You are on page 1of 3

8.-JOAQUIN-COSTAREN-OLIGARQUIA-Y...

Anónimo

Historia de España

1º Prueba de Acceso a la Universidad

EAU País Vasco

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUIA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901)

KOKAPENA

Joaquin Costak 1901an Madrilen argitaratutako lanaren pasarte hau testu historiko zirkunstantziala da,
eduki aldetik politikoa. Testu honen helburua berrezarkuntza garaian ezarritako goobernu sistemari
kritika bat egitea da, hau da, Canovasen garaian antolatu zen turno sistemari -eta honek suposatzen
zuen kazikeen paper garrantzitsuari eta hauteskundeen iruzurrari- kritika bat egitea. Pasarte hau (eta
liburua bere osotasunean) bere liburuen irakurleei, gai honetan interesa izan zezaketenei, eta oro har
espainiar gizarteari dago zuzendua, gizartea horrek duen arazo nagusienetako batetaz jabetzeko.

AZTERKETA

Testu honek 2 atal nagusi ditu: Sarrera eta azalpena. Lehen parrafoa sarrera bat da, non ondoren
azalduko duen ‘gobernu mota’ aipatzen duen.

Ondorengo hiru parrafoak gobernuaren funtzionamendua zehazten dute. Bigarren parrafoan gobernu
mota horren osagaiak eta funtzioak zeintzuk diren zehazten ditu: oligarkak (alderdi dinastikoen
buruak), jauntxoak (kazikeak) eta gobernadore zibila (probintzi bakoitzeko burua).

Hirugarren eta laugarren parrafoetan gobernuak nola funtzionatzen duen azaltzen du, baita bere
kritika azaldu ere: oligarak eta kazikeek osatzen duten klase gobernatzaile hori ‘gorputz arrotz bat’ da,
hau da, ez dute benetan herria ordezkatzen, ez dira herriak aukeratutakoak. Laugarren parrafoan
kritikarekin jarraitzen du, hauteskundeen iruzurra salatuz. Agintarien kezka nagusia aberastasun eta
boterea dela kritikatzen du, eta ez herritarren ongizatea.

IRUZKIN HISTORIKOA

Joaquin Costaren lanaren pasartearen garrantzia neurtzeko, ezinbestekoa da testua bere testuinguru
historikoarekin lotzea. Kasu honetan, berrezarkuntza garaiko sistema politikoa eta honen krisia.

1874 urte amaieran espainiarren gehiengoak Seiruteko Demokratikoaren irudi oso negatiboa zuen,
eta ondorioz Martinez Campos jeneralaren altxamenduak arrakasta izan zuen, Alfontso XII.a errege
aldarrikatuz. Garai honetan Antonio Canovas del Castilloren sistema politikoa ezarri zen. Sistema
honen oinarriak koroa eta gorteek banatutako subiranotasuna, 1876ko konstituzioa eta txandakatze
sistemaren eraketa izan ziren. Alderdi kontserbadorearen eta alderdi liberalaren arteko txandakatzea
posible izateko, ezinbestekoa zen hauteskundeen iruzurra, eta honetarako kazikeak erabiltzen ziren
tresna gisa. Kazikeak herri bakoitzeko pertsonaia boteretsuenak ziren, beraien influentzia ekonomikoa
erabiltzen zutenak beraien erabakiak inposatzeko. Pertsonaia hauek sare baten moduan antolatzen
ziren boterearen zentrutik herri gehienetara iritsiz, eta hainbat metodo erabiltzen zituzten.

