 Konstantzako kontziliora deitu zuten atzera egin zezan  bizirik erre


zuten 1415ean.

 Bohemian atsekabe soziala zen nagusi  alemaniarrek kargu onenak


zituzten, baita pribilegio handiak eta ondasunak  apezpikuak
alemaniarrak ziren  Pragako patrizioak alemaniarren aldekoak ziren 
aberatsak atzerritiko jazarpenarekin identifikatzen zituzten.

 Hus-en hilketaren ondoren altxamendua eman zen Pragan eta Bohemia


osoan, 1419an gauzatu zena.
 Uztailaren 30ean, kontseiluko 20 kide Pragako udaletxeko lehoitik bota zituzten.
 Aldi berean, Hego Bohemian 40.000 pertsona batu ziren (Tabor hiria sortu zuten).
 Nekazariez gain, behe noblezia ere altxatu zen.
JAN HUS-EN ERRETZEA KONSTANTZAKO KONTZILIOAN
(1415)
HUSTARRAK
 Bi taldeetan banatu ziren Utrakistak (moderatuak) eta Taboritak (erradikalak).

 Programa amankomuna  Pragako lau atalak:


 Txekieraz predikatzeko askatasuna
 Bi espezieen komunioa fededun guztientzat
 Eliza xume eta pobrea
 Bekatu publikoen zigorra guztientzat

 Taboritak: mugimendu iraultzailea gizarte arloan, baina fanatiko erlijiosoak


 Jaurgorik eta ondasun pribaturik gabeko gizartea (aberastasun komunala)
 Merkataritzari eta hiri munduari uko egin
 Klase ezberdintasuna debekatu
 Kristautasun primitiborantz bueltatu (erlikiarik ez, liturgiarik ez)

 Jan Ziska buru zutelarik, taktika berriak garatu eta bost Gurutzada geldiarazi
zituzten.
 Azkenean haien homogeneotasun faltaz baliatu ziren mugimendua zapaltzeko  Lipany-
ko gudua (1434)
 Nahiz eta garaituak izan, alemaniarren kopurua gutxitu zen Bohemian, Elizak jaurgo
asko galdu zituen (noble eta burgesek bere lekua hartu zuten) eta txekiar nortasuna
sendotuta atera zen.
TABORITEN ARTIKULU MILENARISTAK (1420)
Gure garaian mendeen amaiera helduko da, hau da, mundu honetako gaiztakeria ororen
deuseztapena.
[...] Hemendik aurrera gaiztoen aurkako mendekuaren eta errepresalien unea izango da.
Ezpatarekin, suarekin edo bestelako forma bortitzekin, Jainkoaren Legearen aurkari
guztiak hilko dira.
[…] Mendeku garai honetan, Taborreko anaiak Jainkoaren aingeruak dira, hirietatik eta
herrietatik pertsona onak eramango dituztenak, Lotek Sodoman egin zuen antzera.
[…] Armekin eta suarekin, hiri eta herrietan Jainkoaren etsaiengana mendekua eramatea
da Taboriten betebeharra.
[…] Hradiste edo Taborren gertatzen den bezala, ezer ez da nirea, ezta zurea ere, dena
denona baita. Dena guztiona da, komunitatearena, eta inork ezin du berea den ezer izan;
norbaitek norberarena den zeozer badauka, heriozko bekatu bat egingo du.
[…] Lurrean ez da erregerik aukeratu behar, Kristo etorriko baita laster bere erreinaldia
hastera
[…] Garai berri honetan ez dira erresumarik egongo, ezta joputza edo menpekotasunik ere,
eta interes eta zerga guztien amaiera izango da. Inork ez du inor ezer egitera behartuko,
denak berdinak direlako, anai-arrebak.
[…] Meza ez da latinez emango, ezta beste hizkuntza batean, herriaren hizkuntzan baizik.
[…] Apaizek ez dute soldatarik izango, ez dira herri, abere, lurren jabe izango, ezta biziko
diren etxearen jabe ere. Ez dituzte abantailarik izango, berdin dio limosnapean zer jasotzen
duten […]
TABOR (MAKETA)
HUSTARREN AURKAKO GURUTZADAK
(1420-31)
HUSTARREK BORROKATUTAKO BATAILAK
Wadenburg
XV. mendeko irudia
Wadenburg
(intepretazioa)
KUTNÁ HORA-KO GUDUA (1421)
GURUTZATUAK WADENBURG-AREN AURKA
JAN ŽIŽKA
JAN ŽIŽKA

You might also like