You are on page 1of 2

4. BERREZARKUNTZA BORBONIKOA.

GIDOIA

1. SARRERA: ikusi apunteetako sarrera.


2. BERREZARKUNTZAREN BORBONIKOAREN HASIERA:
a. I. Errepublikaren amaiera (aipatu): Pavíaren estatu-kolpearen kausak eta Serranoren errepublika
diktatorialaren ezarpena (1874).
b. Alfontso XII.aren itzulera (azaldu): Sandhursteko Manifestua, Martinez del Camporen
pronuntziamendua eta Alfontso XII.aren errege izendapena.
3. BERREZARKUNTZA BORBONIKOAREN HELBURUAK (aipatu): 1868 aurreko moderantismora itzulera, ordena
eta egonkortasuna bermatzea, zentralismoa bultzatzea eta liberalismo ekonomikoa garatzea (industria).
4. BERREZARKUNTZA BORBONIKOAREN LEHENENGO URTEAK 1874-1876 (azaldu):
a. Canovas del Castilloren gobernu probisionala eta 1875ko egonkortze neurriak: garrantzitsuenak
Gorteen eta Erregearen figurak indartzea dira, beste maila batean oposizioaren garbiketa eta Elizaren
babesa bilatzea.
b. Gorte Konstituziogileen deia (1876): hauteskunde konstituziogileak eta honen emaitzak.
c. 1876ko Konstituzioaren ezaugarri eta artikulu nagusiak:
i. Ezaugarriak (aipatu): laburra baina denboran luzea, moderatua baina malgua progresista eta
kontserbadoreen proiektuak garatu ahal izateko.
ii. Artikulu garrantzitsuenak (azaldu): monarkia konstituzionala + subiranotasun partekatua +
botere-banaketa + Gorteen osaera + Estatu konfesionala baina… + sufragio mota +
zentralismoa ↑.
5. BERREZARKUNTZA BORBONIKOAREN SISTEMA POLITIKOA
a. Alderdi-bitasuna: Partidu Kontserbadorea (Canovas liderra + osaera aipatu) eta Partidu Liberal
Fusionista (Sagasta liderra + osaera aipatu).
b. Txandakatzea (azaldu): hauteskunde iruzurra, iruzurraren arrazoiak eta iruzur honetan inplikatuak
dauden agenteak (oligarkak, kazikeak eta gobernadore zibilak).
c. Lehenengo gobernuen politikak:
i. Canovasen gobernua 1876-1880 (labur azaldu): gatazka militarrekin amaitu, zentralismoa
indartu, kontrol politiko eta ideologikoa ezarri.
ii. Sagastaren gobernuak 1881-1884 eta 1886-1890 (aipatu): partidu politikoen legalizazioa,
sindikatzeko askatasuna, prentsa askatasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala.
6. BERREZARKUNTZA BORBONIKOAREN OPOSIZIO POLITIKOA
a. Alderdi nagusiak eta zergatik dauden kanpo (aipatu): errepublikarrak (definizioz monarkiaren aurka
+ federalistak gainera zentralismoaren aurka), sozialistak eta anarkistak (liberalismo ekonomikoa eta
orokorrean sistema osoaren aurka), nazionalista erregionalista eta independentistak (zentralismoaren
aurka) eta karlistak (Alfontso XII.a eta liberalismoaren aurka).
7. 98ko HONDAMENDIA ETA ONDORIOAK
a. Karibea eta Ozeano Bareko koloniak: aipatu zeintzuk diren eta azaldu labur Kubako independentzia
saiakera ezberdinak eta 1898ko porrota AEBren eskutik.
b. Ondorioak (azaldu): ekonomian ondorio negatibo larririk ez, politikan ondorio negatiboak eta
gizartean eragin oso sakona (98ko Belaunaldia eta Erregenerazionismoa). Azaldu
Erregenerazionismoaren oinarriak (kritika sistema politikoa eta txandakatzeari, Legezko Espainia vs.
Espainia Erreala).
8. BERREZARKUNTZA BORBONIKOAREN GAINBEHERA 1902-1923)
a. Sistema politikoaren arazoak (aipatu): boterean dauden alderdien ahultasuna (lider sendorik ez +
gobernuen ahultasuna + beharrezko erreformak egiteko ezintasuna oligarken botere nahiagaitik),
sistematik kanpo dauden alderdien sendotasuna (geroz eta jarraitzaile gehiago + sistemak ez ditu
integratuko).
4. BERREZARKUNTZA BORBONIKOA. GIDOIA

b. Gatazka une nagusiak (azaldu zer diren eta gobernuak hartutako neurriak):
i. 1905eko arazo katalanista: independentismoaren gorakada (Lliga Regionalista) eta monarkia
eta armadari irinak (Cu-Cut aldizkaria) → Erantzuna errepresioa eta Jurisdikzioen Legea
(azaldu).
ii. 1909ko Bartzelonako Aste Tragikoa: Bartzelonako erreserbistak Marokoko gerrara bidali eta
hildako soldadu ugari (Barranco del Lobo) → Horren aurka greba orokorra Bartzelonan →
Erantzuna errepresio gogorra.
iii. 1917ko krisiak:
1. Militarren arteko zatiketa Marokoko eta Penintsulako soldaduen artean dagoen
baldintzen ezberdintasunagaitik → Erantzuna Armada Legea (azaldu).
2. Espainiako Gorteen itxieraren aurrean → Katalunian Parlamentarioen Biltzarra sortu
(Gorte alternatiboak) → Erantzuna errepresio gogorra.
3. Greba orokorra prezioen igoera orokorraren aurka (I. Mundu Gerrarekin erlazionatua)
→ Erantzuna errepresio gogorra.
iv. 1923ko Annualeko Hondamendia: Abd-El-Krim lider independentista marokoarrak Espainiako
armada erasotuko du behin eta berriro, eta Annualen garaitu egingo du hondamendi bat
eraginez → Erantzuna Miguel Primo de Riverak estatu-kolpea eman eta diktadura ezarri
(1876ko Konstituzioaren abolizioa eta berrezarkuntzako sistema politikoaren amaiera).

You might also like