XX. mende hasieratik Canovasek aurreko mendeko azken hamarkadan eraturiko sistemaren krisia
hasiko da. Txandakatze sistema mantentzeko oinarrizkoak ziren hauteskundeen manipulazioak gero
eta kritika gehiago jasotzen zituen, eta sistemaren antolatzaileak ziren politikariak hil egin ziren

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-9271934

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
(buruzagi berriak aurkitzea ez da gauza erraza). Belaunaldi berriko txandakatze sistemako politikari
hauen artean, batzuk saiatuko dira sistemaren arazoak (benekotasun falta, gizarte arazoari erantzun
eza, alderdi politiko berriak integratu beharra eta kanpo politikaren krisia) konpontzeko hainbat
erreforma aurrera eramaten, nahiz eta ez diren nahikoak izango. Azpimarratzekoak dira Antonio

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Maura erregenerazionista kontserbadorea eta Jose Canalejas erregenerazionista liberala.
Lehenengoak 1907 eta 1909 artean instituzio liberalei bizitza emateko saiakera egingo du, baina
1909ko Aste Trajikoak bere gobernuarekin bukatuko du. Bigarrenak berriz sekularizazioa, lan
harremanen arautzea edo Mancomunitat osatzeko proiektua aurrera eramango du, baina 1912an
erailia izan zen.

Beste alde batetik, sistemak ere bazituen aurreko urteetatik konpondu gabe zeuden arazoak, eta
hauek ere azaleratu egingo dira. Alde batetik, Katalunia eta Euskal Herrian batez ere sortzen diren
mungimendu abertzaleak eta hauen eskaerak autonomia lortzeko bidea, baita sistemari egingo
dizkioten kritikak. Bestetik, gerrak ondorio larriak izan zituen, eta klaseen arteko desorekak gero eta
handiagoak bilakatu ziren. Nekazari eta langileen egoera okertzen zen bitartean, burgesia aberastu
egin zen, arazo sozialak areagotuz. Honen ondorioz, eta Iraultza Errusiarraren eraginpean, langile
mugimendua indarberritu egin zen, greba eta protesten bidez gizarte tentsio handituz. Gobernuak ez
zuen arazoa behar bezala konpondu eta erreformak berandu eta gutxi izan ziren. Azkenik, 1898.
urtean azken koloniak galdu ondoren, Espainiak kanpo politika Afrika iparraldera begira garatzen du.
1906. urtean Algecirasko Konferentzian Maroko frantziar eta espainiar kontrolpean geratzea adostu
zen. Okupazioa mantsoa baina nahiko efektiboa izan zen. Hala ere, protekturatu honek arazo hanidak
ekarri zizkion Espainiari: armadaren galerak eta lurraldea kontrolatzeko arazoak.

Berrezarkuntza sistemaren krisialdi garai honetan, une konkretu batzuk identifika daitezke, sistemak
zeuzkan zailtasunak agerira eraman zituenak 2 hamarkadetan zehar: Batetik, 1909ko Aste Trajikoa
Bartzelonan, Maurak Bartzelonatik Melillara erreserban zeuden soldaduak bidaltzen erabaki zuenean.
Bigarrenik, 1917ko Krisia, Defentsarako junta militar, parlamentarien biltzarra eta greba orokorra barne.
Azkenik, 1921eko Annualeko hondamendia. Espainiar armadaren porrot militar honek krisi politiko
grrantzitsu bat eragin zuen, Berrezarkuntza garaiko sistemaren amaiera, hain zuzen ere.

Alderdien txanda salbatzeko eta monarkikoak ez ziren alderdien boterea ez handitzeko, kontzentrazio
gobernuak eratu ziren, nahiz eta aldi laburrekoak izan ziren eta ezin izan zuten adostasun eta aginte
nahikorik lortu. 1919-1923 bitartean 23 gobernu krisi egon ziren, beraz argi zegoen Berrezarkuntzako
sistema mantentzea ezinezkoa zela. Arazo guzti hauek eta gobernuak konpontzeko gai ez izateak
sistemaren gainbehera ekarriko du. Egoera honetan, arazoei ‘konponbide’ bat aurkitzeko saiakera
militar eta autoritario bat emango da: Primo de Riveraren diktadura.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-9271934

Tu autoescuela 100% Online. Tu pack teórico desde 24,99€ ¡Clic aquí!

You might also like